«Ez Nuke Buesa Gobernuan. Onartuko, Izaera Euskaldunaren Etsaia Bait Da"


1992ko martxoaren 29an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ramon Labaien jeltzaleari elkarrizketa
Ramon Labaien
«Ez Nuke Buesa Gobernuan. Onartuko, Izaera Euskaldunaren Etsaia Bait Da"
Donostiako alkatea eta Eusko Jaurlaritzaren lehendabiziko Kultur Kontseilaria izan zen. Garai hartan ETB1 sortu zuen eta ETB2ren kontrakoa agertu da hasieratik. Aldizkarien diru laguntzak normalizatu zituen eta, esaten dutenez, Donostiako Alkatetzan bere ondorengoak baino oroimen hobea utzi du. Jeltzale historikoa, abertzaleen onespena lortu duen gizona dugu.
ARGIA. Lebendabiziko Eusko Jaurlaritzaren Kultura. Sailburua izan zinen. Garai hartan elkar hizketaren aldeko gizonaren ospea lortu zenuen.
R. LABAIEN. Beno, bai... Euskaldunok osatzen dugun euskal gizartean zer gertatzen den jakiteko, eta gobernatzearren behar den inforrmazioa eskuratzeko, tresna egokiena elkar hizketa da.
A. Joseba Arregik, aldiz, marmolezko gizonaren ospea du...
R.L. Ni ez naiz egokiena Joseba Arregi definitzeko. Bakoitzak bere liburua dauka. Nik neurea izan nuen eta Joseba Arregik, pentsatzen dut, berea izan duela, berak edo Ardanza lehendakariak...
A. Gaur egungo kultur munduan bi ekimen daude Eusko Jaurlaritzarekin elkar hizketan edota eztabaidan ari direnak. Batak Kezka da eta bestea "Euskaldunon Egunharia". Kultur Kontseilaria bazina, zein jarrera hartuto zenuke?
R.L. Nik diru laguntza emango nieke, dudarik gabe. Aldizkariei ematen bazaie, ez dago arrazoirik "Egunkaria"riz emateko. Prentsa euskaldunari diru laguntza ematen zaio euskalduna delako, eta ez ideologikoki honeIakoa edo bestelakoa delako.
Dena dén, ni ez naiz gaurko gobernuaren epaile. Ez dakit zein arazo dago edota zein joku ari diren egiten. Bizitza pribatura bueltatzen bazara, neurri batean guzti hori abazteko gogoa duzu. Gauza bat da eguneroko gestioa eta beste bat pentsatzea. Eguneroko gestio hori interes gutxikoa da.
A. Horrek, zer esan nahi du? EAJk gaur egun eta zure garaian bultzatzen zuen politika desberdina zela?
R.L. Ez nuke hori esango baina egia da alderdiak ere aldakorrak direla, arazo sinple batengatik: bizitza ere aldakorra delako. Logika hau erabiliz, zaila izango luke gaur egungo Eusko Jaurlaritzak duela 10-12 urteko Eusko Jaurlaritza bezalakoa izatea. Bestetik, garai hartan gobernuan gizon tipo bat geunden, beste mota batekoak...
A. .Sailburu zinela, ETB sortu zen. Lan handia izan al zen hara?
R.L. Bai. Guk telebista Euskaldun bat nahi genuen. Hizkuntz tresna izateko telebista nahi genuen, ikastolen osagarria, euskararentzat komunikabide azpiegitura . horretako egin zen.
A. Baina gaur egun. ETBk berregituraketa gogor bati aurre egin beharko dio. Zurrumurruek diotenez, Miramongo iharduera murriz daiteke. Nola ikusten duzu zuek hasitako lana eta oraingoa?
R.L. Guk hasitako proiektua orain arte mantendu da. Hori izan da azken 10 urteetan izan dugun teIebista. Miramoni dagokionez, nik uste dut ez dela inoiz erabili hasieran pentsatu zen bezala. Miramon telebistarako egin zen, baina euskal zine industriarako ere egin zen.
Eta berregituratzeari buruz, nik ez dakit zein izango den horren funtsa. Orain arte kritika koskor batzuk egon dira, PSOEtik eta PPtik, baina horiena ere, betiko kontua da. Nik ez nuen ETB2 egin eta, gainera, nik ez diot arrazoirik eta interesik ikusten. Nik ETB1ekin nuen euskaldun munduak bere berezitasunak dauzka ia pentsatuz, eta gure ardura euskaldun mundu hori sendotzea zela uste nuelako. Bestea bakarrik sendotuko da, besteak ez dauka arazorik. ETB2ren arrazoiak? denok zergapekoak garela? Guk ere telebista espainiarraren zergak ordaintzen ditugu kupoaren bitartez.
A. Sortu den beste eztabaida Buesak esandakoaren ingurukoa izan da. Zuk Buesa bezalako bat onartuko zenuke gobernukide bezala?
R.L. Ez, ezta bi minutu ere. Buesa da, argi eta garbi izaera euskaldunaren etsaia.
A. Nola ikusten duzu EAJ-PSOEren arteko gobernu koalizioa?
R.L. Horretaz gauza asko esan behar dira. Alde batetik kontuan hartu behar dugu EAJren banaketa, barne haustura, eta bestetik, ETAk dhrtzen dituen arazoak. Nolabait prespektiba galtzen ari gara eta posible egiten dira horrelako aliantza harrigarriak. Hori desastre bat da baina kalte txikienaren izenean hartzen diren neurriak dira.
A. EAJren banaketa aitatu duzu. Garai hartan EAra pasatuko zinela esan omen zen.
R.L. Nik ez dut inoiz ikusi EAren beharrik. Gauza bat da alderdian korronte kritiko bat egotea... baina zenbait desberdintasun pertsonalen izenean beste alderdi bat sortzeak pena eta tristura besterik ez du ekarri.
A. Donostiako alkate ere izan zinen. Gaur egun sozialisten eskuetan dago...
R. L. Begira. Donostiaren euskalduntasuna Donostiako jendearen eskuetan dago. Euskara euskaldun jendearen ardura da eta ez administradoreena. Guk geuk, euskadunok bat egiten badugu eta presioa egiteko gai garenean, euskarak ez du arazorik izango.
Azken finean, euskararen arazoa euskaldunengan dago. Euskaldunok noizbait oinarrizko gauzetan bat egiteko gai garenean, PSOEk ezer gutxi esango du. Euskaldunon artean ematen den enfrentamendua gure artean konpondu behar dugu. Bestela, gerra zibil baterantz abiatuko gara. Ertzaintza eta ETAren arteko enfrentamendua, euskaldunen arteko enfrentamendua da.
Andaluziatik datorren edozein txantxangorri botoarekin dator. Horren ondorioz. Euskal Herrian hiru maila daude: euskaldunak, baskoak eta edozein gauza. Edozein gauza hori Euskal Herrira datorrenean baskoa da, eta basko batzuk euskaldun bihurtzen dira. Integrazio maila desberdina da, baina euskaldunak gara gure herriaren norabidea aukeratu behar dugunak. Herrien Europa eratzen ari da, baina nik uste dut benetan Estatuen Europa izango dela. Hortxe euskaldunok aukera paregabea dugu, eta barne eztabaidan ari gara denbora galtzen. Euskal Herria gara ala ezer ez. Edozein elkarte autonomo baino, nahiago dut Estremadurako edozein basko izatea.
A, "Bai Independentziari" elkartearen inguruan nolabaiteko batasuna gertatu da. Zer deritzoza honi?
R,L, Independentzia edozein herrik duen eskubidea da. Eskubide bat da.
A, Eta agintariek ez dute hori aldarrikatu behar? Herriak aldarrikatu behar du?
R,L, Eskubide horrek pisua har dadin, prestigioa behar da. ARGIAn esan nuen behin euskarak zuen irudia ez zela ona, nolabait kalapitarekin indentifikatzen zelako. Independentziaekin berdin. Nik ez dakit gaur egun erreferendum batek zein emaitza emango lukeen... kanpotik etorritako edozein txantxangorri botoarekin datorrelako. Lizarrako Estatutuan erreserba garrantzitsua egin zen, 15j urteko erresidentzia beharrezkoa bait zen hemen botoa emateko.
A. Euskal Hemak bizi duen beste eztabaida bat intsumisioaren ingurukoa da.
R.L. Bai, badago. Nire ustez, estatutuaren testuinguruan pena bat izan zen gai militarra ez perfilatzea. Adibidez, 1928ko estatutuaren arabera Eusko Jaurlaritzak konpetentzia militarrak zituen. Nere ustez Euskal Herrian lurraldeko zenbait unitate militar finkatu behar ditugu, gure jendeaz osatutakoak, gure erakundeen kontrolpean. Eta hala ere, onartuko nuke euskal gazteak horren aurka azaltzea. Ez dago naziorik bere buruaren defentsa onartu ez duenik. Gaur egun, defentsa dimentsio hori beharrezkoa da, eta neurri hori mespreziatzea, guk mespreziatu dugun bezala, zorakeria bat izan da.
A. Esan didate oso erretorika oneko gizona zarela, edonor komenzitzeko gai.
R. L. Ez naiz apaiz izan, hala ere. Badirudi horixe herri honetako berezitasuna dela. Gogoratzen dut Amatino HABEko zuzendari bezala jarri nuenean, honela esan niola: "HABEko zuzendaria edo Erlijio Gaietako zuzendaria jarriko zaitut", HABEn orden guztietako erlijio gizon ohiak bait zeunden.
Myriam Gartzia

NORTASUN AGIRIA:
1928an Tolosan jaio arren, saratar bezala definitzen du bere burua, bertan hazi bait zuten. Donostiako alkatea izatea izan da gustokoen izan duen agintea. Berunezko soldadutxoak egiten ditu, historiazalea delako. Zeharkako txirula jotzen du
30-34

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakJaurlaritza
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
EgileezGARTZIA3Politika

Azkenak
HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]


Auzo ibilbideak (IV)
Adurtza: adreiluzko itsasoa

Kostako zaizu Adurtza baino auzo zaharragorik aurkitzea Euskal Herrian: aurten 1.000 urte bete ditu, Donemiliagako Goldea dokumentuan ageri denez (ikusi Gakoak honetan Josu Narbartek idatzitako erreportajea horri buruz), eta merezi bezala ospatu dute bertan bizi direnek. Baina... [+]


Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene...  70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


2025-08-01 | ARGIA
Fototekatik
Duela 40 urte...

1985. NATOn mantentzearen kontrako manifestazioak egin ziren Hego Euskal Herriko hiriburuetan azaroaren 10ean, tartean Donostian. Milaka lagun irten ziren kalera Koordinadora Antimilitaristaren deiari erantzunez, orduko agintariak karikaturizatzen zituzten mozorroekin. Kanpaina... [+]


2025-08-01 | ARGIA
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]


2025-08-01 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Ipuscua
Mila urte ‘Gipuzkoa’ izenaren idatzizko lehen aipamenetik

Urtemugak hausnarketarako parada izaten dira. Atzera begira jarri, egindako bideari begiratu eta, oraina ulertuta, geroa pentsatzeko. 2025 honetan, urtemuga biribila bete dugu: Gipuzkoa izenaren idatzizko lehen aipamenetik mila urte bete dira, eta aukera ezin hobea iruditu zaigu... [+]


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


2025-08-01 | Leire Artola Arin
Salpress berri agentzia
El Salvadorko gerrillaren arma ezkutua

Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Eguneraketa berriak daude