Migel Anjel Hernandez: «Hala-Bedik herri mugimenduena izan nahi du»


1992ko otsailaren 16an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Hala Bedi irratiari buruz
Migel Anjel Hernandez: «Hala-Bedik herri mugimenduena izan nahi du»
Hala-Bedi Gasteizeko irrati librea duela zortzi urte sortu zen. Irratia izateaz gain gazteentzako ekintzak antolatzen zituen elkartea bilakatu zen: jai alternatiboak, prozesio ateoak... Zenbait itxialdi burutu ondoren berriro martxan da, baina beste izaeraz. Orain ezker mugimenduaren komunikabidea izan nahi du Araban. Euskal Herriko kultura eta hizkuntzarekiko konpromezua hartu dute.
ARGIA. Zein da Hala-Bedi irratiak momentu honetan duen helburu nagusia?
M.A. HERNANDEZ: Herri mugimenduen irratia izan nahi dugu, gauzak komunikabide ofizialek esaten dutenaren modu ezberdinez kontatuz. Estatuak bere irratietan ematen duen ikuspegiari bira eman nahi diogu. Gizartea, sistema eta estatua aldatzea da gure azken helburua. Gizarte ekologikoagoa, sexuen arteko berdintasuna eta gutxiengoekiko errespetuaren aldekoa nahi dugu.
A. Berriro emititzen hasi zarete etenaldi ostean. Nolakoa da orain Hala-Bedik duen programazioa?
M.A.H. Orain dela gutxi hasi gara eta egunean lau orduz emititzen dugu momentuz, bi orduko musika programa eta magazina. Azken honetan Hala-Bediren iritzia sartzen dugu. Asteburuetan sei orduz emititzen dugu.
A. Zer nolako erantzuna izan du irratiak azkenengo epe honetan?
M.A.H. Inkesta ofizialetan sartzen ez garen arren nahiko erantzun ona dugula uste dugu, irratsaioetara deitzen duen jende mordoagatik.
A. Zein eratako entzulegoa erakarri nahi duzue?
M.A.H. Hasiera batean Hala-Bedi entzuten zuen jendea irratiaren ingurukoa zen. Orain jende gehiagorengana heltzeko asmoa dugu, ez dugu gure ingurura mugatu nahi.
A. Zeintzuk dira aurrera begira Hala-Bedik dituen proiektuak?
M.A.H. Irratira bakarrik mugatzen ez den komunikabidea izan nahi dugu; egunkaria eta telebistara ere iritsi nahi dugu. Ezker mugimendua komunikazioaren borroka galtzen ari da, gure iritzia islatzen duten komunikabide gutxi daude. Hau lortzeko oztopo asko topatzen ditugu, garrantzitsuena legalizazioarena. Nahi ditugun proiektuak aurrera eramateko ezin dugu legez kanpo jarraitu. Horretarako administraziarekin negoziatzen ari gara.
OLATZ IRIZAR. L.L. ABERASTURI
61

GaiezKomunikabidIrratiaArrate Irra
PertsonaiazHERNANDEZ4
EgileezIRIZAR2Komunikabid
EgileezABERASTURI1Komunikabid

Azkenak
Eguneraketa berriak daude