«Ia dena erabakita dago mahaian idaztera eseri baino lehen»


1992ko urtarrilaren 12an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
«Behi euskaldun baten memoriak» kaleratu du Bernardo Atxagak
«Ia dena erabakita dago mahaian idaztera eseri baino lehen»
Durangoko Azokan aurkeztu zuen "Behi euskaldun baten memoriak"; eta hurrengo liburua idazteko, "Iraultza Obaban", Obabari bukaera emango diona, Frantziako herri batera joan baino lehen berarekin hitz egiteko aukera izan dugu bere jaioterrian. Han Joxe Irazutzat ezagutzen dute, baina gehienontzat Bernardo Atxaga da.
ARG IA. Liburu guztiek ba omen dute beren historia. Zein da orain argitaratu duzun onena? Nola sortu zen?
BERNARDO ATXAGA. Ideia aspaldikoa zen, Gipuzkoako mendi etxe batean egon nintzenetik. Liburuan mendi etxearen izena, Balantzategi, errespetatu egiten dut. Garai batean behiak zeuden han eta handik hasi nintzen pentsatzen liburuaren erdiko historia behi batek konta zezakeela hobeto, beti ere ironia gehiago duela.
A. Zein oinarriren gainean eraikitzen duzu liburu hat?
B.A. Beti sistema berdina erabiltzen dut. Bertsolari batek esango lukeen bezala: almazena betetzea. Liburua idazten hasi aurretik gauza asko erabakita dauzkat, aurreidatziak, aukeraketak eginak, gogoetak eginak horren gainean, koadernoak apuntez beteak. Horren ondoren sortzen dana ez zait asko kostatzen. Aldez aurretik oinarritutako harrien gainean sortzen da. Asteasun beti esan da apostua zamarra jantzita irabazi beharra dagoela eta ez plazan, orduan ez dagoela aukerarik; harrijasotzailea edo aizkolaria edo dena dalakoa plazara atera baino lehen dena erabakita dagoela, apostua egiten denean, nola egiten den, zer aukera dauden, zer bide hartzen den. Liburuan ere mahaian idaztera eseri baino lehen ia dana erabakita dago. Apostua irabazia edo galdua dago.
A. Atentzioa deitu dit gazteentzako liburua izanik, zuberera sartzeak liburuan. Gaurko 15-16 urteko gazteei nahiko ezezaguna egingo zaie...
B.A. Gazteentzat egin dudala esan dudanean, honek ez du esan nahi oraingo gazte euskaldunentzat egin dudanik. Munduan idatzi diren beste gazte liburuen tankera edo haiek gogoan hartuz idatzi dudala esan nahi dut. Adibidez ekintza asko sartzen dira. Elkar hizketa asko dago eta gero azpitik ideologia bat dago, nik uste dut liburu hau politikoa dela. Ez da oraingo 15.000 gazte euskaldunei begira egina, baizik eta gazte literatura esaten den arlo horretan idatzitako liburua. Kasu honetan moja horrek liburuari beste hari surrealista, irreala, sartzen dio.
A. Klasikoa, atenporala izan nahi du liburuak...
B.A. Bai, hori da. Oso zaila da gaur egun, liburu gehienek ez dute urtebete irauten. Zorionez Euskal Herrian gizarte literarioa edo literaturak egiten duen lana Parisen XIX mendean egiten zuenaren antzekoa bilatzen dut. Liburuek gehiago irauten dute. Liburua atera eta segituan erosten duen jendea badago.
A. Lehen galdetu dizut zubererarena eta ez dakit erantzun didazun. Literaturan gutxien erabiltzen den euskalkia izango da seguraski...
B.A. Arrazoi askorengatik egiten da aukeraketa hori. Liburuak berak eskatzen du alde batetik beste pertsona bat sartzea. Testu horretan beste kolore bat sartu nahi nuen, bestela dena kolore berdintsuan ateratzeko arriskua ikusten nuen. Bi narratzaile nituen: behia bera eta bere barruko ahotsa. Baina bi kolore horiek nahikoa antzekoak ziren. Orduan moja bat sartzea pentsatu nuen, operetako moja bat, Zuberoako moja bat, Lourdes inguruan jaioa, Pauline Bernardette izenekoa. Gero konturatu gabe pertsonaia hori sartuz eta sartuz doa eta gero eta gauza gehiago esaten ditu eta pertsonaia nagusietako bat da. Aurretik erabakitzen bada hori kartoizko liburu bat aterako da. Hasierako zirriborroan nuen historia nagusia ez da azaltzen orain? ez da iritsi. Oreka lortuaz gero hor dago literatura ona. Bestela oso elkar hizketa mekanikoak aterako lirateke, oso aldez aurretik usaitzeko modukoak eta aspergarriak. Nik elkar hizketak hasi eta bukatu egiten ditut ziztu batean? ezin dut mantso idatzi. Horrela erantzun asko ustegabekoak dira idazlearentzat eta irakurlearentzat ere bai noski.
A. Frantsesaren pintzelada batzuk ere sartu dituzu liburuan. Gauregun inglesa da hizkuntza unibertsala...
B.A. Horrek zerikusia dauka idatzia dagoen tokiarekin. Parisen idatzi nuen eta liburu frantsesak irakurtzen ari nintzen. Beti horrek kutsatu egiten du. Bestalde frantsesa, nahikoa modu harrigarrian, euskaldunok ez dugu kontuan hartzen, bapatean anglofilia izugarria hartu dugu, Londres urrutiago dago eta Paris hiri zoragarria iruditzen zait eta euskaldunontzat gertu dagoena. Frantziako kapitala eta Afrikak Europan duen kalpitala da. Komeni zaigu handik begiratu batzuk ematera. Lekuari eskerrona agertzeko ere izan da. Gauza horietarako leiala naiz.
A. Iruditu zait asko erakusten duen liburua dela. Gazteek gerra ondorengo makisa ez dute ezagutzen...
B.A. Aipatutako arrazoien zerrendan, bata politikoa dugu. Beharbada ideia nagusia da oso harro ez dugula izan behar gure pentsakerarekin eta hoberena dela gauza gutxi sinestea, behia bezala piska bat eszeptiko izatea. Hori da ematen den ideia politiko nagusia. Gero baita ere oso garbi dago omenaldi bat Euskal Herriko historian gerran borrokatu zutenen alde.
A. Aipamen asto egiten dira: Troia, San Agustin...
B.A. Larzabal apaiza, Uztapide... Hor egiten dudana oso judua da. Singer edo juduak irakurtzen ditudanean bere izena, bere aitona aipatzen dira, familiaren etxea, bere auzoa, bere hiri hartan bizi zen judu poeta oso kaskarra. Hor dago harrotasun bat eta zibilizazio bat. Kultura bat zentzu oso zabalean hartuta. Hori oso gutxi egin dugu hemen. Horregatik memoriarik gabeko jendea gara. Harrigarria da hemen gerra bat pasatzea eta hain liburu gutxi izatea gerrako kontuez. Juduek hori izan balute, honez gero biblioteka eta biblioteka osoak izango lituzkete bakarrik gai horrekin. Beste liburu bat nahikoa politikoa atera nuen, baina hau ere politikoa dela uste dut, disimulatuagoa baina politikoa dudarik gabe.
A. Zein dira zure maniak idazterakoan?
B.A. Liburu mordoen artean ezkutatu behar dut. Gero objetu batzuk ditut beharrezkoak, erloju hau adibidez. Hau galtzeak astebeteko atzerapena ekarriko luke nere lanean. Eskuz idatzi behar dut ordenadoreak ez didalako informaziorik ematen. Garbira pasatzerakoan konturatzen zara orrialde bat txukun-txukuna dagoela, horrek segurtasuna adierazten du. Orrialde mantxatuak, tatxatuak, gorriz egindako zuzenketa askorekin, segurtasun gutxi adierazten du eta aztertu eta begiratu behar dela esan nahi du. Beste batzuetan letra azkarra baina nekatuta dela antzematen da. Informazio hori ez da ordenadorean lortzen. Idazle gaztea denborarekin konturatuko da horretaz.
Joxemi Saizar
Pamiela argitaletxe nafarraren gazteentzako den Tamaina txikia sailean sartzen da Atxagaren azken lana. (Argazkia: Joxe)
45

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakATXAGA1
PertsonaiazATXAGA1
EgileezSAIZAR2Kultura

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Eguneraketa berriak daude