«Irratia eta kaseta direla eta, jendea aspertu egiten da kantuekin»


1991ko abenduaren 15ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Kaxiano soinujolea
KAXIANO
«Irratia eta kaseta direla eta, jendea aspertu egiten da kantuekin»
Lizartzara joan behar izan dugu Kaxianorekin hitz egitera. Euskal Herri osoan ezaguna «Zorionak», «Itsasontzi baten» eta hainbat eta hainbat abestirengatik, hamazazpi urterekin itsu geratu zen gizon honek musikaz bere bizitza egin zuen. Disko berri bat kaleratzear, abesteko gogoa ez du galdu oraindik.
ARGIA. Noiz hasi zinen plazarik plaza soinua jotzen?
KAXIANO. Hamazortzi urterekin hasi nintzen. Hamazazpi urte betetzerako itsu geratu nintzen. Zauri handirik ez nuen izan, baina barrena baten fogonazoarekin begiak erre egin zitzaizkidan, eta handik urtebetera jadanik hortik nenbilen soinua joaz. Hasieran herrian, gero ingurukoetan. Gaurdaino. Zaletasuna banuen lehendik, baina istripuaz geroztik hasi nintzen.
A. Euskal Herri osoa zeharkatu duzu urte guzti hauetan. Ez al da negagarria haruntz eta honuntz ibiltzea denbora guztian?
K. Bai. Baina, hala ere, nekagarriagoa zen orain dela hogeitamar urte ibiltzen ginen bezala ibiltzea. Ordu asko ziren, behintzat egun osoa herri batean pasatu behar izaten genuen. Egunez lehenak jaiki eta ganez azkenak erretiratzen ginen. Gaur egun denbora gutxiago galtzen dugu. Beste modu batera ulertzen-zen.
A. Eta jotzen ez duzunean zer egiten duzu?
K. Hemen egoten naiz beti, Lizartzan. Goizean jaiki, zerbait gosaldu, eta ateri badago bueltatxo bat eman, zazpi edo zortzi kilometrotakoa. Gero, abesti berriak egin, zuzendu eta ariketa batzuk. Horrela joaten zaizkit egunak.
A. Eta nola konposatzen dituzu zure kantak?
K Gehienak gauez. Ideia edo hitza sortu, hasiera bakarrik, gauez izaten da normalean. Gero, egunez, hori zuzentzea besterik ez zait gelditzen.
A. Zure kanta guztiak alaiak eta herrikoiak dira. Zerk eraginda?
K. Neure izakeragatik Gainera, horrela ibili izan naiz beti, herriz herri. Erromerietan herrietako giroa ezagutu izan dut. Gainera, orain dela hamabost bat urte hasi nintzen kantuak egiten, eta nere helbururik haundiena euskarazko dantza girorako kantuak egitea da. Garai hartan fandangoa, arin-arina, "dulce meneo"a eta antzeko guztiak erdaraz izaten ziren eta ni hasi nintzen euskaraz.
A. Aldatu al da garai hartako giroa?
K. Bai, asko. Uste dut hala ere piska bat girotzen hasi dela berriro ere. Lehen, herri txiki batera joaten bazinen jotzera, errege bezala hartzen zintuzten. Urtean lau aldiz entzuten zuten soinua, eta zoratzen jartzen ziren. Gaur egun, irratia eta kasetak direla eta, jendea aspertu egiten da kantuekin.
Erromeri giroa ere aldatu egin da. Lehen eguerdi aldean hasten zinen jotzen eta jendea dantzatzen hasten zen berehala. Gaur egun, egunez dantza egitea debekatua dagoela iruditzen zaio nonbait jendeari. Hala ere, uste dut azkeneko zortzi urteotan berreskuratzen ari dela erromeri giroa. Jende gehiagok egiten du dantza.
A. Tapia eta Leturia eta Kepa Junkera bezalako musikarien eraginik izanal daiteke hor?
K. Trikitilarietan asko aurreratu da. Ezagutu nituen Elgeta zena eta Sakabi. Ondoren Laja etorri zen, nere ustez aldaketa handienak ezarri zituena, eta Martin. Trikitilari gazte izugarri dago, eta oso ondo jotzen dutenak gainera. Baina Tapia, Junkera eta hain ondo jotzen dutenak, fandango arrunt batekin ezin daitezke errenditu, daukaten trebetasunagatik. Nik esango nieke horiei trebetasun libreko txapelketa batera joateko. Herejiak egiten bait dituzte soinuarekin.
A. Ongi ikasten al duzu orduan estilo desberdinak nahastea?
K. Bai, zergatik ez ba? Hori bai, erromeri batera joan, ermita ondo batean, eta trikitia eta fandangoa ezagutzen dugu betidanik. Lekuan lekukoa. Tapia eta Leturiak edo Junkerak areto handietan kontzertuak ematea, oso ondo iruditzen zait.
A. Lehen aipatu bezala, euskaraz kantatu duzu beti. Zer datortizu burura Araba euskalduna inoiz ez dela izan esaten dutenean?
K. Euskara gorroto dutenak direla bururatzen zait lehenik. Araba Euskal Herria izan dela ezin dute ukatu. Arabako herrien izenei begiratu besterik ez da egin behar.
Gauza bat hori pentsatzea da. Bestea, esatea. Euskararik gabe ez dago Euskal Herririk. Hori onartzen ez duenik ez daki gehiegirik. Joan daitezela bestela herri txikietako erromerietara. Araban ere euskaraz egiten dute.
A. Euskal Herriko plazarik geratzen al zaizu ezagutzeko?
K. Ez dut uste. Gehienetan jo dut. Hori bai, ikusi izan dut herrialde bakoitzak bere desberdintasunak dituela. Iparraldean, adibidez, jendea hotzagoa dela iruditu izan zait. Baina hori irudipen soila izan daiteke.
A. Trikitiak ba al du etorkizunik?
K. Bai, gazteek gero eta hobekiago jotzen dute. Baina beti bezala hamabostek bakarrik bizi ahal izango dute horretatik.
A. Zenbat emanaldi eskaintzen dituzu urtean?
K. Guztira 140. Elkar hizketa hau Haziendak ez irakurtzea espero dut.
A. Ez al da gogorra egiten ikusten ez duzun entzulegoarentzat jotzea?
K. Beno, bai. Baina ez gehiegi. Ikusita entretenigarriagoa izango litzateke, baina nola lehendik ikusita daukadan, ez zait hain gogorra egiten. Lehen ikusi izateak asko laguntzen du.
A. Esku soinuaz aparte jotzen al duzu beste instrumenturik?
K. Bai, baina ez hain ondo. Igandeetan, libre banago, herriko elizara joaten naiz eta han organua jotzen dut. Pianoa ere jotzen dut piska bat.
A. Ba al duzu beste diskorik kaleratzeko asmorik?
K. Bai. Prestatzen ari naiz. Orain kaleratu nahi nuen, baina azkenean udaberri aldean plazaratuko dut. Nere betiko estilo eta girokoa izango da. Zerbait gehiago eransteko aukera ere badago agian, baina betiko modukoa izango da.
A. Plazarik plaza jarraitzeko asmoa dezu beraz oraingoz.
K. Bai. Baina beharrarekin erretiratzea baino nahiago dut gauza naizela erretiratzea. Baina gauza zaren artean ez duzu uzten. Argi daukadana lasaiago ibili nahi dudala da.
A. Bertsotan ere ibilia zara...
K. Bai. Tolosa bailarako kanporaketetan garaile atera nintzen, eta gero Eibarren aritu nintzen. 64 edo 65ean finalera heldu nintzen. Horrek asko lagundu izan dit gero kantak asmatzerakoan. Garai batean soinua jotzeaz gain bertsotan ere aritzen nintzen, baina gehiegizkoa iruditzen zitzaidan, eta soinua aukeratu nuen.
Gainera, bateria eta saxofoia ere nerekin aritzen ziren, eta bertsotan bakarrik hasten banintzen, lanik gabe uzten nituen. Gaur egun hiru lagun ibiltzen gara.
A. Itsua izan arren, zorteduna zarela esan al daiteke?
K. Bai. Itsu geratu izanagatik hasi nintzen musika egiten, eta orain Euskadi osoan ezagutzen naute. Hori oso atsegina da.
A. Eta ez al zaizu iruditzen zure musika piska but baztertu egiten dela, itsua izateak protagonismo handiagoa hartuz?
K. Ezagutzen ez nauten herrietan nere musikagatik deitzen didate, baina herri gehienetatik beste arrazoiengatik deitzen didate. Maite nautelako ere bai. Leku gehienetan. Omenaldi piloa egin didate. Eta hori nere musikagatik ez da izan soilik.
A.Nahiko al zenuke zare bilobaren bat musikaria izatea?
K. Ez naiz gehiegi saiatu soinua jotzen ikas dezaten. Nahikoa gogorra da ibilera hau. Nik zortea izan dut. Jendearekiko harremanetan asmatu izan dut. Baina horretatik bakarrik bizitzeko asko ibili behar da, eta ez dakit hori onegia ote den. Oso zaila da. Gu ibili garen bezala ibiltzeko, ez nuke nahi nere familiakorik mundu honetan.
A. Izango dituzu bitxikeria ugari ere hainbeste urteren ondoren...
K. Ez dut esango non, baina herri txiki batean izan zen. Ahoko infekzioa nuelarik joan nintzen soinua jotzera, eta ez nengoen batere ondo. Ihauteriak ziren, eta hotza zela eta areagotu egin zitzaidan ahoko mina. Hurrengo egunean ere jo egin behar nuen, eta lehen bait lehen joan nintzen ohera. Ohean sartu bezain laster, mugimendua somatu nuen alboko ohean. Besoa luzatzen nuen eta ez nuen ezer aurkitzen bertan. Sukarra zela eta burua txoratzen ari zitzaidala ere pentsatu nuen. Lo hartu nuen. Goizeko bostetan, komunera joan nahi, eta altxatu egin nintzen. Itzultzerakoan, ile mordoa aurkitu nuen izara artean. Ez nuen ezer ulertzen. Ohean sartu, eta ea zer aurkituko eta zakur bat! Hotzak akabatzen zegoen eta gizarajoa epeldu nahian zebilen.

NORTASUN AGIRIA
1923ko azaroeren 23an jaio zen Antzuolan. Hamar urte bete baino lehen gurasorik gabe geratu zen. Donostian ikasi zuen Braille erara irakurri eta idazten. Hogeitabost urterekin ezkondu zen. Muslari amorratua, karta bereziekin aritzen da. 1986an kaleratu zuen bere lehen diskoa, eta dagoeneko lau plazaratu ditu.
Amagoia Iban
26-30

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakKAXIANO1
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
PertsonaiazKAXIANO1
EgileezIBAN1Kultura

Azkenak
Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


EAJren hizkuntza eskakizunetarako proposamena “atzerapausoa” dela salatu dute ELAk eta LABek

Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]


Arabako Aldundiak indarkeria matxistaren biktimei arreta murriztu diela salatu du ESK-k

Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.


Zenbait lagun zauritu dira Hernaniko San Joan gaueko istiluetan, eta gutxienez pertsona bat atxilotu dute

Xabier Lertxundi alkateak adierazi du istiluak leku eta ordu ezberdinetan gertatu direla, eta haien artean ea loturarik dagoen ikertzen ari dira. Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Ertzaintzari 03:30 aldera, eta haiek oldartzean hainbat lagun zauritu dituzte. Segurtasun Sailak... [+]


2025-06-24 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Chen Yun: txoria eta kaiolaren auziak hortxe jarraitzen du

Ekainaren 13an, ezohiko ekitaldi baten lekuko izan zen Pekineko Herriaren Areto Handia: Txinako Alderdi Komunistaren aginte goren osoak (baimenduta leudekeen absentziak salbu; nola jakin horietakoa ote zen He Weidong jeneralarena? Izan ere, ez zen ageri mahai nagusian,... [+]


Bilboko Bira Kulturak eskaintza gutxituko du laguntza publikoen murrizketagatik

Ez dute itxiko, baina orain arte eskaini duten programazioari ezin izango diote eutsi. "Bira txikiago bat" izango dela zabaldu dute sare sozialetan.


Nola debekatu sare sozialak erabiltzea 16 urtez azpikoei? Australiako Gobernuak badu formula

Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]


Israeli boikota musika jaialdietan ere

El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]


NATOtik ukatu egin dute Sánchezek iragarritako gastu militarraren salbuespena

Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.


Trumpek Israel eta Iran arteko su-etena iragarri du eta ordu gutxira zalantzan dago jada

Iranek AEBen Qatarreko base militarrari eraso egin ostean eman du ustezko akordioaren berri Etxe Zuriko maizterrak, Truth Social sare sozialean. Ostean, Israelgo Gobernuak adierazi du Trumpen proposamena onartu duela, eta berdina egin du Irango Segurtasun Nazionaleko... [+]


Asteburu honetan eginen da EHZ festibala, Arberatze-Zilhekoan

Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]


Udaltzaingoan arreta euskaraz bermatzeko gomendatu dio Arartekoak Erandioko Udalari

2024ko irailean, herritar batek salatu zuen Erandioko udaltzain batek arreta euskaraz ukatu eta jokabide hori behin baino gehiagotan errepikatu zela, baita telefonoz kexatu zenean ere. Salaketak erakusten duenez, hasiera batean, arreta eta dokumentazioa gaztelaniaz bakarrik eman... [+]


2025-06-24 | Gedar
“Gazteon erantzunari esker Durangoko Gaztetxeari eustea lortu dugu”

Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]


2025-06-24 | Euskal Irratiak
Laida Mugika
“Espero dugu datorren urtean halakorik egin beharrik ez izatea, eta errektoretzak neurriak hartzea”

Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz.


Eskuin muturreko talde batek Donostiako ‘Jesusen Bihotza’-ren aldeko ekimena egin du

Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.


Eguneraketa berriak daude