Mila Martin, Videounoren artxibategiko estra:
"Gustatuko litzaidake aktore izatea"
ARGIA. Noiz egin zenuen froga?
MILA MARTIN. Aurtengo apirilean. Egunkari batean ikusi nuen Videounoren iragarkia eta bertan, desfile bat egiteko, ile luzea zeukan jendea eskatzen zuten. Interesgarria iruditu zitzaidan eta nere burua aurkeztea erabaki nuen. Jende asko aurkeztu zenez denon artean aukeraketa bat egin zuten eta ondoren, bideo froga bat egin nuen. Videunokoek, bideoaren bitartez lana izateko aukera izan nezakeela esan zidaten.
A. Bideoa egin ondoren lan egiteko eskaintzarik izan al duzu?
M.M. Bai, Euskal Telebistako "Entre Amigos" saioan estra moduan lan egin nuen. "Codorniu" iragarkian ere parte hartu nuen beste donostiar batzuekin batera.
A. Gustatuko litzaizuke aktore bezala lan egitea?
M.M. Bai, noski. Gustatuko litzaidake aktore bezala lan egitea, baina ezberdina da figurazio lanak egitea eta filme bateko aktore izatea. Ez dakit hori egiteko gai izango nintzatekeen, frogak egin behar nituzke.
Joxi Goikoetxea
45