Tolosako Abesbatz lehiaketa dela eta, Mitxel Perales CITeko (Turismo Ekinbide Etxea) lehendakariari elkarrizketa.
Mitxel Perales, CITeko lehendakaria
«Giroa eta giza harremanei esker du jaialdiak arrakasta atzerrian»
ARGIA. CITeko (Turismo Ekinbide Etxea) lehendakari berria zara, baina noiztiik zaude erakunde honetan?
MITXEL PERALES. Hasieratik, "Festivales de España"ren barruko atal bat zenetik, gaur egun nazioarte mailako onarpena lortu arte.
A. Nola sortu ziren ekitaldi guzti hauek?
M.P. TEE-CITen sorrerarekin batera. Antxon Elosegi, Juanito Jauregi, Hilario, Jose Mari Goñi, Antxon Tolosa eta beste batzuk Tolosaren aldeko ekintzak prestatzen hasi ziren. Orduan ez zegoen gauza handirik. Kezka horrek dena harrapatzen zuen, batzordeak sortu ziren. Ni jai batzordean nengoen etaa batez ere Iñauteriaz arduratzen ginen. Sanjuanetan ere parte hartu genuen. Gero Abesbatz Lehiaketa gauzatu zen eta gaur egun CITek lau ekitaldi nagusi antolatzen ditu Abesbatz lehiaketa, Txotxongilo Jaialdia, Zumardi Natur Ihardunaldiak eta Eskolarteko Olinpiadak.
A. CIT erakundea nondik sortu zen?
M.P. Elkarteal batu zituen pertsona batzuek sortu zuten erakundea. Batzordeak zeuden, baina soziedadeek ere asko laguntzen zuten antolakuntzan. Denetatik antolatu genituen. Babtzuk iskanbila handiarekin amaitu ziren. Goardia Zibila etorri eta gutako asko atxilotu gintuen. Urbian zegoen kontzentrazio bat zen. Poliziak dena hartu zuen eta jende guztia Tolosako Euskal Astera etorri zen. Gurdiak, Easo abesbatza, Espainiako aizkolari txapelketa, sokamuturrak, sokatira, erromeriak izaten ziren aste haietan. Zumardi Txikian izan zen erromeria batean sortu ziren istiluak. Manifestaldi bat agertu zen, goardiak eta. 1970 urteaz ari gara gutxi gora behera. CIT 1967an sortu zen. Donostiako CATekin kolaboratzen zuen.
A. Abesbatz lehiaketaren lehen pausoak argitu iezazkiguzu.
M.P. Hasiera batean zortzikoteetan pentsatu zen, baina gero abestaldeetara pasatu zen. Hemen inguruko taldeak ziren noski, Gipuzkoa eta Bizkaikoak. Gero estatura zabaldu zen eta gero nazioarte mailara. Espainiako Informazio eta Turismo Ministeritzak "Festivales de España" antolatzen zituen: teatroa, zarzuela, eta abar, dirulaguntza batzuen bitartez. Horiek amaitu zirenean, abestalde lehiaketa antolatzea pentsatu zen hutsune hori betetzeko. Urteekin lehiaketa osatu egin da haur lehiaketarekin, konposizio sariarekin, eta abar. Benetako garrantzia eman dio nazioarteko maila lortzeak. Urte batzuetan egon ginen atzerriko hiru edo lau koro baino gehiago ezin ekarriz, dirurik ez zegoelako Aurten 27 talde izango ditugu Tolosan, eta 20 atzerritarrak izango dira.
A. Antolaketan hasieratik egon al zara?
M.P. Bai, baina tarte batzuk edukiz. "Self-service" jarri genuen urtean ez genekien zer zen eta dena egin behar izan genuen: prestatu, fregatu... Sekulako lana izan zen eta urte batzuetan utzi egin nuen antolaketa taldea.
A. Nondik datorkio arrakasta jaialdiari?
M.P. Neretzat bi jaialdi daude: musikakoa eta pertsonena. Eta arrakasta giza jaialdiak ematen dio. Giza ikutua gure zeinu bereizgarria da. Entzulegoa hemen eta Europan abestaldeak entzutera joaten da saioetara Hemengo desberdintasun horretan datza: kordialitatea, elkarteetako bazkariak eta afariak, kaleko giroa.
Joxemi Saizar
48
GaiezKulturaMusikaAbesbatzakEkitaldiakJaialdiakTolosako Na
PertsonaiazPERALES2
EgileezSAIZAR2Kultura