«Gobernu zentralak baino min handiagoa eman digu Eusko Jaurlaritzak»

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Joxe Mari Garcia Goena, Juan Karlos GALen azkenengo biktimaren anaia:
«Gobernu zentralak baino min handiagoa eman digu Eusko Jaurlaritzak»
Amedo eta Dominguez-en epaiketak ez du gauza handirik argitu. Sententziak ez du behintzat pozik utzi Garcia Goena familia. Inmaculada Gomez-en adierazpenak ez dira nahikoa froga izan, honez gero jakina dena zigortzeko. Joxe Mari Garcia Goenak, Juan Karlos zenaren anaiak, dena argitu arte aurrera segitzeko asmotan direla azaldu digu. GALen atzaparrek hil zuten azken biktima, bizi izan balitz, gaur egun intsumisoa izango zatekeen.
ARGIA, Zer iruditu zaizue sententzia?
J.M. GARCIA GOENA. Imaculada Gomez-ek deklaratu zuenean, oso pozik itzuli ginen etxera. Esperantza handia biztu zigun. Gero, ordea, ez du ezertarako balio izan denetan argien zegoenak, anaiaren hilketarenak alegia. Sekulako desilusioa izan da.
A. Aurrera segitzeto asmotan zarete...
J.M.G.G. Noski. Juan Karlosi baten batek jarri zion bonba. Eta Estatu frantsesean ez da inongo ikerketarik egin. Berehala baztertu zuten gaia. Baina han ikertzeko asko dago.
A. Juan Karlosen kasua ikertuko da, beraz, Estatu Frantsesean?
J.M.G.G. Hasteko, abokatua behar duzu han bertan, baina horretarako izugarrizko dirutza behar duzu. Guretzat ez da erraza izango, baina gustatuko litzaiguke.
Bonba jarri zuenak ezin zuen jakin gaua heldu arte, hurrengo egunean noiz joango zen lanera anaia. Ez zuen lantokian ordutegi zehatzik. Gauez joan ohi zen galdetzera. Egun hartan alabarekin joan zen, eta berandu arte ez zuen jakiterik izan goizeko seirak baino lehen abiatu behar zuela.
Han bertan faxista asko dago, anaiak zioenez. Ez zebilen ezertan, baina euskaltzalea zen, eta hori ez zaio jende horri gustatzen. Horregatik diot han argitzeko asko dagoela. Hemendik harantz pasa zezakeen muga edonork, inongo trabarik gabe, baina ez dakit ez ote zion Iparraldeko norbaitek jarri...
A. Epaiketaren ondoren, sententzia errekurrituta, ikerketari jarri dizkioten mugak ikusita, zer nolako esperantzak dituzue?
J.M.G.G. Ez omen da esperantzarik azken uneraino galtzen, baina egia esan, apurren bat bakarrik geratzen zaigu, epaitzen dutela ikusi ondoren... Leopolda Torres jarri izana da horren adibide garbia.
A. Instituzioek ez dizuete laguntzarik eman?
J.M.G.G. Ezta ezertxo ere. Alderdi politikoek lagundu digute, baina Eusko Jaurlaritzak ezertan ez. Erabat desilusionatuta gaude Eusko Jaurlaritzarekin. Gobernu zentralak baino min handiagoa eman digu. Gobernu zentrala ez bait zaigu bat ere axola, baina Eusko Jaurlaritza axola zaigu. Ez da inongo ordezkaririk izan epaiketan. Ez ahaztu egin zaielako, baizik eta ez dutelako zer ikusirik nahi izan gaiarekin... Jaurlaritzak zer edo zer egin zezakeen, baina ez dute ahorik zabaldu, eta guk ez dugu indarrik gobernua presionatzeko. Bizi izan balitz, gaur egun, goitik beherako intsumisoa izango zatekeen.
Eusko Jaurlaritzak ez du ezertan ere inplikatu nahi izan. Behar zenean ertzainek zekitena esan izan balute... baina trukeren bat egingo zuten Eusko Jaurlaritzak eta gobernu zentralak eta akabo. Tokatzen zaizun arte ez zarela konturatzen diote, baina arraioa! A zer nolako jendilajek agintzen duen hemen! Eta sozialistak izatea Donostian bertan... barrenak lehertzen dizkit. Zikinkeriarik handienetan harrapatu dituzte, eta ez GALrekin bakarrik. Jendeari ordea, bost axola. Estatua goitik behera amiltzeko moduko gauzak izan dira, nere anaiarena esate baterako, baina hala ere, gero eta hurbilago ditugu. Aurki Tolosan jarriko zaizkigu agintari.
A. Nola gaindi liteke horrelako inpotentzia?
J.M.G.G. Lau urteren buruan guk ez dugu horrelakorik lortu. Ezinezkoa da hori gainditzea.
A. Zer iruditu zaizu Inmaculada Gomez?
J.M.G.G. Egin duena ezin izango diogu inoiz behar bezala eskertu. Sekulako balorea du. Deklaratu zuen egunean Melchor Miralles eta Herri Ekintzako abokatu batzuekin afaldu genuen, eta denek gauza bera zioten: Casadok erridikulua egin zuela egun hartan. Blancaren deklarazioa, berriz, lotsagarria izan zen. Gauza bat esan eta handik bost minutura kontrakoa esaten zuen. Nik argi ikusten dut dena, baina basteek nonbait ez. Ez dituzte anaiari gertatutakoagatik zigortu. "Frogarik ezean" absolbitu egin dituzte.
A. Ofizialki aitortzen ez bada ere, nahikoa argi geratu da dena...
J.M.G.G. Ez dakit... Neri ez didate gai horri buruz ezer esaten, akaso min emango didanaren ustean. Ni ere saiatzen naiz ahalik eta gutxien mintzatzen horren gainean. Komentarioak familian bakarrik egiten ditut.
Esperantzarik genuenok esaten genuen, kondena handia izango balute akaso botako zituztela gauzak.
Horiek, egunen batean, gartzelan hilko dituztela, behin baino gehiagotan bururatu zaigu. Noizpait hitz egingo duten esperantza badugu.
A. Mehatxuak bota zituzten...
J.M.G.G. Beldurra izan dute, seguru. Ez da sinestekoa! Amedo eta Dominguez dira hatz markarik eman ez dituzten preso bakarrak. ETAko batek hatz-markak emateari uko egingo balio, bera osorik sartuko lukete tinta potoan. Zein preso eramaten dute batetik bestera aire girotua duen auto batean, eta esposarik jarri gabe? Ea zein preso irteten den hori bezain apain argazkian. Blancak ere gauza bat deklaratu eta sinatu zuen. Gero, epaiketan deklaratzera joanda, erabat kontrakoa deklaratu zuen. Hori delitua da. Zenbateko zigorra ezarriko diote horri?
Garbiñe Ubeda
10-11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakParapolizialakGAL
PertsonaiazGARCIA5
EgileezPADRONES1Politika

Azkenak
Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


Eguneraketa berriak daude