Irudiaren bilakuntza poesiaren funts


1991ko otsailaren 03an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Joanes Urkijorekin poesiaz
«Berbak legezko aiztoak» poemak kaleratu ditu Joanes Urkijok
Irudiaren bilakuntza poesiaren funts
Kaleratzen duen lehen olerki liburua da, idazle bezala poemekin hasi bazen ere. Bizi duen hiriak sortu irudi eta metaforek surrealismo giroa hartzen dute deblauki idatzitako 23 piezetan. Gustora gelditu da lanarekin.
ARGIA. Urte luzez barne idatzitako olerkiak dira. Zein dute lotura?
JOANES URKIJO. Nik ez nuke esango metodologia orokor bat dagoenik, poema hauek hainbat urtetan zehar idatzitakoak dira, orduan nekez esango nuke urte horietan zehar metodologia nagusi bati heldu diodala. Esan daiteke akaso badagoela gai orokor bat poema guztietan, batzuetan oso agerian, hiri eskergaren gaia, Bilbori buruzko ikuspegi berezi baten gaia, nik Bilbo beti horrela sentitu izan dut gaztetandik, sufritu izan dut horrela eta era berean maitatu izan dut horrela.
A. Homogeneoa ote liburua beraz?
J.U. Gaien aldetik bai. Beste aldetik ere ni nahiko konpultsiboa naiz idazten dudanean eta batez ere poesia idazten dudanean, orduan nik bilketa egin dut paper zaharren artean, eta beharbada hor bai bilketa egiterakoan egin dut estetika edo halako zerbaiten bila ez? Esan dezaket urte horietan zehar bildutako eraginak, usteak, irakurketak eta hor nabari daitezkeela baina oso askotarikoak dira, ez dira mota bakarrekoak, orohar esan nezake nire irakurketa gehienak oso modernoak direla, mende honetakoak, gehien bat surrealismoa, espresionismoa, 27ko belaunaldia, amerikarrak, 50ko eta 60ko amerikarrak, horiek.
A. Zein da bidea, baliabide batzu poesia egiteko erabiltzea edo liburua poesiaren baliabideetan oinarritzea?
J.U. Nik esango nuke egiteko modua dela gehien kezkatzen nauena, nik normalean gogo jarrera bereziak bilatzen ditut poesia idazterakoan, orduan horrekin nahi dut beti emaitza konkretu bat lortu, nolabait esateko nere emaitza nahi izan dut izatea lerro bakoitzak osatzea irudi bat, eta hori lortzeko jarrera berezi bat eduki beharra dago idazterakoan eta gehienetan ere inguru bereziak edo giro bereziak, esaten ari naizen guztia dagokio duela 3, 4, 5 edo 6 urteri, azken boladan ez bait dut poesia idatzi. Normalean idazten nuen gauez kanpotik etxera etortzen nintzenean, beharbada pilo bat edan eta gero, beharbada pixka bat erreta ere, kaleko zalapartatik etxeko isiltasunera itzultzean, orduantxe bilatu nituen une berezi horiek eta nahiko konpultsiboki idazten nuen, irudia bilatzen nuelako, kolpe batez irakurtzen den lerroa eta kolpe batez gogora datorkizun irudia, hori lortu nahi nuen.
A. Poema hauek sortzen ote dira poemika zehatz baten bilakuntzan?
J.U. Azken hau ez dut uste inoiz bilatu dudanik edo jarri naizenik teoria horretan, orain honelako poematika bat bilakatu behar dut eta helburu honetara heltzeko honela eta honela eta honela idatzi behar dut ene poemagintza. Horelakorik ez dut uste inoiz egin dudanik, uste dut gakoa konpultsibitatean dagoela, kolpeka, nahiko subjetiboki, askotan automatikoki, nahiz eta gerora automatikoki sortutako hori landu dudan, batez ere egituran eta ez edukinean.
A. Esana duzu hor barrena hasieran poesia idazten zenuela, errazago dela. Ez ote duzu oraingo olerki hauek oinarri gisa hitz laua dutela uste?
J. U. Beharbada, ez dut inoiz alde horretatik pentsatu gauza, ez nuke ezetz esango. Beharbada gehiago asmatu behar nuke, baina beharbada bai, lehen aipatu irudi pilaketak edozein irakurleri sor liezaioke eritzi hori, agian bai, azken batean hasieran esan bezala, liburuak gai orokor bat dauka, ez da normala poema liburuetan gai orokor bat aurkitzerik, normalean poema liburuak bildumak izaten dira, orduan ez da arrunta poesiaz idaztea gai orokor bati buruz, agian hori dela eta edozeinek irakurtzean pentsa dezake badagoela hor poesia librez idatzitako prosa bat, narrazio bat agian, ez dakit, agian bai.
A. Zein da zure libaruaren irakurlea, edo uste duzu euskal poesiak ez duela irakurle normalik?
J.U. Euskal poesiak ez dut uste daukanik irakurle normalik, aski kulteranoa da. Ez dut uste nere liburua irakurle normalarentzat denik, surrealismoa, espresionismoa e.a., batzuentzat ulertzeko zail xamarra izango da. Sinbologia eta surrealismoa berez dira zail, euskaraz nahi erdarentzat.
A. Surrealismoarekin bat absolaturako joera dago.
J. U. Nik surrealismoa ez dut hartzen zentzu teoriko edo intelektual batean, gozatu egin dut ere, eta automatikoki gozatzen denak uste dut mundu honetan balio absolutua izan behar duela.
Iñaki Camino
50-51


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakURKIJO1
PertsonaiazURKIJO1
EgileezCAMINO1Kultura

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude