Rudolf De Rijk: Nederland'eko euskalduna


1965eko irailaren 05an
Rudolf De Rijk, Nederlandeko euskaldunari elkarrizketa

Gaur, ZERUKO ARGIA'ra Nederland'eko euskaldun batekin izan degun alkar-izketa dakargu. Ta ez degu uste au esatekin iñolako utsik egiten degunik. Eusko-ele-dun bai da...

Ia ba da urte mordoxka bat Rudolf De Rijk Euskalerri aldera etortzen dala. Enda baita etorrera oietan gure erria ezagutzen saiatu ere. Nederlandar gazte onek, Amsterdam'en jaioa bera, euskera ta beste zazpi izkuntza dakizki: Nederlandera, prantzera, alemana, gaztelera, esperantoa ta azkenik ikasi duna, ebreotarra.

Jerusalen'dik Euskalerrira etorri da zuzenean azkenengo biaje ontan. Israel'en lau illabete igaro bai ditu ebreotarren izkuntzan egindako ikasketak sakontzen.

Gazte onek Amsterdam'go Unibersidadean egin zitun bere ikasketak, eta Unibersidade ortan bertan azkenengo bi urte auetan inbestigazioko lana egin du. Orain IparAmerikata dijoa bere ikasketak jarraitzeko asmoz, bañan ikusi, irakurri berak zer esaten digun. Egindako galdereeri ara zer erantzun dien. Guk, ez degu ezer ez erantsi ta ezda ere kendu, baizik berak esandakoa jarri degu.

Nolatan sortu zitzaizan euskeraganako zaletasuna?

Zuk neri olako galdera bat egitea ez da batere arritzekoa danak orixe galdegin oi didate ta. Esango dizut ba aspalditik izkuntza-zalea naukazula, ta orain zortzi urte asi nintzala "Lingüística general", deritzaiona ikasten. Jakintza onek nai ditu izkuntzaren legeoiturak aztertu. Beraz. asmo onekin dabiltzanari oso egokia zaie besteren antzik ez duan izkuntza bat ikastea. Olakorik pranko ba dira oraingo munduan: Japondarra, Ainua (1), Buruxaskia (2), ta abar. Nik euskera aukeratu, au gertuena zalarik, esku aldamenean nualako. Eta auxe arrigarria: nik eztakit zergatik, euskal kantak oien politak diralako, ala euskerak berak alako indarra dualako, bañan jakinai utsak eraginda asi banintzan ere, izkuntza onen ikasteari ekitean gero ta euskalzalegotzen ari zitzaidan biotza. Esan diteke, ba nere euskera ganako zaletasuna biotzak sortua dala.
 
Ze bitarteko erabili dituzu gure izkuntza ikasteko?

Lopez-Mendizabal'en "Gramática Vasca Abreviada" zan lenengoz eskuratu zitzaidan liburna. Bañan aita Zabala-Arana'ren « Gramática Vasca» izan da neri euskeraren ateak zabal-zabal iriki dizkidana Naiz eta liburu onetan, beste guzietan bezela, akats batzuk izan beta laburtxo batean gauzarik asko beronetik ikasi dedala aitortu bearko. Arrezkero eskutartean euki ditut beste amaiVa liburu, eta gaur euskera ikasten asiko banintz, Umandi' ren ``Gramática Vasca~ erabiliko nuke zalantzik bage. Jakiña, gramatikaren bidez bakarrik ezin liteke izkuntzarik ikasi. Eta esan bear det liburu aietatik baño euskera geiago ikasi dedala nobelak, antzerkiak eta abar irakurriz. Maixuak izan ditudan ikasleak askotxo dira ta lau bakarrik aipatuko dizkizut: Aita Manzisidor (G. B.), Don Nemesio Etxaniz, Yon Etxaide ta azkenik Luis Mitxelena janua.

Zein ikasi zenun lenen eta zein azkena dakizkizun izkuntzeetatik?

Azkena: ebreotarren izkuntza zaar eta berria. Lenen ikasi nuana zein dala? Orixe bai galdera ederra egiten didazuna Mari Karmen! Lenen ikasi nuan izkuntza amagandik ikasitakoa, holandesa alegia. Gero, amaika urte nitualarik asi nintzan ingelesa ikasten eta ordutikan beste batzuk ere ikasi.

Ikasterakoan zutzat zailtasun geiena izan ditun izkuntza zein da?

Ebreotarrena.

Izkuntza geiago ikasteko asmorik bai al dezu?

Erromatarren eta greziatarren izkuntzeen berri zerbait jakiñarren, oiexek orain dakizkidan baño askoz obeto ikasi bearrean naukazu.

Izkuntza auek, zertarako balio izan dizute?

Galdera oni eztiot erantzunik eman bearrik, guztien bixtan baitago izkuntza bat baño geiago jakitea aberastasun aundia dala.

Esperanto'ari buruz zeozer esan nai al diguzu? Izkuntza onek indarrik artuko ote du?

Esperantoa degu munduko erri guzien artean erabilia izateko Zamenhof'ek asmatutako izkuntza. Naiz eta gizon batek asmatua izan benetako izkuntza da ori, bañan ez det uste zearo indartuko danik, beste arrazoi batzuen artean zaillegia dalako. Ogeitabi konsonante ditu, pentsa zazu! Au jende guziak ikasteko geiegitxo da. Gramatikaren aldetik ere, gaztelerazkoa ta ingelesakoa baño errezagoa izanik, txino tarrak eta japondarrak eta abar ikasteko zaillegia da oraindik.
 
Gaurko munduan ikusten al dezu orrelako izkuntza baten bearra?

Gaurko mundua, berriz, izkun tza internazional baten oso bearrean dagola, nere aburuz, ezin uka ditekena daukagu.

Amsterdam'eko unibersidadean egin dezun lanatzaz zeozer azalduko al diguzu?

Nik an egiten nituan inbestigazioko lanak "Lingüística Matemática" deritzaion jakintza saillari dagozkionak ziran. Izkuntza batetik bestera aldatu aal duten makiñeen gorabereekin badu lan onek zer ikusia.

Zer elburu du zu Ipar-Amerika joate orrek?

Ara joaten naiz Massachusetts nere jakiteak sakontzeko tokirik egokiena dalako. Gure egunetan, "Lingüística:, jakintza orretan trebeenak diranak Ipar-Amerika'n eta batez ere Massachusetts'eh arkitzen baitira. Askoren iritziz, Noam Chomsky ospetsua da gauza oietan munduko jakintsu guzien artetik geien dakiena, ta berauxe izango det irakasle.

Euskera, Euskalerria, ta euskaldunetzaz zure iritzia emango al zenuke?

Euskalzaletasuna ta zaarzalekeria, konserbatismoa alegia, gauza bera diranak iñork uste ez dezan, esango dizut ba dirala Euskalerrian gauza zaar pranko pixkanaka aldatu bear diranak, Ez gero galdetu neri zeintzuk diran aldatu bearreko gauza oiek. Arrotza naizenez gauza oien salatzea ez dagokit neri. Euskal gaztedi berak asma beza. Dana dala, gauza bat argi dago: munduko jakintsu guziak ikasi nai luketen izkuntza baztertzeak eztiola iñori ere aurrerapenik emango.

Euskeraren etorkizuna nola ikusten dezu?

Olako galdera bat egitea igarle dan bati egitea obe zenun noski. Ez det uste etorkizunean ezkutatuak diran goraberak jakiteko gauza naizenik. Nik dakidana, ordea, auxe bakarrik da: euskera galtzekotan, ez esan orduan kanpotarrak zapaldu egin dutela, euskaldan berberen erru osoaz gertatua izango baita. Badakizu zergatik? Euskal gurasoak nai izan ezkero, ez da munduan indarrik sortu, aien seme-alabak euskera aazten eragotzi edo galerazi aalko liekenik.

"Zeruko Argia"'ren irakurleeri baste zeozer esan nai al diezu?

Bai ta pozik ere. Zorionak ematen dizkiet orren polita dan astekari bat irakurri aal dutelako. Eta "Zeruko Argia"'ri laguntza osoa emateko eskatzen diet. Au irakurri ta irakurrazi. Bañan ez ori bakarrik. Zuen idazlanak, ipuiak, bertsoak, kritikak eta abar astekari oni bialdu. Utsez eta akatsez josirik daudela? Ta zer? Zuzenduko diskizute. Ortarako astirik ez dunak, noizik bein karta bat beintzat egin bezaio «Zeruko Argia»'ri zein gauzak atsegin zazkioten astekari ontan eta zeiñek, ordea, oñik eztioten egiten. Olako eskutitzak "Zeruko Argia"'ri asko lagunduko baitiote. Eta nere ustez laguntza ori ondo merezia du.

(1) Japondarra baño leen Japoi' en egiten zan izkuntza.
(2) Izkuntza au India'ko mendi artean dagon leku eskutuenetako batean itzegiten da.

MARI KARMEN GARMENDIA


Gaiez\Gizartea\Euskal dias
Pertsonaiaz\RIJK1
Egileez\GARMENDIA1\Gizartea

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude