Angel Amigo:«Euskal Zinemagintzaren beharretako bat bertako jendea da»


1990ko azaroaren 04an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Angel Amigo zine-produktoreari elkarrizketa bere lanaz
Angel Amigo:«Euskal Zinemagintzaren beharretako bat bertako jendea da»
Hamar urte badira produkzioaren alde apostu egin zuenetik, eta harrezkero lan ugari eskeini dizkigu "Igeldo Films"en bitartez.Euskal Zinemagintzaz aparte munduko beste lekuetako produkzioetan ere aritua, «Santa Kruz Apaiza»z eta beste zenbait gauzetaz aritu gara hizketan.
ARGIA. Jende askok ez du oso garbi izaten zein izaten den produktoreen lana...
ANGEL AMIGO. Oso gauza zabala da, alde batetik aholkularitza teknikoa, beste alde batetik enpresari ere izan daiteke...ikuspuntu kultural batetik begiratuta, bultzatzaile zentzu bat ere izan dezake lan honek. Produktore baten eginkizuna proiektuak bilatu eta hoiek martxan jartzeko zer baliabide dauden ikustea litzateke. Hala ere, zenbait gauzen arabera, produktore guztiak ezberdinak garela uste dut, norberak bere funtzioa duelarik:autoreak, industrialak ..
A. Zuk Euskal Zinemagintzan lan hanndia egin duzu Konta egizkiguzu pixka bat horko gorabeherak
A.A. Produktore bezala hemen jaio naiz. Kasu gehienetan hemengo gai, hemengo sentsibilitatzetaz arduratuaz. Halere Mundu mailan ere zenbait proiektu ere burutu ditut Txina, Lisboa eta luxenburgon kasu. Nire ustez, euskal zinemagintzaz hitzegiterakoan, honi egin dakioken aportaziorik hoberena bertako tekniko, artista, gidoilari eta abar,kalera ateratzea da. Gaiak edo hizkuntza
A. Hizkuntza aipatu duzu Ekipo euskalduna sortzekoa zarela ustedut
A.A. Nahiko osatua daukat, halere bertan ez egonagaitik zenbaitetan kanpora jo beharra izaten da. Hemengo jendearekin lan egitea gauza garrantzitsua dela uste dut.
A. Zure azken lana,"Santa Cruz Apaiza'' izan da...
A.A. Azkenekoa ez, baina bai azkenekotakoa. Pelikula hau bai artista bai tekniko aldetik gure errekurtsoekin egindakoa izan da. Estreinua Donostiako Nazioarteko Zinemaldian izan zen, nahiko harrera onez. Distribuzioari dagokionez berriz, Warner-ekin batera oso distribuzio zabala prestatzen ari garela esan behar.
A. Aipa egizkiguzu ere beste gainontzeko lan horiek
A.A. Beste zortzi bat proiektutan aritu naiz. Horietako batzuk maya hizkuntzaz eginike, «Cronica del descubrimiento del viejo mundo", "lnvierno en Lisboa" eta Argentinarekin batera koproduzio moduan eginiko "Loraldia".
Eñaut Apaolaza
AIberto Irazu
61


GaiezKulturainemaFilmeakLuzemetraia
GaiezKulturainemaEkoizleak
PertsonaiazAMIGO1
EgileezAPAOLAZA1Kultura
EgileezIRAZU1Kultura

Azkenak
Eguneraketa berriak daude