Pello Esnal: "Haurren euskara gure frustrazioen eta ameskaiztoen fruitu da"

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Pello Esnali elkarrizketa bertsolaritza eta haur literaturaz
Pello Esnal: "Haurren euskara gure frustrazioen eta ameskaiztoen fruitu da"
Pello Esnal bertsolaritza munduan urte luzetan aritutako gizona dugu, plaza saiotan zein bertso paperetan makina bat aldiz azaldutakoa. Gaur egun, "Malkos" izeneko ipuintxoarekin urrats berria emana du euskararen inguruan. Haur literaturak badu beste idazle bat bere hesparruan.
ARGIA. Bertsolaritza munduan asko ibilia zara, aditua eta aritua zara lan horietan. Orain, berriz, literaturari ekin diozu. Nolaz eman duzu salto hori?
PELLO ESNAL. Nola saltoa?
A. Ez al zaizu saltoa iruditzen?
P.E. Bertsolaritza, ahozko kontaketa eta idatzia enbor beretik datoz. Ez zait, beraz, jauzi handia denik iruditzen. "Obabakoak"ek, esate baterako, hainbesteko arrakasta, neurri handi batean, lotura horri zor diola uste dut. Bernardo Atxagak ederki jakin du idatzia lehenarekin, ahozko kontakizunarekin batzen.
A. Ez duzu bertsolaritratik literaturara hainbesteko jauzirik ikusten. Ez du, odea, edozein bertsolarik idazten.
P.E. Jendeak askotan errazena bertsoa dela uste du, idaztea askoz ere zailagoa dela. Neri alderantziz gertatzen zait. Egun osoa horretara emanda, "Malkos" bezalako ipuin bateko hiru bat orrialde bete nitzake paperean. Zeure burua disziplinatuz gero, hamar bat egunetan bukatzen duzu. Bertso bakar bat asmatu eta jartzeko egun bat behar izaten dut.
A. Bada, nonbait, gaur egungo bertsolarien artean idazteko joera. Ez da denbora asko Egañak ipuinak argitaratu zituela.
P.E. Ia astero biltzen gara bertso taldekook. Elkartzen garenon artean gehiengoak benetako artea bertsoa dela uste du. Ni, ordea, haien kontatzeko moduak, haien euskarak erakartzen nau. Bizi-bizirik dago oraindik ahozko euskara. Hizketan benetan aparta den jendea topa genezake gure herrian. Lehengo bertsolari zaharren artean ere berbera gertatzen zen. Uztapideren biografia, esate baterako, punta-puntako lana horixe. Ez da, beraz, zure galderari erantzunez, gaurko kontua. Enbor berekoak diren neurrian ez da, gainera, harritzekoa.
Bai ahozko kontaketa eta bai idatzia literaturaren ikuspegitik begiratzen ohituta gaudenez, bien arteko tartea gaindiezina izango bailitzan datozkigu burura. Ahalegin handiagoak egin beharko genituzke, ez biak bat egiten bat bera bait dira, baizik eta tartea murrizten.
A. Behin idazten jarrita, zergatik aukeratu duzu haur literatura?
P.E. Errazagoa delako, beti ere. Handienak errespetoa sortarazten dizu. Horretaz gain, badakigu azken finean, haurrentzat izanda ere, nagusiek ere irakurriko dutela. Nagusientzat idazten jarriko banintz ez nuke "Malkos" bezalakorik asmatuko, nahiz eta uste dudan helduen literaturak betetzen ez duen tarterik badagoela. Literatura esperimentala da gehien jorratzen dena aspaldi honetan. Beste hizkuntzetan hainbat urtetan landutako genero errazen hutsunea somatzen dut nik. Beste bide berri horri ez diot aterik itxi, baina tira, neure burua frogatzeko ekin nion lehenengo liburuxkari eta hor dago.
A. Haurrek darabilten euskara eta eskaintzen zaienaren artean ez al dago aldaketa handiegia?
P.E. Nik azkenengo eskolan Aiako neska mutilak izan nituen. Haiek oso osorik ulertuko lukete nere liburuxka. Askok hor agertzen dena baino aberatsagoa dute hizkera.
A. Ez al zaizu iruditzen hori herri txikitan bakarrik gertatzen dela?
P.E. Bai, arazoa badago. Baina ez dut uste herri handietan dagoenik arazoa. Gure burutan datzala iruditzen zait. Mitxelenak diglosia gure buruetan dagoela aipatzen zuen. Gehiago gaude bigarren hizkuntzari begira jarrita geureari baino. Adibidea jarriko dizut. Egun hauetan bukatzen da Orixe sarirako epea. Sari horretarako erderatik euskarara itzultzeari ekingo diogu buru-belarri, geure burua gehiago akonplejatzeko, noski. Geure hizkuntza ez dela besteen mailara iristen ikusiz gu geu martirizatzeko. Hobe genuke euskaraz sortutako obra onak beste hizkuntzatara itzultzea. Exenplu pozgarria: "Obabakoak" erderatzerakoan ezinean ibili dira.
Haurren euskara gure frustrazioen eta ameskaiztoen fruitu da. Gaitza geure buruan baino ez dago.
A. Haurren hizkeran oinarritu zara, beraz.
P.E. Ez dut inongo ahaleginik egin euskara jatorra, txukuna, aberatsa erabiltzen. Nik aiako umeei nola kontatuko niekeena, eguneroko hizkera euskara batuan idatzi baino ez dut egin.
A. Erabiltzen duzun hainbat jirok ordea kontrakoa pentsa arazi lezake.
P.E. Guk uste. Ez dakit, nik ere baditut nere konplejoak. Gure bertso koadrilan erabilizen den euskara zoragarria da, eta ziur naiz haietako askori burukomina ematen diola irakurtzeak eta askok akaso ez dutela sekula euskarazko libururik eskutan hartu. Beste askok sekula ez dute idatzi, baina ahoz erabitzen duten euskara askoz ere aberatsagoa da liburutan aurki genezakeena baino.
Euskara Batuaren hastapenetan, erabiltzen genituen gaiak euskaraz jartzeko gure hizkera bortxatzen hasi behar genuela konturatu ginen eta baita hasi ere. Askotan etena gertatu zen ahoz erabiltzen genuen euskara eta idatziz jartzen genuenaren artean. Gerora, Habe aldizkariaren inguruan lanean jartzean izugarri aldatu zen egoera neretzat. Joxe Lizarraldek sekulako eragina izan zuen inguruan bildu ginenon artean. Geure erroei begira, ahozko euskarari begira gure euskararekiko pentsamoldea aldatzea lortu genuen. Orduan hasi behar bezala estimatzen txikitatik genekien euskara. Behin txalupa dagokion lekura begira jarriz gero, bestea lantzearen lantzeaz heltzen dela uste dut. Ez dut uste momentu honetan euskal gizarteak norabide hori daramanik, bigarren hizkuntzari gehiegi erreparatzen diogu.
A. Beste ipuinik idazteto asmorik baduzu?
P.E. Bai badut asmorik bai, zerbait aterako da.
A. Beste sariren batetarako akaso?
P.E. Akaso.
Garbiñe Ubeda
42-43

GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakESNAL1
PertsonaiazESNAL1
EgileezUBEDA1Kultura

Azkenak
Valle de Odieta makroetxaldeari 2.272 abelburu gehiago izateko baimena eman dio Nafarroako Gobernuak enpresaren aurkako epaiketaren atarian

Irailean aurkeztu zuen enpresak Caparrosoko makroetxaldea handitzeko eskaera, eta ingurumen baimena argitaratu du gobernuak astelehenean. Asteartean hasi da makroetxaldearen aurkako epaiketa lurrak nitratoz kutsatu dituela leporatuta, eta akusazio partikularra osatzen duten... [+]


Pentsioak osatzea “ez da beharrezkoa” Jaurlaritzaren esanetan, eta herri ekimen legegilea eztabaidatzearen aurka egin du

Maiatzean 145.142 sinadura aurkeztu zituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko proposamen baten alde. Pentsioak jasotzen dituzten pertsonentzako babesa “dagoeneko sisteman txertatuta”... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaitzen ari dira lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Zentral nuklearrak eraisteko Espainiako Gobernuaren diru-partida jada 20.300 milioi eurokoa da

Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Lurrikara Afganistanen: gutxienez 1.400 hildako eta herritar andana hondakin artean harrapatuta

6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Abian da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintza handituta

Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]


2025-09-02 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Zer ari da gertatzen Indonesian?

Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira.


Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Eguneraketa berriak daude