Bernard Auroy, Herri sindidataren presidenteari elkarrizketa
Bernard Auroy, Herri sindikataren presidenteak:
"Euskal kultura laguntzeko tresna bat izanen da.
ARGIA. Zergatik sortu da berriak biltzen dituen egitura berri hori?
B. AUROY. Herrien sindikata euskal kultur erakundeak behar duen diru laguntza biltzeko sortu zen. Hasieran eztabaida sortu zen erabakitzeko xuxen zer egitura mota egin behar zen, SIVOM (Syndicat intercommunal a vocations multiples), SIVU (Syndicat a vocation unique), azkenean herrien sindikata euskal kulturaren alde sortu dugu. Estatutu bereziak ditugu baina zubi batzuk baditugu euskal kultur erakundeari lotzen gaituztenak. Hain xuxen EKEren administrazio kontseiluan 20 ordezkari ditugu. Badiola jauna Donibane Lohitzuneko auzapeza eta Lasalle jauna Donapaulekoa.
Sindikata jendea mobilizatzeko eraikia izan da, ganzak argitzeko lagungarri gertatzen da eta azken finean honela jakiten dugu nor den euskal kulturaren defentsaren aldekoa eta nor den kontrakoa.
A. Euskal kulturatik aparte ba ote du sindikata honek beste betekizunik?
B. A. Ez, sindikata Iparraldeko bi biltzarren pean gelditzen da, euskal kultura laguntzeko tresna bat baizik ez da izanen. Segur da nahi politiko bat erakusten duela, kontzientzia hartze baten seinalea da. Jendeak euskal kulturaren alde zerbait egin behar dela gogoan du eta hori hautetsien ardura dela ere.
9