"Kalitatezko euskal kultur bizia dagoela frogatzea dugu helburu"


1990ko irailaren 09an
Txomin Heguyri elkarrizketa.

TXOMIN HEGUY
"Kalitatezko euskal kultur bizia dagoela frogatzea dugu helburu"
Iparraldeko Euskal Herriko Kultur Etxearen bost urtetako esperientzia aski kritikatuaren ondoren martxan jarri da jada Euskal Kultur Erakundea Txomin Heguy-ren gidaritzapean, herri Kultur biziari buruzko lanaren zerbitzura lan egiteko asmoz.
ARGIA. Zer dela-ta hutsegin zuen Kultur Etxearen proiektuak? Ze urrats eman dira haren ostean Euskal Kultur Erakundea eratzeko?
TXOMIN HEGUY. Euskal Herriko Kultur Etxea 84an sortu zen, orduan Pizkundea Federakuntzak (Iparraldeko euskal kultur elkarte gehienen federakuntza dena) bultzaturik. Hiru urtez ondo ibili zen eta ondoren arazoak sortu ziren hain zuzen euskal kultur elkarteek erraiten bait zuten ez ziela Euskal Herriko Kultur Etxeak erantzun baikorrik ematen beren arazoei. Eta haustura bat izan zen 88ko Biltzar Nagusi batean, diru txostenak baztertuak izan zirelarik.
Ondorioz bi egituren egiteko asmoa azaldu zen, egun daudenak: Euskal Herriko Kultur Etxeak segitzen du Baionan, bainan Baionako eta Hego Akitaniako Kultur Zentroa bilakatzen da, eta frantziar kulturaz arduratzea da bere helburu nagusiena. Bestalde, Euskal Kultur Erakundea dago. Bi egitura oso desberdinak dira funtsean beraz, inongo harremanik ez dutenak, eta helburu diferenteez ari direnak. Aurrera begira ikusiko dugu ea inolako harremanik sendotu daitekeen eta proiektu bateratu zenbait elkarrekin aurerra eraman dezakegun.
Bost urtetan Euskal Herriko Kultur Etxean lanean aritu den Daniel Landart antzerkigileak zehaztu nahi izan digu haren "porrota": "Euskal Herriko kultur etxea sortu zen jakin gabe zuzen zein zentro kultural zegoen, behar genuen gidaritza bat segitu beste edozein Frantziako kultur etxeek bezala. Beharbada gure esperintzia hori ez da konprenitua izan, azkarregi sartu ginen sistema batean, eta hobeto ikertu bagenu non sartzen ginen... Halere nahiz eta urte batzuk galdu ditugun ez gara lehengo neurritik abiatzen baizik eta beste ikuspegi batekin".
ARGIA. Ze botere eta diruz baliatuko zarete lan egiteto orduan?
TXOMIN HEGUY. Proiektuaren eramaiteko bi milioi liberatako dirua dugu. Gero! ekipamenduaren eta azpiegituraren osatzeko beste milioi erdia. Lehen aldia da diru kopuru hori ofizialki lortzen dugula Iparraldeko euskal kulturaz arduratzeko. Gure helburuak, eta lehentasunak, zortzi arlotan banatzen dira: Euskalgintza, literatura, antzerkigintza, bertsolaritza, dantza, musika, artegintza, hondarea eta euskal kirolak. Ostean aipatu dudan diru kopuruaren arabera, eta ikusirik zer dagoen egiteko, gauza oso gutxi hala ere.
Hasera batean jendearengana, elkarteetara iritsi behar gara, heuren asmoen eta egitasmoen ezagutzeko eta laguntzeko, bai diruz, ahal denean, bai bestela ere antolakuntza mailan, etab. Jende bat lagundua baldin bada proiektuaren hobeki emaiten, bigarren epe batean, aurrerago, senditu behar dugu ere elkarrekin egiten ahal diren proiektu nagusiago batzuk eramateko gaitasuna. Erran nahi bait da asmatzen ahal dela, adibidez abesbatza mailan, hiru egunez kantari ibiltzea hemen sorkuntza baten inguruan. Ez segidan, jendeak ez bait du sendi lagundua izaiten ahal dela orain arte egiten duen lanarentzat, baina denbora berean uste dut lortu behar dugun helburu? hori izan behar dela gerora begira, helburu nagusi batzuen eramaitea hain zuzen.
Nik sinisten dut momentu batzuetan beharko direla gertakari nagusiak gauzatu, jendeak ere arras eskertzen bait du beren lanak gertakari handietan bilduak eta onartuak ikustea. Hemen Iparraldean egiten diren gauzak defendatuko ditugu ororen gain. Hori ezin da pentsatu ikusiz zein den gaurko egoera hemen, ez da inoiz ezagutua izan hemen egin nahi izan den lana; beti ari gara diru piska bat biltzen gauzak ahal bezala izerdiz eta lanez eramanez, eta hori behar da lagundu, ganza ederragoak eta hobeagoak egiteko.
ARGIA. Zeintzu izango dira azpimarratuko dituzuen lehentasunak?
TXOMIN HEGUY. Lehen gauza euskalgintza, euskararen promozioa dugu arautegian. Lasai izan maila horretan! Honen inguruan lortu da partaidetasuna, bistan dena, zeren denek sinisten dutelako mementuan zerbait lortu dugula eta bide onean garela. Jendeak sinisten du beraz proiektu honetan. Lehen baldintza izango da ezin dela gibelerat egin frogatzea. Hori frogatzen badugu mami aldetik, kultur ekintza aldetik, gerorako diru kopurua ere goratuko dela uste dut.
Batzuek pentsatua izan dute bestalde gure xedea dela orain egiten den lanaren ilustratzea, laguntzea. Baina nola lagundu? Ze erizpidez baliatu? Lehen epe honetan kalitatezko kriterioak sartu beharko ditugu dudarik gabe, ze nik ez dut uste euskal kultura dela-ta denak behar direla kontuan hartu, gauza onak eta txarrak egiten bait dira. Alde batetik, diru kopuruak ez digu ematen denen laguntzeko, eta bigarrenez, nik uste dut kontuan hartu behar direla egiazko proiektu batzuk.
Ez da dudarik dugun diru kopuruarekin oso mugatuak garela, ez dugula arazoari guk bakarrik erantzuten ahal, ezin arlo guztietan. Beste biderik ere bada: Bi edo hiru proiektu hartu eta behar den guztia eman. Ikusi beharko, denborak eta ahaleginek argituko digute nondik jo. Nere kezka nagusia ere bada hemen ez dagoela oraino euskal kulturan profesionaltasunik, edo dagoena ez dela batere geroari begira. Gure xedea izango da hori pentsatzea: Antzerki talde profesional bat sortzea posible al da Iparraldean? Orain ametsa da. Baina gure asmoa kalitateari buruz, geroari buruz, hori izan behar du ere. Horretarako prest dagoen jendea behar dugu, eta gure lana horren sortzeko baldintzak jorratzea izango da.
Kanpora begira ere badugu helburu handi bat: Parise hurrun dagoenez ez dakite zer egin nahi dugun, ez dakite! Gure lana izango da frogatzea hemen kalitatezko euskal kultur bizi bat dagoela, eta bizitzen ahal dela. Honekin lotuz azpimarratu behar da irudiz badagoela nahikeri bat hemen egiten dena kontuan hartzeko Parisen.
ARGIA. Ze harreman mota gauzatu bide duzue Hegoaldearekiko?
TXOMIN HEGUY. Lehendabizi aipatu behar dizut diru kopuruen ugaltzeko hainbat egitasmo egin ahal izango dugula, Herriko Etxe, entrepresek eta beste geureganatuz, bultza ditzakegun proiektuak ofizialki onartuak izan daitezen, eta lagunduak ere gu iristen ez garen maila horretan. Fundazio pribatu bat egitea euskal kulturari buruz ere aipatzen da, behar bada lortuko da eta jende hat hasiko da horri buruz lanean. Hori bide berria da ikertzeko eta oso interesgarria. Baina azken gauza interesgarria eta berebiziko indarra duena Hegoaldea da. Uste dut lehen ezagutza ofizial bat badela proiektu batzuen inguruan eta hemengo sorkuntzaren baldintzak finkatzeko, eta gauzak honela laguntza batzuk behar ditugu sortu eta elkarrekin eraman.
"Nahi edo nahiez gure lanak moldatzen denbora bat beharko dugu, eta gauzak honela, eskatuko genizueke sei hilabetetako epea emaitea gure lanari buruzko zerbait esateto. Bai esperientzia baten arabera, eta bai luze aritu izanik honen sortzen –bi urte edo–, barnan bederen gauzak frango argi ditugu, gero ikusiko dugu kontretuki zer egin dugun. Agian hemen bota dizkizudanak amets handia baino ez dira izanen, frogatu behar!".
Txomin Heguyren azken hitzak ausardiarik erakusten dute dudarik gabe. Apostua latza da: Pastorala dela, Galarrotsak, irratigintza, ezin ahaztu azken urteotan bete duten lan erabakiorra... euskalgintza orohar, aspaldi honetan jokoan bait dago Iparraldean. Euskal Herriko Kultur Etxearen esperientziaren zama astuna oraindik orain gainean dutela, ezin, beste behin ere, zulo beltzean jausitzea.
NORTASUN AGIRIA
Hazparnen jaioa. Berrogeita lau urte. Bordaxuri antzerki taldeko sortzaile, jokolari eta arima. Eihartzea Hazparneko kultur etxearen sorkuntzan aritua. Kantogintzan hamaika plaza korritua, Peio Serbiella eta Bordegarai-rekin lehen, eta bakarka azken urteetan. Poema liburua argitaratu berri du Maiatz-ekin: "Tarteka Marteka".
JJ petrikorena
Daniel Landart eta Txomin Heguy aurrez aurre. Landart koordinazio lanean arituko da Elkartearen baitan, "euskal kulturaren baitan dauden hamaika kapera horiek biltzen eta aitzinerat eramaten".
Guztiz beharrezkoa ikusten du baldintza
zenbaiten sortzea egitura profesionalak bultzatu ahal izateko Iparraldean.
Txemin Heguyk Hegoaldearekiko harremanak sendotzea ezinbestekotzat jotzen du Euskal Kultur Elkartearen proiektuen gauzatzeko orduan.
36-41

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEKE
GaiezKulturaKultur ErakEKE
GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazHEGI1
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude