Kaki Arkarazo: "M-ak taldeak zentzu musikal propioa finkatu du"

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
M-ak musika taldeko Kaki Arkarazori elkarrizketa.

ARRAKASTA HANDIA LORTU DU M-AK TALDEAK IAZTIK HONUNTZ
Kaki Arkarazo: "M-ak taldeak zentzu musikal propioa finkatu du"
Os Resentidos taldeak inguru hauetan eskeini duen jiraz baliatu dira M-ak-ekoak "Gor" izeneko disko berria aurkezteko. Gitarren indarra, musikaren gordintasuna, eta letren zorroztasuna dira bosgarren elepe honen bereizgarriak.
ARGIA.–Ze aldaketa eskeintzen du Gor-ek?
KAKI ARKARAZO.–Soma daitezkeen aldaketak akzidentalak izan dira, nahigabekoak. Gu ez gara profesionalak honetan. Batzutan bizibidea eta M-ak konpajinatu ahal izatea zaila da oso. Egoera honetan dagoen partaideak, logikoa den bezala, taldea uzten du. Halako zerbait gertatu zaigu perkusioarekin, eta baita bateriarekin ere. Jende berri batekin jotzeak izan du zalantzarik gabe aldaketan zerikusia. Ondorioak? Gaur egun egiten dugun musika gordinagoa da, xinpleagoa, zuzenagoa. Ez dugu garai bateko nabardurarik, ez instrumentu aldetik, ez bestela.
Bestalte, lehen Xabier eta biok betetzen genuen taldeko sortze-lana. Ideiak baino, ederki mamitutako kantak aurkezten genizkien beste taldekideei. Gero nork bere instrumentura egokitzen zuen erakutsitako hori. Gaur egun ia ia berbera aporta tzen dugu lauok.
A.–Nolaz disko berri honen aurkezpena, promozioa, Os Resentidos taldearekin?
K. A.–Hemen aurkezpenak egitea ez da gozo-gozoa izaten. Sortu duzun lana ezagutarazteko balio duten neurrian beharrezkoak dira. Beste zentzu guztietan, ordea, alperrikakoak. Prentsari eskeintzen zaizkion montaje rutinarioak baizik ez dira, nolabaiteko pintxojana ofizialak. Os Resentidos taldea inguru hauetara zetorrela jakin arazi ziguten halako batean. Diskoa piska bat lehenago aterata, kontzertutan elkarrekin jotzea aitzaki polita iruditu zitzaigun, ohizko aurkezpenetatik ihesian, gure azken produkzioa plazaratzeko.
A.– Zergatik azal hori, grafiko eta titulo hori?
K. A.– Lp-a osatzen duen kantetako bat aukeratzen dugu diskoaren azal modura beti. Gero horri dagokion grafikoa eransten diogu. Zuloa-n, entsaiatzen dugun tunelean ateratako argazkiak erabili genituen esate baterako, eta Barkatu Ama-n etxea txikitzen ari den haurra azaldu genuen. Azken honetan gehien gustatzen zitzaigun kantetako bat "Gor" zen. Beraz, horrek eman dio azala. Grafikoak izenarekin duen lotura begibistakoa da.
A.–M-ak taldearen eboluzioa nabarmena izan da. Aipatu duzu zerikusirik izan duela bateriak. Joera, gogorretik hasita ere, gero eta musika komertzialagoa egitea izan ohi da. Zuena ordea, kontrakoa izan da.
K. A.–Gu komertzialak ez gara sekula izan, baina orain baino biguinagoak bai. Beti ikusi izan dugu geure burua, hala ere, normalean egiten den musika estandarretik urrun. Onerako, txarrerako akaso, ez diogu sekula entzulegoa erakartzeko modua asmatzeari erreparatu. Musika sortzeko dugun moduari baldintzarik ez jartzeak gogorrera eraman gaitu, eta zorrotz izateak publikoarekin harremanak estutzen lagundu digu izugarri. Eboluzioa naturala izan da, ez dago filosofia ezkuturik atzean.
A.–Arrakasta handia lortzen ari zarete...
K. A.– Aipatutako eboluzioak gaitz baino on egin digu. Jendeak leloak, askok baita letrak oso-osorik ere, memoriz dakizki eta kantatu egiten ditu. Azkenengo singela jotzen hasten garenean jendea saltoka jartzen da. Gauza harrigarria guretzat, alde horretatik ez gara kexu. Plazarik plaza jotzeak asko lagundu digu popularizatze horretan.
A.–Nonbait Goierri-Tolosa aldean duzue arrakastarik handiena...
K. A.–Ordizian ez dugu Fans Club-ik baina oso gutxigatik. Urtero jotzen dugu hango festetan gaztetxean. Horrek izango du ziurrenik eragina. Eskein dezakegun guztia emateko prest gaude bertan. Bestela ez dugu inguru haietan kontzertu handirik egin. Tolosan pare bat aldiz jo dugu, Ataunen behin...
Bada, hala ere, Andoaindik hasi eta Ordiziraino gurekin nolabaiteko identifikaziorik senti lezakeen talde nukleo bat: BAP, BUKAERA, KARKAXA... Gazte ugari mugi arazten duen gune honek izan du, zalantzarik gabe, zerikusirik.
A.–Zergatik "ehun ginen"i bertsio berria?
K. A.–Haserako hura beste garai batean egin zen, taldea ez zen berbera. Transizio momentu batean zegoen M-ak. Diska hartan egin genuen musikak sei hilabete baino ez zuen iraun. Jendeak, taldea aldatzen ari zen heinean, haseran grabatutako hori ezbeste entzun izan du zuzeneko kontzertutan. Guk gure aldetik beti izan dugu zuzeneko hori grabatzeko irrikia. Azken singeleko B aldean sartu dugun hori da gure benetako "ehun ginen". Batzuen eritziz Kortatu-rena hobea da. Beste batzuk nahiago dute gure haserako bertsioa. Gu, ordea, pozik gaude egin dugunarekin, kanta gurea da gainera. Jendeak nahi duena esan dezala.
A.– Nola ikusten duzue musika mundua bertan?
K. A.–Taldeen eta musika beraren osasuna oso ondo ikusten dut. Oso multzo polita daukagu Euskadin. Denboraren poderioz taldeak onduko dira, lortuko dute eremu zabalagoa. Dauden organizazioek, enpresek, helburua dirua dutenez, segurura jotzen dute beti, eta horretarako badituzte jendetza erakarriko duten bizpahiru talde. Ez dira talde gazteekin arriskatzen. Beraz, berrien irtenbidea gaztetxeak dira, bestela itxoin beharrean daude. Dena den, aurtengo uda aberatsa izango da oso, giro polita datorkigu. Gaztetxeak oso baliagarriak dira hala ere, zailtzeko, konfidantza hartzeko. Hala eta guztiz ere, kanporako panorama askoz ere okerrago dago, hau zoragarria da kanpokoentzat, galdetu bestela "Os Resentidos"ekoei.
Hemen badaude aurrera ateratzeko posibilitateak, infraestruktura... konfidantza da, behar bada, falta dena. Bestela talde berriak oso ondo prestatuta daude.
A.–Ze musika moten eragina dituzue?
K. A.–Gure taldean nor bere kasa dabil, ez gara koadrilakoak, taldeak biltzen gaitu soilik. Entsaiatzeko biltzen gara justu-justuan. Bakoitzak bere gustoak, bere eraginak ditu. Gero abestietan guztiona biltzen saiatzen gara. Hori osasunaren sinale da, ahaleginak ez bait daude sakabanatuta. Aurreko diskotan estilo diferenteak nahastu ditugu. Abesti bakoitzeko bana ia. Gor-en gure zentzu musikal homogeneo eta propioa kanta guztietan gauzatzea lortu dugu. Elepe honetan agertzen diren abestien lelorik gehienak silaba bakarrekoak dira, "Gor", "to", "bingo", esate baterako. Lelo motz hauek eskatzen duten inpulsoa, indarra, bada adibidez gure estiloaren ezaugarrietako bat.
GARBIÑE UBEDA
Silaba bakarreko leloen indarra eta inpultsoari garrantzi handia eman diote elepe honetan.
Mikel Irazoki, Kaki Arkarazo, Fernando Leitza eta XabierMontoiak arrakasta handia lortu dute azken urte honetan.
46-47

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakM-AK
PertsonaiazARKARAZO1
EgileezUBEDA1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude