"Grebalariek ez dute amore emango"


1990ko ekainaren 10an
Luis Fernandezekin elkarrizketan.
Luis Fernandez, gose greban dagoen PCE (R) ko kide baten anaia
"Grebalariek ez dute amore emango"
Luis Fernandez, hiltzear dagoen GRAPOko gose grebalari baten anai da. Policia Nacionalak botatako tiro baten ondorioz, elbarrien gurditxo batetik mintza zaiu. "respo Galende nire besotan hl zen eta Joseba Arregi aldameneko ohan. Orain nire anai da ohean hiltzen dagoena"
ARGIA.–Nola dago zure anai eta zer diote zure gurasok?
Luis Fernandez.–Nire aitak eta amak semerik gabe geratuko direla antzematen dute. Nire amarentzat da batipat gogorra, guda garaian gosea hurbildik ezagutu zuelako eta orain bere semea gosez hiltzen ari dela ikusten duelako. Tiro batez akabatu izan balute bederen...
A.–Zuek diozuenez, Manuela Carmenaren aurrean akordio batera iritsi zieten Antoni Asuzonekin...
L.F.–Hori da latzena. Guk bagenekin Gobernuarekin fida ezin gintezkeela, baina horrexegatik eskatu genuen Carmenaren presentzia. Hala ere ez zuten errespetatu akordioa. Baina gu barruan gaudela ere, militante politikak gara, han ere betetzen dugu gure papera, gure lana. Hori dela eta eman zitzaion hasiera gose greba honi eta ez da amore emango.
A.–Zergatik uste duzu ari dela luzatzen arazo hau?
L.F.–Beno, nire ustez PSOEren gobernuak nazien teoria berak jarraitzen ditu. Egunotan kaleratu da Madrileko egunkari batean, eta lehenago ere salatu izan da, Gobernuaren politikak duen aurpegietariko bat notiziaren inguruan lan egiteko modua dela. Goebbels-en teoriak zioen bezala, 'gezurra zenbat eta handiagoa, hainbat eta sinesgarriago amaieran'. Gose greba gezurretazkoa dela aipatu du Mugica ministrariak eta beste gezur lotsagabe bat izan da. Hain kontu serioaren gainean farre egitea da hori. 147 egunetan gose greba bat iraungaitza dela? Nola esan dezake hori gogoz kontrazko eta indarrezko elikadura agindu duenak?
A.- 'Sevi'ren heriotzarekin, GRAPOK hildako sendagilea gogoratu da. Badirudi arazoa konpontzea nahiko zaila dela...
L.F.–Justizia ezarri zitzaion sendagilea, aurreko egunetan barrezka aritu zen gose grebaz irratiko SER katean. Grebalariak Kariñenako ardoa eta janari ederrak dastatzen ari zirela esan zuen brometan irratitik. Komisaldegietako torturetatik pasa garenok, badakigu zer diren broma hoiek. Hala ere denek esaten dute bizitza jokatzen den gose greba baino astoz jasangarriagoa dela tortura bera. Jendeak ezin du ulertu zer den hil arte, otean, bakarrik hiltzea. Piskanakako eta ezkutuzko tortura da, dagoen latzena. Baina argi dago, grebalariek ez dutela atzera egingo, are eta gutxiago 'Sevi' hil eta gero.
B. ARTOLA
18

GaiezPolitikaEstatuakEspainiaTaldeakTalde armatGRAPO
GaiezPolitikaEstatuakEspainiaEkitaldiakMobilizazioGrebak
EgileezARTOLA3Politika

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude