"Arriaga estatu mailako antzokien artean liderra izatea lortu dugu"


1990ko ekainaren 10an
Luis Iturrirekin elkarrizketan,
LUIS ITURRI
"Arriaga estatu mailako antzokien artean liderra izatea lortu dugu"
Luis Iturri gazte-gaztetatik murgildu zen antzerki munduan.Hemeretzi urte zituelarik Akelarre taldea zuzentzen zuen. Gerora hainbat urte eman ditu taldez talde eta projektuz projeitu. Azkenez, duela hiru urte eta erdi, Bilboko Arriaga antzokiko zuzendaritza eskaini zioten. Aurten betetzen ditu ehun urte- Arriagak.AntzerLka, balleta, opera, eta ikuskizun anitzen erreferentzia puntu ezinbestekoan bihurtu da jadanik Luis Iturrik kargua hartzean amets bat baino ez zuena.
Zer funtzio betetzen du Arriaga antzokiak Euskadiko zirkuito kulturalean bezala estatukoan?
Arriaga teatro bat da, teatro ireki bat, hori da behintzat gure helburua, bi zentzutan ulertuta: barrura begira irekia, eta kanpora begira irekia. Barrura begira diodanean, teatro arin, mugikorra, ikuskizun bezala ulertzen diren ahalik eta espresio ugarienak bilduko dituena, antzerkia dela, baileta, opera, kontzertuak, etab. Ikuskizun diferenteak biltzen dituena beraz. Goi maileko ikuskizunak beti ere, bilbortar guztien gustoko izateko helburuz antolatzen direnak. Badakigu ezin dugula inoiz denon gustoko izango den zerbait egitera iritsi, bai ordea ahalik eta aukera gehienaren islada izan. Nik uste dut zentzu honetan lortu dugula Estatu mailako antzokien artean "leaden"a izatea Arriaga, bai bere programazioari dagokionean, bai bere ekoizpen mailari dagokionean.
Badira Estatu mailan teatro espezializatuagoak, Madrilgo Zarzuela kasu, Bartzelonako Lizeoa, Tetro Klasiko Nazionala, Maria Guerrero... Arriagak hala ere beste horiek ukitzen dituzten sailak jorratzen ditu, eta beste batzuk ere.
Zikloka antolatu ohi duzue urteko kanpaina. Esplikaiguzu nola antolatzen dituzuen zikloak eta zer erizpide erabiltzen dituzuen?
Zikloak ez dira denboraldi zehatz batzutara mugatzen. Antzerki zikloa adibidez, ez dugu den-dena batera eskaintzen. Orekatzen saiatzen gara, antzerkia, balleta, opera. Ez da beti posible izaten, ze ez da dena etxeko ekoizpena izaten, ez eta gutxiago ere, eta kanpotik ekarri behar ditugunez konpainia anitz, beraien asmoetara moldatu behar izaten dugu.
Egia da bi erizpide erabiltzen ditugula zikloen antolatzeko: kalitatea, teatro honetan eskaintzen dugun guztiari eskatzen zaiona, eta oportunitatea. Ez luke inongo zentzurik edukiko ballet edo opera ziklo bat antolatzea abuztuaren 5etik irailaren 5a bitartean, gauza jakina denean sasoi honetan, Bilbon, antzerki komertzial eskaintza handi bat dagoela, eta noski, horretara jartzen gara. Uztailean horrelakorik programatzeak ere ez luke inongo zentzurik. Zarzuela kasu, abenduan 15etik urtarrilaren 15era antolatu ohi dugu, kasu honetan, Bilbon, betiko ohitura izan bait da sasoi honetan zarzuela antolatzea. Esklusiba bat daukagunean bestalde, neurtu behar izaten dugu zein den estreinurako datarik egokiena. Itzulia egiten ari diren ikuskizunetan itzuli horretan leku bat hartzera egokitu behar duzu, etab, etab.
Gestio mailari atxekiz, nola duzue Arriaga antolatuta?
Arriaga Bilboko Udalarena da. Egoitza, eta bertako guztiak. Gero elkarte anonimo bat osatuta dago, udaleko partiduen ordezkariek, eta partidu bakoitzak aukeratzen dituen kultura munduko jendeak osatzen dutena. Administrazio kontseilu batek gidatzen du Arriaga, Bilboko Udalak diru iturri batez finantziatzen gaituelarik. Badago bestalde gure aldetik autofinantziazio sistema bat, diru iturriak sortzen ditugu, sarreren salmentatik eta esponsorren bidez. Alokatu ere egiten da antzokia, hori bai, egiten zaigun eskaintza gure programazioaren barnean sartzen den neurrian.
Maila honetan xifra batzuk bota ditzaket: Gure gastuen 38 edo 39%an autofinantziazio mailara iritsi gara. Xifra hau, teatro publiko baten funtzionamenduan kopuru inportantea da, normalean Europan 18 edo 20%an autofinantziatzen diren neurrian. Eta Antzokia 80%an okupatzen delarik. Programazio oso dibertsoaz.
Arriaga teatro irekia kontextu horren barruan, ze gu oso irekiak gara eskaintzak onartzeko orduan, badugu erizpide argi bat kalitateari dagokionean. Neri eskatzen badidate teatroa balleta edo beste edozer egiteko, eta nik kontsideratuko banu espektakulua ez dagoela guk eskaintzen dugun kalitate mailan, nahiz eta prest egon daitekeen bezeroa alokairua ordaintzeko, ez luke lekurik izango gure etxean.
Lehen aipatu duzun lider papera mantentzeak ez al du suposatzen momentu batean bide elitistak ankeratzea, eta ondorioz antzokira jendea masiboki joan dadin eragoztea?
80% okupazioa lortzen batugu horrek esan nahi du jendez gainezka ibiltzen garela. Elitista kutsuari dagokionean, ezberdinketa bat egin beharko genuke. Teatro hau elitista dela diozunean zer adierazi nahi duzu, jende gutxi etortzen dela, edo etortzen den jendea maila sozial mugatu batekoa dela soilik? Nik ezetz uste dut. Munduko edozein hiritan espektakulu munduan ematen den eskaintza eta eskariaren erlazio hori oso argi dago. Jendea ez da gehiago joaten teatrora merkeago delako, edota ez delako hain elitista. Pavarotti fenomeno sozial bat da eta pabeloiak betetzen ditu opera kantatzen adibidez. Hori al da elitista izatea? Elitismoarena asko pentsatu gabe egiten den galdera bat da.
Baina elitista izan daiteke eskaintzen diren obra edo ikuskizun motari dagokionean, ez da?
Nik esan diezazuket eduki dudala duela gutxi antzerkia egiteko estilo zatarraren ereduko muntaia bat: «La casa de los siete balcones». Baina hilabete eta erdi lehenago Peter Brouke egon da, aministia internazionalak babestutako obra baten eskaintzen. Oso obra konprometitua. Estilo oso diferenteak biak. Ez dut uste horretan elitismorik dagoenik. Nik ziur esan diezazuket badagoela jende bat teatrora etorriko ez dena, ez kontzertuetara, ez duelako horretarako gogorik, eta ondo iruditzen zait. Eta sarrera merkeagotzen bediozu ere ez da etorriko. Badakit bestalde, badagoela ikusle bat sarrera merkeagotuz gero askoz ere gustorago etorriko litzatekeena. Baina publiko talde baten barruan kokaturiko jendeaz ari natzaizu.
Hainbat kritika ere egin zaizue Euskal Herriko taldeak ez dituzuela bultzatzen eta aldiz kanpoko talde ospetsuak ekartzea duzuela helburu esanez.
Zer esan nahi duzu, teatro honetan Euskal Herriko taldeek ez dutela lekurik? Ez da egia. Badago gauza bat inoiz ulertuko ez dudana: Nik antzerkia egiten nuen–jarraitzen dut egiten–, eta beti zegoen teatro "dotore" hauek errefusatzeko jarrera bat, eritzi txar bat. Nahiago zen beste itxurako lekutan egin antzerki obra. Orain hau dagoelarik denek etorri nahi dute hona, eta ondo iruditzen zait, baina horrek esan nahi du jarrera estetikoak aitatu egin direla, hots, ez ideologikoak. Orain Arriagara etorri nahi da, Arriagara... Hemen inortxok ez dezake esan ez duela aukerarik eduki bai teatro bai eskenatoki egokitan antzesteko, estatu mailan diharduten baino maila askoz hobeagoko aretoetan aritzeko.
Nola uler daiteke Euskadiko balletako zuzendariak esatea askoz ere gehiago dutela estatuko edozein teatrotan aritzeko Arriagan baino?
Altutik esan behar dut aukera guztia eduki dutela Arriagan aritzeko eta hain zuzen bitan aritu direla. Zer gertatu den? Eguna inposatu nahi izan zitzaigula eta ez genuela onartu. Zarzue!aren zikloa hasia genuela beste egun bat eskaini genion ballet obra egin zezan. Atzera egin zuten...
Nik eritzi ona dut taldearekiko: Ballet duina dela uste dut baina asko aritu behar du oraindik hobetzeko. Dena dela ez zaio inoiz aterik itxi.
Baduzu datu zehatzik kanpo taldeak bezala hemengo taldeak zenbat aldiz aritu diren Arriagan esaten duenik?
Badago estadistikarik. Datorren 31an gala bat eginen dugu eta bertan azken hiru urte eta erditan egin. dakoaren biltzeko asmoa daukagu eta sari batzuk banatzekoa. Hor musika arloan, Amaia, Imanol, Pako Ibanez eta Xabier Lete bilduko ditugu. Teatroa munduko Conchita Montes eta Rafael Enrique, besteak beste. Kontzertistak, Atxukarro, Nikanor Zabaleta. Opera mundutik berriz Montserrat Caballe adi. bidez. Bertsolaritzak ere bere lekua izanen du. Hor dago sintesia.
Aurrez aurre jartzen dugu kanpokoa eta gurea. Hau da hain zuzen gure helburua. Hemengoari merezi duen lekua eskaintzea eta kanpoko talde eta konpainia ezagun, on eta kalitaztekoak direnak gureganatzea. Ohitu behar dugu garen errealitatera mugatzen. Osotasunean, Europako erdi mailako hiri bat baino gehiago ez gara. Beraz, logikoa da hemen ez edukitzea konpainiarik hoberenak. Xabier Lete daukagu baina Mikis Teodorakis ere jartzen dugu. Imanol daukagu eta bere parean jartzen dugu Pako Ibañez. Hori da kriterioa. Inork ez du esaten opera kanpaina bat egin dugularik "Barbero de Sevilla", zazpi protagonistetik bost euskaldunak zirela. Eta kritikak arras ongi jarri ditu. Hau da hain zuzen erakutsi nahi dugun errealitatea.
Zer balorazio egin daiteke Arriagaren ehun urteez orehar eta azkeneko hiru urteoz zehazki?
Nik uste dut inork gutxik espero zuela hau honela izango zenik. Beno, nere izendatzea ere politikoa izan da, eta ez nuen espero huts egitea, baina bestalde ez nuen espero ikuslegoaren erantzuna hau izango zenik. Erantzuna oso positiboa izan da, sinpatiazko harreman bat egon da. Horregatik esaten da elitista dela eta zergatik egiten den gauza bat eta ez bestea, interesatzen delako. Nik interesik gabeko zerbait egin banu jendeak paso egingo zukeen. Zein den projektua? Gauza oso inportanteak egin ditugu. Adibidez apostu bat egina daukagu euskal konpositore garaikideekin, ze ez dugu euren ezer estreinatu. Hor ez naiz ni bakarrik, laguntza behar dute, akordioak lortu behar ditugu. Oraindik ez daukagu adibidez aktore konpainia dramatiko bat, eta badaude adineko aktoreak marginalitate batean mugitzen direnak, talde batean mugitzen ez direnak. Arriaga teatroak etxeko ekoizpenak aurkeztuko duen denboraldia bultzatu behar du, konpainia finkoak hemen bi hilabetez jokatzen jarri, baina horretarako neutri anitz hartu behar dira, gure eskutatik ihes egiten digutenak.
Nola ikusten duzu kultura arloko azpiegitura Euskal Herria mailan?
Falta da, eta gehiegi kostatzen ari da. Eta hori ez da aktoreetatik sortuko, instituzioctatik baino. Bultzada bat behar da. Konponketa ez dator taldeen obrak subentzionatzetik, azpiegitura sortu behar da, lokalak, entsaiatzeko lekuak behar dira, baliapide materialak finean. Inbestigazio mailan ere saiatu behar da. Diru gutxi dagoela honetarako? Baina ez dago ardura politiko bat, gizarte honen islada izango da agian. Azken batean politikoa ez da aukeratzen antzerkiaz edo operaz ulertzen duelako edo sentsibilitaterik duelako. Nik uste dut asko hobetu dugula baina gehiago hobetu behar dugu.
IÑIGO MAKAZAGA
27-30

GaiezKulturaAntzerkiauzendariak
GaiezKulturaAntzerkiaBesteak
PertsonaiazITURRI1
EgileezMAKAZAGA4Kultura

Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#3
Estitxu Eizagirre
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude