"Ez dugu euskara hor zoko batean adornotarako utzi behar'"


1990ko ekainaren 03an
Mariano Izetarekin elkarrizketan.
MARIANO IZETA
"Ez dugu euskara hor zoko batean adornotarako utzi behar'"
Hirugeitamabost urteren buruan gaztetako grinaz dantzatzen, du oraindik Mutil dantza Mariano Izetak. Baztango hitz beriziak bilduta hiztegi txukun bat egitea da bere kezka nagusiena. Bi nobela idatziak ditu. Euskaltzaindiako urgazle Navarra Hoy eta-Diario de Navarrako euskarazko eraskinetan parte hartzen du. Euskal kulturaren morroin honek harrotasunez esan digu berak duen zaletasun hori hedatua balitz ez litzakeela euskara erraz galduko.
"Ahal dut mintzatu baztandaritzak sartuz? Ze gainera baztandarraren mintzaera ulertzen da aisa. Euskalli guztiak ondo ulertzen dira ongi ahozkatzen bada".
Elizondon sortua, zortzi haurrideren artean Mariano zen zaharrena. "Etxean beti euskaraz mintzatu gara, nere aita zenarekin ez nuen hitz bat ere mintzatu erdaraz nere bizi guztian. Ikertzen eta? Hori bertze gauza bat da. Urte aunitzen buruan hasi nintzen, banuen adin handia holan hasi nintzelarik. Horrek badu bere arrazoina, zeren gerra altzinean, ni 1915ean sortua naiz, bazen euskal giro bat: sortu ziren euskarazko libaruak, begenuen Donostian Argia, euskaldon guztiak hara erosten genuen. Baina gerra etorri zelarik dena ondatu zuten, desegin zen dena. Honela joan ziren hainbeste eta hainbeste urte. Gero libertate piska bat eman zuten, hasi zen Zeruko Argia, eta orduan hasi nintzen idazten, 1957an, 40 urte eta gehiago nuelarik. Ikerketan berriz, duela hamar urte Baztango hitzak biltzeari ekin nion, hitz bereziak, eta halaxe, bi mila hitz baditut bilduah". Euskaltzaindiak 1985ean bere hiztegi ttipia argitaratu zuen. "Orain hitz gehiago biltzen ari naiz, eta lehengoak eta oraingoak denak bat egin behar ditut, baina ez dakit noiz hartuko dudan horretaralo beta".
Nola osatu duzu hiztegi hori. Ze sistema erabili duzu?
Piskaka piskaka. Nere lantegian, eta solasean, ez dut ibili behar batetik bestera, baserriz baserri hitzak biltzen. Gero hortaz landa ari naiz ere erranairuak edo esaera zaharrak biltzen. Baztangoak bakarrik, e! Hamabost herri hoketakoak, bertzerik ez. Eta nola? Ari naiz solasean batekin eta entzuten diot: "Ari du elurra", "ño! bai, elurra zuria delaik beltza da", hor duzue erranairua. Nik biltzen ditut erranairu horiek Baztango solasean, nahiz eta hitza moztuta dagoen ere hori errespetatu behar da, jendeak erraten duen bezala.
Eta esaera zahar hauek galtzen ari al dira?
Leku guztietan bezala irauten du. Nik ez dut erranen galtzen ari dela. Nik ikusi dut beti berdintsu. Beno; gure gazte denboran gehiago bazirela bai. Baziren hainbeste baserritar erdaraz ez zekienik, orain ordea elebidunak dira denak. Lehen erdaraz ez zekiten guztiak ziren analfabetoak. Orain, bertze gauza bat da, orain ikastoletan eta badakite idazten, euskal kultura bat badago.
"Nere ilerietak ez dira gauza handiak. Nere ahalmenaren neurrian egiten dut nik ahal dudana, baina nik uste dut nik; egiten dudana beste norbaitek ere egin dezakeela. Eta ez du inork egiten!" azaldu digu kexati. Bi nobela idatzia ditu Marianok. Lehena "Dirua galgarri" 1962an egina, poliziakoa, eta Auspoa argitaletxeak argitara eman zuena. 20 urteren buruan beste bat argitaratu zuen, «Negarrez sortu nintzan», Donostiako Aurrezki Kutxa Probintzialak plazaratua.
Nola sortu zitzaizun literaturarekiko zaletasuna?
Nere baitatik. Nik ez dut izan maisurik eta deusik ere. Irakurriz... Gogoratzen naiz gerra aurretik nola irakurri nuen Txomin Agirreren "Garoa", oso gustatu zitzaidan. Libertate piska bat agertu zelarik, 1960an edo, Jon Etxaidek egin zituen nobela batzuk: "Alostorrea", "Joanak joan"... Axularren "Gero", horiek denak irakurtzen nituen. Zer egiten dudan? Nik herri literatura egiten dut.
Betire euskakaren morrointzan, hainbat esparru edo sailetan egin duzu lan. "Baztango Mutil Dantza"ren inguruan ere aritu zara.
«Mutil Dantza» dugu baztango dantzarik handiena, baztandarren dantza da, eta izenak adierazten duen bezala mutilen dantza da, dantza horretan ezin daitezke neskak sartu. Baztan guztian dantzatzen da. Badirudi Baigorri aldean, Luzaiden,.eta Zuberoan, badirela dantza batzuk erritmoa eta musikaren zera horretan badutenak gurearen irudi piska bat baina ez dira berdinak, dantzatzeko gisa ere bestelakoa da.
Gure txistulari zaharrek, lehenagotarikoek hartuak dira dantza hauek. Maurizio Elizalde aita, Antonio, izan zen Jose Teletxearekin batera Baztan guztiko mutil dantzak bildu zituztenak.
Duela 60 urte edo herri gehienetan bazen txistularia, igandero egiten zen saioa. Jotzen zuten "Mutil Dantza", bizpahiru dantza ezberdinak, ze badira hamabost "Mutik Dantza".
Folklorea gordetzen al da?
Ez da aldatu ezer. Gainera orain irudi du berpizte bat badela. Bada ja gazte talde bat Baztango Dantzari Taldea izenekoa. Hori bai, orain gutxi dantzatzen da. Halere galdu ez da egin. Nik kasu, 60 urte daramat "Mutil Dantza" dantzatzen, eta oraindik ere dantzatzen dut, eta Santiotan dantzatuko dut aurten ere. Dantza sozial bat denez, hor sartu daitezke denak, haur txikiak eta denak, lerroan jarrita. Ehun ere bildu izan gara lerroan jarrita. Ni aitzinean, Elizondon aitzinean dantzatzen dut beti, zaharrena bait naiz.
Garai bateko usadio zaharren berri ere izanen duzu. Kontaiguzu zerbait.
Elizondokoak eta Elvetekoak beti elkarri burlaka aritzen ziren. Adibidez: "Elvete, kukute, mando zahar bat hil dute, katigu zahar bat ezin izenez, zerrien azpian jan dute". Gero, elvetiarrek elizondotarrei: "Elizondo mango, harto gutxi jango, errexa eta papurre Elizondo hanka makurre".. Orain ez. Inork ez dakizki kantu horiek. Asko galdu egin dira.
Nola berreskuratu daitezke honelako usadioak, eta kontuak?
Ikastolak egin dezake lan handia honetan. Haurrak oso txikiak direlarik denak baztandarreraz mintzatzen dira, maisuak ere denak Baztangoak dira, eta irakaisiz gero ez dira galduko. Ikastolak gainera orain ez daude hain gaizki, nik ikusi bait ditut oraingoak baino garai zailagoak, sortu zelarik, eta orduan bai oztopo handiak zituen, baina iduri du garaitu dugula eta gainditzen ari garela oztopoak. Halere iduri du ere ikastolak beti daudela airean, ez dela gauza bat hain segurua. Badoaz aitzinerat halere...
Baztandarren euskalkiak ederki irauten duela antza, ez da?
Baztango euskaltia bestalde, ez da galtzen ari. Baztandarra baztango euskalkiaz mintzatzen da. 80%a badela euskalduna Baztanen. Elizondo da denetik erdaldunena, beti izan da erdaldunena, nik ez dakit zergatik. Jende euskaldunak halere, erdarara jotzen du askotan, errazagoa delako eta aski zaletasunik ez dagoelako. Behar bezalako euskaltzaletasuna izan bagenu ez ginen erdaraz mintzatuko euskaldunen artean. Ni, nere etxean beti euskaraz mintzatzen naiz, nere alabarekin ez naiz behin ere erdaraz mintzatu, eta andrearekin ere ez, beti euskaraz. Nere dendan ere, edozein ideologitako jendea, euskalduna baldin bada nerekin euskaraz. Euskara denona da, eta erabili behar da, ez bada erabiltzen hizkuntza hiltzen da, eta erabilizen bada indartu egiten da. Behar dugu horretan jarraiki.
Finean, euskal kultura behar da indartu, baina euskal kultura indartzen bada ere behar duzu euskalkia lagundu galdu ez daitzin. Ez da alde handirik bestalde, euskara batutik baztandarrera, gutxi da, hitz bat edo bertze. Batua orain egiten ari gara leku guztietan. Batua ez da "hau", eta linea honetik ez da ateratzen, eta hortik kanpo tuera, hedatu behar da dena eta bildu. Lan handia dago egiteko nahiz eta beti iduri du lan guztia egina dagoela.
Zer falta da egiteko?
Zer falta den? Lehendabiziko gauza zer falta den, elkartasun bat. Elkartasunik ez badago eta bakoitzak bere alde botatzen badu beti, eta ez badio barkatzen besteari, bakoitzak berea eta fuera! honela ez dago deusik egiterik.
Nola ikusten duzu zuk euskararen egoera eta etorkizuna?
Nik ez dakit zer erran, ze 100 urte baino gehiago daramate erraiten euskara galduko dela, eta galduko dela, 50 urteren buruan ez dela euskararik izanen, baina irauten du. Egia da Nafarroako herri aunitzetan euskara galdua dela urte hoketan, Ultzama aldean eta beste herri txikitan. Baztanen berdintsu segitzen du. Jendeak ez batu zaletasunik seguru galduko da. Konparazione, etxe batean gurasoak euskaldunak baina ez badute euskara maite eta haurretin erdaraz mintzatzen badira euskara ja galdu dute. Horiek hiltzen direla ja ez da euskaldunik. Zaletasunik ez bada ez dago deus egitekorik. Ez dugu euskara hor zoko batean adornotako utzi behar, behar da solas egiteko, mintzatzeko.
Badira orain eta beti euskara zoko batean, itxura folkloriko batez ulertu dutenak. Lehenago ere bai... euskaldunen artean baziren euskararen etsalak. Euskaldunen artean pentsamolde ezberdinetakoak gara eta euskarari buruz ere berdin gertatzen da. Badituzu euskaldunen artean ere euskararen etsaiak, ikastolaren etsaiak, hemen eta leku guztietan. Idazten dutenen artean ere badira talde batzuk euskara maite ez dutenak, eta ortogratia hau ere maite ez dutenak, lehengo ortografia zaharrekin segitzen dutenak. Hara! Horiek euskaldunak dira eta idazten dute ongi, eta halere ez daude ados besteekin, ez bait da elkarte bat, elkartasun bat euskaldunen artean. Halere aurrera badoa. Nik uste dut ez dela erraz galduko, ze orain kulturaren bidez idatzirik dago
Erabiltzen al da euskara kalean?
Lehen baino gehiago erabiltzen da Elizondoko karriketan, baina-erdara beti nagusi. Ez Nafarroan bakarrik, Gipuzkoan ere berdin da. Jendearen baitan dago azken batean. Denak izango balira ni bezala denak euskaraz mintzatuko lirateke. Hor duzue adibide bat. Ibili eta ibili Euskal Herri osoan euskaldunenak dira baserritarrak, bertzerik ez. Baztanen ere bai. Nekazari guztiak euskaraz mintzatzen dira.
Ez dugu espantu sobera egin behar, iruditzen zaigu zernahi garela baina zenbat euskaldun gara Euskal Herrian? Ez duzu konparazioarik ere erdaldunekin. Liburu euskaldunak ez dira saltzen adibidez, jenderik ez delako. Non dituzu irakurleak? Gainera badakizu zer gertatzen den? Euskaldun anitz badira baina ez dira kapable liburu bat irakurtzeko.
A. GOSTI J.J. PETRIKORENA.
27-30

GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazIZETA1
EgileezGOSTIN1Kultura
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude