Peio Serbielle. «Kantari berriak sortzeko diskaetxeek ez dute lan askiegiten»


1990ko apirilaren 01ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Pello Serbiellerekin elkarrizketan.
ZORTZI DOINUZ COMPACT-DISK BAT ARGITARATU ZUEN IAZ, TXOMIN HEGI, ITXARO BORDA ETA KOLDO IZAGIRREN HITZEZ
Peio Serbielle. «Kantari berriak sortzeko diskaetxeek ez dute lan aski egiten»
Nabarrenioxe-tik hurbil bizi den Peio Sertiellek lehen musika notak duela 15 urte taulen gainean bota zituen. Bide egin du geroztik, bilakuntza eta gogoetaz horniturik. Zenbait aste direla compact-disc eta kasete bat kaleratu ditu.
Beste musika lanen artetik Peiorena erraz nabaritzen da: ahotsaren erabilera berezi minbera botek ematen dio, bere sabontasunarekin, halako nortasuna. Bob Sellers-en topatzeak diola hasiera eman lan honi aitortzen du eta bildumak adierazten du lan luzea eraman dutela elkarrekin.
Gitarrarekin hasia, orain pianoa laguntzaile, noizbehinka kontzertu bat edo beste ematen du, baina gutitan baizik ez dager. Departamendu mailako lehiaketa batean, lehen saria SSan irabazi zuen Paben. Musika landu eta aritzeko baldintza zehatzak ez ditu negoziatu nahi: bere lanaren irudi estetikoari premiatasuna emanez eta kalitate handiko kantarien bidea hartuz. Hortaz bere bizitza definitu nahi du ere, sensibilitate zorrotz batek ekarri urradura baten inguruan.
ARGIA.–Zerk ekarri zaitu egun batez taulan gainera?
P. SERBIELLE.–Musikarekin lotzen den momentu berezi bat da. Ni musikarekin bizi naiz txikitatikan eta hasi naiz ikusirik mundu honetan ez nuela gauza handirik egitekorik, musikarekin nituen harremanak eta horietarik hartzen nituen plazer batzu. Piskanaka lan egin dut, gitarrarekin hasi eta pianorekin loturak hartu ditut. Ni baino trebeago batzurekin topatu naiz eta lan hori konponketa lan hori konponketa lan da...
A.–Zu ere Ez Dok Amairuren ume zara?
P.S.–Bai... Ni hasi naiz euskal musikagintzan egun batez entzun nituelarik Peio eta Pantxoa kantatzen, "Jo bezate ezkilek", Manex Pagolaren kantua. Maitatu nuen... Euskal mundutik eta besterik etortzen ziren musika batzu maitatu ditut. Biekin loturak izan behar dira, uste dut.
A.–Lagun batzurekin kantatu duzu, hala nola aspaldi neska batekin, gero Txomin Hegi. Orain bakarti bokazio hori daukazu?
P.S.–Txominekin izan zen lana erdi-profesional mailan ibiltzearen inguruan zen. Bakoitzak ogibidea bestalde zuen, baina taulen gainean helburua zen mail profesional batean aguzak ateratzea. Geroztik, bakarrik segitzen dut. Geroari buruz, ahal badut, egun batez orkestra sinfoniko batekin zerbait egin nahi nute, koru baten laguntzarekin.
A.–Zure estiloa aurkitu duzula uste duzu?
P.S.–Pianorekin egiten ditudan musikak, poema baten inguruan sortzen diren doinuak dira eta gero estiloaren horretan, gauzak berez egiten dira, bortsatu gabe.
A.–Musikan, aita edo ama batzu badituzu?
P.S.–Desberdinak, arrunt desberdinak... Musika klasikoarengandik hartu ditut eta gero frantses kantarietan asko ikusia dut Brel-en lana. Hitzen, musikaren aldetik eta gero taulen gainean lan izugarria egiten du. Ez da bakarrik hitzen eta musikaren lotura. Antzerkiarekin bada zer ikustekorik.
A.–Zure kantagintzan nabari da alde batetik urradura eta bestetik samurtasuna...
P.S.–Bizi batean bi zati horiek badituzu... Zenbat aldiz hasarretzen zaren eta zure indarrarekin hartzen dituzu. Bestalde batzuctan lasaiago zara... Normaltasun bat da.
A.–Itxaro Borda autore maitatuetan da.
P.S.–Bai, bai uste du. Hogeigarren mendeko poeta bait da, emazte bat gainera. Bere berezitasunak ekartzen ditu euskal poesiagintzari.
A.–Bob Sellersek musika mailan asko ekarri dizula?
P.S.–Duela bi urte ezagutu nuen, jazz festibal batean. Asko ekarri du lan honi. Kantagintza desberdinetan dabil. Bere kultura, beste lurralde batzuetakoa ekarri dio. Orkestazio guztiak berak eginak ditu: berak zerbitzatu du nik egin nahi nuen musika.
A.–Kantari ezezagun batentzat erraz izan da lan honen kaleratzea?
P.S.–Diskorik ez dugularik eginik, ezagutua izateko ahal gutxi dituzu... maketa bat egin genuen, disko-etxe batzuri bidali... Ez dute lan aski egiten kantu eta kantari bertien sor arazteko, baina ez da hori Euskal Herrian baizik. Diruarekin konpontzen den politika horri ez diot aterabiderik ikusten. Nahi nuke geroari buruz disko-etxe on batekin ibili ene lana ezagutarazteko.
A.–Iparraldeko kreatzaile batek kultur oinarri diferente dauzka...
P.S.–Hegoaldekoekin harremanak gero eta gehiago izanen dira. Europa egiten ari denarekin, jendeek elkar lan ahalak izanen dituzte.Muga hori hor da beti. baina herri bat gara eta gure influentziak barneratu behar ditugu. Gureganatze horrekin aberastuko gara.
A.–Kantagintzatik bizi nahi zenuke?
P.S.–Disko hori bi urtetako lana da, bederen. Profesional nahi nuke ibili, baina zaila da. Hemen bakarra dugu Beñat Achiary... Profesional izateko beste lotura batzu behar dira. Izanak gara ``Herrikoa'' elkartearetin mintzatzen erranez 21. mendean nahiko aldaketa zure izanen direla, nahi ala ez. Sartzen gara beste mundu batean: ezingo dira izan aberatsak beti aberatsago eta pobreak pobreago. Zuzentasuna eta elkartasuna erran nahi bereziago batekin izan beharko dute. Bestela itoko gara, gauzak orain bezala ez baitute aterabiderik.
A.–Jendea jadanik bere kreazio ahaletaz ez da desjabetua?
P.S.–Jendeak gero eta denbora askatuago izanen du bere buruarekin zerbait egiteko... Robota batek lanak egin ditzan ados naiz. denbora emango baitizu... Bakoitzaren barnetik datozen gauzak obratuko direla uste dut.
A.–Kreatzaile hutsa? Kreatzaile bat berriko borroketan sartua? Nolakoa zara?
P.S.–Taula baten gainean naizelarik nere eritzia ez da konda. Jendeak epaitua izan behar du egiten dituen lanen arauera. Nire lana da taulen gainean agertzea edo artisten munduan zerbait egitea. Ez naiz alderdi politiko batetakoa. baina ez naiz uros bizitzen ahal besteak pobreak ala zikinkerian baldin badira. Hori da garrantzitsuena.
A.–Zure lana munduaren aldatzekoa litaike?
P.S.–Egin nahi dudana, ez dakit lortzen dudanez... da minutu batzu zorion. Zorion horrekin zer egin nahi duzun. zuk aukeratuko duzu. Nik ez dut ezer aukeratzerik.
LUCIEN ETXEZAHARRETA.
50-51


GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakSERBIELLE1
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
PertsonaiazSERBIELLE1
EgileezETXEZAHARR1Kultura

Azkenak
Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


2025-08-12 | Mikel Aramendi
Zergatik halako muga-zerga AEBek Indiari?

Asteko albiste nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe: ehuneko 50eko muga-zerga ezarri die Trump administrazioak Indiatik datozkien esportazioei. Brasilekin parekatuta, zerga estatubatuar astunenak pairatu beharko dituen ekonomia handia izango da, aldaketarik ezean,... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Eguneraketa berriak daude