"Nortasunik gabeko polilika honekinPSOEren eskuetan galduko da EE"


1990ko martxoaren 04an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Juan Sanchez Vallejorekin elkarrizketan.
Juan Sanchez Vallejo, Eibarko EEko zinegotzi ohia
"Nortasunik gabeko polilika honekinPSOEren eskuetan galduko da EE"
Ez du bere burua abertzaletzat jotzen baina Euskal Herriak merezi dion errespeteak autodeterminazio eskubidea indarrean jartzeko beharra dagoela esatera bultzatzen dio. Juan Sanchez Vallejo 10 urte egin ditu Euskadiko Ezkerran, aitortu digunez, alderdi ezkertiar bezala porrot egin ondoren, alderdi uztera-behartua sentitu delarik, Izquierda Unida-ra paseaz.
ARGIA.–PCE utzi eta 80an Euskadiko Ezkerrako militante egiten zara. Zerk bultzatu zintuen aldaketa horretara?
Juan Sanchez Vallejo.-80eko udaberrian sartu nintzen Euskadiko Ezkerran, bai, batez ere, PCE/EPKk indar gutxi zuelako eta EE Euskadiko ezkerra marxista zuzentzeko konpromezua erakusten ari zela uste nuelako. Nik erabaki hau hartu bezain laister, kasualitatez agian, EPK eta EE ren arteko hurbilpena burutu zen. porrot egindako fusioa gainera, EPKk pentsatu ez zuen bezala siglak galdu bait zituen.
A.–Garai hartan EEk beste alderdietako militanteak ere beregatu zituen.
J.S.V.–Bai, gehienak ESElkoak ziren, baina LKI eta EMKkoak ere EEn sartu ziren: Gu denok Ezkerra sendo baten itxaropenez sartu ginen.
A.-EEren bilakaera oso gertutik ezagutu duzu. Hasieratik hona zein nolako aldaketa nabermenduko zenuke?
J.S.V.-82en Euskadiko Ezkerraren Batzarre Eratzailea egin zen, lehenagotik koalizio gisa funtzionatzen bait zuen, ELA, independienteak eta abarrekin. Hau onela, Kepa Aulestia 84-85ean zuzendaritza politikora iristen da eta aldaketak berehala hasten dira nabarmentzen; jarrera instituzionalistago batez agertzen da, hau da, EEk ez du Euskadin gertatzen ari den funtzionamendu demokratiko honi buruz jarrera kritikorik agertzen, Instituzioetan gobernatzeko egarria bait dago baina botoemaleen %lOa izanik asmo horiekin aritzea, nahiz alderdi jatorra izan, gehiegizkoa iruditzen zait. Gainera, gobernatze nahi hau kontsentsuaren izenean egin nahi da, Kepak edota Bilizar TTipiaren (BT) edozein adierazpenak beti kontsentsu hitza jasotzen duen bezalaxe.
Baina abertzale eta ez abertzale, sozialistak eta komunistekin alderdi bat egin nahi duenak nortasun zentzu garbiak eduki behar ditu, eduki eta gizarteari igortzen jakin izan. Eta ez dute horrelakorik egiten, politika instituzionala soilik–oso garrantzitsutzat jotzen dudan arren–egiten da, mezua inondik agertzen ez delarik. Are gehiago, EEren botoemale izan ala ez, edota EEko militanteari bere alderdiaren mezuaz galdetzen badiogu, ezin izango digu mezu zehatzik eman. EEk darabilen kontsentsu hitzak bere mezua zeharo iluntzen du.
A.– Kontsentsuaren izenean indar metaketaren bila dabil Kepa Aulestiaren alderdia?
J.S.V.–Nik baietz esango nuke. Lehen esan bezala, militanteen artean ere mezu garbirik ez badago eta botoen kopurua hain urria izanik, alderdi ezkertiar batek ezin dezake politika sistematika hori aurrera eraman, oker jokatzen ari direla uste dut. Beste egoera batean eta hainbat gairen aurrean, biolentziaren kasuan adibidez, kontsentsua beharrezkoa da, baina sistematikoki erabiltzea...
A.–Eta gizartean murgildu den alderditzat duzu?
J.S.V.–Uhin sozialaren barnean Ezkerraren behar handiena duen langileriarengana ez da iritsi, ez langabetu, gazte, ez eta langile soilengana; EE ertain mailara zuzendua dago, lanbide liberalak dituztenei zuzendu zaie bereziki, maisu-maistra, abokatu, perito... jende moeta honi.
A.–Zuk Eibarko EE uztea lokal mailako arazotzat hartu behar dugu, edota orokorrago har daitekeen arazo baten aurrean gaude?
J.S.V.–Arazoa orokorra da, jakin badakit Bizkaian militante hainbatek alderdia utzi egin dutela, Irun aldean ere bai, baina Eibarko arazoa indartsu agertu da Euskadiko Ezkerra ez bait dago egituratua, ez da inoiz egituratua egon. Ez egoteatik ez dago udal konfederakunderik ere, zeinak komite lokala eta udal mailako egiturak koordinatuko lituzkeen.
Eibarko militantea erabilia sentitzen da diru kuotak ordaintzeko eta afitxak ormetan pegatzeko daude, ez beste edozertarako. Ez dago barne detaterik, adibide gisa: EEren Eibarko udal politika kritikatuz gero, zure egoera berehala okertuz doa. Eibarren debaterik ez dagoenez Herrialdeko egituretara jo eta bazterieta jasaten duzu, ez dizute alderdiaren karneta puskatzen, ez zaituzte alderditik kanporatzen. baztertzearekin, marginalizatzearekin aski dute, eta nik ere bai.
Euskadiko Ezkerrak irudia asko zaintzen du, gehiegi. Mezua baino itxura gordetzen duen alderdia da. Eta barne debaterik ez dagoenez baseek ez dute erabakirik hartzen, itxura gordetzen da, gaia edo arazo puntualak erabakitzeko alderdi mailako erreferendum-ak egingo dituztela erabaki omen dutela adierazi da. Konstituzioa onartu zutenean haserre asko egon zen, ez onartu zelako, egin zen moduarengatik baizik. Alderdi barneko praktika demokratikoa berma dezakeen egituraketarik ez dago Eusakdiko Ezkerran.
A.–Eta hau horrela bada, zein etorkizun du?
J.S.V.–Euskadiko Ezkerraren zuzendaritzak prestakuniza politito izugarria dauka, BTan laborategi politika egiten da, elite eztabaida azken finean, baina duen mezu ilunarekin eta duen egituraketa ezarekin kontraesanak erraz sor dakizkioke. EEko askok bileretara joateko aholkua eman diezagukete baina nola joan BTren kontrako eritzirik agertu bezain laister baztertzen bagaituzte? Hortxe amaitzen da eztabaida.
A.–Eztabaidaren beldur dira?
J.S.V.–Bai, beldur dira, eta ondorioz, militanteak, hasperenta eta aspertuz, eztabaidari muzin egiten dio azkenean.
A.– Eztabaida handia sortu duen gaia Irurtzun Andoain autobidearena da. EE kontrako eritzirk aldekora pasa da. Nolatan aldaketa hau?
J.S.V.–Hori oso erraza da ulertzen. Gipuzkoako Diputazio gobernatu nahi duzunean ez dago beste irteerarik. Orain 3 urte, PSOE-EA-EE paktua posible zitekeen garaian, Eibarren bertan buruturiko Batzarre Nazional batean batzuk honelako paktuekin sor zitezkeen kontraesanak iragarri genituen. EArekin gobernatuko dugula? Oso ondo, baina ordaina militanteon kontraesan asko irenstearekin egin da. Botere goseak guztia justifikatzen du alderdi honetan.
A.–Eta botere gose honek nora eraman dezake EE?
J.S.V.–Botere gose guztiak eramaten duen tokira: nortasuna galtzera eta alderdi bezala desagerketara.
A.–PSOEren barruan gal daiteke?
J.S.V.–Hori denon buruan dagoen kontua da. PSOEren eta EEren sektore garrantzitsu batzu horren aldekoak dira eta alderdi biotako buruzagi zenbait hau bultzatzen ari dira. Epe ertain batean gertatuko da, egitura eta bata bestetik urruntzen dituzten arazo politikoak leuntzen dituzten heinean. Nortasunik gabeko politika honekin EE PSOEren eskuetan galduko da.
A.– Nola irakurtzen duzu Estaban Egurenek PSOEra alde egitea?
J.S.V.–Aspalti utzia zeukan politita aktiboa. Bere izaera eta politika egiteko moduagatik ulergarria da, PSOEko gizon potentziala zelako gainera. Berez pragmatikoa da, pragmatiko posibilista.
A.-Eta legokeen utsunea Izquierda Unida-k (IU) bete lezake?
J.S.V.-Guk apal jokatu nahi dugu, badakigu zein indar dugun eta horren arabera lan egin beharra dago. Hemen, Euskadin, ez dugu indar handiegirik, gainera gu ez gara abertzaleak, ikuspegi estatalista bat dugu, Euskadi Estatu espainiarraren barnean kokatzen den komunitatea bat bezala hartzen dugu. Hori bai, zera azpimarratu nahi dut, autodeterminazio eskubidea bezalako eskubidearen aurrean, nazioarte mallan ere ezagutzen dena, Euskadik aldeko jarrera badu indarrean jarri behar da, inongo beldurrik gabe.
A.– Estatu espainiarrean dagoen markoa aldatu egin beharko lizateke?
J.S.V.–Eskubide hau indarrean jartzeko? Nazioarte mailan ezatutua badago, indarrean jartzeko behar den guztia altatu behar da. Estatu demokratiko batean bizi bagara eskubide hau indarrean jar dezaten beldur ezin da izan, bestela hain demokrata ez da. Demokrata batek ezin dio demokrazioari beldur izan.
Eskubide hau ez da jaio eztabaidatua izateko eta indargabetzeko, indarrean jartzeko baizik.
A.–Zentzu batean PSOE, PP... Euskal Herriak eskubide hau indarrean jartzeko eskubidearen kontra mintzatu diren guztien demokrazia zalantzan ipintzen duzu, hau da, Estatu espainiarra gobernatzen dutenena.
J.S.V.– Eskubidea indarrean jartzeko tresnak eta mekanismoak zehaztu behar dira eta Euskadik nahi batu, utzi egin behar zaio. Berak erabakiko du independentzia, konfederazioa, edo zer nahi duen. Independizatzeko aukera bat da, ez bakarra. Euskal Herria heldua denez erabakia berea da, autodeterminazioa indarrean jartzeko eskubidea ezin dio inork ukatu.
Ni konfederazioaren aurrekoa naiz, hala ere.
XABIER LEKUONA.

Juan Sanchez Vallejo, EEko zinegotzi ohia, egun izquierda Unida-ko militantea.
Etorkizun beltza iregartzen dio Juan Sanchez Vallejo-k EEri, bertan egin dituen 10 urteetako esperientziak IUra pasatzeko aholkua eman diolarik.
Kritika gogorrak jaurtikitzen ditu sikiatra eibartar honek Euskadiko Ezkerraren kontra.
10-12

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEE
PertsonaiazSANCHEZ4
EgileezLEKUONA6Politika

Azkenak
Eguneraketa berriak daude