AZPEITIAR GAZTE BAT MOTORREAN PROMESA


1990ko martxoaren 04an
Jose Mari Sagardogirekin elkarrizketan.
Jose Mari Sagardogi, motoetako Super Bike kategorian zer esana emango duen pilotoa
AZPEITIAR GAZTE BAT MOTORREAN PROMESA
Jose Mari Sagordogi azpeitiar gazteak, Azpeitiak zezeneton duen tradizioari jorraituz, motoaren adarrei heldu eta Super Bike ketegorian Estatu eta Europako Txapelketei ekiteko asmoa du. Gaztea da, 21 urte besterik ez, eta konpetizioaren mundu gogorrean bizi guztia daramanaren segurtasuna dario.
Motoetarako baino kotxeetarako tradizio gehiago duen Azpeitian jaioa izan rren, bi gurpiletako kirola hautatu du gazte honek bere kabuz, familian ez bait da apartako tradiziorik. Egun motoetan badihardu ere, ibilia da azpeitiarra lau gurpilen gainean, bai eta auto-krossen zenbait laisterketa irabazi ere. Aitaren garajean hamairu urtetatik Mercedes zaharren motorrak erretzen hasi zenetik, makina bat kilometro burutu ostean Moto-krossetik ailatu da gazte hau, batean eta bestean lartaskatu ondoren ekipoa osatzea lortu duelarik.
A.–Iaz Yamaharekin ibili zinen, aurten berriz ekipo propioa duzue...
J.M.S.–Zurea ez den ekipo batetan zaudenean besteek diotenaren mende zaude. Iaz, esate baterako, hirugarrena nintzen Yamaha-n, Cabestany eta Navascues-en ondotik. Denboraldi guztia haientzako kubiertak probatzen eman nuen. Gure asmoa ekipoaren osagarri guztiak, pilotoa, mekanikoak eta esponsorra bertakoak izatea da. Behingoz euskal ekipoa izan dezagun.
A.– Pilotoa eta mekaniko taldea prest dago. Esponsorrak, ordea, iritsi gabe.
J.M.S.–Oraingoz esponsor bakarra dugu, Tolosako Gure Txokoa diskoteka. Argotean esaten den bezala, motoak zuriune besterik ez du. Zenbat eta publizitate gehiago izan, orduan eta diru gehiago lortu den seinale.
A.–Zein da aurtengo presupuestoa?.
J.M.S.– Segun eta zein txapelketatan aterako garen. Gure helburua, eta ez dugu etsiko, Estatu eta Europako txapelketetan ateratzea da. Biak modu erosoan egin nabi izanez gero; alegia, ekipoa material eta aldakiez hornitu, beste moto bat eskuratu, eta egonaldiak kanpinetan ez baino ostatuetan eginez gero, hamar bat milioi.
A.–Hori asko ala gutxi da?.
J.M.S.–Segun eta. Esponsor bakar batentzat bat, agian. Ez ordea hiruzpalau lortuz gero. Olio etxe batetan genuen konfidantza guztia jarritaeta azken orduan emandako ezetzak, ordura arteko plan guztiak hankazgoratu eta berriro motoa 250 km/o.-ko abiaduran eramatea bera baino dexente zailago den lanean jarri gaitu: esponsorrak aurkitzea. Guk dagoeneko, zortzi kalabaza handi jaso ditugu.
A.–Ba al dute, zuen kasuan bezala, ekipo independienteek zer eginik eskuderietako ekipo ofizialen aurka?.
J.M.S.–Ba noski, eta Catalunyan ofizialei gerra ematen dien bat baino gehiago badago. Esponsorrarekin jakina. Bestela ia ezinezkoa da.
A.– Zein da piloto baten entrenamendua?.
J.M.S.–Lehengo eta behin, motoarekin entrenatzea. Eta hauxe da hemen zailena dena. Karrera baino egun batzu lehenago zirkuitora joan, bertan entrenatu eta horrekin konformatu beLarra. Nik dudan aukera bakarra moto-krossekoaretin mendira jo eta larogei kilometro egitea da. Korri egin, gimnasioa, eta elikatura garbia ere oso kontutan hartu beharrekoak dira. Lehen kilo batzu gehixeago nituen, orain berriz, puntu puntuan nago.
A.–Zu altu xamarra zara, aerodinamika kontutan hartuta, ez al da hori handikap bat zuretzar?.
J.M.S.–Pisua bai, hori behin motoaren gainean jarriz gero disimulatzerik ez dagoelako. Baina alturarena, motoan jartzeko dudan estiloak konpentsatzen du. Ondo heldu, ahal den guztia markatu, eta lepoko gimnasiak egingo du gainontzeko guztia.
A.–Eta kerritzeko duzun estiloa...
J.M.S.– Tokian tokiko estratejia da. Ausarta bai, baina gero eta orekaisuagoa. Dena dela, ezagutzen nautenek esaten dutenari kasu eginez gero, frenada berankorra dut. Hau da, bihurgunea aurrean dugula, besteek baino beranduago frenatzen dut, honek atzeko errueda erakusten didaten pilotoei aurrea hartzeko aukera eskaintzen didalarik.
A.–Istripuak ere...
J.M.S.–Behin honetan sartuz gero, ez dautazu istripuetan pentsatzen hasterik. Izan dudan muturrekorik handienean, Catalunyako Calafat zirkuitoan, lepagainean hemeretzi eta mingainean hamar puntu ipini zizkidaten. Atzeko erruedak zer edo zer arraro egin eta hurrengoa zetorrena gainetik pasatzerakoan gertatu omen zen. Justu-justu libratu omen ninizen.Zertan ari garen badakigu eta ezin kukilduko gara orain...
A.–Ekipo guztiek, prezioak direla eta, ezin dituzte zirkuitoetako boxak alokatu. Zuek nola konpontzen zarete?
J.M.S.–Hori ere aurrekontuaren arabera. Xerez-koan, konparazio batera, asteburuko berrogei mila pezeta ordaindu beharra dago. Hau guretzat ikaragarri da. Hortaz, boxik gabe, zirtuitoaren errekiaren izkin batean motoari ukitu presazkoenak eman eta benetako konponketak zirkuitotik kanpo, boxen atzekaldean, egin behar izaten ditugu. Gauean kolegaren bati bere boxean gordetzea eskatu eta lasterketaren egunean gauza bera. Ea aurten gu bezala dabilen bateren batekin erditana hartzen dugun, bestela... Han dena dirua ateratzeko jarrita dago. Entrenatzea ere, ordu laurdeneko mila pezeta kobratzen dute. Prezio hauekin eta sponsorrik gabe.
A.–Iaz behin igo zinen kajoira F.2 izeneko txapelketan. Aurten Super Biken beste horrenbeste.
J.M.S.–Besteak nola dabiltzan ikusi behar. Baina nik sekulako konfidantza dut osatu dugun taldean. Horixe da gure ilusioa. Super Bike-n kajoira igotzea. Euskal ekipo independiente batek hori lortzea ez litzateke marka makala izango.
FRANKIE TAI

89an, soldadutza tartean zuela, estatuko Super Bike txapelketan 17.izan zen Sagardogi.
Jose Maria Sagardogi-k 750 z.k. eta 135zaldiko onda batekin korrituko du aurten.
40-41


GaiezKirolaMotoziklism
PertsonaiazSAGARDOGI1
EgileezTAI1Kirola

Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude