"Animalia ezagutu beharra dago"


1989ko abenduaren 10an
Antonio Totorikaguena "Markinako Leoia"ri elkarrizketa.

Antonio Totorikaguena
"Animalia ezagutu beharra dago"
Antonio Totorikaguena izena askorentzat ezezaguna baldin bada ere, Markinako Leoia izenez Euskal Herriko plaza orotan ezaguna den gizona dugu markinarra. Gizon proba eta soka-tiran aritzeaz gain, Idi dematan dabil egunoten plazarik plaza bere maixutasana erakutsiz.
ARGIA.- Zein da kirol hauetatik gogorrena?
MARKINAKO LEOIA.- Hirurak ere antzekoak dira. Herri kirolen esparruan kirol guztiak dira gogorrak, baina inolaz ere astakeriak. Beste kirol batzuetan gure tradiziozko kiroletan baina askozaz astakeria gehiago egiten dira, txirrindularitza kasu.
Askok eta askok osasunarentzat kaltegarriak direla aipatzen dute, baina Euskal Herrian barna oraindik ere sasoiean diharduten urteetan aurrera joandako kiolariak ikusi besterik ez dago.
A.- Zein egoeratan aurkitzen dira egun idi demak?
M.L.- Krisi egoera orokor baten barruan murgildurik baldin bagaude ere, behera behintzat ez da joan. Bertan aritzen den jendearen izaera aldatu egin da, lehen baserrian lanerako erabiltzen ziren idi pareak plazaratzen baziren ere, plazarako prestatutako demak erabiltzen dira soilik egun.
A.- Zertan datza aipatu duzan krisi egoera hori?
M.L.- Gaur egun probatara joateak diru dexente eskatzen du. Desplazamenduetan eta apostuetan erabil daitekeen dirutik ate, sarrera ordaindu beharra dago, aipaturiko sarrera hau bertan behera utziko balitz, askozaz jende gehiago gerturatutako litzateke plazara. Azken aste hauetan adibidez, 6 egunetan jokatu dugu segidan Azkoitian.
A.- Dirua, eta zehazki apostuak, dira ordea kirol honen funtsa?
M.L.- Bai hala da. Dena den esan bebarra dago, lehen aipaturiko faktore horrek, hots, apostuetarako diru ezak, jende asko aldentzen du kirol honetatik, eta orohar herri kirol guztietatik. Hori nolabait ere gainditu beharra dago.
A.- Zure lanera atxikituz, nola ikusten duzu itzainen lana?
M.L.- Asko aritu beharra dago, animalia ezagutzea funtsezkoa bait da. Gaur egun oso jende gutxi aritzen da lan honetan, gazteak ez bait dira animatzen. Arestian, animaliak baserrikoak izaki, gazte ugari ibiltzen zen baserriko lanetan idiekin, baina gaur egun animaliak elkarteetakoak direnez, behar beharrezkoak dira itzainak.
A.- Zein da elkarte hauen lana?
M.L.- Elkarte hauetako partaideek afizio handiko gizonak dira. Kirol honetatik ez da inolaz ere dirutza handirik ateratzen gastuak handiak bait dira: animaliak prestatu, janaria, albaiteroa...
A.- Ez al dira animaliak nolabait ere gehiegi zigortzen?
M.L.- Ez inolaz ere. Lehen baserriko lanetan aritzen zirenean 15 ordutan aritzen ziren eten gabe, egun ordea entrenatu eta egon besterik ez dute egiten; hilean behin plazara irteten direlarik.
Plazan arazoa bestelakoa da. Askotan ikusten da animalia abilitatea baduela baina ez duela egin nahi, orduan bai eskatzen zaio gehiago.
I.GOIKOETXEA
26

Gaiez\Kirola\Herri kirol\Idi dema
Pertsonaiaz\TOTORIKAGU1

Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude