"Ama begira zazu" sketch-komeria herri teatro tradizioa zuzpertuz


1989ko urriaren 22an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
KONTXU ODRIOZOLA ETA ELENA IRURETAK IDATZITAKO TESTUAZ
"Ama begira zazu" sketch-komeria herri teatro tradizioa zuzpertuz
Lau aktoreren artean Zestoan jokatu dute orain gutxi "Ama begira zazu" obra. Ordu t'erdito komeriari farre algaratan erantzun zion ikuslegoak, eta orduko harrera onak arrakasta handiko antzeskizuna izango dela pentsa erazten du jadanik.
Umore xume eta bizkorra. Umore erraza izan gabe, edozein euskaldunentzat ulerterraza. Eguneroko gertaeretan oinarritua eta zuzena. "Ama begira zazu": sei sketch-ez osatutako ikuskizuna, tartean tarteko beste kontakizun labur batzuk egiten dutela lotura gisa.
Restaurant bateko langileen kontuak, monja eta gotzaiaren arteko hika-mikak, harrijasotzaile baten entrenamendu inposiblea, neskazar parearen etxean atea jotzen duen Jehova lekuko baten bixita, Benidorm-en uda pasan dagoen bikotearen andantzak, eta azkenik, Euskal Telebistako kazetari bati kaleko inkesta bat burutu nahian gertatzen zaizkionak. Istorio guztiei atera diete punta Mikel Garmendia, Joxeramon Soroiz, Kontxu Odriozola. eta Elena Irureta aktoreek, Eneko Olasagastiren zuzendaritzapean (Jose Luis Urdapilletaren dekorazio koloretsua).
Muntaia sinple eta freskoa
Herri tradizioko komerien moldeari heldu nahi izan dioten itxura hartu diogu "Ama begira zazu" antzeslanari, nahiz eta egituraketaren eta eszenario erabileraren aldetik gaur egungo baliapide teatralak agertu, edota baita sketch telebisiboaren eredua ere.
"Piskat zuzpertu nahi izan dugu herri antzerkiak betidanik izan duen publikoarekiko lotura hurbila eta berezia. Orduan klabe horiekin jokatzea izan da gure helburua, testuak eskaintzen zigun freskurak horretarako laguntzen bait zigun", aitatu zuen Eneko Olasagastik.
Kontxu Odriozolak eta Elena Irureta aktoresek idatzitako libretoak
"euskaldunon umorearen modu batzu erakusten dituela uste dugu. Beti esan izan da euskaldunok ez daukagula umorerik, baina hemen argi asko ikusten da gure buruaz farre egiten badakigula".
"Ama begira zazu" obraren proposamen eszenikoa, azken aldian ezagutu ditugun taularaketa handi eta piskat anbiziotsuetarik urrundu egiten da; gutxieneko aurrekontu bat, muntaia sinplea, lau aktore, testu irrigarri eta bizi bat, eta jendearen eguneroko bizitzaz trufa egitea aski gertatu bait zaie publikoaren txaloak eta algarak lehertarazteko.
"Orain artean egin den antzerkia kritikagarria izango da alde askotatik, baina hor ikasi uste izan dugun guztia aplikatu dugu hemen. Zera esan nahi dut, orain arteko bidea era batera edo bestera ibili beharrekoa zela. Baina honokoaren helburua berriz, hasieratik, herri txikietara antzerki profesionala eramatea izan da, mugak hasieratik goian jarri gabe".
Gipuzkera, umorearen freskotasuna xede
Sketch-ez moldatutako komedia honek piper eta gatzik erakutsi baldin badu, hein handi batean testuak zekarren kargagatik izan da, eta beraz hizkeraren erabilera funtsezko osagarria bilakatu da.
"Bai, gipuzkeraz dago. Baina uste dut guk euskararekin egundoko prolemak dauzkagula. Beste herri batetan ez lukete horrelakorik planteiatu ere egingo, pertsonaiak halako edo bestelako espainolera edo frantsesera motaz egiten duen. Gaur egun heldu da momentua euskal antzerkian gauzatutzat emateko hizkuntza standar bat, eta horren aurrean herri xeheak jokatzen duen era berean jokatzeko pertsonaia bat edo bestea egiterakoan. Gainera, estilo bakoitzak halako edo bestelako hizkuntza baliatzea eskatzen du, eta honen kasuan naturala, zuzena eta bixia. Publikoaren identifikazioetariko asko hizkuntzarenak dira, dudarik gabe".
Eta horretan asmatu dutela antzeman zen Zestoako estreinaldian, jendeak taulan ikusi zituen pertsonaiak auzokideak nahiz heurak berak isladatuak balira bezala hartu bait zituen, oso gertukoak eta erridikuloak ia une oro.
GORKA ARRESE
17



Gaiez\Kultura\Antzerkia\Aktoreak
Pertsonaiaz\IRURETA1
Pertsonaiaz\SOROIZ1
Pertsonaiaz\ODRIOZOLA1
Egileez\ARRESE1\Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude