HORDAGO TALDEA: AMERIKAR GAUTXORIEN ALAIGARRI


1989ko urriaren 15ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Idaho estatuko HORDAGO musika taldekoei elkarrizketa.

Ameriketara joan nintzen xentimorik gabe (5)
HORDAGO TALDEA: AMERIKAR GAUTXORIEN ALAIGARRI
Idahotik Euskal Herrira etortzen diren euskaldun gazteek berehala bereganatzen dituzte hemengo ohiturarik hoberenak: poteoa, goizaldeko patata-tortila, partyak, berbenak...Aipatutoko estatu honetan eta aldamenekoetan euskal musika promozionatu ez ezik gaupasa zaleen kopurua handitu ere egiten ari den HORDAGO taldeak, euskal festei orain arte ez zeukaten astindu gautiarra eman die, gure inguruko herririk festazaleenak izan dezakeen giro berbera lortuz.
GALDERA.- Zer dela eta osatu duzue Hordago taldea?
ERANTZUNA.- Gutariko batzuk Euskal Herrian egonak gara eta hango giroa ezagutu genuenez, hemen ere euskal ospakizunetan halako zer edo zer egin behar zelako bildu ginen gero Hordago musika taldea osatu genuenok.
G.- Erraz lortu al zenuten taldea osatzea?
E.- Boisen Oinkari dantza taldea daukagu, Estatu Batuetan dauden euskal dantza taldeetan ezagunena, eta talde honetako zenbait partaidek urtebete eman genuen musika taldea sortzearen ideiari bueltaka. Azkenean 87an ausartu ginen eta estraineko aktuazioan sei kanta besterik ez genuen jo.
G.- Ba al zenuen lehendik esperientzia musikalik?
E.- Bakoitzak bere aldetik eginak zeuzkan bere lanak, baina serio samar ibilitako bakarra Edu tekladu eta saxoa jotzen dituena da; izan ere eskolako jazz taldean jotzen bait zuen. Gainontzekoek, norberak bere etxean jotzen zuen.
G.- Eta zergatik Hordago izena?
E.- Hordagoko partaideak Oinkari dantza taldekoak ere bagara; beraz, aspaldiko ezagunak. Halako batean musean ari ginela, bakarren bat hordagoka hasi eta bromak broma, izena gustatu eta horixe bera jartzea erabaki genuen.
G.- Zein ospakizunetan hartzen duzue parte?
E.- Gehienbat estatu batean eta bestean eratzen diren euskal festetan. Antolatzaile gehienek oso ondo erizten diote larunbat gaueko festari bukaera berbena batez ematea. Izan ere, hiritar amerikarrak diren gazteak festa hauetara erakartzeko era probetxugarria bait da. Hartara gazte hauentzat, euskal festek beren guraso euskaldunen ohiturak berritzeko ez ezik (harrijasotzaileak, aizkolariak, dantza txapelketak...) parranda ona bat egiteko aitzakia ere badira. Euskal festek, gazteen aldetik batipat, gorakada handia izan dute berbenak egiten direnez geroztik. Zenbait ezkontzatan ere izanak gara joten, batez ere, ezkontideak edota bietako bat familia euskaldun baten partaide direnean. Partyren bat edo beste ere egin izan dugu, baina gehien bat berbenak eta ezkontzak.
G.- Zein estatutan ibiltzen zarete?
E.- Gu, berez idahotarrak gara eta estatu honetan ibilizen gara nagusiki. Baina piska bat beheraxeago dauden Nevada eta Californian bertan ere ibiliak gara. Boise, Elko, Reno eta inguruko euskal festetan ere bai. Behin, kotxez hamabi ordutara ospatzen zen ezkontza batentan jo genuen. Hartu kontutan hemen distantziak ez direla Euskal Herrikoak bezalakoak. Hemen Boisetik Elkora lau ordu behar dira eta Euskal Herrian lau ordutan Bilbotik ia Madrileraino joan zaitezke. Zer esanik ez hamabi ordutan.
G.- Zer musika klase jotzen duzue?
E.- Euskal festetan euskal musika batez ere; amerikar festetan, ordea, amerikar musika eta ahal delarik euskalduna ere bai. Euskal musikari dagokionez, Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Oskorri, Itoiz, Egan, kalejirak, arin-arinak, fandangoak...Euskal Herrian edozein taldek jotzen dituen berberak. Amerikarrari dagokionez, hemengo kantari ezagunenen kantak. Amerikar festetan oso gogoko izaten dituzte kalejira eta saltoka ibiltzeko kantak eta beti sartzen ditugu.
G.- Nola izaten duzue Euskal Herrian egiten den musikaren berri?
E.- Batzuk han izanak garelako eta besteak hemendik hara joandakoek ekartzen dizkiguten zintetatik hartzen ditugu gustokoen zaizkigun kantak. Euskal Herrian beren euskara hobetzen ari diren boisetarrek badakite iparamerikaratzean maleta bete zinta ekarri behar dutela, gure errepertorioa aldatuko badugu.
G-. Boisen ikusi dudanez, pub guztiek bere aktuazioa dute, pentsatu al duzue zuek merkatu horretan sartzea?
E.- Hemen pub bakoitzak, zuk esan bezala, bere aktuazioa du; eta aste batetik bestera aldatu egiten dute taldea; hortaz lan handia dagoela esan genezake. Baina konpetentzia ere, lana adina dago. Ikusiko zenuenez talde onak dira eta esperientzia handikoa. Oraingoz, euskal berbenetan jotzen ondo gaude, baina pubetako aktuazioen munduan sartzeko maila altuagoa eduki behar da. Orain entsaiatzen duguna baino dexente gehiago egin beharko genuke, eta hitz batetan esateko, dedikazio handiagoa eskaini.
G.- Zergatik ez orduan, hobeto prestatu zuen buruak?
E.- Eskolako oporralditik kanpo biltzerik ere ez dugulako. Taldeko bik, konparazio batera, Boisetik sei ordutara igarotzen dute ia urte osoa. Horrela ez dago zereginik. Ikasketak serio hartuz gero musika alde batera utzi beharra dago. Ekipoa bera ere aldatu egin beharko genuke. Honek ez du esan nahi, egoera normalizatutakoan serioago ihardun nahi ez dugunik. Arestian adierazi bezala, bertako taldeen maila oso polita da eta ondo prestatu beharra dago.
G.- Ekipoa aipatu duzularik, nondik atera dezue dirua?
E.- Gehienbat aktuazioetan egindako diruarekin. Maiatzetik abuztu bitartean saio dexente ditugu eta horri eta norberak jarritakoari esker osatu dugu ia zaharkiturik geratu den ekipoa.
G.- Zeintzuk osatzen duzue taldea?
E.- Dan baterian, Chrisek kitarra jo eta kantatu egiten du, Edu tekladoa, saxoarekin ibiltzen da, Richek baxua eta Ronek kitarra. Bost gara, eta oraingoz oso ondo konpontzen gara gure artean. Musika nahiz ahotsa hobetu beharra dago.
G.- Zer asmo dituzue etorkizunerako?
E.- Oinarrizkoena taldearen maila altxa eta horretarako bide bakarra dago, gehiago entsaiatzea. Oraingoz jotzen ditugun kantak ez dira gureak, baina noizbait gureak sortzen hasi beharra daukagu. Lehen esan bezala, ekipo hobea eskuratu eta modu honetan bertako banden merkatuaren konpetentzian sartu. Eta denon gogoan dagoen ideai bat: Euskal Herrian zehar jiratxo bat egin; ez jakina, musikaren izar gisa, baina bai herriko berbenetan jotzeko. Ez al litzateke bitxia izango, euskal amerikarrez osatutako banda txiki batek Euskal Herriko hainbat herritako berbenetan euskaraz jotzen ibiltzea? Azken hau da gure benetako ametsa.
Hau baino amets zailagorik bete herri honetan. Hordagokoek ideiak oso argi eta garbi dauzkate; zer diren eta izan nahi dutenera iristeko zer egin behar duten. Iparamerikako euskal festei eman dietan giro berbera, Euskal Herrikoei ere emateko aukera izan dezaten.
Hurrengo kapituluan, hots, seigarrenean, 'San Franciskoko Euskal Etxea' gaia jorratuko dugu, bertako giroa orriota ekartzeko asmotan.
FRANKIE TAI
Hordago taldea Elkon {Nevadako estatua) uztailaren 1ean egindako euskal festaren berbena alaitzen.
42-43


Gaiez\Politika\Nazioartea\Estatuak/Na\EE.BB
Gaiez\Kultura\Musika\Musika mode\Taldeak\HORDAGO
Egileez\TAI1\Kultura

Azkenak
Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


Eguneraketa berriak daude