"Kilometroko pausoak eman behar dira aurrera egiteko"


1989ko urriaren 01ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Lourdes Idoiaga, 'Txantxiku' ikastolako lehendakariari elkarrizketa.
Andoni Zendoia, 'Txantxiku' ikastolako zuzendariari elkarrizketa.

BATZORDE ANTOLATZAILEA
"Kilometroko pausoak eman behar dira aurrera egiteko"
Mugimendua somatzen da Txantxiku ikastolan. Urriaren lehena bertan da eta antolaketaren azken hariak lotu behar dira. Antolaketa lanez zurrubilotik atera ditugu, une batez, Lourdes Idoiaga Ikastolako lehendakaria eta Andoni Zindoia zuzendaria.
Galdera–«Euskaraz kilometroka aurrera» diezue zuen leman. Zerbait berezia nahi al duzue adierazi honekin?
Erantzuna–Bizitzako arlo guztietan euskaraz egin behar dugula. Jakina da Komunitate Autonomoan irakaskuntza dena euskaraz oso portzentai txikia duela, ertainean batez ere. Orduan, zabaltzen dugun oihua hori da, gaur egungo portzentai horiek ahal den neurrian gehitu daitezela, eta portzentai horiek zabaltzen doazen neurrian pentsatzen dugu gizartea ere euskalduntzen joango dela. Beraz, pauso handiak eman behar dira, kilometroko pausoak egin behar dira aurrera egiteko.
Mugimendua somatzen da Txantxiku ikastolan. Urriaren lehena bertan da eta antolaketaren azken hariak lotu behar dira. Antolaketa lanen zurrunbilotik atera ditugu, une batez, Lourdes Idoiaga Ikastolako lehendakaria eta Andoni Zendoia zuzendaria.
G.- Lema bezain zabala al da partaidetza?
E.–Bai, bai,'Kilometroak' honi buruz zerbait esan bebar bada horixe da, herri guztia ari dela antolaketa lanetan partehartzen.
G–Ikastetxe bezala ikastolak bakarrik hartzen du parte ezta?
E. - 'Kilometroak', 'Herri Urrats', 'Ibilaldia', 'Nafarroa Oinez' eta denak Ikastolen Konfederakundearen jaiak dira. Martxan jartzeko lehen erantzunkizuna Konfederakundeak hartzen du, 'Kilometroak'en kasuan Gipuzkoako Federazioak. Federazioak aukeratzen duen herriko ikastola da antolatzailea, eta bertatik zabaltzen da ideia herri osora.
G.–Bilduko den dirua Federazina,Txantxiku Ikastola, Seaska eta Nafarroako ikastolen artean banatuko da. Baina zein dira portzentaiak?
E.–Portzentaiak ez daude erabakita, ez dira normalean aurretik erabakita egoten. Konfederakundeak dauka patrimonioa. Guk badakigu diru bat edukiko dugula egun horretan etekin bezala, hori Federakundearen esku jarriko dugu, eta Federakundeak bere partea hartuko du, Nafarroa eta Iparraldeari banatuko zaie beste diru bat, eta bestea guretzat. Ez dakigu oraindik guri % 10a edo % 70a tokatuko zaigun. Segun eta zenbat diru sartzen den orduan erabakiko da bakoitzari ze diru banatu.
G. - 'Herri Urrats' eta 'Nafarroa Oinez'en garbi ikusten dira hango ikastolen beharrak, baina Gipuzkoan, kasu honetan, ikastola Jaurlaritzak subentzionatzen duelarik, behar al da 'Kilometroak'ek emango dion diru gehigarri hori?
E.–Subentzioak ondo daude baina, Gobernutik datozen zenbakiak eta guk daukagun aurrekontuaren ehunetik ehuna... Kalean mitifikazio bat dago: kontzertua sinatu dela, pertsonalaren kostua ehunetik ehuna datorrela eta orduan, dirua zertarako den galdetzen da. Komenioa sinatuta dago baina, guk bi urteko haurrak ditugu ikastolan, gela bereziak ditugu, BBB ere jarri dugu, eta guzti hori ez dago subentzionatua. BBB ez digute kontzertatu nahi izan Oñatin Institutua badagoelako. Gero. gimnasiarako bi irakasle ditugu, eta bakarra dago subentzionatua.
G. - 'Kilometroak'etik aterako duzuen dirua BBB subenizionatzeko ere izango da orduan.
E.–Bai, parte batean bai, laurden bat edo.

Andoni Zendoia, 'Tsantxiku' ikastolako zuzendaria.
Lourdes Idoiaga, 'Txantxiku' ikastolako lehendakaria.
25


GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
PertsonaiazIDOIAGA1

Azkenak
Eguneraketa berriak daude