Uste-bako alkar-izketa Orue bigarrenagaz


1965eko uztailaren 25ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Jose Luis Orue, Bilboko Atletikeko jokalaria
Uste-bako alkar-izketa Orue bigarrenagaz
Bilboko Concha kalea ziar ninyoyala, etxe batetik soldau morrosko ederra urten da.
–Agur "Abeletxe" lagun zarra! –diñost irriparrez–. Zer? Kasurik bez?
-Koontxo Koxe Luis! Parkatu. Soldau jantzi orrekin ezaut ezagutu. Izan be, ostikolari jantziakin mutiko galanta az i, baña artillero jan tzi orrekin andiagoa emoten dok Tallea arrapatzeko ez eban izango ik beatz-puntetan jarri bearrik. Nora bialdu abe ba?
–Iru egun daroadaz Basauri'n artilleriko gudaletxean. Zerbait aurreratu egin bai dot morrontza au neure ostikolaritzako etorkizunari buruz.
–Ondo deritxoat. Beraz... arg ibili ta... beste bat arte, Orue.
–Agurtzeko, eskua maiteki alkarri luzatzean, alako zerbait esan gurako begitadea oartu dautsot.
–Ezer nai dok ala? –diñotsot lagunduaz.
–Bai. Zuen ZERUKO ARGIA asteroko jator orren bitartez neure agurra bialdu nai neuskioe Bilbo ta Ondarru'ko adiskidieri, ta batez be. Los Rios'en misiolari aurkitzen dan José Luis nere osabeari. An be irakurtzen bai dabe gure asterokoa.
–Oro baño ezpadok, egingo yua gu ba! Geyago ondiño, neure itauneri zintzoro erantzutekotan, alkarizketa bat egingo yuagu, akeit-etxe artako mai baten inguruan.
–Guazan! –diñost irriparrez– Auxe izango da arazo oneitzaz euskeraz egingo dodan lenengo jarduna, Beste edozein izparringitakoak baño poz geyago emongo daust.
Kafetxua aurrean dogularik. asi naz galdezka:
–Bilboko Atleti'ra eldu baño len, nun jokatu izan dok?
–Ondarru'ko "Aurrera" gaztetaldean, Gipuzkoa'k bere izenean aukeraturiko sallean, eta bi urte «Basconia» taldean, au bigarren mallako zala.
–Igazko aroan, "Baracaldo"'n jokatu eban.
–Bai. Atleti'k arei eskiñita, barriz Bilboko talde nausira deitu ninduen arte. A! ta esan daitzadan, Bizkaiko sallean be ankeratua izan nintzala, orduan "Basconia"'n nengoan arren.
–Ostikolari lez, pozik andiña?
–Atleti'ko jantzia jantzi nebanekoa, "Basconia" taldearen aurka jokatzeko.
–Eure lenengo jokaldi aundi ortan ondo ibili intzan?
–Nik ala uste, aurrean Garay ta Benitez izan nebazan arren.
–Ta... naigaberik andiña?
–«Basconia» taldearekin irugarren mallara jatxi giñanean.
–Txo, ta... egun batez Atletikoak Santandertera eruan induen, orduan an "Racing" taldean jokatzen eban Yosu'ren ordez trukatzeko asmoz. Zer diñostak orretzaz?
–Ez giñala konpondu.
–Konpondu... zeñekin?
–"Racing"'ekin.
–Asko eskatu eban ala?
–Eskatu... garbi esateko, ez neban nai neure sendiarengandik aldendu. Aldentzekotan, lenengo mallako talde batera juango nintzan irabazi geyagorekin.
–Jakin legikek nungo taldea zan ori?
–Bi aste lenago Barcelona'n izan nintzan An "Español" taldeak sayo batzuk egin-azi eustazan.
–Jokaldiren bat egin al eban eurekin?
–Bat adiskidetasunean, "Badalona"'n kontra, erdiko aurrelari lez.
–Zerk urten yuan sayo ortatik?
–Biaramoneko egunkariak Katsas ta nire goralmen andiak egin ebezan. Nik "gol" bi sartu bai nebazan.
–Ta zer? An be ez eban aurkitu diru-girorik ala?
–"Basconia"'k askotxo eskatu biar izan eban nire truke. Bestekalde, Bilboko Atleti'k deituko eustanaren askuratxoa nabaitzen neban neure barruan.
–Baña i, papelen bitartez "Basconia"'ri lotuta egoan ezkero, bazkun orrek berak eritxona eskatu egikeoan edozeñi ire ordez.
–Baleiteke. Gañera orduko diretiba berriak artu-emon onak ebazan Atletikin.
–Orduan... etzuan esku-utsez lotuko Basauri'ko talde ori.
–Ala uste dot. Ta onetzaz diñardugun ezkero, jakin beye "Basconia"-zale batzuk, ixilpeko kontratu bat egiña nebala aurretiko diretibiagaz urte birako, ta bein aro bi orreik bete nebazalarik, azke nintzan edonora joateko. Ala ta be itxaron egin neban, iñori kalterik egin baga, gizon lez aldakuntza egiteko.
–Ostikoketaren gain, beste kirolik ?
–Pelotea eskuz. Keyak ataratzen dautsodaz. Igari-zale be banaz, baña ostikolariok galazota daukagu kirol ori.
–Igazi dan aroan Atleti'ren kolkuan egon azalarik, ezer ikasi dok?
–Beti ikasten da zerbait. Lagun jokalariak ezagutu, alkarren arteko jokalegean ezi ta abar. Lau partidu jokatu dodaz lenengo mallako talderik urtenenekin: "Valencia" "Barcelona", "Atlético de Madrid". ta «Córdoba»'ren aurka
-Jokaldi andi orreitan giro ona aurkitu eban.
. Giro ona... nik uste baño bultzada ta ostikada geyago nabai nebazan. Ta... ostikadok pelotearentzat izan ba'ziran!
–Azken itauna: Zer deritxok Gainza'ren autakuntzeari?
–Ta... zeuk zer deritxozu?
–Ointxe emon daustazak ederrak! Galdetzera etorri ta erantzuten amaitu bear.
Ba... nik pozarren irakurri nayuan Piru'ren autakuntza. Alde batetik, Atletirentzat berak izan daben zintzotasuna ordaintzen yakolako ta... ¡zer demontre! begiko yatalako. Baita be, Bilboko ostikolari taldearen zuzendari lez, beste batzuk aña egingo dabela uste dodalako.
Ta ik, artillero ona azan ezkero, ia ostiko-zelayetako sare guztiak pelotaz betetzen dozakan, datorren aro barrian!
–Eskerrekasko, zuri ta ZERUKO ARGIA'ri.
–Esango yautsagu.
ABELETXE
11

GaiezKirolaFutbolaTaldeakAthletic Cl
GaiezKirolaFutbolaJokalariak
PertsonaiazORUE1
EgileezABELETXE1Kirola

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude