Pako Aristi: "Prosa ezin hirira ekarri, erruralak dituk buruan ditudaneskemak"


1989ko uztailaren 16an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Pako Aristiti elkarrizketa.

"IRAILEKO IPUIN ETA POEMAK" KALERATU ELKAR-EKIN
Pako Aristi: "Prosa ezin hirira ekarri, erruralak dituk buruan ditudan eskemak"
Ipuinak ezagutzen genizkion Pakori, baina ez poesiarik. Bere liburu argitaratu berrian bietarik aurkitu dugu: ipuinak Pako Aristiren sinadurapean, eta poemak Sara Balasky heteronimoaren lumatik. Orain sei hilabete hasi omen zuen idazten eta udan osotu.
Pakorengandik hirugarren nobela esperoko zuen agian literatur zaletuak. Ipuinak dira ordea "Iraileko" hauetan dakartzanak, mahukapetik sorpresa eta guzti gainera, poemak ere tartekatu bait ditu heteronimo baten eskutik.
"Bat edo beste bai, baina lehendik ez nian poemarik probatu. Nik ez nekien poeta bat nuenik barruan. Poemak ez dituk oso landuak, a-golpe-de-riñon esaten den moduan eginak baizik, momentu gogor batzutan botatakoak".
Liburuaren egituran poemek zazpi ipuinen kontrapuntu gisan jokatzen dute, amodioa eta desamodioa gaitzat dutela, narratibak herri giroa du ingurune eta hirikoak edo ditugu poemak.
"Piskat ikusi nian ipuinetan zenbait gauza adierazi nahi nuela, baina beti zerbait ahaztu izan banu bezala. Orduan, holako puzzle batean hutsune batzuk beteko balira bezala datoz poemak. Eta kontrapuntu eginaz akaso".
Errurala narratiba eta hirikoa poesia
Pakoren ustez, liburu honetan narratiba eta poesia elkar konplementatzera datoz.
"Bi alderdi opuestoak nola konplementatzen diren esaten duk ba. Bikote askotan ikusten diagu bi pertsona oso desberdinak maiteminduta: bata altua eta bestea txikia, bata polita bestea zatarra, lodia eta mehea. Nolabaiteko sinbiosi bat, esango niake".
Ostera, galdetu nahi izan genion, noski, ea zergatik girotu dituen hain zuzen mundu erruralean ipuinak eta hirian poemak.
"Saio batzu kenduta, nola poesiak azken urteotan naturaren mundua jaso duen batik bat, eta nola nik kontra egiteko joera piskat badudan, ba poema urbanoak eta sortu nahi izan diat, nahiz eta barrutik horrela atera zaidan bestalde. Prosan igual pausua emana dago urbanotasun hori hartzeko... eta hala ere poesian errazago portunatu zaidak: Eta fletxa txiki batzuk bezala atera dituk".
Prosa idaztean ingurugiro erruralerako joera ezaguna da dena den Pako Aristigan,
"herri txikietako bizitza, esaldi pausatu eta luzeagoak. Donostian idatzi nizkian, baina herrira joan nauk. Ezin, ezin ekarri prosa. Horiek dituk buruan dauden eskemak, eta ez zegok aldatzerik hain bizkor".
Desamodioa gai duela, bihozpera agertu zen idazlea ere liburuaren aurkezpenean. Woody Allen-en September filmea gogorarazi digula aipatu genion.
"Ba begira, liburua pelikula ikusi baino lehenago pentsatua bazegoen ere, pelikula ikusi nuenean bururatu zitzaidan liburuari ere September deitzea. Horregatik gero "Iraileko ipuin eta poemak".
Nobela gordeta, gorputz hartzen
Ipuinak idazten ari zela entzuna genuen, eta guk pentsatu nobelarako zubia eraikitzen ziharduela Pakok.
"Ba nobela hor zegok, lehen bertsio amaitu batean. Gordeta, aparkatua zeukeat kutxa handi baten barruan sartua. 300 orrialde dituk eta urtebete edukiko diat han. Prosa urbanoaren intento bat baziok hor, etortzen duk hirira bai, baina oso seguru ez nengoenez, nahiago izan diat datorren udaberrian irakurri eta ea ze inpresio egiten didan".
Hemendik aurrerako asmoak bidaiatzekoak ditu. Cubara abiatuko omen da. Eta handik etorrita, motorra hartu eta penintsulari bira emango kostatik barrena.
"Jack Kerouac-en "On the Road" irakurri nian eta badakik, holako zerbait sartu zaidak".
GORKA ARRESE
Datorren urtean nobelari helduko dio. Bere prosa hirira ekartzen saiatuko omen da orduan.
60


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakARISTI1
PertsonaiazARISTI1
EgileezARRESE1Kultura

Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


Eguneraketa berriak daude