"Barne Sailak filosofia aldatu duen neurrian geuk geurea aldatu behar izan dugu"


1989ko maiatzaren 14an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Joseba Gómez, ERNEko Idazkari Orokorrari elkarrizkata
Joseba Gómez, ERNEko Idazkari Orokor berria
"Barne Sailak filosofia aldatu duen neurrian geuk geurea aldatu behar izan dugu"
ERNE sindikatoan Endika Etxeandiak eseritzen zuen Idazkari Orokorraren aulkia eseriko du Joseba Gómez Alonsok aurrerantzean. 31 urtetako ugaotar hau orain 3 urte egin zen ertzain eta sindikatoaren Arabako Idazkaritza lanetan ziharduen. Ezkondurik dagoen polizia honek filosofia berriaz dakusa Barne Saila eta ondorioz ERNEren egokitzea beharrezkotzat jotzen duela adierazi digu sindikato honek Bilbon duen egoitzan.
ARGIA.–ERNE sindikatoak betidanik zer esan frango eragin du prentsa mailan. Zertan da sindikatoa egun?
Joseba Gómez.–Iazko azaroak 23, 24 eta 25ean barne batzarre bat ospatu genuen bertan bi ponentzia aurkeztu zirelarik. Biok afiliatuen artean botatu ziren eta Endika Etxeandiak eta bost kidek aurkeztutakoa suertatu zen irabazle eta egun ERNEren lerroak marrazten dituena dugu. Azarotik hona delegatu junta orokor bi egin dira eta hauetako batek junta zuzendariak Idazkari Orokorraren izendapen berria eskatu zuen eta ni aukeratu naute.
Une honetan 89ko eskakizun taula aurkeztu dugu eta urtarriletik hona Barne sailarekin batzartzen ari gara. Badirudi Saila jarrera ona erakusten ari dela eta ondorioz zenbait pundu konponduz doaz.
A.–ERNEren Idazkari Orokorra izendatu berria zara; gurea bezalako Herri batean zaila al da egun ertzaina izatea?
J.G.–Niri bederen ertzaina izateak ez dit inolako arazorik eragin. Ez gara persegituak sentitzen eta froga nagusia duzu edonon ari garela aurpegia ematen.
A.–Zein polizi eredua bultzatzen du egungo ERNE polizia sindikatuak?
J.G.– Guk batzarrera eramandako ponentzian ERNEk bultzatzen duen polizi-eredua aurkeztu genuen, hau da, polizia zibila, demokrata, Herriarena eta Herriarentzat egina. Hiru berezitasun lituzke polizia honek: asistentziarena, prebentibotasunarena eta delituaren errepresioarena..
A.– ELLA-Ertzantzari salatzen zaion bezalaxe, egungo ERNEri ere, Barne kontseilaritzatik hurbil dagoen sindikatoa dela leporatzen zaio.
J.G.– Hori ez da horrela. ERNEk jaiotzetik dituen jatorrizko printzipioak defendatzen darrai, hala ere, honelako kritikak parte batetik bakarrik datozkigu baina egia da Kontseilaritzak egin duen barne berregituraketa dela bide, aurreko kontseilariarekin itxiak genuen hainbat ate egun irekiak ditugula. Horregatik diot garai batean salatzen ziren makina bat pundu egun konponduz doazela eta Kontseilaritzak lehen juntaren espedientea errepasatzeko agindua eman digun bezalaxe, betetzea espero dugu.
Kontseilaritzak filosofia aldatu duen neurrian geuk geurea aldatu behar izan dugu.
A.–Zuk ez al duzu uste egungo ERNErekin Kontseilaritza erosoago dagoenik?
J.G.–Ezin du inoiz eroso egon, borroka sindikal batean fronte guztiak beti irekiak bait daude. Normaltasunatik ateratzen diren puntutan ari gara elkar lanean eta lerro horretan gabiltza; behar bada, eta zorionez, egunero prentsan eta pilpilean egoteagatik ateak ixten bazizkiguten, orain irekiak diren ate horiek probetxatuz elkar konpontzen dugu. Hala ere, honek ez du esan nahi inorekin lan paraleloa egiten dugunik; eskakizun sindikalak eginez fronte guztiak irekiak ditugu.
A.– Elkarte autonomikoak sortzen dituen beharrekin bat al dator egun dugun polizia kopurua?
J.G.– Azaroako batzarrean irabazi zuen gure ponentzian agertzen den proiektoak Ertzantza eta udaltzaingoaren arteko koordinaketa bultzatzen du, batez ere, edozein istripu edo delituen aurrean nahaspilaren itxura eman ez dezagun.
Gu kalera Herriaren borondatez irten ginen, eta honetan eta Euskadiko herri guztietan zabaldurik egon behar dugula oinarrituz, udaltzaingoarekin koordinaketa bilatu behar dugu.
A.–Zer isladatzen du hainbeste polizia moeta egoteak?
J.G.– Galdera honek bere garaian euskal Legebiltzarrak exekutibo autonomoari errepliege-despliegea nola eman behar zen agindu ziola gogoarazi dit. Guk Parlamentuaren agindu hura bete dadin aldarrikatzen dugu eta kontu honetan oso argi dagoen Gernikako estatutua goitik behera betetzea espero dugu.
A.–Estatutua bete eta despliegea burutu ostean, indar polizial bakarra izango zaretela uste duzu?
J.G.–Noski. Hauxe da estatutuaren asmoa eta guk eskatzen duguna da despliege hau gertatuz gero, ez dadila inorentzat traumatikoa izan.
A.–Orain egun gutxi Juan Lasa kontseilaria eta lehentxeago Ertzantzaren Zuzendari Orokorra den Baltasar Marinek Alemaniako 'lander' batera joan dira bertako polizia ereduaz jabetzera. Posible al da polizia alemaniarraren eredua Ertzantzan ezartzea?
J.G.–Aipatzen duzun bidaia honen berririk ez daukat baina teknika onak ekartzea den guztia–polizia alemaniarra ona bait da polizia bezala–begi onez ikusiko genuke, baina beti ere, ERNEk bultzatzen duen polizia moetaren berezitasunekin. Ez dakit ziur, baina Alemaniara eredu desberdinak ikustera joan ahal izan dira, Inglaterrakoa ere ikutu zen... Euskadin zein eredu litzatekeen hoberen ikusten izango dira Kontseilaria eta Zuzendaria.
A.–Galdera egin dizut euskaldunoi alemaniar eredua aipatuz gero, Martin Villak Alemaniatik ekarri zuen errepresio eredua gogoarazten digulako berehala; hiritarren kontrol zorrotza...
J.G.–Ez dakit zein helburuz egin duten bidaia hau baina pentsatu nahi dut, beste batzuetan Beljikara edo Holandara joan diren bezalaxe, ereduak ikusi eta bat aukeratzera joango zirela.
A.–Baltasar Marin eta Juan Lasak alemaniar polizia eredua ekarriko baligute?
J.G.–Ez dakit ziur zertan den alemaniar eredu hori. Guk europar poliziekin harreman gutxi dugu eta Kontseilaritzak proposatuko lukeen ereduaren berri guri ematerakoan aztertu beharko genuke. Hala ere, Europan polizia eredu asko dago eta ez da derrigorrez bakarra aukeratu behar.
A.–Europar poliziekin harreman gutxi dituzuela esan duzu. Zein harreman izan dituzue?
J.G.–Nazioarteko Polizi Sindikatuen Konfederakundearen Idazkari Orokorrarekin eta beste kideren batekin soilik. Konfederakunde bat denez, hainbat poliziaren informazioa jaso eta gurea ezagutarazten dugu. Ez gehiagorik.
A.–Gaiez aldatuz, promozio bat osatzeko deia egiten denean 300-400 postu betetzeko gutxienez 3.000 gazte aurkezten da. Erizpide fisiko eta abarrez gain, hautaketa egiterakoan bahe ideologikoren baten berririk ba al duzue?
J.C.–Kritika hau egin ez dadin jarraipenezko batzorde bat eratzea eskatu diogu gure Sailari, Ertzantzan esku hartu nahi duen hiritar orok Arkauteko akademiara sartzeko aukera berdinak eduki ditzan, ustezko kontu horiek gerta ez daitezen alegia. Kritika hauek, batez ere, 4. promozioarekin egin ziren baina Arkauten sartzeko jarraipenezko batzorde honekin arazorik ez luke egon beharko. Garbi dugu Euskadin ideologia desberdineko jende asko dagoen bezalatsu Ertzantzan ere ideologia desberdineko gizabanakoek egon behar dutela.
A.–Baina PNVk alderdiaren polizia bat edukitzeko asmorik baino zertxobait gehiago ez al du eduki?
J.G.–Aurreko galderaren lerro beretik erantzungo dizut. Kritika hauek ekidin asmoz, Euskadiko alderdi parlamentari guztiek 4. promozio haren kontu guztiak argitzeko aukera izan zuten; ERNEk gobernuari interpelazioak egin ziezaioten proposatu zien alderdiei, hau da, Parlamentuak konponbidea eskuetan izan zuen baina inor ez zen 'busti' eta orduan ERNEk jarraipenezko batzorde hau osatzea proposatu du.
A.–Bestalde, Aljerreko mahaia indarrean zegoenean, ERNEko aurreko Idazkari orokorra zen Endika Etxeandiak akordioren batera iritsiz gero begi onez ikusiko zukeela zion. Mahaia geldirik dago, neurri polizialak indarrean...
J.G.–Euskadiko beste edozein hiritarrek bezalatsu begi onez ikusiko nuke Aljerian akordioren bat erdiestea. Denon lasaitasunerako, onuragarria litzateke bi aldeentzat akordiora iristea, zeren nik ere sortu ziren itxaropen haiekin begi onez ikusiko nuen konponbidea.
A.–Mahaia hautsi denetik, neurri polizial hutsez konpondu al daiteke egungo Euskal Herriko egoera?
J.G.–Nik negoziaketa horiek berriro ere suertatuko direla pentsatu nahi dut; diren negoziaketa moeta direla beti elkar hizketa jarraitzeko ate bat irekia gelditzen dela ulertzen dut eta esan dizudan bezala, elkar hizketa hauek epe ezjakin batean berriro jazoko direla uste dut.
A.–Eta aipatzen duzun elkar hizketa hori jazoko ez balitz, neurri polizialak aski al lirateke arazoa konpontzeko?
J.G.–Horregatik diot arazoa konpontzeko epe ez oso luze batean bi aldeen artean elkar hizketa hori edo horiek suertatuko direla.
A.–Polizia kopurua aipatu dugunean Gernikako estatutua bete behar dela erantzun duzu. Zein epe dakusazue despliegeari dagokionez, Gernikako estatutua bere osotasunean bete dadin.
J.G.–Epeetaz ezin gara mintzatu guztia oso mantso doalako, aurten ez da batere despliegerik egin. 9. promozioak Arkauten sartzear egon beharko zukeen eta guztira 14-15 bat promozio egon beharko duela uste dut. Despliegearen ardura Seguritate Juntarena da eta batzartzen diren erritmoari so eginez gero, sor daitezkeen atzerapenak begibistakoak dira.
A.–Amaitzeko, zein harreman moeta izan ohi duzue Policia Nacional eta Guardia Civil ekin?
J.G.–Arkautera ertzain izateko asmoz ideologia desberdineko gazteak joaten badira, Estatuko gainontzerako gorputz polizialetan gauza bera gertatuko da. Batzuk elkarrekin ongi konponduko gara eta beste batzuk berriz... Gizabanako bakoitza mundu bat da eta norberak daki zer egiten duen, agurtu, lan harreman soilak izan edo ezer ez.
BARTOLO
"Eskakizun sindikalak eginez fronte guztiak irekiak ditugu".
"Garbi dugu Euskadin ideologia desberdineko jende asko dagoen bezalatsu Ertzantzan ere ideologia desberdineko gizabanakoek egon behar dutela".
Elkar hizketa hauek (Aljeriakoak) epe ezjakin batean berriro jazoko direla uste du Joseba Gómezek.
13-15


GaiezEkonomiaLehen sektoNekazaritza
GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaERNE
PertsonaiazGOMEZ3

Azkenak
2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


Eguneraketa berriak daude