Iñaki Alkiza, estadio berria esku batean ekipo zaharra bestean


1989ko martxoaren 12an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Errealeko presidentea den Iñaki Alkizari elkarrizketa.

Errealeko presidentea Atotxako zelaia noiz utziko desiatzen
Iñaki Alkiza, estadio berria esku batean ekipo zaharra bestean
Elkarrizketez nekatuta dagoela azaldu digu Iñaki Alkizak Errealeko aretoan sartu bezain pronto, baina Donostiako taldeak gaur egun dituen arazoei buruz bere iritzia jasotzea lortu dugu. "Estadioa" izan da elkarrizketaren ardatza, honezaz gain beste zenbait gai ere jorratu ditugularik.
Duela zortzi edo bederatzi urtetik hona, Atotxako futbol zelai zaharra uzteko ahaleginetan ari da Donostiako ekipoa, azkenik Anoetako estadioa irtenbide bakarra bilakatu delarik dirudielarik, Errealaren eritziaren aurka.
"Anoetan soilik estadioa egiteko aukera dago. Bai gobernua, bai diputazioa eta bai udaletxeko jendea estadioaren aldeko agertu dira. Guri kanpoa eraikitzea atsegingo litzaiguke, baina dirua jaso nahi badugu estadioa egin behar dugu".
Diru publikoaren erabilera
Prentsa mailan erabiltzen diren zenbakien arabera, 2.000 miloietako proiektua dugu Anoetakoa, azkenik gauzatuz gero diru publiko frango erabiliko delarik erakunde pribatu baten baitan garatuko den honelako proiektu batetan.
"Erakundeen arteko harremanak nahiko aurreratuak daude, eta gutxinaka gatxinaka akordio batetara ailatzen ari gara". Eginiko zatiketaren arabera, udaletxeak, gobernuak eta diputazioak 800 bat miloi ipiniko dituzte, CSD delakoak 700 bat miloi eta azkenik zelaiaren "jabea" izango dena, hots, Errealak 500 miloi ipiniko ditu. "Guk orain daukagun arazo nagusia, jarri behar dugun dirutzaren jatorria da, hain zuzen ere hortan gabiltzalarik".
Atotxakoa udal futbol zelaia izaki, Erreala da bertan aritzen den ekipo bakarra. Gauzatu beharreko estadioaren inguruan, atletismoaren mundutik batipat, kritika frango entzun ahal izan dira azken hilabeteotan, Errealaren baitan, kanpoaren "jabe" izatea bait da helburua.
"Gure helburua, estadioan Atotxan gauden bezala egotea da. Nik uste dut atletismoko mitinak eta burutuko direla estadioan bertan, baina ez gaude Julio Iglesias eta partidu politikoak adibidez, bertan iharduteko prest, hortik ez gara pasako".
Dakusagunez, Erreala izango da bertan arituko den futbol ekipo bakarra, dirua ordea Gipuzkoar ororen poltsikutik aterako da, nola konpreni daiteke hau?
"Arrazoi horrexegatik ez da egiten kanpoa, ez da Errealaren estadioa izango, Euskal Herriko esatadioa baizik. Atotxan ere futbol zelaia ez da gurea, udaletxearena da".
Azpiegitura kaxkarra
Ezin aipatu gabe utzi noski, Errealak duela urte batzuk Zubietako kanpoaren alde eginiko apostua, hor sartutako diru kopurua ez bait da txantxetakoa. Anoetako estadioa gauzatuz gero, Errealak ez du Zubietako ingurunea bertan behera uzteko asmoa, are gehiago, berrikuntzak egiten dihardute Donostiako ekipokoek.
"Hori ezin da bertan behera utzi –dio Iñakik–, diru dexente sartu bait dugu, eta geinera oraindik ere hortan ari gara. Orain artean darabilzkigun kanpoez gain, bi hilabete barru beste bi kanpo berriren jabe izango gara".
Gipuzkoako futbol federakuntzaren gidaritzapean bi dira Donostiako ekipoek erabilgai dituzten zelaiak, Anoeta eta Matigoxotegikoa hain zuzen ere. Datu honen aurkezpen soilak, garbi azaltzen du Donostiak kirol mailan duen azpiegitura kaxkarra. Egoera honi jaramonik egin gabe, soilik goi mailako kirolarien probetxurako gertatuko den eraikuntza bati ekingo diote erakundeek.
"Estadioa gauzatuz gero, egoerak orain bezala jarraituko du. Dena dela esan beharra dago, estadioaren alboan beste zelai txiki bat egingo dutela, guztien erabilerarako noski".
Estadioaren arazoa saieskatuz, aurten taldeak eskeinitako kirol maila aztertzeari ekin diogu, birritan tira behar izan diogularik Iñakiri mingainetik balorazio bat eman dezan.
"Balorazio bat ematea oso zaila da. Dena den kontuan eduki behar dugu, urte hasieran hiru mutil joan zitzaizkigula, gerta zekigukenaz bildur ginelarik".
Etxekoen aldeko apostua
Nahiz eta Iñakik ez aipatu, jende artean nolabaiteko dezepzioa soma daiteke, hau errege kopan kanporatuak izan ondoren areagotu egin delarik.
"Errege kopan esperantza handiak geneuzkan, aurreko urteetan oso denboraldi bikainak egin bait ditugu honako txapelketan. Baina azken neurketan Oviedok kriston jipoia eman zigun. Europan ordea oraindik hor gaude, nahiz eta kontraesana iruditu, lehengo urtean ekipoa hobeago batekin bigarren txandan kanporatu bait ziguten. Azkenik, eta ligako txapelketari dagokionez, lehengo urtean hobeto geunden, baina garbi dago ez dugula etsi behar".
Errealeko jokalarien jaiotze datan gainbegirada bat emanez gero, desoreka nabari bat soma daiteke: sei-zazpi bat jokalarik 30 urte inguru dute, eta beste 10-11 batek 22 urtetik beherakoak dira. Orainartean etxeko jokalariak izan badira ekipoaren ardatza, taldearen bilakaera ikusiz, jokalari atzerritarrez hitzegiten hasi dira zenbait kazetari.
"Eztabaida hori, neri dagokidanez behintzat, ez da halakorik izan. Hori kazetariren batek sortutako eztabaida da. Neri oraindaino ez zait inolako bazkiderik etorri halako eskakizunik egiten".
Errealetikan pasa diren atzerritarrak, esku bakar batekin zenba daitezke, lortutako garaipenak etxeko jokalariekin lortu direlarik.
"Neretzako atzerritarrak ez dira Frantziarrak eta Britaniarrak soilik, esaten den bezala, Ebrotik berakoak baizik".
Jokalariei dagokienez aldaketarik eman ez baldin bada ere, entrenatzailearen esparruan atzerritar bat dugu Donostiako aulkian eserita azken urteotan. Entrenatzaile galesarekin, taldeak izaera berezi bat bereganatu zuelarik. Hau honela izaki, etxeko entrenatzaileei buruz galdetu diogu Alkizari:
"Duela lau urte, ekipoak Ormaetxearekin zazpi urte pasa ondoren beherakada bat pairatu beharra izan zuela ikusi genuenean, egoerari irtenbide bat aurkitu beharrean aurkitu ginen. Bi ziren garai hartan genituen aukerak: Sestao taldean aritzen zen Javi Irureta batetik eta Toshack galestarra bestetik. Irureta ez hautatzearen arrazoia, bere esperientzia eza izan zen, orduan urte bakar bat bait zeraman Sestaoko taldea gidatzen".
Orainartean entrenatzailea eta jokalarien arteko harremanak onak izan baldin badira ere, azken asteotan deseroso azaldu izan dira jokalariak entrenatzailearen zenbait adierazpenekin Madriden aurka jokatu beharreko partiduaren aurretik batipat.
"Era horretako gatazkak leku guztietan izaten dira, gehienbat ekipoa ondo ez doanean azaleratzen direlarik. Dena dela azken asteoteko gatazkak entrenatzailearen eta jokalarien artekoak izan dira, honez gero gaindituta daudelarik, entrenatzaile bera aritu bait da banan bana jokalariekin hizketan".
I.GOIKOETXEA
Iñaki Alkizak, 'sinisteko ikusi egin behar' zioen estadio benrria dela-ta.
Duela 8 hilabete pasatxo, beste lau urtetarako presidente gisa aukeratua izan da Iñaki Alkiza.
42-43


GaiezKirolaFutbolaTaldeakReal Socied
GaiezKirolaFutbolaLehendakari
PertsonaiazALKIZA2
EgileezGOIKOETXEA5Kirola

Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude