K. Amestoi: "Ez dago kondalari tradiziorik; kondalariaren lana bertsolariek egin dute"


1989ko otsailaren 28an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
K. Amestoi bertsolariari elkarrizketa

«ZEHARBIDEKO BERRI» IKUSGARRIA ESTREINATUKO BAIONAN ETA MARTXOAN BI KASETA GRABATUKO IZ DISKOETXEAREKIN
K. Amestoi: "Ez dago kondalari tradiziorik; kondalariaren lana bertsolariek egin dute"
Ostiral honetan estreinatuko du Koldo Amestoik bere ikusgarri berria. Berarekin solastatseko deitu genion telefonoz Hazparnera, baina erantzungailu automatikoak ihardesten zigun: musika doinu bareak laguntzen zion kondalariaren ahots eztiari. Abisua utzi genion.
Patxak antolatutako Rock Egunean topatu gara Koldo Amestoirekin. Berak ere parte hartzen bait zuen bere ipuinak kondatuz festa egun hartan. Jakinik "Zeharbide berri" ikusgarria prestatu duela, bere lanaz zenbait argibide jasotzeko mintzatu gara berarekin.
ABGIA.–Gaur egun Koldo Amestoi pertsona ezaguna da, baina publikoak ezagutzen al du kondalaritza?
K.AMESTOI.–Bide batzuk badira, bai, urratzeko hortan, jendeak ez bait daki xuxen zer den kondalaritza, antzerkia den ala ez... Zazpi urte ari naizela ipuinak sortuz, ez dela baitezpada haurrentzat erranez. Gure tokia egin behar dugu.
Zertan dago kondalaritza Euskal Herrian.
K.A.–Biga gaude profesionalki lanean. Gertatzen da kondalari tradiziorik ez dagoela hemen. Ene ustez bertsolaria izan da kondalaria, zurrumurru eta beste hainbat istorio hartu ditu eta bertsotan esan, horiek kantu bilakatu direla. Egia da kantu zaharretan atxematen direla, ipuin tradizionalak, ez Euskal Herrikoak bakarrik, bai eta Europa guztian atxeman ahal direnak. Eta kasik segur naiz bertsolari batzuk kantuetan sartu dituztela zenbait istorio.
Izan dira kondalariak bestela ere, baina etxeetan, etxeko lanak egin beharrarekin hemen ez dira ibili beste herrietan bezala. Lan hori bertsolariek egin dute. Barandiaranen eta Azkueren ipuin bildumak aztertu ditut, eta materiale oso aberatsa atxeman, betiko ipuinak direnak. Horregatik kanpoko ipuin asko irakurtzeko joera ere badut, baliatzen ditudalarik gero ene saioetan.
A.–Arrakastarik badu kondalaritzak?
K.A.–Estatu frantsesean arrakasta handikoa da kondalaritza. Pariseko leku batzutan guretzat exotikoak diren kondalariak ibiltzen dira. Afrikarrak, adibidez. Bidaia izugarri ederrak egiten dira haiekin.
Espresio moeta hori zabaltzen ari dela uste dut. Enetzat ordea, kanpoan ibilten naizelarik, zailagoa da gure hizkuntza ez bait dute ulertzen. Orduan salatzen naiz kondu bat egiten, euskaraz beti lehenik, hizkuntzaren musika entzun dezaten, eta gero frantsesez, kondatutakoa uler dezaten.
A.–Badakigu aurtengo proiektu anitz badituzula.
K. A .–Bai , aurten zazpigarren urtea hasten dut profesional gisa. Ene iraultzaren urtea izango da. Enetzat zazpi zenbaki hori interesantea da, xifra magikoa.
Gertatzen da aurten Frantziako iraultzaren 200. urteurrena dela eta erabaki dut ikusgarri berri bat asmatzea giza eskubideetaz. Istorio horretan sobera sartu gabe itsura batzuk lantzen ditut horren inguruan, munduaren barrena itzulia eginaz. Giza eskubideen oinarrizko papera edo ideiatarik abiatzen naiz, lehen eskribu hori emazte batek hartzen duela. Emazte hori izan liteke askatasuna, errepublika edo nahi dena, eta emazte hori abiatzen da munduaren itzulia egiteko. Euskal Herritik hasiz, Frantzian zehar Ameriketan gaindi. Eskribu hori galdu egingo du emazteak, esku batetik bestera pasatuko dela, saldu, galdu, itsasoan erori... Paper hori erortzen den toki guztietan izaten da ipuin bat eta giza eskubideak hunkitzen dituen gauza bat. Hori da istorioa, eta «Zeharbideko berri» bere izena. Neretzat hori hunkitzea zen nere lehen iraultza.
A.–Musikarik izanen da...
K.A.–Teknikalari batekin eginen dut lana, argiez arduratuko dena. Musika ere sartzen dut eta nihaurrek asmatutako tresna ttiki batzuk ipuinetan sartzen ditut. Nortasun berezi bat ukanen dute ere giroa sortzeko.
A.–Zenbat emanaldi egitea espero duzu?
K.A.–Betidanik erran dut euskáraz bizi behar dudala. Baina gertatzen da euskaraz bakarrik ez naizela bizitzen ahal, ez naizela aski ibilizen eta ene gauzak ez ditudala aski saltzen.
Horregatik promozio agentzia bat sortzea erabaki dugu. Berez euskaraz ibiltzen naiz hemen, baina beste posibilitateak ere baditut frantsesez egiteko, beste kondalari batzuekin topaketa batzuetan aritzeko, eskoletan eta abar.
Orain arte eskatzen zidatelarik frantsesez ere egiteko joaiten nintzen. Aurten ahal bezainbat ikusgarriaeuskaraz eginen dut. Aurkeztuko dudan lehen saioan, Baionan otsailaren 24an, osoki euskaraz izango da eta bestela frantsesez ere. Bi pista dira neretzat, aldaketa bat.
A.–Maiatz-ekin liburua argitaratu zenuen.
K.A.–Maiatz argitaletxearekin Durangogko azokarako ipuin bilduma bat izkiriatu nuen. Urrats inportantea izan da ere, plazer egin bait dit.
Aurten landu nahi dudan beste pista bat da ordea, erratea ipuina ez dela bakarrik haurrentzat egina. Helduak hunkitu nahi ditut.
A.–Kondalari batek harreman asko du publikoarekin.
K.A.–Horretan da batik bat antzerkiarekiko desberdintasuna. Nik hitz egin behar dut jendearekin. Harremanik gabeko horrelako ikusgarri batzu egin ditudalarik, benetako frakasoa izan da, hotz hotza geratzen zen.
Publikoaren erantzun ezakbeldurra ematen zidan. Utzi dut hori, eta gehiago ari haiz asmaketekin, jolasekin, jendea lasaitzeko eta jendearekin komunikatzeko.
A.–Eta orain zerbait prestatzen ari zara grabatua izan dadin, ezta?
K.A.–Bai. Bi kaseta izanen dira. Aspaldidanik egin nahi nuen gauza bat da. Eta nola aldi honetan IZ diskaetxekoek galdegin dautaten irakaskuntza munduan kondalaritza sartzeko posibilitateak landu behar dituztela, ekinen diogu.
Lan hori ez da haurrentzat egina izanen bakarrik, orokorragoa baizik. Idekia-izanen da. Kaseta bat Euskal Herriko ipuinekin eginen dugu, eta bestea kanpokoekin. Uste dut martxoaren 16 eta 17an grabatuko duguia zuzene.an, biziago bait da publikoa bertan dagoelarik. Saio polita izanen dela uste dugu.
Ahots goxoa dario Koldo Amestoiri Kalabari xamarraren hariari kontu kontari erraz jarraikitzeko modukoa. Solasean, irribarrea espresio anitzez itxuraldotzen zaio eta eskuek bere doinuarekin batera egiten diote ihes. Baionan ikasiko dugu ostiral eta larunbatean "Zeharbideko berri" ikusgarri berriarekin eta baliteke laster batean Hegoaldean ere bere kontakizunez gozatu ahal izatea, Hernaniko Ttanttaka taldeak gonbidatuko ote duen jakin bait dugu.
IXABEL ETXEBERRIA
46-47


GaiezKulturaKulturgintz
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaBesteak
PertsonaiazAMESTOI1
EgileezETXEBERRI11Kultura

Azkenak
Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


2025-08-12 | Mikel Aramendi
Zergatik halako muga-zerga AEBek Indiari?

Asteko albiste nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe: ehuneko 50eko muga-zerga ezarri die Trump administrazioak Indiatik datozkien esportazioei. Brasilekin parekatuta, zerga estatubatuar astunenak pairatu beharko dituen ekonomia handia izango da, aldaketarik ezean,... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Eguneraketa berriak daude