"Tregua lehertzeko baldintzak prestatzen ari da PSOE"


1989ko otsailaren 19an
Gorka Martinez politikoari elkarrizketa

Gorka Martinez, Herri Batasunako Mahai Nazionalekoa
"Tregua lehertzeko baldintzak prestatzen ari da PSOE"
Euskal Herriko politikaz galderak egiterakoan irrifar txiki bat egin eta emeki emeki erantzuten duen pertsona da Gorka Martinez Bilbao. Herri Batasunako Mahai Nazionalekoa eta sasi espektatiba guztiak alde batetara utzi behar direla pentsatzen duenetakoa, ez du PSOEren negoziatzeko borondetean sinesten. Garai latzak datozela eta era askotako kalapitak ezagutzeko aukera izango dugula iragarri digu abertzale honek.
ARGIA.–Alde batetik, Herri Batasunak Madrilek errekamaran duen kartutxotzat hartzen du Eusko Alkartasuna, eta bestetik, hurbilen duen indar politikoa omen du, nolatan ulertzen da hau?
Gorka Martinez.– Horren baitan indar eta espazio politikoak aztertzeko joera oker bat dago. Jakin badakigu, PNV eta EAko oinarri eta indar elektorala euskal abertzalea dela eta ez diola erosotasun espainolistari erantzuten. Bere erizpide nazionala benetako subirotasun baten bila dabil eta ez diote ez autodeterminazio eskubideari ez eta independentziari uko egiten konnotazio politiko posibilista batzuengatik.
Arazoa ez dago oinarri hauekin, alderdi politikoon zuzendaritzarekin baizik, honela, PNV eta EAren zuzendaritzen artean ez dago desberditasunik. Eusko Alkartasunak PNVtik aldendu nahi du, eta era berean, Askapen mugimenduaren multzotik, non honen askatasun sozial eta nazionalaren koordenadak errealitate zientifito batetan eta gizartea benetan eraldatzeko errealitate batetan oinarritzen diren. Pundu honetan, PNVek bezalaxe, euskal burgesia industrialaren defentsa egiten du eta EA, Baskongaden–Nafarroa alde batetara utziaz noski, gerora begira zer etekin emango duen gordetzen den giltza bait da–proiektuaren eraikuntzan arazoak dituen neurri berean, pertsonalismoaren arazoan murgildu da.
A.–Non dakusazu PNV eta EAren zuzendaritzek Herri Batasuna hain gogor erasotzeko arrazoia?
G.M.–Bi zuzendaritza hauek oso beligerante agertu dira, batipat EAkoa. Azken honek Askapen mugimenduarekin eta bereziki ETArekin, gogor ekiten du, eta Herri Batasuna gauero azaltzen zaion mamu txarra da. EAk ez duen esparru politiko bat behar du, PNV eta Herri Batasunaren –Askapen mugimenduaren adierazpen gisa– artean dagoena eta hor ez da kokagunerik. Gestoreen eta burgesiaren konfidantza lortu nahi duenez, jakin badaki Herri honetan gu erasotzen erdiesten dela hori. Hala ere, egunotan garbi ikusten ari gara EA nekatzen, ahultzen ari dela: jendeak ihes egiten dio, bere jendeak Euskadiko arazoa negoziaketa politiko baten bidetik bakarrik konpondu daitekeela dakusa eta alderdi honetako arduradun politiko batzuk ez dute ETAren borroka armatua terrorismotzat jotzen, borroka armatutzat baizik, Imanol Beristainek adibidez; beraz, nahiz praktikan nahiz identifikapen alorrean hainbat printza gertatu zaio.
A.–Orduan, jasaten duen ahuleziak zer ekarriko dio EAri?
G.M.–Desgaste hau gertatu behar zitzaion eta azkenean PNV eta Earen artean hurbilpen bat suertatuko da. Hori bai, Garaikoetxea jauna galtzaile bakarra izango da, Arzalluzek ez bait dio orain arte egindakoa barkatuko. Cuerda EAn urpekari gisa izaten, PNVk jokatzen jakin izan duela erakutsi du.
Bestalde, EAren oinarria ez da saltsa honetan eroso kokatzen, eta gauzak argi azaldu ez zaizkionez, gure mezua argitu eta hurbiltzen saiatzen gara, bultzatu nahi duten enfrentamendu sozial eta zibila hurbilpen batetan bilaka dadin. Gasteizko paktuarekin goitik homogeinizazio bat bilatu da eta orain kalea harrapatu nahi dute, gogoratu bestela Eibar eta Elgoibarko manifestapenak, orain gutxi Bilbon 'Gesto por la Paz'ekoa eta horrelakoak.
A.– Agian minimoetaz ezin da aipamenik egin, baina zein baldintza minimotan joango litzateke Herri Batasuna udaletxeak ez diren instituzioetara?
G.M.– Baldintzak dinamikoak dira eta bilakaerak eta prozesoak bultzatuko dituzte. Orain arte zenbait instituziotara ez joateko baldintzek bizIrik diraute eta zein baldintza litzetekeen behar? Marko juridiko-politikoaren aldaketak eragingo luke gure jokaera aldaketa. Instituzioena oso gai serioa da eta ezin dira 'tapadera' gisa erabili; guztiek eraikitzeko balio bat behar dute izan, efektiboak izatea alegia. Iruñeko nahiz Gasteizko parlamentuek ez dute konpetentzia nahikorik ezer berririk eraikitzeko, Konstituzio espainiarrak agintzen duen gobernu zentralaren pean daudenez, gure lurraldetasuna zatitzen dutenez, eta gobernu zibilen kontrol estuaz bizi direnez ez dira ez erabilgarri ez probetxagarri gure Herri proiektua eraikitzeko. Horregatik esfortzuak beste borroka moeta batetara zuzendu ditugu, emaitza oparoagoak eman ditzaten eta ditugun indarrak zeharo sakabanatuak gerta ez daitezen.
Horregatik diot borroka instituzionala oso inportantea dela, baina egun masa borroka eta borroka armatua determinanteagoak direla ere bai. Gure esfortzu horiek negoziaketa politikoetara eramaterakoan, egun Euskadi-Estatuaren arteko 'arazoa' konpontzeko dauden borondateak ikusiko ditugu. HBri instituzioetara joateko egiten zaizkion deialdiek ez dute balezko erantzunik, esan bezala, instituzio antzuak direlako.
A.–Zer ari da Aljerren burutzen?
G.M.–Egun Aljerren elkar hizketa politiko batetarako mahaia nola artikulatzen den dago auzian. Aljerren ez da ezer negoziatzen ari. Bi lagun antagonista mahai baten inguruan eseri eta hara zerk eramaten dituen eztabaidatuko dute.
Urte hauetan suertatzen ari den borrokak desgaste handia eragin dio Estatuari eta gure helburua Herriari kendu zaizkion eskubideak eta berezkoa duen subiranotasuna errekuperatzea da. Honetaz mintzatuko dira eta biharko egunean, Aljerren edo edonon, negoziaketa burutuko da; hau da, KASen alternatiba taktikoa oinarritzat duelarik, gure programa politikoaren aplikapen erritmoak negoziatuko dira; ez gure programa, Herri bezala ditugun eskubideak ez bait dira negoziagai.
A.– Alderdi politiko bakoitzak bere informazio iturriak ditu eta zuek zeuena izango duzue, noski. Aljerrekoa zertan da une honetan, aurrera al doa?
G.M.–Garai batetan kontaktoak polizialak ziren neurrian eta egun gobernuaren eta ETAren arteko kontaktoak direnean aurrera goaz. Aurrerakada ez da espektakularra, mantso doa eta presio ikaragarri batez.
Aurreko urteotan kontaktoak gertatu diren hein berean militanteen erahilketak ikusi ditugu, atxiloketak, GAL taldea, deportatuak, entregatuak, estraditatuak, presoenganako tratu latza, tortura..., baina, hala ere, kontakto polizialetatik politikoetara pasa behar izan dute, batez ere, Askapen mugimenduak ofentsiba horri eutsi eta aurre egiteko gaitasuna izan duelako.
A.– Eta hurrengo urratsa zein izan daiteke?
G.M.–Aurrerakada ezin da neurtu zenbat kontakto jazo diren zenbatzen. Aljerren, gehienez, negoziatzeko egutegi baten akordioa onartzea lortuko da, beste edozein espektatiba faltsu baino, arriskutsua izan daiteke, ez bait dut uste gobernuak momentu honetan oso esku zabal jokatzeto ahalmenik duenik, atzetik militarrak eta oligarkia espainiarra dauka eta. Horregatik garbi diogu PSOEk tregua hau europar parlamenturako hauteskundeetara luzatu nahi duela soilik, horretarako, gainera, Askapen mugimenduari pundu askotan amore eskatzen zaiolarik; horretara prest ez gaudenez, tregua lehertu egin nahi du PSOEk; honek kontraesanak baditu, Europako Elkarteko lehendakaritza ahal duen erosoen betetzea e.a... Baina une honetan PSOE tregua lehertzeko baldintzak prestatzen ari dela baieztatu nahi dut, treguaren hausketaren ardura ETA eta Herri Batasunari eragozteko asmoz. Treguak bi hilabetetako iraupena du eta hausten bada gobernuaren ardura izango da batipat.
A.– Europar parlamenturako hauteskundeak hurbil ditugu, zein espektatiba dago zuen artean?
G.M.–Espektatiba onak ditugu eginiko berregituraketak bere emaitzak emango dituelako. Lan egiteko gogoa eta bizitasuna nabari da militantziaren artean baina 'handicap' batzu ere baditugu: gure ideia eta transmititzeko zubiaren aurrean izugarrizko pareta eraiki nahi digute eta, horregatik, gure mezua zabaltzea zaila zaigu; hala ere, pareta hori erortzen denean beren aldera joko du, zalantzarik gabe.
Informazioaren transmisioaz gain, gure kriminalizazioaren bila doaz; Estatuko prentsan 'ETA-HASI' edo 'ETAren ordezkariak Mahai Nazionalean' eta horrelakoak entzun eta irakurtzen ditugu, intosikazioak pundu gorenenak oraindik ikutu ez dituelarik. Hau honela, gure mezua zabaldu nahi horretan Autodeterminazicaz kanpaina hezitzaile-informatzaile bat burutuko dugu, EA eta PNVren autodeterminazioaren aldeko azalezko mezu horiek ezereztatzeko eta benetako kontzeptoaren garrantziaz jabetzeto.
Eta Estatu mailan, berriz, hazi egingo gara, sistema honekin identifikatzen ez den asko bait dago eta ondorioz, Euskadirekiko Elkartasun komiteak gehitu egin dira, hauek gure errealitatea ezagutarazteko plataforma ttipitan bilatatu direlarik.
A.–Martxoaren 2an Autodeterminazioaren aldeko kanpaina sendo bati ekingo diozuala adierazi duzue. Nori eta zein helbururekin antolatu duzue?
G.M.–Euskal Herri osoari zuzendua dago. Alde batetik, zer nahi dugun, zeren alde borrokatzen dugun argitu behar dugu, Autodeterminazio hitzari zuen esanahia lau egunetan kendu bait zaio, eta bestetik, Autodeterminazioaren eskubidea zer den erakutsi behar diogu gure Herriari. Kontzepto hau, autonomia, autogobernua, independentzia eta subirotasun kontzeptoetatik desberdindu egin behar dugu, guztiek elkarretin zerikusirik badute ere, desberdinak direlako.
Eta eskubide hau gure ikuspuntu propiotik, KAS alternatiba teknikoaren ikuspegitik alegia, ulertzea funtsezkoa da, eskubide honek eskubidearen onespena esan nahi bait du, hau da, Herri bezala gure nortasun nazionalaren onespena, eta bestetik, eskubidearen gauzatzea dago; tarteko zubia eraikuntza nazionala deritzoguna legoke.
N. ARRASTOA
"Cuerda Ean urpekari gisa izaten, PNVk jokatzen jakin izan duela erakutsi du".
Gorka Martinezen ustez, kontakto polizialetatik politikoetara pasa behar izan dute; batez ere, Askapen mugimenduak ofentsiba horri eutsi eta aurre egiteko gaitasuna izan duelako.
13-15


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
GaiezPolitikaEuskal HerrNegoziazioa
PertsonaiazMARTINEZ4
EgileezARRASTOA1Politika

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude