"Leader karismatiko bat aldatzeko erabakia izan da gurea"


1988ko abenduaren 04an
Jose Elorrietari elkarrizketa.

José Elorrieta, ELAko idazkari orokorra:
"Leader karismatiko bat aldatzeko erabakia izan da gurea"
ARGIA: Zerk eraginda eman da aldaketa hau?
JOSE ELORRIETA: Hor ez da egon interferentzia politikorik, ez antzeko gauzarik. Nola izan den? Ja bada denbora sindikatu barruan debate gehiago eman behar denaz mintzo garela, eta beno, dinamika baten barruan konpromezu sindikal batzuren hartu beharra dakusagula. Gertatu dena zera izan da: momentu batean proposamen bat planteatzen da organu batetan eta Alfonsok ez du onartzen proposamen hori batzorde nazionalean eztabaidatzea, eta orduan, puntu honetan, krisia sortzen da. Puntu horretaraino ez dago krisisik, prozesu normala baino. Beno, zera, Alfonsok ezezkoa ematen duenean, Biltzar nazionala biltzen da eta erabakitzen da gauzok ezin dutela betikoan jarraitu, estrukturak eztabaidatu eta erabakitzeko daudela eta honen aurrean, Alfonsoren dimisioa eskatzen dugu.
A: Guzti honen atzean ez al dago inongo arrazoi politikorik?
J.E.: Ez, ez. Hor prozesu sindikal nahiko luzea baino ez dago, batzuk era batera pentsatzen genuen eta heldu da une konkretu bat lehertu egin dela. Ze gauza bat da Alfonso ados ez egotea, hori normala da demokrazia batetan, baina eztabaidarako bidea istea... ja; krisis oso sakona da, ze horrek esan nahi du, organu batetan ezin direla gauza normalak tratatu sikiera.
A: Aipatu da korronte ezberdinen arteto tentsioa dela guzti hau.
J.E.: Azkeneko Batzar nazionaleko bozketan, 36 partaideetatik 31k erreleboa onartu zuten eta bakarrik botu bi egon ziren kontra. Non dira beraz, zuk diozun korronteak?
A: PNV eta EAren arteko banaketek izan al du eraginik erabaki honetan?
J.E.: Ez, ez. Ezertxo ere ez. Kontutan hartu behar zatiketa gertatu zen momentu hartan sindikatua ez zela ezertan agertu. Orain gogoratu dira...
Ze izan da Alfonso Etxeberria ELAn?
J.E.: Bera leader karismatiko bat izan da, eta noski, uler daiteke bere kasako pertsona bat gaurko momentuan moldatuta edota ohituta ez egotea organizazioa beste forma batez eramateko orduan. Pertsona oso baliagarria izan da garai batetan, eta ELA gaur egun dagoen lekuan badago Alfonso Etxeberriarengatik da hain zuzen. Azken batean, leader karismatiko hori aldatzeko erabakia izan da gurea.
A: Aurrerantzean zuen joera edota ze bide hartuko du sindikatuak?
J.E.: Guk ez dugu maila sakoneko aldaketarik egingo, oinarrian ez dugu aldaketarik eginen, harreman organi koak beti bezala jarraituko dute. Ez dugu nahi politika partidistarik sindikatu barruan eta ez dugu onartuko hori. Orain bezala erreibindikatibo izaten jarraituko du sindikatuak eta autonomia osoz jokatuko dute federazioek beren lanean.
A: Baina ez al zaio beharrezko sindikatu bati politikoki definitzea?
J.E.: Gauza bat da sindikatu abertzale izatea eta horren arabera konpromezu konkretu batzuk hartzea. Esate baterako LOAPAren kasuan, Gernikako Estatutuarekin hartu ziren erabaki batzuk abertzale garen neurrian, baina ez dira izan planteamendu partidistak eta ez dira izango ere.
A: Bai administrazio mailan bai Euskaldunari buruz eman diren politikek izan al du eraginik Alfonso Etxeberriak dimititzerakoan?
J.E.: Ez, ez. Euskaldunan kasu ELAk planteatu duen politika pentsatzen dugu politika ona izan zela, gertatzen da ondorioak ez direla izan hain onak, ze Euskalduna itxi egin da eta beno, pentsatzen dugu horren errua ez dela gurea.
A: Zenbat tendentzia dago sindikatu barruan?
J.E.: Hor ez dago talderik, ez da posible talderik egotea.
LOREN ARISTI
30


GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaELA
PertsonaiazELORRIETA1

Azkenak
Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Eguneraketa berriak daude