Amaia Lasa: "Emakumearen mundu ikuskera eta bizitza ez da aski landu literaturan"


1988ko uztailaren 24an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Amaia Lasari elkarrizketa
PAMIELA ARGITALETXEAK KALERATU BERRI DIO "MALINTXEAREN GERIZPEAN" PROSA LIBURUA
Amaia Lasa: "Emakumearen mundu ikuskera eta bizitza ez da aski landu literaturan"
Bederatzi urte pasatu dira Amaia Lasa Alegriak ."Nere Paradisuetan" argitara eman zuenetik. Ondoren New Yorkera abiatu zen, eta Nikaraguara segidan. Bertan urte batzu egin eta gero itzuli zen Getariara berriro, eta Ertamerikako itzalpea gogoan idatzi du "Malintxearen gerizpean".
Itsasoa kasik etxean sartzen zaio Amaia Lasari Getariako kaiaren gainera, bidaia luzeetara gonbidatuz bezala ur zabaletako zurrunbiloetatik barrena nabigatzera. Hantxe lotu genuen elkarhizketa berarekin, New Yorken pasatuetakoaz eta ostean Managuatik berrehun kilometroetara dagoen herri batetan igarotako hiru urteetaz solasean, betiere Pamiela argitaletxeak argitara eman berri duen "Malintxaren gerizpean" liburua aitzakitzat hartuta.
Zortzi kontakizun dakarzkigu Amaia Lasak bere laugarren liburu honetan, poetisa nikaraguar baten hitzaurre gisakoaz lagunkiro aurkeztuta. Bertan aurkituko dituzu Nikaragua inguru duten hiru kontakizun, Harlemgo emakume beltz batena bestea, eta lau Euskal Herriak ematen dioela gaia.
Malintxearen gerizpean izkiriaturikoak
Getariara itzuli ondotik ere Nikaraguako itzalak hartua jarraitzen zuen Amaia Lasak.
"Iraultza baratzen ari den herri batetako bizikizunak ez dira erraz eranzten, eta are gehiago urteak igaro eta bertan biziki lan egin ondoren; ez ditut sekula ahaztuko, inola ere!" mintzo zen.
Gaizki deituriko 'Latinoamerikako Literatura' irakasten zuen han, sandinisten gobernuak antolaturiko osasun kanpainetan ere parte hartu zuela.
Hortik datorkio hain zuzen "Malintxearen gerizpean" izenburua liburuari. Malintxea, nikaraguar zuhaitz ezagun bat da, sinbolikoa bertako tradizioan, eta nolabait haren gerizpeak babestuta ekin zion idazketari, kontakizunok bilakatzen direlarik batik bat mami nagusia.
"Gero, badu beste erabilera bat malintxe hitzak, liburuan bertan aipatzen dudana. Malintxe Hernan Cortesekin ezkondu edo lotu edo egin zen printzesa azteka izan zen. Ordudanik, atzerritarrenganako halako lilura berezia daukaten aberrikideei malintxistak deitzen zaie".
Nikaraguako emakumeen gaurko bizimoduaren nolakoa erakusten digu Amaiak.
"Uste dut hango egoeraren islada nahiko bereziak idatzi ditudala, eguneroko bizitzan gertatzen diren pasarteak, iraultza egiten ari den herri bateko egunerokoak. Begira, Malintxeren madarikazioa ipuinean bada, adibidez, aberrikide baten eta atzerritar lagun baten arteko laneko hizketaldia, niretzat behintzat adierazgarria: kanpotarrak, osasun kanpaina batetan daudela, medikuntza alorreko arazo, traba eta makina bat eskazia ezinegonaz jasaten ditu, honela edo bestela eginez gero hobe leudekeela esanaz, aberrikideak hainbat eta hainbat urteetako borrokari hortzak estututa aurre egiten dihardutela adierazten dion arte. Ez da gure iraultza, sandinisten iraultza da huara".
Leihotik itsasora begira
Bestalde, arestian aitatu dugunez, liburuko zortzi ipuien artean, nolabait Euskal Herria inguru edo kokagune dutenak dira lau.
"Egia da jarrera ezberdinez idatzi ditudala horiek. Prosa poetikoaren saioen antzera esango nuke. Besteak eguneroko bizitzako kontu berezietan oinarritzen baldin badira, hauetan berriz, kanpora begira baino nire barrura begira bezala idatzi ditut".
Lauetatik hiruk itsasoan aurkitzen dute osagai amankomuna, Amaiaren ingurunean poetikotasunerako bide suposatzen duena: "Ez zen kaiua", "Getariako balea gorria" eta "Itsasoak maitatzen zuen baratza" dira lekukoak.
"Mario Benedettik esaten zuen, beharbada topiko modura baina, Hegoamerikako literatura exteriorista dela eta Europakoa intimista. Agian hango gaiak jorratu ditudanean halako zerbait gertatu zait... Ez dakit, egia da beharbada emakumearen kezkak interiorizatzeko joera izan dudala beste hauek idazteko orduan. Hurrengoan heltzeko gaitzat jo beharko dut hemengo emakumearen prolematikaren azalpena... Dena den uste dut oraindik ere intismismoa gazki ulertua dagoela, ezin esan bait daitebe gai intimoak gai sozialak ez direnik".
Emakumea ipuinetako protagonista
Gizonezkoen ausentzia ezaugarri nabarmentzat jo liteke "Malintxearen gerizpean", emakumea bait da erabateko protagonista, bai izatez eta bizitzez bai eta izenez ere, apenas bait dira gizonezkoak "Nayito" ipuineko mutikoa eta beste zenbait ezik.
"Emakumeen arazoekin oso sentsibilizaturik nago, emakume eta feminista naizen neurrian. Arrazagatik eta gorputzeko azalagatik baztertuak diren pertsonekiko bezala, sexismoagatik gutxietsiak garen emakumeengatik apostu egiten dut. Gainera, uste dut, literaturan zehar ere emakumearen mundu ikuskera eta bizitza ez dela aski landua izan, eta horren aurrean nire saiakera konkretua da".
Horrez gainera, nikaraguar gizartean emakumearen partaidetza aktiboaren agerpena erakusten digu neurri handi batean, ez iraultzaren garapenerako bere eginahaien garrantzia bereziki azpimarratzearren bakarrik,
"berez emakumea gizarteko arazo eta ekintza guztietan present dagoelako. Akaso, konstatazio soziologiko bat da era berean. Gerrila garaian emakumea haurdun egon, hilerokoa ukan eta edozer gauza, eta gerra egin du; bake garaia etorri da eta herrira itzuli da etxera lanera, zelaietara kafea ebakitzera. Errealitatearen konstatazioa da emakumeak bi iraultza egiten diharduela etengabe. Baina hori baino gehiago, funtsean, emakumearen mundua oso deigarri eta inspirazio leku zaidalako idatzi ditut kontakizunak".
Poesiarentzako lekua gordez beti
Prosa poetiko gisan deitu dei daitekeen ipuinetako saioa salbu, badira kontuen amaiera bietan poema bana: iraultza garaian gosea pairatuei eskeinia bata, eta "Rita" kontakizuneko Harlemgo protagonista beltzari bestea. Biak bere garaian idatziak, narrazioetako apunteak jasoak zituela, baina artean burutzeko besterik ez zeudela. Poesigile bezala ezagunago den Amaia Lasak ez dio denbora guzti honetan batere idazteari utzi, ez eta poesiari ere, "Egan"en duela kaleratu zirenak ditugula kasu.
"Gogoratu nahi nizan bai eta ere, Nikaraguan poesia asko idazten dela Ernesto Cardenalen ondoren poesia egiten dutenen gehiengoa emakumeak dira, nagusienak: Gioconda Belli, Rosario Murillo edo Mariluz Meneses. Liburu honetarako sarrera ere poetisa lagun bati eskatu nion, Mariana Young-i. Txiki izeneko neska batek itzuli zuen gaztelerara, eta bere horretan atera nahi izan nuen, gaztelera hitz egin eta idazteko duten modu xarmangarri hori mantentzearren... Baina tira, irakurri baino antzerkia egiten dute gehien bat, herri antzerki moduan, medio gutxiz, bapateko asmakizunetan... batez ere historikoa, nazionalista".
Beste hainbat proiektu ere badu eskuartean, "berriro ere intimismoaren bideak gehiago urratu nahian edo", baina freskuago oraindik Rosa Luxenburgok bere garaian izkiriatu zituen gutunetatik interesgarrienen bilduma.
GORKA ARRESE
Kattalin, alabak, gertutik jarraitu zuen solasaldia. "Asko irakurtzen dut. Nik ere idatzi egingo dut".
48-49


Gaiez\Kultura\Argitalgint\Argitalpena\Liburuak\Literatur l
Gaiez\Kultura\Literatura\Argitalpena\Narratiba
Gaiez\Kultura\Literatura\Idazleak\LASA1
Pertsonaiaz\LASA1
Egileez\ARRESE1\Kultura

Azkenak
Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Eguneraketa berriak daude