Juan Luis Larraza: "Ez da serioa ikastolei eskainitako integrazioa"


1988ko uztailaren 03an
Juan Luis Larrazari elkarrizketa.

AHAL DUTEN NEURRIAN ETA HERRIETAN BEREN GISA IBILI NAHI IKASTOLEK AURRERA
Juan Luis Larraza: "Ez da serioa ikastolei eskainitako integrazioa"
Hogeita bederatzi ikastola integratu nahi ditu sare publikora nafar administrazioak. Vacuencearen Legearen dekretuak, ikastetxe publikoetarako direnak, kaleratu dira. Administrazioak hasi du bere dantza, baina ikastolek bestelako sonuan ibili gogo dutela erakutsi nahi dute.
Hogeita bederatzi ikastola sare publikoan integratzeko asmoa agertu dio nafar gobernuak Ikastolen Federakuntzari, horren truke euskarazko irakaskuntza edo euskararen irakaskuntza aginduz. Lekuan lekuko kasuak aztertuz, ahal diren ikastola gehienei eutsi nahi die Federakuntzak Nafarroan, gobernuaren eskaintzari ahal den neurrian entzungogor eginez. Juan Luis Larraza idazkariaren eritzieren bila abiatu gara.
ARGIA.–Zer deritzozu integraziorako eskaintzari?
J.L. LARRAZA.–Iruditen zaigu mementu honetan egiten zaigun eskaintza ez dela batere serioa, zerbait gehiago eta garantia gehiago behar dugula, egiten zaigun eskaintzak Nafarroa osoan ikastolak desegitea lekarke urte gutxiren buruan, horren truke irakaskuntza publiko deitzen omen den zerbait irabaziz.
Gu ere euskal eskola publikoaren aldekoak gara, baina garbi adierazi digu nafar gobernuak Nafarroan ez dela euskal eskola publiko nafarrik izango; beraz, daukagun alternatiba da, edo jarraitu indar eta presioa eginez egoera hobetzen saiatuz, edo eskola publikoaren itsasoan desegin. Nork jar dezake eskua suan garantizatuz orain arte hamabost-hogei urtetan ikastolak egindako lana administrazio ez-euskaltzale batek ziurtatuko digunik? Konsziente gara egiten duen proposamenak duen benenoaz
A.–Pixka bat zehaztu.
J.L.L.–Apirilean integraziorako txosten idatzia jaso genuen, oso txosten gogorra, dekretua bezala. Ez dugu inolako segurtasunik ikusten administrazioaren eskaintzan, ez da serioa, neurri juridiko eta legalik ez bait dugu ikusten. Dekretuak kalean dira jadanik, baina ez dugu ziurtasunik ikusten berengan. Ez mediorik ez azpiegiturarik duenik ez dugu ikusten, ezta edukitzeko asmorik ere, ez duelako pertsonal kualifikaturik irakaskuntza munduan integrazioa gertatuko balitz. Borondate politikorik ere ez da ikusten.
Uste dugu gainera, Nafarroan eskola publikoaren eztabaida bizia izanik ere, kontzeptu hori baino garrantzizkoagorik badela, eta hauxe da: ikastola bai ala ikastola ez. Ikastolak bete du bere funtzio ala ez, edo oraindik ez du bete eta bere lanari jarraitu behar dio, hain zuzen administrazio ez-euskaltzale honek ez duelako ziurtasunik eskaintzen.
A.–Eskaintzak hogeita bederatzi ikastolen integrazioaz gain, 1990. urtea du epetzat...
J.L.L.–Gu ez gara eskaintzaren txostenean sartu. Txostenak markatzen ditu epe eta baldintza batzuk, gu ez gara sartu, eta ez gaitu baldintzatzen testu horrek. Baldintzatzen gaituen zera bakarra, errealitatea da. Eta errealitateak esaten digu iaz lau ikastola itxi zitzaizkigula inolako kontrapartidarik gabe, hamazazpi irakasle kale gorrian eta lau ikastola horiei eskaini zaien integrazio elebiduna zer motatakoa den ziurtatu gabe. Aurten, haur kopurua dela-eta, horrelako egoeran aurki daitezkeen ikastoletako arazoak konpontzeko, nahi genuke ematen diren pausoak denon artean ematea eta ziurtatuz ahal den ondoriorik hoberena.
Beraz, epeak ez gaitu larritzen; gehiago larritzen gaitu hainbat ikastola jarraitu ezinik ikusteak, kopuru oso-oso bajua dagoelako, haurrek eskolaurrea eta gero OHO euskaraz egin dezaten gurasoak ausartzen ez direlako eta abar.
A.–Sar gaitezen kasuistikan: Lesaka, Leitza eta Hiruherri.
J.L.L.–Uste dugu Leitzakoak eta Lesakakoak jarraitzeko aukera izanen dutela zalantzan beharbada Hiruherri geratzen zaigu. Eta Hiruherrirekin arazo bat daukagu, nolabait Nafarroako egoeraren erakusgarri. Hauteskundeek udala alda dezaketela ikastolaren kaltetan. Ikastetxe baten geroa ezin daiteke horrela ibili, lau urtetik lau urtera zalantzan jarriz; Burlata, Atarrabia eta Uharten PSOE eta UPNk gehiengoa izaki, nafar gobernuak eskaintzen duen integrazio proposamenaren alde egin dute apostu.
Nafar gobernuak diru iturriak baldintzatu eginen ditu euskarazko konpetentzia jarriko. Guzti honen aurrean azken hitza gurasoek daukate.
A.–Eskolaurrea besterik ez dute mendialdeko ikastola txikiek.
J.L.L.–Mendialdeko batzu eskolaurre hutsak izaki, besteetan adina kontzientziarik ez gurasoek, herri batzuk kasik erdaldunak. Herri txiki horietan ez dago beste alternatibarik, edo ikastolek dugun mementu hau aprobetxatzen dugu integrazio ahalik eta hoberena lortzeko edo ikastolak galduko dira inongo fruitu eta kontrapartidarik jaso gabe. Herri horietan egin ditugun bileretan horrela planteiatu dugu.
A.–Eta Erriberan berriz?
J.L.L.–Erribera aldeko ikastola txikietan bestelako ingredientea daukazu, gurasoena, haiek ikastolaren alde egin bait dute apostu; hori garbi daukate. Gurasoek borondate hori baldin badute, Federazioaren erabateko laguntza daukate, aurrera joko dugu nola edo hala urratu behar diren bide guztiak urratuz. Proiektu berriei ekin behar baldin bazaie gu prest.
Zangotza eta irunberriko kasuak erakusten du garbi gu prest gaudela ikastola horiei laguntzeko, Bateginik-en xedea gogoratzea besterik ez, eta ideia Nafarroako Ikastolen Elkartetik sortu zen.
A.–Zer diote irakasleek guzti honetaz?
J.L.L.–Ikastolako jendearen artean erabateko adostasuna dago, ikastolekin jarraitu egin behar dela ororen gainetik. Ez dago erabat garbi Pirinioetako ikastolen etorkizuna zein den. Ekainean gure ikastola guztietako batzarreekin bildu gara, guraso irakasle, laguntzaile eta abarrekin ikastola guztietan, eta oso datu interesgarria da.
Informazioa eman da batetik, eta bestalde Federazioaren jarrera azaldu da, garbi utzi direla hiru-lau ideia. A) Ekainean hertsi den ikastola orok irailean bere ateak ireki behar ditu. B) Guztion adostasuna garrantzitsutzat jotzen dugu, baldin eta zerbait lortu nahi badugu. C) Erabakirik hartzekotan, ikastola guztien arteko batzarreak hartuko du, ez du komisioak hartuko ez eta Federazio batzordeak, guztiek baizik.
Horiek dira eritzi nagusiak. Horri erantsiz, ikastola bakoitzeko batzarrearen eritziak eta heuren galdekizunei erantzuteko prest geundela. Nahiko esperientzia ona eta pozik gaude. Lana ekarri du, baina merezi izan du.
A.–Orain dekretua lege duzue.
J.L.L.–Ez gara beharbada legalistegiak izan urte askotan, ez. Nafarroako ikastolaz hitz egiten denean nik ez dakit jendeak garbi daukagun gure azpiegitura oso eskasa dela, ikastola guztiak (eta alokairuan) ikastetxe zaharretan edo udalak utzitako lokaletan gaudela.
Gaur ikastola handiak direnek garai batean gainditu zuten. Beraz, txikiek ere gaurkoan lortu beharko dute ikastolen etorkizuna ikastola txikietan dago, handiek normalizazioa lortua bait dute. Txikiak behar dira handitu txikiak ezin dira ito. Irtenbide bat eman behar zaie.
IÑAKI CAMINO
"Gobernuak egiten digun eskaintzak Nafarroan ikastolak desegitea lerkarke epe luzera".
Larrazak azpimarratu nahi izan du azpiegitura aldetik oso eskas daudela nafar ikastolak, edo etxe zaharkituetan edo udalak lagatako lokaletan.
48-49

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
PertsonaiazLARRAZA1
EgileezCAMINO1Gizartea

Azkenak
2024-04-24 | ARGIA
Dozenaka atxilotu egon arren, azkartuz doaz Palestinaren aldeko AEBetako unibertsitateetako protestak

33.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


2024-04-24
Gaza helburu duen Askatasunaren Ontzidiaren irteera berriz ere atzeratu da

Astelehen gauean iragarri zuen antolakuntzak ontzidia apirilaren 24ko asteazkenean itsasoratuko zela, baina gutxienez ostiralera arte atzeratu dute irteera.


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
"Zenbat lo" liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba Uraitz kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Eguneraketa berriak daude