Teodoro Hernandorena: "Ni ez naiz jaio inoren mende egoteko"


1988ko ekainaren 26an
Teodoro Hernandorenarekin elkarrizketan.
Teadoro Hernandorenak gauza asko ditu esateko bere 90 urtetan. Apaiz ikasketak egiten hasi zen baina ez zituen bukatu. Ez zuen inoren mende egon nahi. Albaiteritza egitekotan Zaragozara joan zen gero, medikuntza egin zuelarik bertan. Dentista egingo zen aurrerago. Gipuzkoako Eusko Gaztediko lehendakari bezala Gipuzkoa Buru Batzarrekoa izana. Gipuzkoako Abesbatza sortu eta Bartzelonako Liceora eraman zuen. "Euskadi" pelikula egin ere bai bakar bakarrik. Herbestean zegoela, Iparraldeko bertsolaritza bere erroutsetatik piztu zuen. Orain Hondarrabian bizi da, itsasoari begira.
Teodoro Hernandorena: "Ni ez naiz jaio inoren mende egoteko"
GALDERA: Ze nolato giroa bizi izan zenuen txikitan etxean?
ERANTZUNA: Nere aita pratikantea zen eta ama maestra. Zizurkilen bizi ginen. Etxean ez zen sekula euskeraz egiten. Nik dudan euskara kalean ikasi nuen, lagunekin. Orduan gauza hauek ez zeukaten inongo indarrik, abertzaletasuna sortu gabea zegoen.
GALDERA: Apaiz sartu nahi izan zintuen aitak, ezta?
ERANTZUNA: Gogoan dut nola Zizurkilgo ordungo parrokoa etorri zen, ohean gaiso nengoela, gure ama bisitatzera. Neregaitik hitzegin zion, Andoainera joan behar nuela, gai nintzela apaiz ikasteko... Hilabete batzutan berak eman zizkidan lekzioak, eta gero Andoaingo seminarioan esaminatu ninduten bederatzi urte nituela. Segituan hasi nintzen klaseetan. Berehala esan nien aita-amari ez nuela hara joan nahi, ze Billabonako lagunak ikusten nituen beste gauzak ikasten zituztela eta posible zutela egun batez mediku izatea, ingeniari izatea... Aita zeharo haserretu zitzaidan, genio bizkorra zuen eta, Erriozako genio bizkorra. Egurra galanki jaso nuen!
Nere bizitza horretan hasi zen. Seminarioko estudioak aise eramaten nituen. Latineko lau urte egin nituen Andoainen, egin beharreko guztiak, eta handik Gazteiza bidali ninduten. Han filosofiako hiru urte eta teologiako beste bat egin ondoren uzteko erabakia hartu nuen. Ama hila zen ordurako. Gogoan dut orduan nere lagunei esandakoa: "nik ez dakit zer egingo dudun, baina argi dauket ez naizela jaio beste inorren mende egateko". Atauna aldegin nuen etxetik, nere ama maestra egondako herrian adiskideak nituen eta. Edozertarako prest nengoen, lan bat, edozer gauza, nere gisa bizi nahi nuen. Aitak karta eskribitu zidan etxera bueltatzeko aginduz. Etxean argi utzi nituen gauzak: «Ni ez naiz hona diru eske etorri. Jatekoa eta ohea emanez gero nahikoa dut. Batxileratoa egingo nahi dut eta ez dizut sosik eskatuko, lagunek eta, utziko dizkidete liburuak,. Nahiko lasai hartu zituen.
GALDERA: Medikuntza ikasketak egin zenituen segidan...
ERANTZUNA: Batxileratoa bi urtetan bukatuta. Billabonako medikuak ezagutzen ninduen eta harek kontseilatu ninduen. "Egin ezazu albaiteritza. Egundoko bizimodua daramate horiek, aizu". Halaxe joan nintzen Zaragozako beterinari eskolara. Baina ez zitzaidan gustatu eta medituntzara pasa nintzen berehala. Lagunek uzten zizkidaten liburuak. Nik ez nuen tutik ere baina ez zitzaidan ajola oraindik. Sasoi hartan eman zen Bilboko kontua: Basurtoko ospitalean zegoen nerekin ikasten aritutako Gotzon Irigaraik hara joateko animatu ninduen. 500 pezeta kobratzen zuela hilean zioen. Orduantxe ikusi nuen nere bizitzako zailtasunak bukatu zirela. Bialdu nuen nere dosierra hara eta zai geratu nintzen ikasketak libre bezala eginez. Ez nintzen behin ere eskolara joan! Orduan oso zaila zen horrela aprobatzea e!
Bigarren urtean, maiatzean, aprobatuak neuzkan ordurako tokatzen zitzaizkidanak. Gehiago ezin nuen! Basurton hasi nintzen lana egiten gainera. Nik karrera bukatu behar nuen ahalik eta azkarren. Bost ajola zitzaidan suspentsoak. Gogoan dut bigarren urtean 5.go asignatura batera aurkeztu nintzela. Polita izan zen hura: irakasleak ez ninduen esaminatu nahi eta erretiratzeko agintzen zidan. Ni berriz hantxe aurrean jarrita, geldirik. Hirutan ere esan zidan erretiratzeko baina nik banekien ezin ninduela esamina egin gabe bota. Halaxe esan zidan halako batean: eta gero esaten dute geizeroko txokolatea bezala egiten ditugula medikuak...». Suspenditu egin zituen beste guztiak, nik bakarrik aprobatu. Beno, berak ederki zekien nahi zuena galdetu zezakeela ze primeran erantzungo bait nion.
GALDERA: Eta dentista bukatu zenuen.
ERANTZUNA: Billabonan bururatu zitzaidan dentista bezala jartzea. Bost urte neraman ja herriko mediku bezala eta esan nion nere buruari:úzergatik ez dentista egin? mediku bezala gutxi irabazten dut baina mediku eta dentista bezala seguraski ondo ibiliko naiz». Eta hala, bi urtez Madrilen egonda burutu nuen karrera.
GALDERA: Bilbon egingo zinen abertzale, ezta?
ERANTZUNA: Bai hala da. Zaragozan egin nintzen euskaldun eta Bilbon abertzale. Gotzon Irigarai eta Justo Garatek egin ninduten abertzale. Hara! Garai hartan sortu zen Eusko Gaztedia. Gogoan dut oso gutxi eztabaidatzen genuela gure artean. Hitzegiten genuen baina haserretu gabe. monarkiaren aldaketa etorri zen, eta hasi ziren politika egiten. Nik orduan zera esaten nion nere buruari: úBegira, ezin daiteke abertzale izan zerbait egin gabe aberriaren alde. Behar dut apuntatu partidu batean». Dudatan ibili nintzen PNVra joan edo ANVra. Bilboko lagunak ezkertiar samarrak ziren. Donostian ere banituen ezkerrean zebiltzanak... Bat edo bestea utzi egin behar nuen eta azkenean PNV hartu nuen eta Eusko Gaztedian apuntatu. Sartu eta handik bi edo hiru egunetara hiru gazte etorri zitzaizkidan Eusko Gaztediaren lehendakari izan nahi nuen galdezka. Nik ezetz esan nien, ez nuen nere burua prest ikusten eta. Bi edo hiru egunetara etorri zitzaizkidan berriro eta ez zidaten beste erremediorik utzi. «artu beharduzu» zioten.
GALDERA: Ze lan egin zenituen Eusko Gaztediko Gipuzkoako lehendakari bezala?
ERANTZUNA: Ni segituan hasi nintzen Euskaditik kanpora lan egiten. Lanak bilatzen nituen kanpoan, nik e! Hitzaldiak eman nituen Dublinen, Buenos Aires-en eta, Euskadi zer zen adieraziz. Gero, hemen, ondo moldatzen nintzen denekin, ez dut batere errietarik eduki inorekin, batere, batere...
Banuen nik pentsamendu politiko bat. Orduko garaia eta gaurkoa ez dira berdina e! Nik uste dut ondo egiten nuela ze batetik eta bestetik eskatzen bait zidaten joatea. Gogoan dut behin batek esandakoa: eleizaola gizon jakintsua izango dugu baina guk nahi dugu zu etortzea txarla ematera». Nik neukan garra piskat, jendeak ni nahi ninduen. Hala ere Altzeta tolosarra izan da guk eduki dugun hizlari haundiena bezala jatorrena. Harekin ez nuen ezer preparatu beharrik, segitzearekin nahikoa nuen.
Artetxe eta biok hartzen genituen erabakiak. 1934a zen eta Donostian aberri eguna egitea tokatzen zitzaigun. Orduan prestatu genuen Euskadi-Europa eta hori dena... Eta orduan etorri zitzaidan burura projektu haundi hura. Neri bakarrik okurritu zitzaidan. Donostiako Orfeoiean kantatzen nuela, bertako jende hoberena hartu eta zera proposatu nien: «Guk Gipuzkoako Euskal Abesbatza egin behar dugu, ezin gaitezke Donostisko Orfeoiaren mende egon». Orduantxe heldu zen Donostiara Olaizola, Italian kantatzen aritu ostean. Orfeoiko zuzendari bezala jarri nuen. Gipuzkoako Abesbatza martxan jarri genuen segituan, lehendabizikoz, Donostian, "Txanton Piperri" kantatuz. Oso ondo atera zen.
Guridik «Amaia» egina zuen ordurako. Bilbon estreinatu zuen eta Gernikan kantatu baina ja ez zuen inork gogotan hartzen obra. Baztertua zegoen. Sasoi hartan ere iritsi zen Donostiara Altube izeneko tenor polit bat, oso polita. Probatu genuen eta oso ondo. Konbentzitu nuen Olaizola Donostian bota behar genuela, eta baita egin ere. Oso ondo atera zen, oso kritika ona izan zuen. Nere hitzak Guridirekin geroagokoak izango ziren. Berari aitatu nion halako batean: «Amaia» Europako teatrarik hoberena eman behar dugu: Barcelonako Liceora». Ikaratu egin zen. Badakizu ze exito ikaragarria izango zen guk Liceoan hanka sartzea! Bartzelonara joan eta lortu nuen astebeterako alokatzea. Jo! 9000 pezeta ziren. Oso merke iruditu zitzaidan. Banituen lagunak dirua zutenak eta haiengana jo nuen dirua biltzeko. Inoiz ez partiduarengana. Ederki kostata eta inongo laguntzarik gabe, bakarrik kasik, lortu nuen azkenez Liceon kantatzea. Izugarrizko arrakasta izan zen hura eta gero bueltan Altsasutik aurrera denak zai... Hura zen hura festa!
GALDERA: Aitzol zurekin eraman zenuen orduan, ezta?
ERANTZUNA: Aitzoli bakarrik pagatu nion biletea nik. Jo! Aitzol hiltzeak abertzaleek genuen gizonik haundiena galtzea izan zen. Badakizu euskararekin zer borroka ibili ditugun... hura bizi izan bazen ez genuen borrokarik izango. Egin ez beharreko gauzak egin ditugu hura hil zelako. Penagarria, penagarria... Aitzol horrela, gaztetan fusilatzea. Bazekiten ze egiten zuten Aitzol fusilatzean, bazekiten bai!
Orain ez du inork aipatzen Aitzol. Orduan beti nere alde ateratzen zen. Nik politika gaietan ez nuen behin ere sartzen eta deskuidoan eritziren bat nere kontra ateratzen baldin bazuen, zera esaten nion: "aizak! ni lehendakaria nauk eta hi' berriz apaiz sinple bat nere aurrean. Ixildu hadi eta egin ezak nik agindutakoa! Apaiz kontutan nahi duana egin ezak baina besteetan ixilik egon hadi". Nahikoa zen, sekula ez nuen bere kontra egin. Nik eritzia hartuta banuen ez zidan Aitzolek ezetz esango.
GALDERA: Harez geroztik pelikula bat ere egin zenuen: «Euskadi».
ERANTZUNA: Baina ze gauza den e! nik politika modu batean sentitzen nuen eta bakarrik egiten nituen gauza guztiak. 1934ko Aberri egunerako kasu, Bartzelonatik fotografo bat ekarri nuen, partiduari sosa bat ere eskatu gabe, dena nere kontura. Total, fotografoa nerekin ibili zen egun pare batez Aberri Eguneko festetan. Fotografiak oso onak zirela ikustean etorri zitzaidan burura, "zergatik ez dut pelikula bat egiten? Propaganda egiteko aproposa da". Zailtasun haundiak bilatzen nituen hala ere, ze soinua erantsi behar bait zitzaion eta hori arras zaila zen. Euskadiko Orkestako zuzendaria zen Jorda eta beste musiko batzurekin hitzegin nuen filmea girotzeko asmoz. Aitak Donostiak asko lagundu zidan musikarekin. Campion-en hitzak Euskal Herriaz mintzo zirenak bilatu zizkidan. Oso ederra zen, «arrazari baraz, pertsonalitateaz...».
Nik nahi nuen adierazi Euskal Herriaren bizitza, zer zen Euskal Herria. Hemendik Santarderra bitarteko fabrika guztiak harrapatu nituen, gero arrantza... Agirre lehendakaria Bartzelonara etorri zen diskurtso bat letzera ere. «Zure pelikularekin diru asko gastatzen ari zara, patidua arruinatzen an zara», esan zidan partiduko batek garai hartan. Eta ez zen egia, ez bait nuen partiduko sosik erabili. Halaxe bukatu nuen pelikula. Exito totala! Donostiako eta Bilboko emanaldiekin bete nuen egindako zuloa, teatroak gainezka betetzen ziren! Dirua frango egin nuen pelikularekin!
GALDERA: Nola sortu zen gerra zibila zure eritziz?
ERANTZUNA: Eskubiarekin istiluak genituen, karlista eta integristekin. Ezkerrarekin ez. Beti nagusi ginen. Gure askatasuna eskatzen genuen, eta hori gauza batean biltzen da, fueroetan. Hori zen gure zentrua eta horrekin nahikoa genuen. Orain gauzak bide beretik doaz baina ETA daukagu... Askotan pentsatzen dut ETA ikusita, Altzetak bere gogorkeriaz esandakoetaz, pistolarik gabe e!. Hil zizkiguten guri adiskideak Eibarren, Donostian, ezkertiarrek. Eskubiarekin aritzen ginen hala ere, ze haiek ez ziren gizon zintzoak, politiko normalak, ziren kriminalak! eta haiekin nahita ta nahiez gerra behar.
Ezkerrarekin ere bagenituen kontuak. Bazegoen lokale bat Donostian partidu guztiek erabil zezaketeena. Hau honela, ni Gipuzkoako lehendakaritza hartu nuen garaian, errepublikan, ez ginen etxetik ateratzera ausartzen. Ezkerrak berriz, sozialista eta komunistak, herriko etxeko lokalea erabiltzen zuten trankil askoan. Eta nik neretiko, "eta gu zergatik ez gara josten lokale horretara hitzaldiak ematera",. Ez ziren atrebitzen guretarrak. Lotsagarria iruditzen zitzaidan hura. Total, alkatearengana joan eta baimena lortu eta Montzon eta Altzeta ekarri nituen bertara. Dena puntaraino betea egon zen lokalea. Izugarrizko jendetza.
GALDERA: Apaizek ere hitzegingo zuten geroago...
ERANTZUNA: Nik sartu nituen apaizak lokale hartan hitzegitera. Behin hitzegin zuten eta nahikoa. Aitzol eta biok hitzegiten geundela okurritu zitzaidan. Zera esan nion: ú`apaizak ez dakizue eginkizunak nola egin behar diren. Nik bazekiat elizara etorriko ez diren mutil gazteak, erlijioan hitzik ere ez dakitenak, apaiza ikustera sekulan joango ez direnak, nan biltzen diren. Esaiok Aita Onaindiari hara joan behar duzuela hitzegitera, han izango duzue aukera dotrina predikatzeko». Halaxe egin zen saio hura ere.
GALDERA: Gerra garaian, herbestean zinela, Iparraldeko bertsolaritzari egundoko bultzada eman zenion. Eta nola?
ERANTZUNA: Euskaldun kutsurako, sentimendurako, oso gauza ona litzatekeela ere Iparraldean ere bertso kanporaketak antolatzea esan ohi nien Euskalzaleen Biltzarrekoei. Ez zidaten kasurik egiten. Ni Donibane Loitzunen bizi izandu nintzen herbesteratuta. Hango euskaldun batekin hamaika eztabaida izan nuen: "zu beti berdin Hernandorena. Zertarako nahi dituzu? Tabernan irri egin arazteko bakarrik balio dute. Gainera zure herrian badaude baina hemen ez dago bertsolaririk. Nahikoa duzu" esaten zidan. Ederki, pentsatu nuen, «neronek bilatuko ditut bertsolariak. Gure Euskal Herriak hazia eman behar badu hemen ere bai». Horretarako Iparralde osoa korritu nuen, Hendaiatik hasita Iratiko mendietan barrena Zuberoa azkeneraino korrituz. Aetzen bilatu nuen Mattin. Eta gero berari galdetu nion, "besterik ezagutzen al duzu? ze batekin ez dut ezer egiten, zortzi behar ditut gutxienez hasteko. Deskuidoan norbait bilatzen ba duzu esaiozu...». Eta halaxe batetik bestera galdetuz eta galdetuz Xalbador bera Urepelen aurkitu nuen arte.

LOREN ARISTI
38-41

Gaiez\Politika\Euskal Herr\Taldeak\Alderdiak\EAJ
Pertsonaiaz\HERNANDORE1
Egileez\ARISTI2\Politika

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude