"Iraultzarik gabe ez dago independentziarik"


1988ko maiatzaren 29an
Kemen gazte taldekoekin elkarrizketan.
Kemen gazte taldeko hiru lagunekin mintzo
"Iraultzarik gabe ez dago independentziarik"
Antsoainen, maiatzaren 6, 7 eta 8an, 'Subertsio bidean bil gaitezen borrokarako' lemapean burutu zituen Kemen gazte taldeak bere lehen topaketek. Berrehunen bat lagunek egungo gazteen arazoei gainbegirada bota, aztertu eta finkaturiko helburuei zein bide eman eztabaidatu zuten. Honezaz eta gazte bezala, egungo Euskal Herriaren egoera politikoaz zein eritzi duten galdetu diegu Gerardo, Ester eta Igorri.
ARGIA.–Kemen gazte talde bezala, noiz sortu, nola, zein taldetik...
Kemen.–Kemen bezala bi urte daramagu, talde autonomo bat izan arren, politikoki EMKn gaude bilduta. EMK-k, orain 12 urte, gazte talde bat sortu zuen, Euskadiko Gaztedi Gorria (EGG), denborarekin, 80. urtearen inguruan, Ezkerreko Gaztedi Komunistarekin (EGK-JIC) bildu zen eta orain bi urte arte EGG bezala funtzionatu zuen. Baina egoera politikoa aldatu zenez eta gazte mugimendua beste mogida batzuetan sortzen hasi zenez gure organizazioa piska bat egokitu genuen. Era berean, izena ere aldatu zen.
ARGIA.–Gazte mogimendua oso zabala da, Jarrai, Kemen, konfirmazio taldeak...
Kemen.–Iraultza taldea ere hor dago. Guk gazte mugimendua borrokarako potentziatzen dugu. Elizetan eta beste zenbait tokitan ere, gazteak biltzen dira baina guri interesatzen zaizkigunak beren eskubideak eskatzen dituzten gazteak dira: ekologistak, feminista taldeetan dauden emakume gazteak, antimilitaristak, Amnistiaren Aldeko organizaziokoak... esparru honetakoak.
ARGIA.–Maiatzaren 6, 7 eta 8an Antsuainen 'Subertsio bidean, bil gaitezen borrokarako' lemapean burutu zenituzten topaketa batzu, Kemen taldearen lehen topaketak hain zuzen. Zer adieratzen du lema horrek?
Kemen.–Gizarte honetako injustiziak borrokatzeko gaude, eta borroka hori subertsioa da guretzat. Horregatik antolaketa behar beharrezkoa ikusten dugu, bakarka gutxi egin daitekeenez 'bil gaitezen borrokarako'diogu.
ARGIA.–Halere, subertsio hitza erabiltzen duzue. Zer zentzu du subertsio hitzak zuen ezpainetan?
Kemen.–Subertsioa estatu hau apurtu eta guk nahi dugun gizartea egitea da. Horretarako lehen urratsa estatua apurtzea da eta subertsioa, gauza guztien gainetik, jarrera bat.
ARGIA.–Garai batetan egiten ziren eta egun eliz inguruko taldeek ondotxo egiten duten formazio mailako lanen beharra ikusten al da zuen taldean?
Kemen.–Antsoainen eginiko topaketetako %60a 15-20 urte bitarteko gazteak ziren eta %20 20-25 bitartekoa. Guk talde bezala idela batzu ditugu eta egunero ikusten ditugu 15-16 urtetako gazte batzu sentitzen dituzten gauzen alde borrokatzen, gaztetxeak direla, presoen alde dela... eta gure asmoa borroka moeta hauek sistimaren kontrako ideiekin lotzea da, horretarako gu, Kemen bezala, formazio zehatz bat eman ez arren, gizarte eta estatu honen kontrako ideiak zabaltzen ditugu.
Gure ustez, eta gure historiak hori erakutsi digu, geure buruekin ere oso kritikoak izan behar dugu. Eguneroko praktikan oso aktiboak izanik, jaso dugun esperientziatik ideia batzu atera dira eta topaketa hauetan ideia horiek hartu, kondentsatu eta zazpi edo zortzi ponentzia eztabaidatu dira. Hemendik aurrera, lan praktikoez gain honelako esperientziak bultzatzea da gure asmoa.
ARGIA.–Beraz, laburbilduz, zeintzu izan dira topaketa hauetan ukitu dituzuen gaiak.
Kemen.–Horietako bat antimilitarismoa gaia izan zen eta gu horrezaz dugun ideiarekin lotu genuen. Antimilitarismoa ez da soldaduskaren edo ejerzitoaren aurka bakarrik borrokatzea, baizik eta bi borroka daudela: bata antimilitarismoa, eta bestea kapitalismoaren aurka. Guretzat bi horiek oso loturik doaz, zeren ezin bait da ulertu ejerzitorik gabeko kapitalismoa. Honela, Kabitzat plataforma unitarioaren alde gaude, objezioa ejerzitoaren aurka borrokatzeko bidea dela uste dugu eta intsumisioa bultzatzen dugu.
Beste ponentzia gaztetxeaena zen . Gazteok kalean gaude eta Gaztetxea ongi pasetzeko lekua izateaz gain gauzak egiteko eta gazteon arteko ideiak eta eztabaidak aurrera ateratzeko lekua izan beharko luke. Udaletxeen jarrera kontraesanez beterik izan da, ez bait dituzte lokalak eman zeren gazteok borrokatzeko erabiliko bait genituen. Gazteok gure protagonismoa lortu behar du.
ARGIA.–EMK-k garai batetan udaletxeetan esku hartzen bazuen, antza denez, orain ez duzue udaletxeak eskua sartzea eta zuek udaletxeetan esku hartzea nahi.
Kemen.–Ez, ez. Aurreko udal hauteskundeetan zenbait herritan EMK bezala edo beste koalizioetan aurkeztu ginen eta orain, Nafarroan, Batzarren gaude sartuak eta zinegotziak dauzkagu. Guk ez dugu esaten instituzioen barnean ezin denik lan egin, zinegotzi batek borroka dezake eta udaletxea plataforma ona da borroka hori aurrera eramateko baina gazte mogidek eta beste batzuk ere, ez dute udaletxe eta instituzioei loturik egon behar. Autonomoak eta autojestionarioak izan behar dute. Udaletxearekin harremanak izan behar dira baina ez berak funtzionamenduari buruzko 'aholkuak' inposatzeko.
ARGIA.–Beste ponentzia emakume feminista gazteen ponentzia zenuten.
Kemen.–Emakume gazteen egoerari gainbegirada bat bota diogu. Etxeko egoera, ekonomia, sexualitatea, lanaren arazoa... gai hauekiko emakume gazteok ditugun arazo zehatzak eztabaidatu eta aztertu egin ditugu. Begibistakoa da emakume gazteok zein papera jokatzen dugun etxean, zein baldintza lotsagarrietan ematen dizkiguten lanak... Bestalde, Kemen barnean pisuzko ardurak hartu behar ditugula eta feminismoa ahal den alor gehienetara zabaldu behar dugula ikusi dugu.
Feminismoa ez da bakarrik emakumeon gauza. Gizonezkoek ideia hauek hartu eta praktikan ipini behar dituzte.
ARGIA.– Drogak, errepresioa... gai hanek ere ukitu dituzue.
Kemen.–Bai. Drogari buruzko eztabaida handiena hauen legalizazio onuragarria izango litzatekeen ala ez izan da. Bestalde, drogazaleak erreintsertatzeko sortu diren taldeen jokaera aztertu dugu. Talde hauetan moral bikoitz bat dagoelaren konklusiora iritsi gara, zeren talde hauen helburua gizarte honek markatzen dituen arauak defenda eta errespetatzea da eta hori irakasten bait diote jende honi, eta berriro diogu, gu gizarte zentralista honen kontra gaude.
Errepresioan aldaketa batzu eman dira. Orain arte gure artean izan ditugun polizien 'lanak' ezagutzen genituen baina orain bi polizia berri hasi dira 'lanean'. Ertzantza, mogimendu erradikal bat garenez, Hego Euskal Herrian dagoen mini-estatuaren interesak, kapitalismoarenak defendatzen dituen beste polizia bat dela uste dugu. Kalean borrokan egon diren gazte askok dakite hori.
Eta bestea, polizia munizipalena. Hain argi ez bazegoen ere, eztabaidatu eta polizia munizipala instituzio baten poliza dela, udaletxearena, eta askotan beste edozein polizia bezala bere funtzioak betetzen dituela onartu zen.
ARGIA.–Polizia den neurrian beti instituzio baten menpe egongo de. la suposatzen da. Interes batzu defendatuko ditu.
Kemen.– Estatuaren kontra atake bat egoten denean, bai manifestapen bat, bai atrako bat, estatuak beti polizia ateratzen du. Polizia guztiek paper errepresibo bat betetzen dute.
ARGIA.–Beraz, ez duzue inolako poliziarik onartzen, inolako balditzatan?
Kemen.–Ez. Gainera gaztetxe bat oikutara botatzerakoan guardia zibila edota nazionalak joaten badira, nolabait jendeak gazteen borroka lejitimatzen du, baina munizipalak ala ertzainak joaten badira, jendeak 'oraingoan zer egingo zuten gazteok' pentsatuko du. Instituzioek bultzatzen dituzten kontraesan horien arriskua ikusi dugu eta salatu egiten dugu.
Polizia bat dagoenean estatu bat dagoela esan nahi du eta estatu horren interesak defendatzen dituela eta gu estatu guztien aurka gaude. Eta ez idealistak izateagatik, guk uste dugu hori praktikara eraman daitekeela.
ARGIA.–Kemenen ikuspuntutik, nola ikusten da orain Euskal Herrian ireki den kontakto edo negoziazioa fase berri hau?
Kemen.–Politika arloan aurrerapenak ematea ona da, baina gure borrokaren helburua estatua apurtzea eta gizarte desberdin bat osatzea da, eta orain negoziazioa ematea oso zaila, estatua oso indartsu dago, eta indartsuago egiten ari da, eta bestalde, mogida erradikalak eta estatuaren kontrakoak oso baztertuak daude. Horregatik negoziazio hori, KAS alternatiba negoziagaitzat hartzen badugu behintzat, irreala dela uste dugu, ez da emango. Ematen bada hobeto.
Borroka iturri guztiak hartu, indarrak bildu eta ezkertiar indar iraultzaileak elkartu ondoren estatua apurtu behar dugu.
Iraultza ez da guk planteiatu dugun helburu polit bat, behar bat da. Hau aldatu nahi badugu iraultza egin behar da, ez dago beste biderik. Orduan, aukera bat baldin badago hori lortzeko bide horretan sartzen gara. Urrats handia bada ere, gizarte hau aldatu nahi badugu negoziazioaren bideak ez du balio.
ARGIA.– Negoziaketa helburutzat hartzen dela ikusten duzue?
Kemen.–Inork hori ez du esaten baina gauza asko negoziazioari lotzen ari dira, maiatzaren lehenean LABen lema 'langileen eskubideak nagoziazioaren bidetik' zen eta hori bai dela negoziaketa helburutzat hartzea, inoiz ez dira negoziatuko estatuarekin edo kapitalarekin langileen lan baldintzak. Eta bestalde, azken 'Garraisika'n Jarrai-k 'ejerzito okupatzallearen aurka negoziaketa' dio.
Guk uste dugu ideologia bera negoziatzen ari direla. Estrategia bat da, gauzak pausoka egitea: lehengo, negoziazioa, gero autodeterminazioa, independentzia, estatu demokratikoa... guretzat bidea iraultza eta gizarte had hankaz gora jartzea da, erabat aldatzea. Baina negoziazioa estatuaren kontrako urrats bat bada, ongi dakusagu, baina urrats bat besterik ez da. Indarrak bildu behar ditugu, ez negoziazioa emateko, iraultza emateko baizik.
Ona ez dena negoziazioa .helburutzat jartzea eta honekin gauza guztiak konponduko direla esatea. Eta hori planteatzen dutenak errespetatzen ditugu, baina ez da gure kontua.
ARGIA.–Eskubide nazionlak direla eta, zein eritzi duzue?
Kemen.–Momentu honetan Euskal Herriaren eskubide nazionalak lortzeko borrokatu behar dela ikusten dugu, eta momentu honetan irtenbidea independentzia da eta gu horren alde gaude baina nazional askapena sozial askapenarekin batera ulertzen dugu, biak zaku berean. Ez nazional arazoa aurretik eta soziala atzetik, horregatik sarritan borroka soziala ahaztu egiten da. Iraultzarik gabe ez dago independentziarik.
INAKI ZUBIONDO

Garai batetako Euskadiko Gaztedi Gorria, orain bi urte Kemen gazte taldean
bilakatu zen.
"Nazional askapena sozial askapenarekin batera ulertzen dugu, biak zaku berean".
13-15

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakGazteakKemen
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude