Iñigo Royo: "Modan dagoen argazkia estilizatua da, baina nik gehiago zaintzen dut irudimena"


1988ko maiatzaren 08an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Iñigo Royorekin elkarrizketan.
"FOCO 88" ARGAZKI ERAKUSKETAN ESKEGITZEN DITU BERE LANAK
Iñigo Royo: "Modan dagoen argazkia estilizatua da, baina nik gehiago zaintzen dut irudimena"
Tolosan bizi den gaztea, Iñigo Royo Etxezarreta, orain dela 25 urte jaio zen. Zinea asko gustatzen baina garestiegia zenez hortan aritzea, argazki munduan margiltzen hasi eta zenbait lehiaketa, Eusko Jaurlaitzaren beka eta azkenik bere ametsa egia bihurtu da.
Apirilaren 25tik maitzaren 22ra Madrilgo «Circulo de Bellas Artes»-eko antolapean FOCO erakusketa, lau ezposizio bakarkakoak: japoniarra, Shosi Ueda; holandarra Szulc Krzyzalowski; Antonio Bueno eta Iñigo Royo estatutik.
Baita ere taldeko lan bat: «Proceso al medio» izenburuaz, honek 10 argazkilari bilduko ditu. FOCO, Estatu mailan dagoen erakusketa inportanteena dugu eta hementxe aurki dezakegu Iñigo. «Instituto de la Juventud»-eko "Amadis" erakustokian beste bat maiatzaren bukaeran.
Denboraren poderioz
Iñigo Royo Etxerrazeta tolosar argazkilari gaztearen bi azken sailak: «Recuerdo de polvo de estrellas» eta «Memoria» Madrilen erakutsiak izango dira. Niépeek, orain dela ehun eta hirurogei bat urte ez zuen pentsatuko nirekin hondartzatik paseatzen zihoan pertsona hark aintzinako argazkiak maiteko zituenik... Iñigok ere, orain dela urte pare bat, ez zuen pentsatuko aurtengoa bere argazkilari bizitzaren urterik hobenetariko bat izango zenik...
ARGIA.–Has gaitezen zare azken obrarekin. Zer da «Recuerdo de polvo de estrellas»?
IÑIGO.–Azken sail honek argazki album bat izan nahi du. Etxe guztietan egon ohi den horietariko album bat.
A.–Album horren tapak irekitzen ditugunean zerekin topatzen gara?
1.–Album honek hamar argazki ditu. Lehendabiziko bederatziak aintzinako argazki errealen erreprodukzioak dira, eta hamargarrena, linea horretan sartzen da, baina azken argazki hau nik sortu dudan argazki bat da, zenbait elementu berri sartuz (telebista, e.a.).
A.–Azken obra honekin egin al duzu inan erakusketarik?
1.–Ez, oraindik ez; baina Madrilgo "Instituto de la Juventud»eko" «Amadis» erakustokian azalduko dut obra honen zatitxo bat, datorren udaberrian.
A.–Obra honen projektua egin zenuenean, zein helburu jarri zenizkion zeure buruari lan hori aurrera eramateko?
1.–Album hau denborarekin egin dudan joku bat da. Nere «Memoria» sailarekin jarri nuen helburu bera. Gure denbora... Nik aztertzen ditut orain dauden elementu batzuk, etorkizunean ikusiko liratekeenak, aintzinako momentu bat bezala. Hori garbi ikusten da argazki horiek egiterakoan erabili dudan teknika aztertuz. Oso lotuta doa nik nuen helburuarekin. Erabili ditudan negatiboak puskatuta zeuden; nik neronek hausten nituen, gero positibatzerakoan argazki zaharren itxura har zezaten. Denboraren poderioz puskatu balira bezala.
A.–Ikusten dugunez, negatiboak eta argazki hauek ateratzeko erabili duzun materiala ez duzu batere zaindu... momentu hauetan zenbait jendek esaten du argazkiaren mundua krisi baten barnean margildurik dagoela, eta zu bezalako argazkilariak horren adibide garbia zaretela...
1.–Bai, egia da. Orain modan dagoen estiloa, modan edo gehien erabiltzen den argazkia, argazki estilista eta puro bat da, non negatiboak, paperak, argazkiaren prozesu guztia, asko zaintzen diren... garrantzi handia ematen zaie bai kamarari, objetiboei... Niri gustatzen zaidan argazkia beste bide batetik doa, estenopeika argazkia... argazkiari buruz eduki daitekeen kontzeptuarekin lotuta doa. Nik gehiago zaintzen dut ideia, irudimena...
A.–Beno, Iñigo, bukatzeko, FOCOn ikusiko gara; zer diozu erakusketa horri buruz?
1.–Bai, asmoak bai behintzat. Zer diodan horri buruz? Estatu mailan argazkilari bati gerta dakiokeen handienetariko gauza bat dela, eta gustatuko zaizuelakoan nago.
JOKIN BILDARRAZ

Zein argazkilarik ez dio bere buruari erretratorik egin? Hona emen Iñigoren autoportreta.
52

GaiezKulturaArteaArgazkigintErakusketak
GaiezKulturaArteaArgazkigintArgazkilar
PertsonaiazROYO1
EgileezBILDARRAZ1Kultura

Azkenak
2025-08-28 | Euskal Irratiak
Maiten Chohobigarat:
“Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako”

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Eguneraketa berriak daude