"Aurten gartzelan lO. urtea beteko duten presoak dauzkagu"


1988ko maiatzaren 08an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Juan Mari Olanorekin elkarrizketan.
Amnistiaren Aldeko Batzordeetako Juan Mari Olano
"Aurten gartzelan lO. urtea beteko duten presoak dauzkagu"
Joan Mari Olano, Goiherriko Gaintza herrian sortua, Jestoren Euskadiko buruzagitzakoa da. Gaztea den arren, errefuxiatu eta preso izatea zer den ongi ikasia du, probatuta. Berari galdetu diogu azken hilabeteotan Amnistiaren aldeko Batzordeek erakusten duten dinamismoaz, errefuxiatuen alde egindako kanpaina deigarriaz, presoen egoeraz eta beren aldeko lanez.
ARGIA.–Zein arrazoin egon daiteke Amnistiaren Aldeko Batzordeek egungo irudi berri hau eskuratzeko?
Joan Mari Olano.–Eman den irudi aldaketa lanerako eraren ondorioz heldu da. Ez da marketing estudio baten bidez eman. Garai hartako momentu politikoan–orain laupabost urte–beste egoera bat bizi zen, eta errepresioa ere beste era batetara ematen zen; eta horrek dinamika izugarri batetan sartzera behartzen zuen Gestoretako jendea, honela, herri eta auzoetako komiteen gheto bihurtzea eman zen.
Erantzun puntualak eman beharrarekin, manifestapenetan, barrikadetan... askotan Gestorari dagokion sentsibilizatzaile lan horretara ezin iritsi ibili gara, irudi edota jokaera erradikala emanez. Horrek zenbait jende atzeratu egin zuela ulertzen dugu, konpromezu handia suposatzen zuelako baina garbi ikusi dugu momentu honetan Gestorek bete behar duten papera ez dela barrikadena, hori ez dela Gestorena bakarrik, Mugimendu osoarena baizik. Gestoren izatearen arrazoia preso eta errefuxiatuenganako elkartasun bat lortzea, Herria sentsibilizatzea da, bestalde, errepresio moeta oro salatu, horren aurkako jarrera bat sortu eta Organismoak duen jarrera humanitarioa azaldu.
A.– Gestoretan jende asko lanean dabil. Jende desberdin asto.
J.M.O.– Organismoaren mezu hau oso ondo ulertu da eta lan egiteko gure erak aldatu ditugu. Organismoa bera Herrian sartu dugu eta lehengo konpromezuei uko egin gabe, sektore desberdinetako jende asko gureganatzea lortu dugu. Berregituraketaren ondoren planteiatu zen lehentasunetariko bat, Organismoak sektore berrietara iritsi behar zuela zen. Zeren nahiz Erakundea oso fuerte egon, militantzia dedikatu batekin eta, herri eta auzoetan benetako eraginik izaten ez bagenuen gure lanak alferrikakoak ziren; horregatik, komiteetatik hasita Organismo guztia sendotu dugu.
A.–Amnistiaren Aldeko Batzordeen barnean eman den berregituraketaren ondoren garrantzi berezia eman zaie kanpo harremanei.
J.M.O.– Euskal Herria txikia izan arren, garbi daukagu borroka hau euskaldunona dela, baina kanpokoen laguntza beharra dugula somatu dugu ere bai. Gainera, koiuntura bera aldatu da: Euskal Herriko arazoa deitzen dioten hau internazionalizatu egin dute, bestalde, Nazio Askapenerako Euskal Mugimenduaren aurkako kolaborazio garrantzitsu bat lortu dute Europan. Beraz, Euskal Herriari ez dagokion irudi bat azaldui eta intosikazio lan handia eginez, bai Madrilgo gobernuaren ordezkariek hala nola Gasteizkoarenek, irudi irreal bat saldu dute Europan.
Eraso horien aurrean, beharrezkoa ikusten dugu Gestoretatik ere, ez Gestoretatik bakarrik, egin behar den internazional mailako lan hori. Hemengo errealitatea, eguneroko gertaerak Europara eraman behar ditugu, jendea informatu eta, bide batez, solidaritatea lortu. Euskal errefuxiatu politikoek bizi duten egoerak hau planteiatzera bultzatu gaitu.
A.–Nola zehazten da lan hori?
J.M.O.– Euskadirekiko Elkartasun Komiteak geroz eta gehiago dira, sendoagoak, gurekin koordinatuagoak, harreman estuak gordetzen ditugu eta informazio zuzena ematen da. Horrek Euskadirekiko eta bere borrokarekiko begirune eta ulertzea sortu dituela Europan. Baina hor ezin gintezke gelditu eta ildo horretatik jarraitzekotan gara, nazioarteko harremanak indartuz.
Pausu handienak edo jendearengana iritsi direnak, 10. urtemugan Donostian egin ziren 'Errepresioaren Aurkako Topaketa Internazionalak' izan dira. Ekitaldietara Amerikatik eta Europatik hainbat jende hurbildu zitzaigun eta hemen bizi eta ikusi zuten borroka heuren herrialdeetan azaltzeko konpromezu zehatza hartu zuten. Aldi berean, Amnistiaren Aldeko Batzordeek errefuxiatuen aldeko kanpaina iraunkor honetan, Gobernu Frantsesak errefuxituenganako daraman politika salatzeko. Estatu Frantseseko bihotzera, Parisera, joan ginen. 'Amnistia eta Askatasuna' lemarekin Eiffel-go Dorrean pankarta izugarria zabaldu eta euskal errefuxiatu politikoa zer den, zergatik Hego Euskal Herritik ihes egin duen eta aterpe bila ari den, esplikatu genuen. Ekintza ikusgarria bezain baketsua.
Bestalde, denok dakigunez, frantses poliziak espainiar polizien eskuetan utziriko ia berrehun errefuxiatu politikoekin bilera egin ondoren 'status' hori ezin zela onartu ikusi zen. Zeren familia asko bait.dago hautsirik, sarritan laguna eta seme-alabak Iparraldean daude Hegoalderantz ezin etorri eta espultsatu hauek Iparraldera ezin joan. Honela, hauteskunde presidentzialak zirela eta, Estatu Frantsesean dozena bat hitzaldi esplikatibo eman genuen eta errefuxiatu-espultsatu hauekin Parisera, OFPRAra hain zuzen, joan ginen. Hile honetan ere, honelako ekitaldi masibo bat egiteko asmotan gabiltza Estatu Frantseseko nonbaitetan.
A.–Zer bilatzen da kanpaina eta ekitaldi hanekin?
J.M.O.–Egoera honi aurre egin behar zaiola eta, helburua Estatu Frantseseko eritzi publikoari frantses gobernuaren jarrera erakustea eta Euskadik daraman borroka ulertaraztea litzateke.
A.–Antza denez, azken aldi honetan ekintza deigarriak dituzue gustokoen. Zeri erantzuten diote ekintza hauek?
J.M.O.–Prentsa, gehiena behintzat, ez dago gure mezua zabaltzekotan, guztia nahastekotan baizik. Eta Estatu Frantsesean zer esanik ez. Izugarrizko filtroak dauzkagu gure informazioa bideratzeko, eta beraz, prentsa-aurreko bat eman edo larogei eman, ez luke batere balioko espainiar gobernuaren eraginez moztu egiten bait dira. Ekintza deigarri hauek ez ditugu egiten deigarri direlako, prentsan azaltzeko aukera handiagoak ematen dizkigutelako baizik, baina positibo den beste edozein ekintza moeta erabiltzeko aukerarik ere ez dugu baztertzen.
A.– Hortxe kokatuko genuke Amnistiaren Aldeko Batzordeen deialdietako indarra. Jendea sentsiblea al da zuen deialdiei.
J.M.O.–Egoera politikoaren arabera gure indarrak ere izan ditu gora behera batzu, baina sentsibilizazioa gorantz doa egunetik egunera. Prentsa eta kaleko presentziak, eta mezu zuzenak bidaltzeak mobilizapen masiboetara iristera lagundu digute. Amnistiaren Aldeko Batzordeak dira Euskal Herriko indar konbokatoria handien duen organismoa. Hortxe daude Bilboko manifestaldiak, Herrerako konbokatoriak etab.
Baina errepresioak ere bere neurriak hartzen ditu eta ez da kasualitatea errefuxiatuak tantoka-tantoka espultsatzea , zailagoa da guztion artean erantzun bat ematea. Horregatik, nahiz herri mailan berrehun pertsona bildu garrantzitsua da gure testimonioa hortxe uztea.
A.–Gestoren lan garrantzitsuenarikoa sentsibilizazina izanik, bete al du bere helburua bolada honetan daramazuen frantses produktoen kontrako boikota kanpaina honek?
J.M.O.– I 986.eko uztailaren 1 9an hasi genuen euskal errfeuxiatuen aldeko martxa, eta bost kolumnek Donostiara iritsi ziren egun berean emandako prentsaurrekoan boikotaren kanpaina iraunkor hasten genuela eta, nik uste dut, une honetan kanpainaren zentzua ulertua dagoela herrian, zeren organismotik ez bait dugu inolaz ere pentsatu frantses produktu eta interesen aurkako boikot honekin Estatu Frantseseko ekonomiari kalte handirik egingo diogunik. Boikot hau tresna ideologiko bat da; honen bidez herria sentsibilizatu nahi dugu. Hala ere, errefuxiatuen aldeko jarrera duen jende guztiak ez du boikot honetan parte hartzen oraindik, inportantzia errelatiboa duelako pentsatzen delako, baina honelako kanpainak testimonialak izan arren, tabernatan, dendetan, kalean... boikot honetaz hitzegin denean euskal errefuxiatu politikoetaz hitzegiten ari direla jakitea inportantea da.
Boikot honek frantses produktorik ez erostea esan nahi du eta pazifikoa da. Orain beste bultzadatxo bat emango diogu eta ez dugu uste erreta dagoen kanpaina denik, indartzen doana baizik. Horregatik jendeari koherente izan dadin eta boikota sekundatzea eskatuko nioke.
A.–Gestorek gertutik jarraitzen dute euskal presoen egoera. Egun nolakoa da preso politiko hauen egoera?
J.M.O.–Aurten 10 urte gartzela beteko duten presoak dauzkagu. Garbi dago euskal preso politikoak espainiar gobernuaren esku dauden lehen politikoak direla. Era honetan, gobernuak erabiltzen ditu, alde batetik, heuren organizazioa txantaiatzeko eta, bestalde, Herri osoa txantaiatzeko; ederki asko bait dakite presoena dela Herri hau gehien sentsibilizatzen duen kolektiboa.
Esterminio gartzelak eraiki dituzte, sakabanaketa politikari ekin diote presoen eta beren Herriarekiko harremanak zapuzteko; presoak hausteko hitz batetan. Baina inoiz baino moral handiagoz daudela baieztau beharra dago, gertuago ikusten bait dute arazo honen konponbidea, eta konponbide hori globala dela. Ez dira inoiz konponbide indibidual batetan eroriko.
Bestalde, PSOE gobernuak damuketari ere ekin dio, ez gobernuaren borondate ona erakusteko, politika hau tresua errepresibo bat besterik ez bait da. Presoen helburua ez da edozein baldintzatan gartzelatik irtetea, ulertzen dutelako gartzelatik irteteko edo errefuxiatu daudenenak itzultzeko bitartekoak ipintzea ez dela irtenbidea, baldintza politikoak aldatzen ez diren bitartean. Euskal Herrian baldintza politiko batzuetan bizi gara, horrek berak sortu du borroka politiko bat, borroka hori aurrera eramateagatik preso eta errefuxiatu bihurtu dira eta batzuen itzulera eta besteon irteera baldintza politiko horiek gainditzearekin etorriko da. Termino hauetan ulertu behar da amnistia hitza.
A.–Aurrera begira zein moetatko kanpainak prestatzen ari dira momentu honetan Amnistiaren Aldeko Batzordeak?
J.M.O.– Hauteskunde presidentzialak amaitzearekin batera, presoen aldeko, eta estermino gartzela eta sakabanaketaren kontrako kanpaina bati ekingo diogu, hau da, amnistiaren aldeko kanpaina baten alde lan egingo dugu. Oraindik, nahiz nahikoa bideratua egon, ekiniza guztiak ez daude lotuak baina mobilizapen deszentralizatuak izango direla esan daiteke.
Bestalde, Juan Jose Crespo Galende eta Mikel Lopetegiren heriotzearekin batera, ez dira ahaztu behar, gartzeletan erahil dituzten beste hiru preso politikoak, Joxe Ramon Goikoetxea, Josu Retolaza eta Kirruli, maiatza eta ekainean hil zituztela. Hauek omendu eta ekaineko egun batetan Estatu Espainiarreko gartzela guztietara martxa bat antolatuko dugu. Autobus batzu gartzela batzutara eta beste batzu bestetara hurbilduko direlarik.
Udan ere 'Jaiak bai Borroka ere bai' kanpaina bultzatuko da, Herrian falta direnen problematikaz arduratzeko eta gogoratuak izan daitezen.
INAKI ZUBIONDO

"Madrilgo gobernuaren ordezkariek ala nola Gasteizkoarena, Euskal Herriaren irudi erreal bat saldu dute Europan".
Joan Mari Olanoren ustetan, Amnistiaren aldeko batzordeetan eman den gazteen sarrera masiboa oso sintomatikoa da.
Frantses produkto eta interesen aurkako boikotak jendea sentsibilizatzea du helburu, ez frantses ekonomia mintzearena.
13-15

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakBesteakAAB
GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakErbesteaErrefuxiatu
PertsonaiazOLANO1
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude