Jesus Naberan: "lkaskuntza estrategia egokia bilatu behar da"


1987ko uztailaren 12an
Jesus Naberan, AEKko didaktika taldeko partaideari elkarrizketa
Jesus Naberan: "lkaskuntza estrategia egokia bilatu behar da"
AEKko Euskal Herri mailako didaktika taldeko partaide bezala ezagutzen dute maisu bezala euskarazko irakasle askok eta askok. Bere berrogeita bost urtetan hizkuntzaren ikaskuntza moduak aztertzen dihardu, sosialinguistika alorrean ere ezaguna delarik egin dituen artibuluak direla eta. Horrezaz gain EKBren hasieratako bultzatzaileetako bat dugu Jesus Naberan. Kulturgintzaren bidetik abiatu behar dela uste du euskararen irakaskuntzak. Horretarako ezinbesteko da, beste eginkizunen artean, Euskarazko Kulturaren Batzarrea indartzea.
GALDERA: Orokorrean begiratuta nahiko nabarmena dirudi urtetan barrena ikasle kopuruan egon den hazkuntza gelditzen ari dela azken honetan.
ERANTZUNA: Nolabaiteko estankamentua matrikulazioan eta... Aztertu beharko litzateke irakaskuntza eskaintza bera. Hasteko esango nuke ikaskuntza garestiegia dela gehiengo handi batentzat eta zailegia dela denentzat. Ez euskara zaila delako baizik eta ikasketa baldintza berak direlako zailak. Euskara ikastera hurbiltzen denari zail jartzen diogu asuntua. Helduen matrikulazioa erdi izoztua egoteak izango du arrazoi bat baino gehiago, baina bat ikaskuntza zerbitzuaren kalitatea izan daiteke. Nahikotasun maila edo optimizazioa lortzen duten erdi-euskaldun pila bat sortzen ari gara. Egia da ikaskuntzak berak bakarrik ez daukana hau konpontzeko giltzarria, baina justifikatzeak ez du balio ikaskuntza estrategia okerragatik edo ikaslea hizkuntzaren ezagutza maila soilean abandonatzen badugu, erabilpenera pasatzeko baliabideak ez direlako aurrekontuetan eta kontenplatzen.
GALDERA: Ze aldaketa beharko litzateke prozesu honi buelta emateko?
ERANTZUNA: Gaur egun, helduen ikaskuntzaren alorrean premia nagusia da, euskarari buruzko datuak eta euskararekiko jerrerak kontutan hartuko dituen helduen ikaskuntza eta hezkuntza planteatzea Euskal Herrian euskara nagusi dadin. Hizkuntza minorizatu honen egoera soziolinguistiko konkretuari behar bezala erantzuteko moduko ikaskuntza estrategia egoki bat planteatzea.
GALDERA: Ikaskuntzaren kalitatea kaskarra dela diozu. Hori konpontzeko nondik jo beharko litzateke?
ERANTZUNA: Lehenengo kontutan hartu beharreko datu klabe batzuk daude. Batetik, euskararen aldeko jerrera gehiengo nabarmen batetan. Honen aurrez aurre dago euskararen erabilpen baxua, pigarren puntu klabea, populazio bostetik batek dio badakiela euskara zerbait edo euskalduna dela. Positiboa izan daitekeen datu honen atzean dago erdi-bidean geratu den multzo handi horrek norabide ezezaguna daukala. Hirugarrena da jatorrizko euskaldunen afiabetakuntzaren eragin eskasa gizartean. Jendea banaka banaka alfabetatu beharrean ezin artikulatu izan da euskaradunen populazio osoarekiko alfabetatze mugimendu bat Euskal Herrian.
Indibiduoek Komunitateari Aportatuz
Datu hauek kontutan hartuta gakoa honetan legoke: indibidual eta ikastalde konkretuen beharrak eta hizkuntz komunitatearen beharrak uztartuko dituen ikaskuntza sistema bat eraikitzea. Hau da, ikastaldeak euskal komunitate horri erantzunez eta aportatuz funtzionatuko duen sistema bat. Txepetx-ek eta definitzen duten legez, norbera euskaraz osatzea eta hizkuntz komunitatea osatzea gauza bat eta bera izatea posibilitatuko lukeen ikaskuntza. Azken batean euskararen egoera areagotuko lukeena ez bakarrik horma barruan ikasteskolan baizik eta gizartean.
GALDERA: Aspaldi agertu zuen AEKk jokabide antidiglosiko batez irakaskuntza sistema aldatu behar zuela. Zertan dago hori?
ERANTZUNA: Helduen berreuskalduntzeari buruzko gaur egungo planteamentutan alde batetik AEKren ahaleginak daude eta bestetik irakaskuntza ofizialarenak. Aurten AEKn mila talde baino gehiago izan dira 25 orduko ziklo bakoitzeko gauarekin loturik kultur ekintzak planteatu dituztenak. Bai zonalde euskaldunetan, bai erdaldunetan. Txiki edo handi, inguruan inziditu duten 5.000 kultur-ekintzatik gora izango ziren neguko ikasturte honetan. Orain egingo dugu horren balantzea. Gizartearen berreuskalduntzeari begira, indarrean dagoen irakaskuntza eskaintza ez da neurrikoa, eta helduen euskara irakaskuntzari behintzat desegokia deritzot. Arrazoi sinple bategatik, ez diolako erantzuten berreuskalduntze demanda edo behar masibo bati.
Haurren kasuan sikieran planteatu egiten da eskaintza masiboa. Eskolarizazio derrigorrezkoan oinarritzen irakaskuntza definizioz, nahiz eta gero praktikan euskera berreuskeratzeko jarritako neurriak ez izan proportziozkoak. Helduen kasuan eskaintza proportziozkorik ere ez da planteatzen. Irakaskuntza moeta oso mugatu bat bultzatzen eta subentzionatzen du HABEk. Irakaskuntza forma hertsia, berez euskararen ikasketa puntual batetan bukatuko dena, indibiduo bakoitzaren ahalegin pertsonalak salduta.
GALDERA: Irakaskuntza mota honek ez al du ekarriko ikaslegoaren nekatze bat?
ERANTZUNA: Errekurtso eta medio aldetik laguntza handiak eskatzen ditu ikastaldearentzat. Bai zonalde euskaldunetan, bai erdaldunetan. Ikusten da ondo ateratzen dela errekurtso batzuk daudenean, ondo planteatuta dagoenean eta medio batzuk daudenean. Bestela dago arriskua errepikatzeko eta. Neurri batzuk hartu behar dira eta horretarako medioak behar dira. AEKk bakarrik nekez egin dezake bere kontura beste laguntza barik. Orduan, gauza konkretuak planteatuko nituzke, alfabetatzeari buruz eta euskalduntzeari buruz. Euskalduntze kasuan metodologiak gero eta garrantzia handiagóa ematen dio ikaslea euskararen eraginpean jartzeari, ikaslearen barne-prozesatze hori emankorra gerta dadin. Orduan, zer egin? Zer egin zonalde erdaldunetan? Zonalde euskaldunetara joan ahal badira ikasleak, herri bakoitzak beregain hartu ikastalde bat. Modu efikaz bat litzateke. Guztionek eskatzen duena da diru inbertsio handiagoa, euskararen aldeko jente guztiaren ekina, botearen aldetik korfiantza herriarengan...
Herri Iniziatiba Ez Da Nahikoa
GALDERA: Herri iniziatibaz ari zara. Nahikoa al da berreuskalduntzea aurrera ateratzeko?
ERANTZUNA: Ez da nahikoa. Medioak, errekurtsoak, diru inbertsioak behar dira eta hori botereak egin behar du. Egiten duena baino askoz ere gehiago inbertitu behar da tasuzko zerbait egiteko, euskarazko klase hutsetan ez gelditzeko.
GALDERA: Alfabetatze arloak porrot egin du, edo ezer gutxi egin da horretan ezta?
ERANTZUNA: Alfabetatzean, dena beharko da hor. «Euskarazko klaseak» deitzea bera euskaldun jatorrizkoei ematen zaizkienak. Kulturgintza bilakatu beharko litzateke alfabetatzea. Euskararen bidezko proiektuak, tailerrak eta horrelakoak planteatu behar dira. Txepetxek azaldu duenez ikaskuntzaren aurrerapena ahalbidetzen duen baldintza "nahikotasun maila" lortzea da eta nahikotasun mailara iristeko ('hiztun oso" izateko) hutsune bi gainditu behar, euskalduntzean edo bigarren mailako ikaskuntzan, "erabilera hutsunea" eta euskaldunen alfabetatzean, berriz, "motibazio hutsunea".
Alfabetatzeko Motibazioa Landu Behar
Euskaradunak berezko euskaratik euskararen ezagutza kulturalera abiatzeko motibazioa behar du. Banaka batek topa dezake motibazio pertsonal bat euskara lantzeko. Baina beste motibazio batetaz dihardugu hemen Txepetxen teoriaren ildotik: kulturazko euskara ezagutu ezezik erabiltzera eragiten duen motibazioa edo hizkuntz-kontzientzia, eta hau ere ez banaka batzuengan baizik eta euskaldungo biztanleria zabal batengan.
Euskararen normalizazioari dagokion motibazioaz ari gara, hain zuzen. Motibazio hau piztu dezakeen ikaskuntza-sistema bilatzean datza gakoa. Alfabetakuntza alorrean norberaren interesa euskararen interesean isurtzea litzateke gakoa, horregatik promozio indibiduala aportazio bilakatu duen planteamendua behar da alfabetakuntzan.
GALDERA: Bidaiak eta antolatzen ditu AEKk udan. Ikastaro moduan antolatzen dira?
ERANTZUNA: Euskaraz mintzatzeko bidaiak dira, ez dira ikastaroak. Euskaraz egitea da helburua.
GALDERA: Glotodidaktikazko irakasleak dauzkazue AEKn. Zein da horien helburua?
ERANTZUNA: AEKko nahiz kanpoko edozein euskarazko irakasle-gaien prestakuntzarako antolatzen dira ikastaro hauek. Programa teoriko eta praktiko baten bidez ikusten dugu kulturgintza batetara proiektatzen den metodologia komunikatiboa.
GALDERA: Batzutan, eztabaida profesionaltzearen arazoan planteatu izan da. Beharrezkoa da profesionalitatearen bidea kalitatezko irakasleak prestatzeko? Ezinbestekoa da?
ERANTZUNA: Profesionaltzea segun eta zelan ulertzen duzun. Dedikazio moduan ulertzen bada, nik uste dut beharrezkoa dela dedikazio osoa izatea. Horren ondoan dago lekuan lekukoa izatea. Hori ere profesionaltasunaren barruan sartzen dut nik. Beste arazo bat da funtzionarizazioa. Irakaslegoaren funtzionarizaziotik eta estabilizaziotik bakarrik ezin erantzun euskararen irakaskuntza ireki eta zabal bati. Funtzionarizazioa gaur egun planteatzen den moduan hartuta, standarizazioa eta parzelazioaren aldetik, ezin joan gaitezke euskararen normalizaziora.
GALDERA: Militantzia beharrezkoa da?
ERANTZUNA: Horri esker funtzionatzen du AEKk. Ikasleari errekurtsoak, harremanak... jente askok ekin beharko dio, eta irakaskuntza ofiziala ez doa bide horretatik. Asko ekin behar da, eta asko lagundu behar zaio ikasleari. Ordu mordoa sartu behar du irakasleak.
GALDERA: «Korrika» handia izan da aurtengoa ere. Zenbaitek kritikatu izan du jente guzti hori joaten dela Korrikara baina gero ez dela joaten euskara ikastera.
ERANTZUNA: Saltu handia dago euskararen alde egotetik euskara ikastera ausartzera. Saiatzea jente gehiagok egin beharko luke. Horretan egon daiteke justifikatua kritika hori. Baina egin behar dena da ez hain zaila ipini euskara ikasi nahi duenari.
GALDERA: «Korrika» honetan konpromezu pertsonalera egin zuen dei AEKk.
ERANTZUNA: Bai. Konpromezu pertsonal hori zelan lortu, hori da asuntua. Ikusi dugu zenbateko eragina daukan zonalde euskaldun batetan bertako jenteari euskaraz egitera eragiteko zenbateko garrantzia daukan bertan aritzea euskaraz ikasten ari den talde batek. Taldeak kalean erakusten badu bere burua hori izan daiteke erdaldunak inzentibatzeko modua euskarara etortzen. Bestea da euskara modu alaiez eta modernoz planteatzea.
Beharrezkoa Da Sailen Arteko Elkar-Lana
GALDERA: Maiz aipatu da euskaltzaleen eta euskaldunen batu beharraz. EKB izan daiteke horretarako markoa?
ERANTZUNA: AEKtik begiratuta beharrezkoa ikusten dugu beste sailen arteko elkarlana. «Korrika»n eta hainbat taldek erakusten du potentzial handia dagoela euskararen alde. Potentzial horretaz baliatzea behar beharrezkoa da.
GALDERA: Ze paper jokatzen dute komunikabideek alfabetatzearen ikuspuntutik?
ERANTZUNA: Paper handia jokatu dute irrati eta telebistak populazioaren bostetik bat horretan. Dena dela gehiago erabili beharko lirateke komunikabideak. Prentsa, irratia... telebista.
GALDERA:Amaitzeko, zer diote teorikoek etorkizunari buruz?
ERANTZUNA: Kezka bat sortzen ari da hizkuntzalaritza aplikatuaren eta sozilinguistikako teorikoen artean. Kezka da, zerbait berria behar dela ikaskuntzan, eta hau esanez amaitu izan dira ihardunaldi eta kongresu zenbait. Esan da halaber motibazio sozialaren terminotan planteatu behar dela euskara ikaskuntza; euskaldun izan eta jentearen euskaldun izan nahian planteatu behar dela... Horrezaz gain kaleratu egin behar dira egiten diren gauza praktikoak. Badut susmorik teorikoek diotena praktikara eramateko, AEKk burutu dituen saioek eta ez dutela behar bezalako oihartzun eta onespen lortuko ikerlarien eta intelektualen aldetik.
IÑAKI URIARTE
35-39

GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAEKIrakasleak
PertsonaiazNABERAN1
EgileezURIARTE2Hizkuntza

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


2024-04-29 | Jakoba Errekondo
Pagoaren kontuak

Geroxeago baina hemen da. Inguruan dituzten gainontzeko zuhaitzak baino beranduago janzten dira pagoak (Fagus sylvatica). Bizitzeko baldintza “gogorragoak” nahi izaten ditu: toki hezeak eta freskoak. Baina izotzari beldurrak bizi da.


2024-04-29 | Garazi Zabaleta
Elkea
%100 Amezkoako garagardo ekologikoa, olibondoak eta beste

Elkea proiektuan produktu asko eta desberdinak ekoizten ditu David Ruiz de Galarreta Azpilikueta ekoizle amezkoarrak. Olibondoekin hasi zen, baina fruta arbolek, lekaleek eta zekaleek ere beren tokia egin dute proiektuan urteotan. Eta, orain, jarduera berri bat gehitu die... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Eguneraketa berriak daude