Rosa Olivares: "Iraultza Arte Bat Da"


1987ko maiatzaren 17an
Rosa Olivares, EMKko bozeramaileari elkarrizketa
Rosa Olivares
Rosa Olivares: "Iraultza Arte Bat Da"
Rosa Olivares Gernikarra dugu, aspaldiko urteatan Euskal Herriko eskena politikoan izandako emakume ezagunenetarikoen bat. Zenbait aldiz hautagai izan arren sekula ez du kargu ofizialik izan, eta gainera berak dioskunez ez du espero ere edukitzerik. Hala ere Rosa etsitzen ez duenetarikoa denez hortxe dirau eguneroko borrokan langile eta emakumeekin batera egunen batetan iraultza ikusiko duenaren amets. Partiduko emakumea, EMKren bozeramailea dugu.
GALDERA:Hauteskunde aroan gaude, nola ikusten duzu gaur egungo egoera politikoa?
ERANTZUNA: Ba nik oso itogarria ikusten dut. Oraingoan dei hirukoitza daukagu hauteskundeetan, udaletara, herrialdeetako batzarretara edo Nafarroako kasuan bertako Legebiltzarrera, eta gero badira Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak. Horregaitik diot egoera itogarria dela. Bagatoz urte batetik zeinean izan diren ekaineko hauteskunde orokorrak, azarokoak legebiltzarre baskongatura, eta orain berriz ere hauteskunde hirukoitzen mehatxua; ba oso gogorra da.
Lehengo egunean komentatzen zidan kazetari batek hauteskunde hirukoitzak direla eta egunkari eta aldizkeri guztietako erredakzioak propagandez, eta presioz beterik daudela: atera iezadazu hau, ez atera bestea... eta abar. Kazetari gaixoak esaten zidan ez zekiela Ekainak 10era iritsiko zen. Azaroko hauteskundeak garratzak izan ziren, droga gogorra propaganda aldetik. Oraingoan, ezin izango dugu telebista ere ikusi, entxufatu eta akabo. Dena den oinezkoek lagun bat daukagu ekainak hamarrera arte: eguraldi ona.
GALDERA: Aurtengo hauteskundeen haseran elemendu distorsionatzaile bat agertu da, Portugaletekoa. Ze eragin izan dezake honek hauteskundeetan eta hemendik aurrera Euskadin segituko den dinamikan.
ERANTZUNA: Nik ez nioke Portugaleteko gertakizunari elemendu distorsionatzaile kalifikatiboa jarriko. Gertatu da, eta jakina hauteskundeen praktikari eta praktika politikoari eragingo diona. PSOEk eta PNVk ekintza hau eta beste batzu erabiliko dituzte ahalik eta boto gehien lortzeko, beti egin ohi duten bezala. Beste gauza bat da saiatu arren lortzea, ezta?.
«Akats Politikoa Da Casa Del Puebloak Koktelez Erasotzea"
Nire ustez akats politikoa da koktelez erasotzea Euskadin Casa del puebloak gaur egun, baina zerbitu behar digu ausnarketa bat burutzeko ezkerreko erakunde iraultzaile guztiei.
GALDERA: Zuen alderdiko gazteen erakundeak, "Kemen"ek, atera ditu kartel batzu zeintzuetan ikusten zen gazte bat koktel bat jaurtitzen. Holako estetikak bultza lezake agian zenbait lagun bere kontura aritzeko holakoetan...
ERANTZUNA: «Kemen»ek bedu kartel bat 'Hay futuro subversión" diona, eta hor agertzen da gazte baten irudia koktel molotov bat jaurtitzen. Portugaletekoa gertatu ondoren nik kolokan jartzen dut holako kartelik jar daitekeenik, pertsonalki diot. Ezin daiteke atera, euskal gizarteak lotzen duelako koktel bat ateratzea Portugaletekoarekin, eta zehazki koktel horiek jaurtitzeak ekarri dituen ondorioekin. Koktela arma bat da, mugatua baina arma, eta arma guztiak bezala arazoa erabiltzeko eran dauka. Ni kontra nago inork jantziak urratzea helako gauzak gertatzen direnean, eta are gehiago ezkerrean, ulertezina deritzot.
Gure gizartean gazte ugari dago motibazio eta perspektiba gabekoa, inolako aterabide ez pozgarri esistentzialik gabe... eta gurea izan behar du geure buruari galdetzea ez sumindura horretaz, jente hori gure alorrean nola jarri da arazoa denok batera aurrera egin dezagun. Gainera ez da lehenegoz koktelak jaurtitzen zaizkiola Casa del pueblo bati.
«Irtenbide Bakarra Dago: Iraultza»
GALDERA: Zer nolako aukerak ematen zaizkio ezkerretik txirotasunean eta marjinazioan bizi den jenteari (%40 Bilbon)?
ERANTZUNA: Irtenbide bakarra dago: iraultza. Epeka ekitearen arazoa biabilitatearena da. Nire ustez bidegabekoa da. Zapalduen arazoak konpontzeko sustraietara jo behar dugu, eta sustraietara jotzeak gaur eta hemen esan nahi du buelta ematea, ez aldaketa soila, eta aldaketatzarra iraultza da. Iraultza arte bat danik ez deritzat iraultza ekidiezinezkoa denik, iraultza arte bat da eta horretan gauden gizon, emakume eta erakundeok ikusiko dugu ea nahiko artistak garenentz.
Gaur egungo arazo handienetariko bat ezintasuna edo etsipena da. Jentea makurtzen da etsipenaren indarrez, ez du sinesten aldaketatzarraren aukeraz.
GALDERA: Kapitalisrnoak trebetasun handia dauka jentea egoerara egokitzeko...
ERANTZUNA: Bai, eta egoera latzenetara ere ohitu arazten gaitu, ezintasuna sartzen digu.
GALDERA: Ezkerraren zenbait paradigma krisian sartu da gertakizunen indarrez, eta kalean praktika desberdinak aurkitzen ditugu...
ERANTZUNA: Gure gizartean - eta ez ahaztu gu planetaren atal aberatsean bizi garena, eta benetako pariak hirugarren munduan daudena–piramideko goi mailan jente piloa dago. Badago Euskadi ase bat ere, ez duzu jantoki honetan ikustea baizik. Seguraski Euskadi ase horretako partaide ugari izango da, pozik dagoen jentea. Jente horri ez doakio horren gaizki-bizitza honetan eta badauka argudio ugari gizarte hau defendatzeko. Gatazka sortzen zaienean edo ase ez direnean irtenbidea aurkiteen dute sistimak dituen kanaleetatik, edo Corte
Iraultza, Independentzia
Inglesera joanda erosketak egiten, sahiesbideetatik ateratzen dira. Deprimiturik zaude, ba erosten duzu jertse bat eta joaten zaizu depresioa, edo ileapaindegira goaz apur bat txukunago jar gaitzaten eta deprea joan egiten zaigu, nahiz eta sakonean hortxe dirauen.
Piramide erdian jente ugari dago, badira ehundaka mila pertsona gizarte menperatzailea osatzen dutenak, gizartea buru belarri jagoten duen jentea. Hemengo gizartean ez dago goian kasta politiko militar polizial bankari soila, egon badaude, baina horietaz gain badira berrogeitahamar mila edo berrehun mila erdi mailako klasekoak. Piramide azpian beste milaka pertsona dago erabat asegabeturik, ez dagoena pozik daukanarekin, bai lanean, zein naio mailan zituen esperantzekin eta abar. Gizarteari buelta emateko ez dugu bakarrik batu asegabetu guztiak, ase diren batzu edo behintzat ez oso asegabeturik dauden batzu ere irabazi beharko ditugu, eta hau desafio handia da.
Gaur egungo gauzarik iradokorrena da bilatze aroak izatearena, eta hori biltzaileentzat erakargarria da.
GALDERA : Garai bat e tan e zke rtiarrak zirenen artean beste mugimendu batzu ere loratzen ikuren ditugu: berdeak; yuppi eta ganche divineak modan omen daude...
ERANTZUNA: Iraultzaileok bestelako gauza bat gara. Herri mugimenduan Euskadin bada jente iraultzailea eta iraultzailea ez dena ere, beste kodigo batzu erabiltzen dituztenak eta abar. Iraultzailea jente oso bitxia da, eta beste moduko motore bat dauka. Euskadin, PSOEren zinismoaren aroan, iraultzaile erromantiko mordoa dago oraindik, ez dugunak begiratzen iraultza iraganeko gauza bezala Daniel Cohn Benditek atera duen liburuan bezala: 'Iraultza: guk horrenbeste maite genuena...' Herriko taberna edo egoitzetara hurbiltzen den 16 urteko jente mordoa dago, begirada bizia daukatenak, eta idealez mugitzen direnak, eta hau itzelezkoa da. Jakina, PNVko jenteak ezin dezake holakorik ulertu.
GALDERA: Idealetaz mintzo, zer dago independentziaz?
ERANTZUNA: Independentzia? Ze independentzia, zeurea pertsonala? Nor da benetan independientea mundu honetan bi erraldoi egonik bata ekialdean eta bestea mendebaldean? Nire ustez ideien alorrean, independienteak dira bloke baten ez bestearen menpekotasuna ez duten pertsona eta erakundeak.
Gero, badago beste alde bat independentziaz ulertzen dena, eta hori da herri moduan daukagun egiaren beste zati bat, Euskadirentzako askatasuna eskatzea: herri honentzako eta bertoko pertsonentzako. Ezaguna da 1983ko Batzarrean Iruñean EMK–k barneko iraultza ideologikoa egiten duena, eta izandako hiru edo lau ondorioen artean ateratzen du gaur egun Euskadirentzako independentzia defendatzeak norabide askatzaile, borrokalari batetan bultzatzen duela; sistima eta estatua konbatitzeko.
Estatua defendatzen duten erakundeek interes handia izango dute gaur egungoa defendatzen, baina erakunde marxista eta iraultzaile bat izan daiteke izan ez marxista ez iraultzailea arima estatista badauka, eta bere arimak burgesiak ofizialki eraikitako lurraldeak defendatzen baditu, estatu espainola kasu. Autodeterminaziorako eskubidea benetan ulertu behar den moduan ulertuta independentziarako eskubidea da ala ez da ezer, itxura hutsa da. Dena den, nik muga gabeko munduaz amets egiten duten ameslarienetakoa nauzu; adiskideturik diren herriak ez dutelako zertan jarri behar inongo hesirik. Nik egundo ez diot uko egingo amets komunista zahar honi, edo behintzat horretan saiatuko naiz.
«EMKn Eztabaida Bat Dago Euskarari Buruz»
GALDERA: Euskara izan da EMK barnean tirabiratarako edo behintzat korronte desberdinetarako gaia, ezta?
ERANTZUNA: EMK - n eztabaida bat dago gai honetaz, agiri bat plazaratua dago politika linguistikoari buruz izaniko azken biltzarrekoa... Une honetan eztabaida hori nahiko gelditua dago, beste gai edo arazo batzu lehen mailara pasatu direlako. Nik ez dut gai hau bereziki ondo menperatzen, eta ez dakit zehazki ze egoeratan diren korronte desberdinak, baina uste dut garbi daukagula zer egin behar dugun euskararen alde alderdi barnean gaur egun, 1987an. Eztabaida kokatzen da jakiteko ea zer nolako gizartea nahi den etorkizun urrunerako: Euskadi monolinguea ala beste korronte batek dioen bezala euskarak izan behar duen hizkuntza nagusia Euskal Herrian bizi diren gizon eta emakume guztiek ezagutzen dutena, baina honek suposatu gabe hizkuntza bakar bat egoterik. Agian eztabaida hau ez da itxiko urte askotan eta ez da ezer gertatzen.
GALDERA: Eta zuk noiz ikasiko duzu euskaraz?
ERANTZUNA: Nik badakit euskaraz.
GALDERA: Eta zergatik egiten dugu elkarrizketa gazteleraz? Zergaitik idazten duzu beti erderaz, eta mitinetan ere erderaz?
ERANTZUNA: Nik ez dakit euskaraz ondo hitz egiten, euskaldun zaharra naiz Gernikakoa, baina ez dakit politikaz euskaraz hitz egiten, etxeko euskara dakit bakarrik. Kortezubi eta Gernikan beti euskaraz egiten dut ama eta lagunekaz, baina mikrofono baten aurrean beldurra ematen dit eta ezin dut.
Emakumeen Mugimendua
GALDERA: Gaia aldatuz, zu aritua zara emakumeen mugimenduan, nola ikusten duzu emakumeen mugimendua Euskal Herrian?
ERANTZUNA: Euskadiko mugimendu feministak hamar urte dauka. Nire ustez mugimendu bizia da, dinamikoa, baina sakoneko erreibindikazio guztiak lortzeke daude ondiño. Azken urteotako aldaketak, dibortzioa edo abortoaren maila bateko despenalizazioa, antisorgailuak, eta abarrek ez dute konpontzen sakonean emakumeen mugimenduak planteiatuta dituen arazoak. Gizarte sexista batetan bizi gara, jerarkia sexuala dago, lanaren banaketa sexuala ere... Badago desberdintasun soziala, zapalketa sexuala... Gizaki guztiok biltzen garen familia ereduan emakumeok esklabuaren esklabua gara.
Euskal mugimendu herrikoi eta iraultzaileak pendiente dauka iraultza ideologikoa egitea bere burnarekin, emakumearen zapalkuntzak daukan oinarri ekonomiko, ideologiko, sikologiko eta ia fisikoa ulertzeko. Gizonezko gehienak ez dute nahikorik ausnartu gai honetaz, ihes egiten dute galapaka bai gai honek daukan neurri indibidual eta pribatuan zein neurri kolektiboan.
GALDERA: Mugimendu feminista aurrera badoa ere ez du orain arte aski indarrik hartu ezta emakume beraien artean ere...
ERANTZUNA: Euskadiko mugimendu feminista 1976 - 7an sortu zen, eta antzinako historian ere gerra garaian ez lehenago ere ez da mugimendu feministarik izan Euskadin. Izan ziren beste erakunde batzu, Emakume Abertzale Batza esaterako, EAJ–i lotutako emakumeen erakundea, baina ez zen mugimendu feminista. EAJ–en barruan zabaltze ideologikorako bidea zen, edota guda garaian laguntza ematea etab.
Euskadiko mugimendua sortu berria eta esperientziagabea da, oraintxe biltzen hasi berria da, eta ozta ozta doa aurrera. Gizartean praktika feminista bat hedatzea gauza zaila da, emakumeak ez daudelako inon, gehien bat sukaldean daudelako. Hiru emakumetik bi etxekoandreak besterik ez dira. Heren bat etxekoandreak dira eta horretaz gain lan asalariatua egiten du. Emakumeak ez daude inon bildurik, lantegian langileak dauden moduan espazio fisiko batetan–nahiz eta gero eta lantegi eta langile guttiago egon–. Azken hamar urte hauetan nahiko aurreratu da euskal gizartean, feministen ideiak izan dira sirimiria legez zerbait barneratu dena, ez da leku guztietara sartu, baina zerbait hezetu du.
INAKI GOITIOLTZA
35-39

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEMK
PertsonaiazOLIVARES1
EgileezGOITIOLTZA1Politika

Azkenak
Inteligentzia Artifiziala
264 milioi euroren truke, Musken Grok adimen artifiziala Telegrameko erabiltzaileetan instalatuko da

Urtebetean Grok-ek Telegramen ibiltzeko aukera izango du, mezularitza enpresaren 1.000 milioi erabiltzailetan sartuko da eta horren truke 264 milioi dolar jasoko du. Pável Dúrov Telegrameko sortzaile eta jabeak baietsi du operazioa bere kanal ofizialean.


Tortura zantzuak izan arren, Raul Fuentesen kasua ez duela ikertu gogorarazi diote NBEtik Espainiari

1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]


2025-05-30 | Sustatu
Euskaraldiak Artazu herritik dakarkigun harribitxia

Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]


Jaurlaritzari “kezka” sortu dio EHUko Medikuntza Fakultateko euskarazko plaza berrien kopurua %60 murrizteak

EHUk, aldiz, azaldu du ezinezkoa dela hitz emandako 40 plaza berriak eskaintzea, ez baitute horretarako baliabiderik. Plaza berrien kopurua pixkanaka areagotzeko asmoa erakutsi du EHUk.


Donostiako Guardetxearen aldeko osoko bilkurako protestan gazte bat atxilotu du Udaltzaingoak

Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.


AEBek proposatutako su-eten akordioa “aztertzen” ari da Hamas

Proposamenak “hilketek eta goseteak” bere horretan jarraitzea bermatuko duela salatu du Hamasek, baina gehitu du zer erantzun aztertzen ari dela. Israelek proposamena onartu duela jakinarazi dute AEBek.


2025-05-30 | ARGIA
Gizon batek 13 urteko alaba hil du eta bere buruaz beste egin du ondoren, Bilbon

Bilbon, Larraskitu auzoan, familiaren etxean gertatu da. Eztabaida bortitz baten ondoren emakumeak etxetik ihes egin du eta Udaltzaingoari deitu dio. Udaltzainek alabaren eta aitaren gorpuak aurkitu dituzte etxean. Emakumea ospitalera eraman dute zaurien ondorioz.


Herrietako farmaziak despopulatzearen kontrako tresna izan daitezkeela uste du COFNAk

Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak (COFNA) eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Sailak programa bat abiatu dute landa eremuko jendeak behar bezala hartzeko medikazioa.


Bunkerretik ihes egiteko manifestua

Heriotzak Eduardo du izena

  • Egilea: Formol konpainia (eta Ander Lipusen manifestua)
  • Non: Modelo Aretoan, Zarautzen, Literaturia jaialdia
  • Noiz: Maiatzaren 23an.

-------------------------------------------------------------

Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]


2025-05-30 | ARGIA
Kerik gabeko eremu gehiago ezarri nahi ditu Espainiako Gobernuak: markesinak, campusak, terrazak...

Espainiako Osasun Ministerioa kerik gabeko eremu berriak ezarriko lituzkeen lege aurreproiektua eratzen ari da eta Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan izango luke eragina. Eremu berri horien artean, tabernetako terrazak, unibertsitateetako campusak edo autobus-markesinak ageri... [+]


Bizkaiko Aldundiak Jaurlaritzaren ardurapean utzi du Bilboko itsasadarraren azpiko metroaren lotura egiteko aukera

Bilboko itsasadarraren ertz biak lotzeko ibilgailuentzako tunelaren proiektuagaz batera, Areeta eta Sestao lotuko zituen anezka-tren bat ere iragarri zuen Bizkaiko Foru Aldundiak 2022an. Orain, proiektua gauzatzeko ardura Eusko Jaurlaritzaren mendeko Euskal Trenbide Sareari... [+]


Atxondon hildako langilea “diru-gosearen” biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]


2025-05-29 | ARGIA
Segregazioa hezkuntza
Ikastolen Elkartea: “Matrikulazioren kudeaketak ez du segregazioa bukatzeko balio”

Euskal hezkuntza sisteman haur zaurgarriak ondo integratzeko dekretua egin zuen Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Sailak 2023ko maiatzean eta gaur haren balorazio oso kritikoa egiten du Ikastolen elkarteak: hark ez du balio izan segregazioa amaitzeko. Hainbat proposamen ere egin... [+]


CAF Palestinan eraikitzen ari den trenbidearen bigarren fasea hasi izana salatu dute

Okupatutako Jerusalemgo Ekintza Nazional eta Zibileko batzordeak jakinarazi du trenaren bigarren fasearen hasiera, eta gaitzetsi egin du kokalekuen arteko komunikazioa indartzea duelako helburu. Zisjordanian 22 kokaleku berri ezarriko dituela adierazi du Israelek.  


Eguneraketa berriak daude