"Osasunari Lehen Maila Dagokio"


1987ko martxoaren 08an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Joxe Manuel Etxeberria, Osasunako entrenatzaileari elkarrizketa
Joxe Manuel Etxeberria, Osasunaren Bigarren Teknikoa
"Osasunari Lehen Maila Dagokio"
Igande arratsalde anitz, kolore gorria soinean. Gol asko Osasunarentzat; 3. mailan, 2. ean eta Barcelonari edo Madrili 1.an. Goizuetarrak, UEFA ere ezagutu du Iruñeko taldearekin. Egun, Zabaltzarentzako laguntza lanetan, bera da Robinson ikusten eta, Ingalaterran izan dena.
ARGIA.–Zein da oraingo zure lana?
JOXE MANUEL ETXEBERRIA Nire oraingo lana hitz batean esateko, Zabaltzaren menpe egotea da, bera da agintzen duena, behar diren gauza guztietan berari laguntzen. Askotan porteroak entrenatzea, komeni zaizkigun beste taldeetako jokalariak ikustera anitzetan joaten naiz hor barna, duela guti estranjerian egon naiz. Gehien bat beheko taldeetarako bilatzen dut, jubeniletarako eta Osasuna Promesas-erako.
A.–Bilatu non, Nafarroan bakarrik?
J.M. E.–– Gehienetan bai, baina orain badakizu behar handia izan dela eta estranjerian ibili naiz. Jubeniletan badugu orain Bilbotik etorritako bat edo beste, baina gehienetan Nafarroan bilatzen da. Aurten dena den, Madriletik bi gazte fitxatu dituzte, baina hori ez da normala.
A.–Zer moduz Bilbo eta Donostia aldera jokalari bila joateko?
J.M. E.–Molestatu egiten da jendea halakoetan, hemen ere berdintsu gertatzen da bilbotarrak jokalari bila datozelarik. Orain gauzak nahasi egin dira, jokalari bat gera bait daiteke lehen ez bezala bere «carta de libertad» izeneko horrekin, eta lehen baino errazagoa da jokalari bat ekartzea, baina direktiboak asko molestatzen dira abisatu gabe beren taldeko jokalariaren bila baldin bazabiltza.
A.– Oralin Arotzarena, Goikoetxea, Untzue e.a. lehen taldean sartu diren bezala, espero daiteke heldu diren urteetan gazterik gehiago sartuko dela?
J.M. E.–Espero liteke orain bertan, badira jubeniletan 2 edo 3 oso ongi heldu direnak, baina 17, 18 urterekin oso goiz da esateko, ez dakizu aterako diren ala ez. Orain bertan Promesas taldea ez dabil oso ongi, baina jubeniletan badira 2 edo 3. Nik uste Osasunarentzat orain garrantzitsuena hori den, beheko ekipo horiek, bizpahiru urtetan Osasunan egoten ahal dira gazte horiek.
A.–Osasunan daramatzazun urteetan zertan aldatu da giroa San Juanen jokatzen zinetenetik, 2.ean eta 3.ean zeundetenetik honata?
J.M. E.–Nik esango nuke lehenago jokalariak lagunago ginela, orain aldatu da, giroa hotzagoa da, profesionaltasun handiagoa dago. Bakoitzak bere bizimodua du, entrenatu eta etxera edo bere zereginetara, lehen ez, lehen entrenatu eta gero hemen barna ibiltzen ginen, Gaztelu Plazan barna, baxoerdiak hartuz eta, beste giroa zegoen, orduan jendeak ez zuen futbolean orain bezalako exijentziarik ibiltzen, nik esango nuke anbizioa handiagoa dela taldearen barrenean, laguntasun gutxiago.
A.–Osasuna jeitsiko balitz zer?
J.M. E.–Istripu handia litzateke nahiko jokalari onak heldu baitira atzetik baina beharbada igoko litzateke berriz ere agudo lehen mailara. Nik uste gainera Osasunaren tokia hor dagoela, baina badakizu, aurten gauzak gaizki hasi ziren, orain hobekixe gaude azken partiduetan, baina ez sobera; halarik ere, oraingoz eta urte askotarako Osasunaren lekua lehen maila dela uste dut.
A.–Kontrakoa esaten den arren, ez al zaizu iruditzen Osasuna azken urteetan Sandanderra, Valladolid eta horien atzetik dabilela indarrez?
J.M. E.–Aurten beharbada bai, baina Osasuna izan da azken 7 urteetan 2. mailatik igo direnen artean Valladolid-ekin batean jeitsi ez den bakarrenetakoa. Nik uste gainera Valladolid gure antzera ibiltzen dela, batzutan prolema gehiagorekin eta bestetan gutiagorekin, baina antzera, hortxe pare parean ibiltzen gara. Nik uste gainera Valladolid eta ekipo horiek, kanpotik etortzen diren jendeen menpe egoten direla. Jende hori ongi ateratzen bazaio ongi ibiltzen dira. Ez dut uste Osasunak duda horrekin ibili behar duenik orain atzetik jokalari onak heldu baldin badira. Horregatik diot bere tokia lehen maila dela. Gure konfiantzarik handiena azpitik heldu den jendearengan izaten da. Lan handia egiten da arlo horretan.
A.–Zer abegi egiten diote Osasunari beste zelaietan, nola hartzen dute?
J.M. E.–Nik esango nuke orain beran bekaitz edo enbidia askoz hartzen dutela. Lehenbiziko urteetan, badakizu igo berriak, "talde hau ez da beste munduko gauza", hasieran txaloka leku askotan, inork ez zion garrantzirik ematen Osasunari, oso modu atseginean denak. Baina, azken urte hauetan estatuko iparraldeko taldeei agresibitate pixka batez harrera egiten zaie, jokatzeko orduan, zorrik ez duen taldea izatea kaltegarri da nik uste, eredu gisa paratzen den talde izateak ez digu mesederik egiten. Besteak erre egiten dira barnetik gure taldea ikusita, nik sumatu dut azken urteetan enbidia goiti doala Lehen txaloka, txistuak orain.
A.– Biurrunez kanpo Osasunak ez du beste euskal taldeetatIk jokalaririk ekarri. Ekerri baditu (Sola, Tirapu), sortzez nafarrak zirenak Bizkai aldean makina bat jokalari gazte sortu da azken urteetan, gehientsuenak, Espainia aldeko taldeetan daude orain. Ez al dago halako ahalegin bat Osasunaren direktiban nafarrak ez diren euskal jokalariak ez fitxatzeko?
J.M. E.–Nik esango nuke ezetz, aldez aurretik behintzat ez. Nik badakit Osasuna Sestao eta Bilbao Athletic-eko jokalari gazte asko ikusten izan dela Julio Salinas ekarri nahi izan zuen Osasunak Bilbao Athletic-en zegoenean baina gero Bilboko lehen taldera pasatu zuten.
Gero ere huts handiak izan dira Orain 1. mailan Espanyolen hain ongi ari den Valverde ikusten askotan izan ziren Gasteizen, baina erabaki zuten ez ekartzea. Sestaotik Espanyolera joan den Txelis ere ikusi dute behin baino gehiagotan, baina ez dute ekarri. Ez dut uste aurretik ez ekartzeko giroa dagoelako egiten denik, hainbat jokalari ikusi eta gero, taldeari ez zaizkiola baliagarri pentsatu delako baizik. Gure partetik huts handia izan da jokalari horiekin. Valverderen kasuan gure teknikoak harrituta daude orain.
A.–Zer huts izan du aurten Osasunak taulan hain behean egoteko?
J.M. E.–Jende guztiak uste zuen iazko kanpaina txarra UEFA-ren deskuidoagatik izan zela eta aurten uste zuten jokalari berririk ekarri gabetanik aise ibiltzen ahalko ginela. Nik uste udan beste jokalari batzu ekarriz edo, taldea indartu egin behar zela, hori orain ikusi dugu, hori izan da nik uste hutsa, aurtengo udan neurririk hartu ez izana. Aurtengoarekin nahikoa eskarmentu izan dugu eta nik uste datorren udan gauzak behar bezala egin behar diren. Batetik fitxajeak, eta bestetik, taldean garbiketa egitea beharbada: askotan badakizu, jokalari batek taldean urte asko daramalako, edota uste duzulako heldu den urtean ere ongi ibil daitekeela ekipoaren barnean gordetzen duzu, eta kontu hauek profesionalen artean ez dira horrela egin behar, profesionalen artean sendimenduei ez zaie begiratu behar, hotzago jokatu beharra dago. Nik uste hor egon dela gure hutsetako bat.
A.–Zer harreman dituzue Erreala eta Bilborekin?
J.M. E.–Beno, nik esango nuke denetatik dagoela. Direktiboen artean ez dakit, badakizu aurten adibidez Biurrunena zela ta, Errealarekin arazoak izan direla. Baina jokalarien artean onak, jakina, hemen bertan bizi gara eta edozer gauzagatik elkartu beharra gertatzen zaizu, eta harremanak onak dira. Batzurekin besteekin baino hobe, baina gehien bat onak.
A.–Madrilekin nolakoak dira direktiben artean, lehen ez al ziren hobeak?
J.M. E.–Lehen bai, baina orain ez dira oso onak, eta jokalarien artean ere esango nuke ez direla oso onak, kazetariek anitzetan aurkakoa esaten badute ere. Gauza estaltzeagatik onak direla esaten da askotan, baina esan behar da onak ez direla.
A.– Jokalariekiko harremanak eta?
J.M. E.–Onak izan ditut oso Tirapu eta Irigibelekin, orain ere denekin onak ditut, batzurekin hobekak besteekin báino, noski. Txarrak Real Madrileko Gallegorekin izan ditut, zelaitik kanpo ez naiz berarekin mintzatu, baina zelai barnean txarrak, oso ezaguna egin zen kontu hori gainera.
A.–Zein dituzu futbolari bezala oroitzapen goxoena eta makurrena?
J.M. E.–Goxoen artean noski, igo ginen garaia. Sadarren Castellon-i 3-1 irabazi geniona, galtzen gindoazela 3 gol sartu nituenean, baita Murciako partidua ere noski, hartantxe igo bait ginen. Oroitzeko partidua ere Barcelonari hemen 1 eta 0 irabazi genionean. Gola enea, irabazi beharra ez jeisteko. Shuster eta Maradona zeuden orduan.
Makurren artean Copa de la Ligako bat. Bilboren kontra genuen, prorrogaren azken minutua enpatearena egiten zuen gola sartu nuen, baina berek atera eta bertan gola sartu ziguten berriz partidua bukaturik zegoelarik, atezainaren hutsean. Ez zen beste munduko partidua, baina partidu bukaeran oso hotz sentitzan zara halakotan.
Duela 10 bat urte 2.etik 3.era jeitsi ginen, baina orduan ia ohiturik geunden halakoetara, eta ez zen hain latz izaten. Goiti eta beheiti ibiltzen ginen urtero.
Eguerdia eta erdi, Joxe Manuelek alabaren bila joan behar zuen, iluntzean lehia gaitza zuten Madrilen aurka Sadarren.
Iñaki CAMINO
24-25


GaiezKirolaFutbolaTaldeakOsasuna
GaiezKirolaFutbolaEntrenatzai
PertsonaiazETXEBERRIA+
EgileezCAMINO1Kirola

Azkenak
Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Aurten ere batxilergoko ahozkoa euskaraz pasatzeko aukera irekiko dute hainbat irakaslek

Ekainaren 23aren eta uztailaren 2aren artean iraganen da ahozko azterketa. Frantsesez pasa beharreko azterketa izanda, Seaskako, sail publikoko eta pribatuko irakasle batzuek publikoki jakitera eman dute euskaraz bideratzeko aukera eskainiko dietela ikasleei.


Espainiako Gobernuak ondorioztatu du itzalaldiaren errua Red Eléctrica de Españak eta argindar konpainiek dutela

Itzalaldiaren ondoren sortutako komiteak eginiko txostena aurkeztu du astearte gauean Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako ministroak. Horren arabera, "hainbat faktoreren batasunaren" ondorioz sisteman gehiegizko tentsioa izan zen, kate erreakzio gisa. Txostenak... [+]


Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Sexu erasoei lotutako zenbait epaitan bost gizon zigortu dituzte azken egunetan

Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]


Dagoeneko 400 gazatar hil dituzte Israelgo soldaduek, laguntza humanitarioa jasotzera bidean

3.000 zauritu ere utzi dituzte Israelgo armadaren erasoek. Maiatzaren bukaeran berrekin zioten laguntza humanitarioari, GHF fundazio estatubatuarraren eskutik; eta ordutik, bertaratutakoei tiro egin diete soldadu israeldarrek.


Oiher Urrutia. Marra gorriak argi
“Erabiltzen gaituzte herriok folklorismorako: landa, animaliak edo euskalkia bera”

Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]


Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa martxan jartzeko araudia onartu du Espainiako Gobernuak

Legea onartu eta ia hiru urte igaro direnean jarriko da martxan neurria. Espainiako Ministro Kontseiluak onartutako dekretuak dio biktima bakoitzak 32.000 eta 96.000 euro artean jasoko dituela kalte-ordain moduan.


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


Eguneraketa berriak daude