"Guk FOPak Euskaditik Erretiratzea Eskatzen Genuena


1987ko martxoaren 08an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Karlos Garaikoetxea, EAko lehendakariari elkarrizketa
Karlos Garaikoetxea, Eusko Alkartasuna
"Guk FOPak Euskaditik Erretiratzea Eskatzen Genuena
Azkenean EAJ eta PSOEren arteko tratuarekin bukatu da azaro bukaeratik luzatu den gobernu falta. Hasieran hain posibletzat ikusten zen tripartitoa haizeak eraman zuen. Askoren ustez lehendakaritzatik gertu zirudien Karlos Garaikoetxeak azkenean bere izena atzera bota eta aspaldi Gasteizko Parlamentuan ikusitako interbentziorik mikatzena egin zuen. Beregana jo dugu.
ARGIA.– Ez al zara frustratua sentitzen azken hilabeteotan gertatu direnen ondoren?
Karlos Garaikoetxea.– Ez. Azkenengo negoziazioei buruz mintzatzen bazara, nere ustez, egin behar genuena egin dugu eta behar bada. gertatu behar zuena gertatu da. Guk egitasmo edo "programa minimo" bat proposatu genuen, gaurko posibilitateen araberan, emaitza handiena ateratzeko Euskadirantzat. Bainan PSOEk beste oportunitate merkeagoa ikusi zuen eta PNVren botere zaletasun edo beharra aprobetxatu zuen. Zoritxarrez, beren akordioak kalte izugarria egin dio gure autogobernuari.
Tripartitoaren Frakasoa
A.–EA, EE eta PSE-PSOEren arteko gobernu tripartitoaren frakasoa nola ulertzen duzu dena pasatu denean?
K.C.– Neretzako ez da frakasoa izan. Gu ez geunden prest edozein preziotan Jaurlaritza bat osatzeko.
Dakizunez, gure eskakizun batzuk historikoak ziren: adibidez, Gizarte Segurantzarako benetako kontzertu ekonomiko bat lortzea, emaitza historiko bat izango zen. Eta horrela beste gai batzuk. Alderantziz, gai hauetan amore ematea, saldukera izugarria da.
Horregatik nahiago izan genuen kanpoan gelditzea. Nahi izan bagenu, orain dela aste batzuk Ajuria-Enean egongo ginen. Baina nik beti susmatu nuen gauza bera: azkenengo uneetan PNVko buruzagiak edozein proeziotan babestu behar zutela boterea antolatu dutenen aparatoa, nahiz eta Euskadik prezioa ordaindu behar.
A.– PNV elkartu da azkenean PSOErekin, askok kalkulatzen zuten ildotik. Ez al du horrek konfirmatzen gobernu posibilitate bakarra bide horretatik zegoela eta zuen mugimendua «listoia jasatzerau bakarrik bideratua zegoela ziotenen pronostikoa?
K.G.–Ez, lehen esan dudan bezala, "hemen eta orain" dauden posibilitateen arabera aberriaren aldeko baldintza onenak ipini genituen. Gure egitasmoa posiblea zen. PSE-PSOEk berak gai zailenetako batzuk onartu zituen, baina Madrilgo agintariei konprometitu gabe... Guk ez genuen onartu, baina PNVk orduan amore eman zuen.
EA eta PNV Ezberdin
A.– Gauza batean behintzat denek emango dizute arrazoin: bitxia da kanpainan PSOEren kontrako beldurra erabili zuen EAJ izatea azkenean haiekin biltzen dena. Zuen baldintzak baino apalagoak onartu al dituzte?
K.G.–Bai, noski. Adibidez, guk eskatzen genuen Gizarte Segurantzarako itun bat, Euskadik ordaintzean oinarrituta. Honek adierazten du "Insalud', eta "lnserso", finantziatzeko ehuneko zortzi ta piko ordaindu behar ziotela Euskadiri, eta PSE prest zegoen, Madrilgo Gobernuaren konpromisorik gabe...! PNVk 6,24% onartu du, baina grabeena zera da: ez dituzte kontutan hartzen gure ordaintzak, gastuak baizik... Ertzantzari buruz, adibidez, guk eskatzen genuen FOPak Euskaditik erretiratzea; Ertzantzaren ordeko aldaketa. Edota, gobernadoreak erretiratzea... Adibide asko jar daiteke.
A.–Ez zuek eta ez EAJko buruek ez duzue sinistu benetan bion artean gobernua osatu áhal izateko posibilitatean. Zergatik?
K.G.–Lehendabizi, diferentzia handiak daudelako gure egitasmoetan. Adibidez, nazioaren antolamendua, erakundeen rola. Gure kongresuan diferentzi hauek argi ikusiko dituzue, ideologikoak baita ere. PNVko buruzagiak gero eta kontserbadore eta foralistagoak dira. Gainera, euren azpijoku eta zikinkeriak elkargaitzak dira holako projektuarekin.
A.– Orain osatuko den gobernuak luzarako bizia al du zure ustez? Zenbat iraungo duen pronostiko bat egitera ausartuko al zinateke?
K.G.–Nere ustez zaila izango da bi urte baino gehiago irautea.
Yoldi eta HB
A.–Gogorra izan zinen Juan Carlos Yoldiri emandako erantzunean.
K.G.–Ni begirune handiz hitz egiten saiatu nintzen. Bainan berak esan zizkigun gauza gogorragoak. Gainean, nik nere ideiak azaldu nituen: nik Euskadiren askatasuna lortu nahi dut. Bainan ez naiz ados bitarteko batzuekin. Euskal Herriko sektore baten ordezkaria naiz, eta Legebiltzarra gure Herriaren ordezkaritza da, eta Yoldik deskalifikatu egin gintuen.
Gainean HBri esan nion, HB ere pragmatikoa dela, Iparraldea bere egitasmoan aipatzen ez dutelako... Orduan, guk ere badugu gure eskubidea azken helburuak eta epe laburrerako egitasmoak bereizteko... Nere erantzuna, noski, HBrentzako zen. Mementu haietan Yoldiren egoera sentitzen nuen, benetan.
A.–HBren proposamena ere hor dago, abertzaleen artean akordio historiko batera iristearena alegia. Hortik urrats berririk eman al daiteke?
K.G.–Bai, behar bada bai. Bainan ez Jaurlaritza berri bat osatzeko noski erakundeak onartzen ez dituztenez gero... Gu autodeterminazioaren alde gaude, eta gure Kongresoan argi eta garbi azalduko dugu gure jarrera. Bainan aztertu beharko ditugu bakoitzaren estrategia, bitartekoak, epe luze eta epe laburrerako helburuak... Hori edozein momentutan egin genezake. Baina Jaurlaritza berri bat osatzeko momentuan egiteak ez zuen zentzu handirik...
A.–Udal hauteskundeak gainean ditugu. Ez al dizute beldurrik ematen?
K.G.– Ez, alderantziz, oso baikor edo optimista naiz. Badakit ikerketak oso baikorrak direla EArentzat. Behar bada, PSOE eta PNVk horregatik etsi-etsian egin dute euren ituna. Kontutan hartu behar duzu azaroan Eusko Alkartasuna ia sortu gabe zegoela artean...
Iñaki ZUBIONDO

Yoldiren hitzak gogorrak izan baziren autonomiaren erakundeentzako, Garaikoetxearen erantzuna ere zorrotza izan zen.
Garaikoetxea Manuel Irujo zenarekin,1978an Leitzan. Urteak eta istilu frango pasatu da geroztik.
16-17

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEA
PertsonaiazGARAIKOETX1
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Sexu erasoei lotutako zenbait epaitan bost gizon zigortu dituzte azken egunetan

Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]


Dagoeneko 400 gazatar hil dituzte Israelgo soldaduek, laguntza humanitarioa jasotzera bidean

3.000 zauritu ere utzi dituzte Israelgo armadaren erasoek. Maiatzaren bukaeran berrekin zioten laguntza humanitarioari, GHF fundazio estatubatuarraren eskutik; eta ordutik, bertaratutakoei tiro egin diete soldadu israeldarrek.


Oiher Urrutia. Marra gorriak argi
“Erabiltzen gaituzte herriok folklorismorako: landa, animaliak edo euskalkia bera”

Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]


Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa martxan jartzeko araudia onartu du Espainiako Gobernuak

Legea onartu eta ia hiru urte igaro direnean jarriko da martxan neurria. Espainiako Ministro Kontseiluak onartutako dekretuak dio biktima bakoitzak 32.000 eta 96.000 euro artean jasoko dituela kalte-ordain moduan.


Teknologia
“Bestea”

Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.

Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?

Zapalduen... [+]


Itsas hondoen ustiapena: zientzialariak alarma jotzen, baina moratoriarik ez zerumugan

60 bat estatu eta gobernu buru elkartu dira Nizan (Frantziako Estatua) Ozeanoei buruzko Nazio Batuen Konferentziaren kari. Donald Trumpek itsas hondoen esplorazio eta erauzketa komertziala baimendu eta TMC enpresa kanadarrarekin tratua bideratu berri duen honetan –baita... [+]


Salbuespenak

Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Sodomia zigortua

Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.  

Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]


Eguneraketa berriak daude