Bozeolari Harrobi Izaten Jarraitzen Du Euskal Herriak


1987ko martxoaren 08an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Pablo San Roman eta Iñaki Gorostidi boxeolariei elkarrizketa
Bozeolari Harrobi Izaten Jarraitzen Du Euskal Herriak
Kirol marginala dugu erabat bozeoa. Gaur eguago gizarteak, marginatu egin du aitzinatik datorkigun kirol bortitz hau. Gauzak errazak ez baziren bozeolarientzat, azken luapabost urteotan, Estatu mailan behintzat, asko ahuldu dira gauzak, aginte eta komunukabide aldetik boikot orokorra izan delako. Mundu berezi hau pixkat arakatu nahirik, Donostiako Anoetako gimnasio txiki batera mugitu ginen eta han topatu genituen Pablo San Roman eta Iñaki Gorostidi bozeolariak.
PABLO San Romanek aditzera eman zigunez, duela bost bat urte hasi ziren, lagun talde bat, bozeolari afizionatuak zirenak, teknika pixka bat hartzeko asmotan. Laguntza eskatu zuten hasiera batean materiala erosteko, eta ezer, gutxi izan arren, Federazioak zer edo zer pasa zien.
P. SAN ROMAN.–Beraz, hemen ikusten duzun guztia gure lanetik aterea da. Hasieran oso gaizki pasa genuen, lokalik gabe, eskallera batzuren azpian, zero graduko hozberoan entrenatzen, beste batzutan kalean eta guzti entrenatu behar izan genuen... Honek ere, ez pentsa, gauza positiboak ere baditu, honela talde askoz ere sendoa eta batuagoa lortu dugulako
ARGIA.–Bozeoa ez dago onartua sozialki...
P. SAN ROMAN.–Bai, hala da, baina informazio faltagatik. Ni neuk, bozeoan sartu baino lehen kirol hau erabat gorrotatzen nuen. Jendeak bozeolarien aurrean bi jarrera hartzen ditu: biktimatzat edota bestela hiltzailetzat hartzen gaituzte. Bi gauza horiek gezurrezkoak dira, gu kirolzaleak besterik ez bait gara; kirol bikain eta okzidental honen zaleak, kondizio fisikoez gain, sikologia lantzen duena. Gure barneko agresibitatea, naturala eta ezinbestekoa da dudarik gabe, eta guk gimnasio batean botatzen dugu, baina hori bai, modu positibo batean.
IÑAKI GOROSTIDI.–Ni bat nator Pablorekin, baina ezin dugu ahaztu PSOEko gobernua agintean dagoenetik gauzak asko jaitsi direla bai informazio eta bai promozio aldetik.
A.–Nola aztertuko zenukete komunikabideen eragina?
P. .SAN RONAN.– Komunikabideen eragina benetan lotsagarria da. Adibidez, El Pais egunkeriak bozeoko berriak ez ditu inoiz ateratzen, istripu edo tragediaren bat gertatzen denean ezik. Hau garbi dago egundoko zurikeria dela. Beste kiroletara jotzean, futbolera kasu, hainbat eta hainbat indarkeria ikusten dugu egunero zelaietan, eta jendeak hau normaltzat jotzen du. Gogoratu duela bi urte Belgikan gertatu zena: berrogeitaka hildako, eta jendeak zer? Jendeak hurrengo egunero ahazten du. Ez, jendea ez da objetiboa bozeoarekin.
A.–Bozeoari leporatzen zaion akatsitk handiena da, askok burutik tenteldurik bukatzen dutela..
P. SAN ROMAN.–Alkoholak edo beste edozein pozoin motak askoz lur jotagoa uzten haute bai fisiko eta sikikoki. Nik sei urte daramatzat esparru honetan eta aseguratzen diat nire inguruko beste edozein baino hobe nagola burutik. Hik esaten duana arazo kulturala duk azken finean, generalki bozeolariak kultur apaleko jendea bait dira, eta noski lengoaia gaizki erabiltzen dute, esapide txiroez baliatzen dira eta abar. Jende horrek imagina bera emango luke bozeatzen edo bozeatu gabe. Herri komunistetara jotzen baduk berriz, ikusiko duk bozealariak jende kultoa eta erabat normalak direla.
A.–Bozeoaren modernizazioari buruz hitz egiten da
P. SAN ROMAN.– Niri interesgarria iduritzen zait. Hemen gainera gauza bat gertatzen da, bozeoa debekatzen badute jendeak bozeatzen jarraituko duela. Gimnasio honetan adibidez 35 pertsonai gaude, gero Donostian bertan beste gimnasio handi samar bat dago La Paz auzoan. Eta noski hori bai izango litzatekeela arriskutsua, debekatua izatean ez litzatekeelako inongo kontrolik izango: osasunbide baldintzak, entzefalogramak, zenbait kolperen debekatzea... Ni modernizazioaren eta kontrolaren alde nago erabat, baina hik ez dak gehiego bozeatuko esateak ez du zentzurik inondik inora.
A.–Hain gogorra al da benetan kirol hau?
I. GOROSTIDI.–Bai benetan gogorra oso. Baina ez jendeak pentsa dezakeen bezala fisiko aldetik edota kolpeen eraginagatik, behar den sikologiagatik baizik. Kirol honetan sikologiak fisikoak baino garrantzi handiagoa du. Bozeoak pertsona sikologikoki erabat diziplinatzen du. Hire barne energia, agresibitatea... bideratzen duen kirola. Nik, bozeatzen dudanean, nire barne agresibitatea pertsona batekin kanporatzen dut, nirekin erabat ados dagoen batekin. Hemen ez dago inongo obligaziorik, eta hori ez duk biolentzia, bialentzia kontrolik ez dagoenean bait dator. Jendeak ezin du imaginatu zein onuragarri den agresibitatea behar den bezala bideratzea.
A.–Ez dira emakume asko ikusten kirol honetan.
1. GOROSTIDI.–Behin edo behin ikus daiteke baten bat, baina inor gutxi. Emakumeak gizon batek baino prejuizio gehiago gainditu beharko lituzke oraindik: esamesak, lagunak, famelia eta abar.
P. SAN ROMAN.–Gure elkartera. neskaren bat etorriko balitz ez genioke inolako eragozpenik jarriko.
A.–Arrakasta handia izan du betidanik bozeoak Euskal Herrian. Zergatik?
1. GOROSTIDI.–Bai ba. Nire ustez indarrezko kiroletan euskaldunok beti azaldu dugu munduan zehar oso gai garela. Hor dituk adibidez, Uzkudun bat, Gaztañaga bat, Urtain bat... Harrobi handia izan da dudarik gabe, batez ere Gipuzkoa aldean.
P. SAN ROMAN.–Hala eta guztiz, indarra esaten denean, ez du esan nahi giharre indarra, hemen indar mota askok hartzen bait dute parte. Lehen esan dugun bezala, sikologiak, eta noski buruz argia izatea; hots, errinera igotzen zarenean denbora guztian pentsatzen ihardun behar duzu: nola sartu kolpea, nola babestu, noiz...
A.–Gaur egun arte martzialak indar handia kendu diote bozeoari. Badirudi efektibitate handiagoa dutela...
P. SAN ROMAN.–Ziurtatzen diat hori topiko bat besterik ez dela. Karatean eta beti burrukan ari balira bezala entrenatzen dira, ez dago inongo ukipenik, alegia. Bozeoan berriz, kontaktua erabatekoa da. kolpeak barruraino sartzen bait dira, eta ez dira 10 zentimetrotara geratzen. Honek alde batez pragmatismo handia ematen dio; hau da, ez da borroka teoriko hutsean geratzen, eta bestalde, lehen esan dizudan bezala, sikologiaren sendotze ikaragarria dago. Bozeolari bat askotan jo izan da, beraz adibidez kaleko egoera berezi batean askoz ausartagoa eta bere burua ziurragoa izango du logikoki. Hala ere aseguratzen diat ez duala bozeoleri bat kaleko borrokan ikusiko, lehen esan diadan bezala, bere agresibitatea gimnasio barnean bideratuko duelako.
A.–Konbaterik izan ai da kerateka eta bozeolari baten artean?
P. SAN ROMAN.–Ni neuk egin izan ditut eta esperientzia bozeoaren alde joan da.
A.– Nori aiholkatuko zenioke bozeoa?
P. SAN ROMAN.– Edozein pertsona sentsibleri; bai harroputzari eta baita pertsona kikildu bati ere. Oso berezia duk kirol hau, pertsona batekin konbate bat egin ondoren, bukatzeko mementuan, besarkatzen duzu eta mementu horretan zure munduko lagunik minena duzu. Honelakoa da bozeoa.
Mikel MENDIZABAL

Pablo San Roman
Iñaki Gorostidi
52-53

GaiezKirolaBOXEOA
PertsonaiazSAN ROMAN1
PertsonaiazGOROSTIDI3
EgileezMENDIZABAL1Kirola

Azkenak
Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Aurten ere batxilergoko ahozkoa euskaraz pasatzeko aukera irekiko dute hainbat irakaslek

Ekainaren 23aren eta uztailaren 2aren artean iraganen da ahozko azterketa. Frantsesez pasa beharreko azterketa izanda, Seaskako, sail publikoko eta pribatuko irakasle batzuek publikoki jakitera eman dute euskaraz bideratzeko aukera eskainiko dietela ikasleei.


Espainiako Gobernuak ondorioztatu du itzalaldiaren errua Red Eléctrica de Españak eta argindar konpainiek dutela

Itzalaldiaren ondoren sortutako komiteak eginiko txostena aurkeztu du astearte gauean Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako ministroak. Horren arabera, "hainbat faktoreren batasunaren" ondorioz sisteman gehiegizko tentsioa izan zen, kate erreakzio gisa. Txostenak... [+]


Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Sexu erasoei lotutako zenbait epaitan bost gizon zigortu dituzte azken egunetan

Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]


Dagoeneko 400 gazatar hil dituzte Israelgo soldaduek, laguntza humanitarioa jasotzera bidean

3.000 zauritu ere utzi dituzte Israelgo armadaren erasoek. Maiatzaren bukaeran berrekin zioten laguntza humanitarioari, GHF fundazio estatubatuarraren eskutik; eta ordutik, bertaratutakoei tiro egin diete soldadu israeldarrek.


Oiher Urrutia. Marra gorriak argi
“Erabiltzen gaituzte herriok folklorismorako: landa, animaliak edo euskalkia bera”

Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]


Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa martxan jartzeko araudia onartu du Espainiako Gobernuak

Legea onartu eta ia hiru urte igaro direnean jarriko da martxan neurria. Espainiako Ministro Kontseiluak onartutako dekretuak dio biktima bakoitzak 32.000 eta 96.000 euro artean jasoko dituela kalte-ordain moduan.


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


Eguneraketa berriak daude