Mikel Loinaz, Errealaren Golak Sartzera-Hazparnetik Etorria


1987ko martxoaren 01an
Mikel Loinaz futbolariari elkarrizketa
Iparraldeko Jokalarientzako Aukera Berriak Zabaltzen Ari
Mikel Loinaz, Errealaren Golak Sartzera-Hazparnetik Etorria
Aurtengo futbol denboraldiaren atarian fitxatu zuen Errealak Mikel Loinaz, Hazparneko Futbol Taldeko aurrelaria. Eta oraingoz Sanse taldeko jokalari baldin bada ere, dagoeneko partidurik jokatu du Errealarekin, hogei urte bete berri dituenean. Duela berrogei bat urte ere Donostian izan omen zen Iparraldeko beste jokalari bat, Carlos Ducasse; baina ordudanik, Mikel Loinaz dugu Hegoaldeko talde nagusietaraino heldu den segidako futbolista. Kanpo eta Hazparnen hazitako mutil puskak Euskal Herriko futbol taldeen politikak zabal ditzake muga gutien gainetik.
URNIETAN bizi da orain Mikel Loinaz, bere senideen baserrian. Kanban aldiz, gurasoak. Hogei urteko Sanseko jokalaria Andoninen jaio zen osaba-izeben etxean, baina jaio hurrengo egunean Iparraldean zegoen jadanik. Han bizi eta hazi da, nahiz eta Hegoaldeko lokarriari beti heldu izan dion tinko. Euskaraz mintzatzean behintzat urnietarra dirudi, handik frantsesa nola gaztelera ere menderatzen dituelarik.
Ez da oso hiztuna Loinaz, eta kazetariak ez ditu askotxo laket. Baina hasiera batetan uste baino gehiago tiratu genion mingainetik, gonbidatu zigun bazkari oparo baten ostean. Metro eta laurogei zentimetroak aise pasatzen ditu eta bere botere fisikoa nabarmena da galanki, bai zelaiean bai mahaiaren bestaldean, errekontxo!
ARGIA.–Hazparneko futbol taldetik ailegatu zara Donostiara.
MIKEL LOINAZ.–Bai, ttikitan hasi nintzen futbolean jokatzen, hamahiru urtekin. Bost urte Kanboko taldean pasatu ondoren, Hazparnen denboraldi bat egin eta Errealeraino iritsi naiz aurten. Hazparneko taldea, hemen, Hegoaldean, erregionaleko bigarren mailarekin edo parekatuko litzatekeen mailan ari da gaur egun.
A.– Aldaketa handia suposatu du zuretzat?
M.L.– Hazparneko entrenamenduak hemengoekin alderaturik ez dira fitsik ere. Astean behin baino ez genuen entrenatzen. Beraz, hona etorri baino lehenago prestakuntza bereziak egin nituen nere kasa, hilabete batez. Errealeko saioak oso gogorrak izan zitzaizkidan lehendabiziko egunetan. Baina neurria hartu diet honez gero.
A.– Zein egoeratan zaude Errealean, eta nola zeunden Hazparnen.
M.L.–Nik futbola denbora pasa gisa jotzen nuen, nere gustoko egiteko. Futbolean jokatzen nuen ikasketak burutzen nituen bitartean. Iaz amaitu nituen hauek, ekainean. Arazorik gabe. Hala ere, han futbolari izateko gogo asko ukan behar da, bestelako erreztasunik ez dago-eta. Ez bait da futbol profesionala ezagutzen.
A.– Nola heldu zara Real Sociedad-era?
M.L.– Sansera ekarri arazi nauena Xarlot Etxezaharreta izan da. Bera ipini zen Errealarekin harremanetan. Prestuki mintzatu zen beraiekin. Probatzera ekarri ninduten: partidu batzu egin ondoren Suizan ere izan nintzen jubenilekin. Handik itzulitakoan fitxatu nuen Donostian.
A.–Zertan da zure kontratua gaur egun?
M.L.–Urtebeteko kontratua egin zidaten lehenik Sanserako, eta handik gutxira beste bi urterako luzatu zidaten. Hiru urteko kontratua daukat denera, orain, Errealaren bigarren ekipoarekin.
A.– Arazorik kausitu da Hegoaldean jokatu ahal izateko?
M.L.–Fitxa, espainol bezala egin didate. Iparraldean berriz, frantses bezala jokatzen nuen. Bi nazionalitateak ditut hogeita bat urte bete artean. Irteerako nere txartela eskatu zion Espainiako Federakuntzak Frantziakoari, baina Frantziako Federakuntzak ez zuen Hazparne Akitaniako lurraldean kokaturik, Tolosakoan baizik. Asko kostatu zitzaien nere fitxa aurkitzea, irteera txartela emateko.
A.–Eta noiz arte manten dezakek bi nazionalitateko egoera hau?
M.L.–Hogeita bat urte betetzen ditudan arte. Orduan frantses nazionalitatea aukeratuko dut, soldaduska libratu bait dut han, eta hemen soldaduska egin beharko dut oraindik bestela.
A.–Harrera ona izan duzu zare talde berrian.
M.L.–Besteak bezalaxe hartu ninduten Errealean. Besteak hainbat lan egin dut eta egiten jarraitzen dut. Ez dago ezer berezirik harremanetan.
Iparraldetik etorritako lehendabiziko jokalaria naiz oraingoz, baina uste dut han badela ni adinako gazte gehiago. Onak oso, eta Errealera ekartzeko modukoak. Nik, beste jokalariek izan duten harrera berdina izan dut Errealean, eta berdin hartuko lukete beste edozein. Neretzat ez dago Iparralde eta Hegoaldearen artean honelako mugarik!
A.–Sanse-ko jokalaria izaki, Errealean jokatu izan dut jadanik.
M.L.–Bai. Errealean jokatzea dexente ona dela iruditzen zait, esperientziaz jantziko naizen neurrian. Baina aurrena, lehendabiziko urteotan, aurrena Sansen atxeman behar dut neretzako postua, eta gero, pixkanaka, Errealera igo. Momentuan Sansen ere zaila daukat: Martin Begiristain eta Igoa oso fuerte badiltza-eta. Hiru urte ditut aurretik, gogotik lan egiteko.
A.–Zein izan dira zure Errealeko lehendebiziko partiduak.
M.L.–Lau partidu konbokatoria izan ditut Errealarekin dagoeneko. Osasuna izan zen lehena, eta lau minutuz jokatu nuen. Segidan –bankiloan– Bartzelonan. Hirugarren konbokatoria, Atotxan, Athletic-aren kontrako partiduan; ez nuen jokatu. Eta azkénik, bai, Murtziaren aurka, ordu betez. Toshack-ek begiko samar hartu nau, somatzen diot niganako konfidantzarik.
A.– Iparraldeko jokalari gehiago ikusiko dugu Errealean hemendik aurrera?
M.L.– Iparraldeko jokalariek ez dute futbolari izateko esperantza handiegirik eduki orain arte. Girondins eta antzeko talde hurbilekoek ez dituzte begiak Iparralderuntz zuzendu, jokalari bila sekula ez bait dira etorri. Orain ordea, gazteek gogo gehiagoz hartuko dute futbola, lan gehiago egingo dute ziur aski. Saiatuko dira hemen, Errealean, lekurik erdiesteko. Espero dut ez naizela hona etorri den bakarra izango. Baditut futbolean ari diren lagunak, hona etortzeko esperoan... Ez dira mordo bat, baina badira, bai.
A.– Zer beharko litzateke futbol harreman hauek indartzeko.
M.L.– Errealak Iparraldeko futbolari gehiago begiratu beharko lioke, hemen ibiltzen diren ikuskatzalleak haruntzaratuz. Iparraldean ez da ikuskatzailerik futbol ekipoak jarraitzen. Oso isolaturik aurkitzen da Iparraldeko futbola, eta ez hemen bezala. Ia partidu bakoitzeko badago ikuskatzaile bat, kondizioak dituen edozein gazte Donostiaratzeko, Bilboratzeko... Baita hain garrantzitsuak ez diren taldeek ere badituzte beren espiatxoak sakabanaturik. Xarlot Etxezaharreta Iparraldeko lehen ikuskatzailetzat jo daiteke.
Gorka ARRESE

Mikel Loinaz lau alditan konbokatu du Toshack-ek eta bitan jokatu du dagoeneko Errealarekin.
Hiru urtetarako fitxra egin zuen Sansekin; eta dagueneko Errealarekin jokatu izan arren, Sansen ziurreko postua lortzea da bere lehen asmoa,
46-47

GaiezKirolaFutbolaJokalariak
GaiezKirolaFutbolaTaldeakReal Socied
PertsonaiazLOINAZ1
EgileezARRESE1Kirola

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude