Alejandro Tapia «Paisajeak Beti Horrelako Zirrara Eman Dit»


1987ko martxoaren 01an
Alejandro Tapiari elkarrizketa
Berrogei Urteko Trajektoria Aberatsa Saritu Da Donostiako II. Pintura Bienalean
Alejandro Tapia"Paisajeak Beti Horrelako Zirrara Eman Dit»
Donostian erabaki berri den Il. Pintura Bienalean, euskal pinturaren barruan esperientzia haundiko bezala jo daitekeen pintorea saritu da.
Alejandro Tapiak, bere jaiotetxea den Iruntxo-Berri baserrian jaso gaitu, Usurbilgo Aginaga auzoan, eta baserri alboan daukan estudioan gora eta behera makina bat koadro ikusi ahal izan ditugu, batzu berriagoak besteak baino, batzu modernoagoak besteak baino. Bere berrogeitamobost urte paseekin, satzera begiratzeko garaia ere bada, eta jaso berri duen sari nagusi honek horretarako aitzakia eman digu. Bere hasierak kontatzeko eskatu genion lehenik, eta berak–katarroak utzi zion neurrian–erantzuna eman zigun.
ALEJANDRO TAPIA.– Eskolan hasi baino lehenagotik ere dibujoak egiten nituen, eskolan sei urterekin hasi nintzen eta lehenagotik banuen ohitura. Ez dakit ba, orduko liburuetatik zerbait kopiatzen eta horrela. Behin eskolan, garai hartan ez zen orain bezala, inork ez zuen pintatzeko halako joerarik agertzen eta jendea harritua gelditzen zen. Geroago andereñoak piska bat arratsaldetan aparte jartzen ninduen laminak kopiatzen eta. Hamalau urterekin eskola utzi, eta errestaurazioko tailer batetan jarri nintzen, irudi zaharrak konpontzen eta horrela egin nituen Donostian 12 urte, Madrilen sei hilabete eta bueltan Donostian beste hiru urte.
A.– Eta noiz sortu zitzaizun pinturara soilik dedikatzeko gogoa?
A.T.–Errestauratzen ibili nintzen denbora guzti hartan, beti lana uzteko nengoen. Nik barrendik neraman pintura, eta lanak denbora gutxi ematen zidan beste horretarako. Goizean goi joaten nintzen, eta iluntzean bueltatu, ez nuen denborarik pinturarako. Igande goizetan joaten nintzen paisajeak egitera, baina beti denbora gutxirekin.
Egoera horretan bata edo bestea aukeratzeko mementua iritsi zen, badakizu, biak batera ezin dituzu egin eta... orduan etxean lana uztea ere ez zegoen ondo ikusia, baina hala ere ni uzteko animatua eta erabakia. Orduan horrela nengoela Donostian sari bat irabazi nuen, eta haren ondoren lana utzi nuen eta zeharo hasi nintzen pinturarekin. Hogeitamaika urte izango nituen orduan.
A.–Laburtuko al zenuke zure trajektoria pertsonala ordutik?
A.T.–Geroztik erakusketa asko egin ditut, han eta hemen, sari batzu ere irabazi ditut. Lezon izaten zen –orain ere igual bada– Elias Etxeberria Memoriala ere irabazi nuen, eta gero Nobelentzako sariak etorri ziren. Horietan lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena eskuratu nituen. Azkenak Gure Artea-koak izan dira, azken honetan hirugarrena eta duela lau urtekoan akzesita. Halere, ni ez naiz sekula saritara presentatzeko oso zale. Azken saria, Bienalakoa izan da.
A.–Zein da gehien estimatzen duzun saria? Bianalekoa?
A.T.– Ez dakit ba zer esan. Azken hau inportantea da berez, baina niretzat orain dela hogeitalau urteko Certamen de Navidad hori bezain inportanterik egon denik ez dut uste. Hark animatu bait ninduen horretara dedikatzera. Orduan, ez dakit. Dudarik ez dago berez inportanteena oraingo hau dela, Euskal Herri mailakoa bait da.
A.–Sariak aiipatu dituzu. Beti katramilak izaten dira erabakiak egokiak diren ala ez... azken honetan ere izan da eritzi desberdinekorik.
A.T.– Bai, sarietan beti izaten da erabakitzeko prolema. Epai-mahaian nortzu danden eta ze gusto dituzten asko esan nahi du. Saria irabazteko, gauza asko dira garrantzitsuak: zure gustoko obrarik edukitzea ez beti erraza izate, epai-mahalaren araberakoa izatea ere garrantzitsua da, mila gauza izaten dira. Badakizu, bakoitzak bere gustoak ditu eta juradoak ere bai. Nik orain presentatutako obrarekin oso pozik nengoen. Itxaropena banuen koadro honekin zerbait lortzeko, nire ustez koadro borobila delako, orain arte egin ditudan gauzetatik onenetakoa. Orain dela hiru urteko koadroa da berez.
A.– Lehenago paisajeak aipatu dituzu. Garbi dago paisajeak zure obran inportantzia haundia duela.
A.T.–Hamasei urte nituela hasi nintzen ni paisajeak egiten, akuarelarekin gehien bat. Ordutik, nire obran paisajea beti izan da pisu haundikoa. Figura ere asko gustatu zait baina nire bizitza osoan gehien egin izan dudana paisajea izan da. Jaio eta bizi naizen inguru honek eraginik izango zuen horretan, noski, baina paisaje batzu egiteko kualidadea ere behar izaten da eta. Niri izena eman izan didana ere horixe izan da, paisajea. Paisajeak beti horrelako zirrara bat eman dit, oso gaztetatik, eta paisajearen barruan arbola izan da asko maite izan dudan elementua. Horrek ez du esan nahi beste gauzarik egin ez dudanik, hementxe estudioan daude nire trajektoriako alor desberdinak eta denetatik dago, bai estilotan bai iruditan. Etxe barruko gauzak egiten ere ibili izan naiz garai batetan. Abstrakzioa ere egin nuen urte batetan. Baina azkenean beti paisajera bueltatu izan naiz.
A.– Paisajea ez al da agortzen?
A.T.–Ez, ez da behin ere agortzen. Paisajearekin batera nire gauza pertsonala ere beti tartean egoten da, eta horrek iraunarazten du, horregatik ez da agortzen. Hasi nintzenean, oso paisaje ilunak ziren, oraingoak berriz askoz argiagoak dia, beste tonalidade batzurekin.
A.–Estilo aIdetik, nolakoa izan da zure eboluzioa?
A.T.–Nire hasierak inpresionismoarekin izan ziren, inpresionismo frantsesak eragin haundia izan zuen nigan, liburutatik etabar, eta eragin hori nigan beti fuertea izan da. Geroxeago, espresionismo aldetik ere gogor eman nuen, baina egia esan sekula ez diot estiloari eta modari gehiegi begiratu. Hasieretan bai, zer egin nahi duzun garbi jakin arte, estilo eta modei gehiago heltzen diezu, baina mementu batetatik aurrera ez. Neronen gisa sumatu izan ditut gauzak, eta orain ere horrela jarraitzen dut.
A.– Dena dela, mun. duan zehar egiten denaren erreferentziak kontutan hartzekoak izango dira, ezta?
A.T.–Nik nahi dut euskal pinturan munduan erakusteko modukoa izatea, eta alde horretatik mundura zabaldu behar da, jakin zer egiten den, ezin dugu betikoan itxita egoten segitu. Hasierako inpresionismoan itxita segitzea ezinezkoa da, euskal pintura zabaldu egin behar da, nazioarteko mailara zabaldu. Monet bat, esate batera, nola hasi zen pintatzen, eta nola bukatu zuen ikusiz gero, desberdintasuna ikaragarria da, azkenean paisajea abstraktoagoa egiten bait du. Beraz, gaur egungo gazte bat inpresionismoarekin hastea garaitik kanpo ibiltzea da, mugitu gabe egotea, lokalismo batetan gelditzea. Euskal paisajea egin behar bada, moldeetan zabaldu egin behar da. Alde horretatik, nik pertsonalki, azken urteotan eman dut saltorik haundiena, eta linea beretik segitu nahi dut.
A.– Nola azalduko zenuke zure oraingo mementua pintura aldetik?
A.T.–Esan bezala betiko lerrotik, baina orain hainbeste objetoetan fijatu gabe, abstrakziorako joera txiki batekin. Paisajetan edo paisajeekin batera beste elemendu batzu berezi, abstraitu eta elkarren gainean jarri oreka bat aurkitu arte. Horretarako, adibidez, azken aldian erabili izan dudan lagungarri bat argazkia izan da. Kamara berezi baten bidez, froga mordoa egin izan ditut imajina bat bestearen gainean jarriz, e.a. Argazki-kamara ideiak biltzeko erabili izan dut, pintatzen hasteko abiapuntu gisa.
J.L.

Alejandro Tapiak dioenez, oso mementu onean dago, eta ildo beretik sakontzeko asmoz debil.
Aginagako bere baserri ondoan duen estudioan, hogeitalau urteko trajektoria aberats baten islada ikus daiteke.
40-41

GaiezKulturaArteaPinturaSariak
GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakTAPIA1
PertsonaiazTAPIA1


Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude