Rock Kontzertua Ezterenzubin... Berandu Xamar!


1987ko otsailaren 01ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Baxenafarroako Uharten Ere Badira Punkiak
Rock Kontzertua Ezterenzubin... Berandu Xamar!
Abenduaren 20a: euria, nasaiki, Iparraldean, funtsean, aro-ikerleek hitzeman ziguten denbora. Garaziko xoko batean rock kontzertu bat.
Ezterenzubin izan zen kontzertua, hain zuzen ere. Iparraldean, rockaren inguruko magida, kostaldetik barnekaldera desplazatzen ari da, zorionez. Orain arte kontzertu gehienak, Lapurdin edo errefuxiatuen aldeko komiteek, edo Patxako gazteek antolatzen zituzten. Barnekaldean, orokorki, herrietako festa-batasunetakoek muntatzen dituzte. Gure kasuan, Eiheralarreko eta Ezterenzubikoek.
Kontzertua bukatu eta, herriko ezkilek goizeko lauak markatzen zituztela, gau euritsu osoaren giro optimistaren hildotik, joan gara, antolatzale bateain hitz egitera, Xupet izeneko batekin:
ARGIA.–Ze bilan egingo zenuke gaurko gauaz?
XUPET.–Ba, bilana fite egina da: bon, orai bukatu da hemengo kontzertua, eta izan dira 350 bat sartze pagatuz, eta bai, uste dut denentzat ontsa pasatu dela. Izanki ere ezker pareta batean, biziki arrabotsakin, ontsa iragan da. Izan zitekeen kalitate txarragoko kantaldi bat...
A.–Zenbat talde ziren?
X.–Izan dira lau talde, normalean bost jin beharrak ziren. Eta nola ZEIN EREkoak ez ziren etortzen ahal, bon, lau talderekin egin dugu. Bi baziren Iruñekoak: Tijuana in blue eta Fiebre, bat Baionakoa eta Bardozekoa, Marodeur heavilariak, eta bestea aldiz, hemengoa bertakoa, Uharteko punkak...
A.–Ikusi dugunaren arabera, Uharteko Punkek badute segitzale ainitz?
X.–Bai, uste dut honara jin gehienak, Uharteko punkak entzutera etorriak zirela. Zeren eta Ezterenzubi herri ttipia da, arrunt barnekaldeko herri ttipi bat, zoko batean dagoena, ez dut erraiten horregatik itsusia dela, baina segur aski honaraino jiteko, gainera denbora txarrarekin, hemengotarrak izan behar dira...
A.–Ez zaizu iduri lau edo bost talde programan ezartzea sobera dela?
X.–Ez dut uste. Talde bakoitzak egiten du oren bat, gehienez oren bat eta laurden kontzertu. Orduan, nahi bada gau bat ontsa betea izan dadin, behar dira lau edo bost talde.
A.–Zergatik rock kantaldi bat Ezterenzubin, beste kantaldi trankilagoak ezagutu ditugularik?
X.–Bon, izan dira kantaldi trankilak, hala nola Benito Lertxundirekin, edo Imanolekin ere. Baina pentsatu dugu, rock gau horietan, bazirela gazte frango ateratzen zirenak, eta ikusiz, nola eguberriko bakantzak zirela, bai, iduritu-zaigu rock saio baten egitea ez zela ideia txarra, Eiheralartar gazteekin batera...
A.–Rock musika, sartzen ari da eskualde hauetako gazteen usaietan?
X.–Bai, baina ez dira ahantzi behar ere beste taldeak, nola gure klasikoak diren biziki onak eta haiek berdin beharrezkoak dira. Gazteek ordea, barnekaldean, gero eta gehiago entzuten dute rock musika. Rockak gaurkoan badu bere moda, bere bolada hemengaindi, eta haren kontsumitzaleak biziki gazteak dira. Beste kantaldi klasikoago bat eginez, beste klientela bat heldu da. Hori da betiko klientela...
A.–Kontent zarete hunat etorri den klientelarekin?
X.–Bai ez da sobera kritika egin behar, zeren eta badira zenbait gazte pagatu nahi ez dutenak, beti, ez dugu soberarik gendarmearena egin behar ere. Denek esaten digute dirurik ez dutela eta ezin dugu horiei trabarik egin...
A.–Ezterenzubi bezalako herri batean, kontzertuak eta antolatuz, barnekaldekoen eta kostaldekoen artean, zerbait harreman sakonago sortzen ahal da?
X.–Hori ez dakit, beti, jende berarekin egiten ditugu ekintzak. Ordea, rock kantaldi bat antolatzen tada, barnekaldean, kostaldetik ere etortzen dira entzuleak, ez baita egia, beste kantaldi motentzat. Egia esan, kostaldean, hemen baino gehiago ezagutzen dituzte rock taldeak, eta behar dugu, atsulutuki, haiekin harremana ukan gauzen antolatzeko etab.
A.–Hurrengo Ezterenzubi-Eiheralarreko programa, musika mailan?
X.–Musika mailan? Bon, oraino ez dakigu soberarik. Lehendik behar ditugu diru konduak egin, ez dakit nola aterako garen eta, gero forma aldetik ere ikusi zer egiten ahal dugun. Guk hemen Ezterenzubin, ba, festen komiteek pentsatu dugu, aldatzeko pixkat berriz, beste kantaldi klasikoago baten muntatzea
A.–Esker mila Xupet
Itxaro BORDA
Lebenbiziko aldiz Iparraldeko barnekaldean rock kontzerturik izan da.
45-46

GaiezKulturaMusikaMusika modeKontzertuak
EgileezBORDA1Kultura

Azkenak
Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


2025-08-12 | Mikel Aramendi
Zergatik halako muga-zerga AEBek Indiari?

Asteko albiste nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe: ehuneko 50eko muga-zerga ezarri die Trump administrazioak Indiatik datozkien esportazioei. Brasilekin parekatuta, zerga estatubatuar astunenak pairatu beharko dituen ekonomia handia izango da, aldaketarik ezean,... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


Eguneraketa berriak daude