O.K. Korral: «Rock Radical Vasco-tik Kanpo Zaila Dago Plazaratzen»


1987ko urtarrilaren 11n
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
O.K. Korral-en lehen disko
Plazaratu Berria Dute Lehen Lp-a
O.K. Korral: «Rock Radical Vasco-tik Kanpo Zaila Dago Plazaratzen»
Rokanrrol eta country aidez beterik etorri zaigu Zarauzko "O.K Korral' taldearen lehen Lp~a.
Humedecidos izena zuen taldetik dator O.K Korral. Bi neska–kantaria eta bateria–, eta bi mutil, kitarra eta baxua. Eba, Lu, Dani eta Goiko. Lau zarauztar gazte diskoa grabatzeko orduan Karlos (saxoa) eta Celes-en laguntza izan dutelarik (azken honena produzio kontutan).
Zarautz, Hernani Donostia inguruko rokero zaharrek ezagutuko dituzte seguruenik. Kontziertoetan aurrenengo filan beti Zerbeza eta whiskyaren lagun. Egun batean Hernaniko San Juanetan eszenariora igo eta jotzen hasitakoak. Solfeorik eta horrelakorik gabe, behatzei begiratuz, kitarra eta abarrak jotzen hasitekoak. Beste ezeren gainetik, mezu politikoa edo sentimentala edo besteren bat eskaintzearen gainetik, 'dibertsio'rako musika egitea aukeratu dutenak.
ARGIA.–Zenbat denbora da honetan zabiltzatela?
OKK.–Urte t'erdi egin genuen 'Humedecidos' bezala. 'OK. Korral' bezala pare bat urte jada.
A.–Zergatik utzi zenioten 'Humedecidos' izateari jende berberarekin «O.K. Korral» montatzeko?
OKK.–Rollo anbiguo samarra zen hura. Ez zegoen oso definituta. Sonidoa aldatu eta taldearen izena ere kanbiatu beharra zegoela ikusi genuen. Estiloa erabat definitu eta hutsetik hastea pentsatu genuen.
A.–Rokanrrol, rokabilli... baina oso «rantxeroa» edo «bakeroa» atera duzue diskoa.
OKK.– Country samarra geratu da diskoaren sonidoa. Kitarra akustikoak, ahoko soinua eta horrelakoak erabiltzeagatik. Taldeak soinu «zikinagoa» egiten zuen lehen.
A.– Zergatik aukeratu duzue «sonido» mota hau?
OKK.– Gustatzen zaizkigun taldeen eraginez. Talde ingelesak, rokabilli amerikarra, country amerikarra... Musika egiterakoan beti kopiatzen diozu norbaiti.
A.–Aspaldian ez bezala country-a moda samarrean jarri da berriro. Badirudi Reagan dagoenetik...
OKK.– Hi, aizak, countryak ez zeukak zer ikusirik Reagan-ekin. "La Frontera"koek zioten bezala: haiek gorrotoa diote Reagan-i eta gobernu amerikarrari, baina musika amerikarra gustatzen zaie. Musika amerikarrak ez dauka amerikarren gobernua fatxa izatearen kulpa. Hori da esatea euskal folklorea fatxa dela hemen PNV edo PSOE agintari daudelako.
A.–Ez da sonidoa aldatu duzuen gauza bakarra. «Humedecidos»en erdaraz kantatzen zenuten. Orain berriz, erabat euskeraz...
OKK.– "Humedecidos"en kanta bat egin genuen euskaraz. (Lu, kantariak) Zuzenean gustatuko litzaidake zer edo zer enrrollatzea baina ez zait ateratzen. Ez dakit euskaraz espresatzen.
A.– Oraintxe daukan bada ikasteko aukera...
OKK.–PNVk debalde jartzen badit...
A.–Nola dabil rokaren mugida Euskal Herrian?
OKK.–RRVarena da hemengo mobida. Rock Radical Vascoa da hemengo mobida. Gainontzekoan joko duzu noiz edo noiz... Diputazioak antolatutako gauzak ..
A.–RRV delakoaz gain ere bada talde rokero, heavy, punkero etabar ugari...
OKK.– Baina ezin dute atera. RRVk lau talderi baino ez dio kaso egiten. Euskadin talde punk asko dago eta, noski, ez dago publikorik guztientzat.
A.– Gaztetxeetatik eta ez al dute deitzen?
OKK.–Bai, deitu bai. Baina mobida bat duk. Ekipoa eraman behar, dirurik ez zegok sekula... Azkenean nazkatu egiten haiz.
A.– Nolatan atera duzue diskoa?
OKK.–Diputazioak ateratako subentzio batzuk zirela eta apuntatu gara honetan. Diskoa mahai gainean jartzeagatik milioi erdia ematen zizuten.
A.–Eta zenbat balio du honelako disko bat ateratzeak?
OKK.– Depende nolakoa egiten den. Kilo bat kosta zaigu hau ateratzea...
Amaitu aurretik esan dezagun taldea utzi duela Ebak eta bateria-jole baten bila de biltzala. Igual animatuko da norbait zarouztar hauekin jotzera.
Peru UNZUETA
44

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakO.K. KORRAL
EgileezUNZUETA2Kultura

Azkenak
Eguneraketa berriak daude