Aingeru Epalza: " Abentura-Nobela Bat Egin Nahi Izan Diat"


1987ko urtarrilaren 11n
Aingeru Epaltza idazleari elkarrizketa.
Iaz Iruñeko Udalaren Saria Irabazi Zuen Nobela Kalean |
Aingeru Epalza: " Abentura-Nobela Bat Egin Nahi Izan Diat"
Karlistadetan oinarriturik, abentura-nobela entretenigarria dakar Aingeruk; intriga eta suspentseaz gain umorea dario "Sasiak ere begiak baditik" nobelari.
Doneztebeko Bordotxon harrapatu genuen Aingeru kazetaritza-lanetan. Aingeruk, zoko batean, euskal narraziogintza, abenturaren garrantzia, 1839 urte inguruko Irañea edota naforreraren alera aitatu zituen. Pena da laburtu beharra.
ARGIA.– Kazetaritza eta narrazioa, nola gainditu liteke bien arteko talka?
AINGERU EPALZA.–Nik neuk gainditu diat kazetaritzaz erabat ahantziz, eta narrazioan sartuz, uste diat bi hauetan erabiltzen diren teknikak arras ezberdinak direla, nahiz eta pixka bat kutsatu. Behin baino gehiagotan kutsatua sentitu nauk, niri gainera periodismoa ez zeidak gehiegi gustatzen, baina idazteaz bizitzeko posibilitate bat duk, pixka bat prostituitzea bezala.
Gauza bat bazegok, niri akzioa gustatzen zaidala, eta órduan akzio bat kontatzerakoan, kazetaritzak izugarri laguntzen hau, kutsapen hori nik onartu egiten diat.
A.– Zeri erizten diozu garrantzizkoago nobelan, historiografiaren arloari, hau da erreala izaten ahal denari, edota irazki narratiboari?
A.E.–Nik adibidez hautatu diat karlistada garaia arrazoi askorengatik, nobelari halako kutsu antimilitarista emateko batetik, ez zekiat lortu dudan. Gero bertzalde pentsatzen diat karlistadek nola edo halako mitologia sortu dutela gaur egungo gizartean eta mitologia horri irri pixka bat egiteko momentu aproposa iruditzen zitzaidan.
Hire zerara itzuliz. Historiografian saiatu nauk zehatza izaten, datu historiko guztiak kanpoko liburuetan egiaztatzen. Iruñea orduan nolakoa zen, aro berriaren hasiera hiri honetan, kale guztiak oraino gremiotan banaturik nola zeuden e.a. Dena den historiografiak bakarrik horretarako balio izan zidak, nik abentura bat kondatu nahi bait nian, abentura nobela bat eta humorez kondatuz, pentsatzen baitut euskaldunek ez dugula bat ere ohiturarik geron buruari irri egiteko. Momentu tragikoa edo krisialdia behar nian, bueno ba zergatik momentu horri irri pixka bat egin ez?
A.– Euskalki kontuak eta?
A.E.–Bueno hor apustua egin diat. Hor gauza aunitz sartzen duk, ni euskalktzale amorratua nauk, nafarrera zalea gainera, nahiz bizkaiera ere maite dudan. Pentsatzen diat nafarrerak ez duela lekurik izan euskal literaturan, eta hori nik uste diat tragedia izan dela, uste baitut baduela horrek zerikusirik egun Nafarroan euskarak bizi duen egoerarekin, eta horregatik nik nafarreraren alde egiten diat apustu, Euskaltzaindiak gaurdaino araudikatutakotik atera gabe noski. Ortografia, morfologia e.a. batua da noski. Hiztegia, esamoldeak e.a. Nafarroako edezein eremutakoak.
A.–Darabilzun eta euskera batu den nafarrera hori ekialdekoa da erabat.
A.E.– Hala da bai, egin nahi izan diat baztertuen dauden euskalkietatik hartuz. Erronkarierarena adibidez oso zehatza duk, erronkariera garbia, aezkera ez hainbeste, beharbada Luzaide inguruko euskaran sobera oinarritu nauk aezkera sartzerakoan, saria irabazi ta gero ohartu ninduan honetaz, baina ez diat aldatu.
Nik ekialdeko nafarrera estandar bat sortu nahi izan diat, bereziki baztanera eta Bidasoa aldeko hizkera. Baten batek erranen dik, «jo guzti hori baztaneraz zegok».
A.– Narratzerakoan sortu arazoak eta, esaldi luzeak, gauza nahaspilatauak?
A.E.–Bai hor nik bazeuzkeat bizio batzu eta ez ditiat kendu, oso esaldi luzeak atera zeizkidak, ez duk ene esaldia, baina ez zekiat nik euskara menperatzen dudan ala bera den ni menperatzen nauena. Iruditzen zeidak batzuetan gauza gehiegi erran nahi dudala tarte llabur batean eta ez zaidala ateratzen, eta gertatzen dituk 4, 5 edo 6 lerrotako esaldiak. Narratzeko euskarak dituen prolemak, erlatiboak e.a. bizi bizirik izan dizkiat hau idazterakoan. Erraten ditek euskarak narratzeko badituela prolemak, eta joe, badizkik. Ez duk gainera euskararen prolema bakarrik, hori ene prolema pertsonala duk, beharbada gauzak zehatzago ezin erranez edo. Badiat gainera barrokismorako joera, eta batzuetan irakurlearendako hizkeraz aparte gauza batzu pizudun samarrak gertatuko dituk.
Nere asmoa huen irakurleak ongi pasatzea, gauza entretenigarri bat izatea, bazekiat-hizkerak ez duela lagunduko, eta liburuak duen barrokismo horrek ez duela lagunduko, baina bueno, beharbada gauza gehiegi nahi nian, eta denetara ezin ailegatuz gelditu nauk.
Iñaki CAMINO
42

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakEPALTZA1
PertsonaiazEPALTZA1
EgileezCAMINO1Kultura

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude