Mari Puri Herrero: "Pinturaren mundua, ezinezkoen mundua da"


1986ko azaroaren 23an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Mari Puri Herrero pintoreari elkarrizketa
Bilboko Arte Ederretako Museoan erakusketa interesgarria azaldu du
Mari Puri Herrero: "Pinturaren mundua, ezinezkoen mundua da"
Bilboko Museoan obra handi, lilurakorra eta deskortzertantea ikusi ondoren, oraindik handingoa eta lilurakorragoa iruditu zaigu Mari Puri Herrero.
Apal apala eta argia, eguneroko arazo sozialaz kezkatua, sensibilitate eta indar handiz azaltzen ditu bere kezka horiek koadroetan, gai obsesibo eta konstanteak errepikatuz, etengabeki ideia berberei jira-birak emanez. Aitortu behar dugu Mari Puri Herreroren obrak harrapatu gaituela, baina bere pinturek baino, beraien atzean susma daitekeen pertsona interesgarriak. Kosmobisio ironikoa duen pertsona da, eta aldi berean, baikorra. fetitxista bitala.
A.– Zure kondroekin batera milaka paper, zati, eta errekorte marrazturik jarri dira erakusgarri Museoko erakusketan. Koadro baten lau alboen artean mugatuta sentitzen duzu zure burua?
M.P.H.–Ez, baina hori da nik gauzak egiteko daukadan modua. Koadro bat pintatzen dudan bakoitzean beti ditut inguruan papertxoak eta horietan ere apunteak egiten ditut. Eta normalean beti nago irudiak egiten, edo zerbait marrazten. Eskolan nengoela luburuetako marjenetan marrazten nuen, eta orduan ere gutxitan hartzen nuen orri oso bat nire irudia egiteko. Poltsikoan daukadan edozein paperetan, edo kutxazain automoatikoko erresguardoetan ere marrazten dut.
A.–Zure papertxo eta "sekretu" guzti horiek erakustea ez da nolabaiteko "strip-tease"a egitea?
M.P.H.–Beharbada bai, baina oso pozik nago hau egiteko aukera eduki dudalako. Pintura eginez gain, niri pintura gustatu egiten zait, eta erakusketa bat ikusten dudanean beti interesatu izan zait obra baten inguruan dagoen mundu guzti hori, normalean ikusten ez dena. Nire kasuan ez da egon asmo exhibisionistarik. Azaldu nahi nuen, nolabait, obra bat ez dela bakarrik koadroa, baizik eta denbora osoan bueltaka dabilen ideia hori, eta papertxo horien bidez azaltzen dut.
A.–Horixe da koadro bat egiteko daukazun metodoa, lehenago paperean egin eta gero koadro handian?
M.P.H.–Ez, hori ere ez da. Nik ez dut honelako metodorik. Batzutan lienzoa egiten dut lehenago, eta gero paperetan zerbait. Izan daiteke gainera olioa egitea, ideia berberakin grabatua edo akuarela, eta urte batzu beranduago tinta txinatarraz.
A.–Horrek esan nahi du gai berbera garai desberdinetan egin dezakezula?
M.P.H.–Bai, eta hori nahiko kuriosoa da. Gai berbera errepikatu daiteke hainbat alditan, eta urte batzutako diferentziaz. Horretan nik uste dut ez dudala eboluzio lineala segitzen, zirkuluak ematen dituen eboluzioa baizik. Beti nabil gai eta teknikekin bueltaka, arranoaren moduan, planeatzen. Eta gainera aldaketak ere ez dira oso handiak. Esaterako, hurakanaren gaia. Urtero, urrian edo, hurakan bat datorrela agertzen da prentsan. Gero agian ezer ez da gertatzen, baina pintatzerakoan niri gaia suertatzen zait.
A.–Eguneroko gertaerek, gertsera sozialek, eraginik badute zare pinturan?
M.P.H.–Jakina, zalantzarik ez dago. Nahiz eta eman ez, hori elikadura espirituala da. Egunero jasotzen ditugun berri horiek hartu eta filtratzen ditugu. Niri gustatzen zait gauzak datozen moduan ez hartzea; ezta refusatzea ere, baina horren inguruan, nire baruari galdera egitea gustatzen zait. Heltzen zaizkigun berriak beti dira alarmistak, eta gero igual gauzak ez dira horrela gertatzen. Baina nik uste dut gauza guztiek beti zergatiren bati erantzuten diotela.
A.–Zure pinturan gai konstante, agian obsesibo batzu, agertzen dira, esaterako bazkalordua eta bazkalondoa, aiztoa, txoria, arrano eta usoa, ura...
M.P.H.–Bai egia da. Batzutan zerbaitekin obsesionatu egiten naiz, ez da obsesio peioratiboa, baina bai kuriositatea probokatzen didana, edo intriga edo interesa. Eta bai, agian gai konstanteena, pintatzen hasi nintzenetik, hori da: jendea mahai baten inguruan, jaten.
Erakusketa agertzen den koadro hori amets baten isladapena da. Ezer ez da gertatzen ametsean, bakarrik hori, jendea jaten. Koadroa egiteko naturaletik apunteak hartu nituen, uste dudalako amets eta errealitatearen artean ez dagoela diferentzia handirik. Eta gero koadroa egiten hasi nintzenean, gauza bat deskubritu nuen, ametsa ez dela, errealitatea baizik, beti mahai baten aurrean gaudela, hau da, gu mahai batetan jarrita bizi garela, edo jaten, edo lanean, kartetan jokatzen, berbetan... Lagun batekin geratzen garenean taberna batetan, beti mahai baten inguruan batzen gara.
Honela ere zera deskubritu nuen, jende batzuri, behin adin batetara helduz gero, mahai baten forma geratzen zaiola, eta kaletik dabilenean, mahaiaren forma susma dakiokeela: lepoa okertuta, gorputza aurrerantz...
A.–Zenolako gauzek bultzatzen zaituzte pintatzera? Nola sortzen zaizkizu kuriositate horiek?
M.P.H.–Interes pertsonala da. Ni ez naiz batere teorikoa, ezertarako ere. Teoriak gauzei korse bat ipintzen die. Hori ere izan daiteke nire kontraesana. Orain gutxi lagun batek esaten zidan niretzat gauzak existitzen ez direla definitzen ez baditudan artean, ez dakit egia den, baina definizioei buruz eritzi bat eman behar badut, nik korseak direna esango nuke. Nik nahiago dut nire papertxoak erabiltzea, gauzei modu natural batez hurbiltzeko. Intuizioa da, gai batetiko gogoa...
A.–Beraz, zure obrari "ismo" etiketa jartzea pentsaezina iruditzen zaizu, edo gorrotogarria, ezta?
M.P.H.–Bai, bai. Hori ez nuke egingo. Fernando Huici-k nire programan egiten duen fronteren azalpena oso egokia iruditzen zait: mugak permeableak direla, eta barnean gordetzen dutena hain zuzen, beraien baieztapen eta ukapenaren nahastetik sortzen da. Batzutan gure artean elkar ulertzeko, gauzei izena ipini behar diegu, eta zentzu honetan definizioez baliatzen gara, baina beti dira oso erlatiboak, bi ahotako ezpatak.
A.–Gauzekiko duzun kuriositate hori teknika eta materiale berriekin ere agertzen zaizula ematen du.
M.P.H.–Bai, materiale berriek asko esaten didate. Pinturaren mundua beti inposibleen mundua iruditu zait, ezinezkoen mundua. Hasteko, gauzak diren moduan, edo izan daitezkeen moduan edo imajinatu nahi ditugun moduan erakusten ditugulako, modu disparatuez edo ez. Eta bestaldetik, gure hizkuntza piktorikoa dago, materialea, edo plastikoa. Hau da, alde batetik gauza inmaterialeenak errepresentatzen ditugu (ideiak, desioak...), eta beste alde batetik, hori egiteko gauza materialenez baliatzen gara (olio, ura, pigmentoak... azken batetan lurra). Beraz mundu ezinezkoen artean mugitzen gara.
Batzutan, olioaz tratatzen ari naizen gai bat, eta ataskatuz gero, akuarelaz egiten dut, eta urak berak beste bide batzutatik eramaten nau. Horrek asko esaten dit. Edo grabatuak ere, aldrebes landu behar delako, eta gainera tinta eta azidoekin... Materia funtsezkoa da.
A.–Koadro batzutana collage-ra egin duzu, erliebea eta hainbat gauza sartuz: saskia, igeltzozko eskua, egunkariak, ikatz zatiak. Guzti horiek azken garaikoak dira?
M.P.H.–Ez, lehen egiten nituen, eta orain, eta beste batzutan tartean ere. Lehen esan dudanez, ez dut eboluzio lineal eta argia segitzen. Gai bat hartzen dut, gero utzi, eta handik urte batzutara berriro hartzen dut gai berbera. Agian, denboraldi luzea hartuta, bai susma liteke eboluzio bat, baina ez dut uste argi esan daitekeenik.
A.–Zure koadro batzuk amaitu gabekoak direlako inpresioa ematen dute.
M.P.H.–Nik uste dut koadro bat inoiz ere ez dela amaitzen. Posturak dituzte, pertsonek bezala. Koadro bat amaitutzat ematea zera da, momentu konkretu batetan postura batez uztea, postura eroso batean. Pertsona batek ere, postura ezerosoz egonez gero, ezin du denbora luzez iraun, jarrera aldatu gabe. Dena den, koadro guztiak segitu nitzake, orain, edo urte batzu barru.
A.–Zein esanahi ematen diozu urari?
M.P.H.–Ez dakit. Azken urte hauetako konstantea da. Asko interesatzen zait, eta ez dakit zergatik. Uholdeek asko inpresionatu ninduten. Izugarrizko-inpresioa utzi zuten nigan. Baina ez dakit zuzenki erlazionaturik dagoen. Gainera, aurretik ere hasia nintzen uraren gaia tratatzen.
Laura MINTEGI
40-41

GaiezKulturaArteaPinturaErakusketak
GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakHERRERO1
PertsonaiazHERRERO1
EgileezMINTEGI1Kultura

Azkenak
2025-07-23 | Euskal Irratiak
Battitta Boloki: «Kanakian deskolonizazio prozesu bat abiatu dute, eta bidean da»

Joan den astelehenean, Paris inguruko Bougival herrian izenpetu zen "oinarrizko akordioa", Kanakiaren etorkizun politikoari buruzko dokumentu garrantzitsua. Testuinguru honetan, Kanakiako Nazio Askapenerako Fronte Sozialistak bere lehen adierazpen ofiziala plazaratu... [+]


Pestizidak baimenduko lituzkeen legearen kontra 1,5 milioi sinadura batu dituzte Frantziako Estatuan

Duplomb Legeak hiru neonikotinoide baimenduko lituzkeela salatu du ELB sindikatuak. "Aberrazio zientifikoa, etikoa, ingurumenezkoa eta osasunekoa" dela salatu du legearen kontrako sinaduren biltzaileak. 


Sergio Ayucar: “BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea”

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


Sare sozialetatik ihes egin duten gazteak: “Saturatuta bukatu nuen”

Gazteak dira, jaiotzetik aro digitala baino ez dute ezagutu, eta hiperkonexioaz eta estimulu jarioaz nekatuta/nazkatuta amaitu dute. Gutxiengoa dira, baina garbi dute sare sozialen zurrunbilotik ihes egitea hoberako izan dela: "Ez da alarmismo kontua, baina jakin behar dugu... [+]


Israel Gazan “inoiz ikusi ez den sufrimendua” eragiten ari dela salatu dute Mendebaldeko 28 estatuk, baina neurririk iragarri gabe

"Oinarrizko premiak bilatzen dituzten bitartean zibilak, haurrak barne, anker hiltzea" salatu dute. Gazan hamabost pertsona hil dira gosez azken 24 orduetan, eta AFP albiste agentziako kazetariek ohartarazi dute euren lankideak gosez hiltzen ari direla zerrendan,... [+]


Subflubiala Ez plataformak protesta zaratatsua egin du Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean

Subflubialaren behin betiko proiektua onartu zuenez Aldundiak pasa den astean, eta dozenaka pertsona batu dira proiektua gelditzea eskatzeko.


71 urteko espetxe zigorra ezarri diote Hondarribiko surf irakasle bati, 11 adin txikikori sexu abusuak egitea egotzita

2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]


Frankismoko dokumentu klasifikatuak argitaratuko dituen legea onartu du Espainiako Gobernuak

Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.


Espainiako Auzitegi Gorenak Loiolako kuartelari babes berezia ematen zion epaia bertan behera utzi du

2022an EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen kuartela Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezian sartzea, Voxek jarritako helegite bat onartuta. Gorenak baliogabetu egin du epai hori, eta bidea ireki dio Donostiako Udalari eremu horretan 1.500-1.700 etxebizitza... [+]


Galizieraz egiteagatik eraso egin diote espainiar batzuek turismo-gida bati Galizian

Inguratu, iraindu eta besotik heldu eta bultzatu ere egin zutela salatu du Galiziako gida gazteak. Valladolidekoak dira sei pertsona galegofoboak.


Legazpiko Udala eta Sidenor kalte ordainak ordaintzera zigortu dituzte langile bat amiantoaren eraginpean jartzeagatik

Langileak amiantoak eragiten duen minbizi mota bat dauka eta 376.305 euroko kalte ordaina eman beharko diote, EAEko Auzitegi Gorenak zigorra berretsi baitu. 


Zabaltzen ari den morofobiaren azken adibidea, Gasteizen

Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]


Donostiako auzitegi batek ebatzi du zaharren egoitzako langile denek ez dutela euskarazko B2 maila eduki beharrik

Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]


Jesus Maria Gomez Ezkerro preso iruindarra aske geratu da zigor osoa beteta

Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da. 


Eguneraketa berriak daude