Iparraldeko laborari gazteak, espekulazioarekin borrokan


1986ko urriaren 05ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
"Lurraren Festa" ospatu da Bastidan
Iparraldeko laborari gazteak, espekulazioarekin borrokan
Turistifikazioaren eraginez lurra espekulazio gai huts bat bihurtu den Ipar Euskal Herrian, nekazari gazteek beren bizibidea defenditu nahi dute. Euskal Herriko Laborarien Batasuna (ELB) sindikatutik hasi eta Gazte ta Laborari mugimendura, baserritar gazteek mugimendu sendo bat daramate aurrera. Lurraren Festa antolatu date aurtengoan, elkar topatzeko eta zenbait projektu itxaropentsuz mintzatzeko.
Irailaren 21 ean, Bastidako Kapera izeneko auzoan, bilduak ziren GFAM (Groupement Foncier Agricole Mutuel) batasunekoak, eta haien laguntzaileak. Berrehun bat jendek, orotara, goizean eskaini bi bideoak ikusi eta eguerdian, Amikuzeko ikastolako gurasoek apailatu bazkarian parte hartu zuten.
Bi bideoek laborantza zuten gaitzat. Lehenean, Iparrameriketako nekazal sistema agertzen eta kritikatzen zen. Hiperproduktibismoaren ildotik nola badoan, azkenean, zorrez gainditurik, inkanta edo subastetan desegituratua izateko. Bigarrenean erakustera ematen zen, Frantzia erditsu horretan, laborari gazte baten plantatzearen prozesoa, beste filosofia batekin, ibestizamendu pentsatuekin. Bi laborantza mota, beraz, agertu ziren gure begien aintzinean.
Xalbat Cachenaut, bera Kaperakoa, lurraren pesta hori eta gehiago aipatzen dauku, gaur egun Iparraldeko nekazaritzak dituen prolema kruzial batzu azpimarratuz. Berekin zen Tele Leizagoien, lurra nahi duen eta eskuratu ezin duen artzaintsa.
Laborantza amerikanoaren produktibismoa
ARGIA.- Zein dira aztertu dituzuen prolemak?
XALBAT CACHENAUT.- Lurraren pesta hau, lehen urtea da egiten dugula, GFAren ezagutarazteko. GFA muntatua da duela sei urte, laborari gazteen laborantzan plantatzen laguntzeko. Eta festa honetan aipatuak izan diren gaiak dira guztiz laborari gazteen instalazioaren prolemak. Alde batetik, lurraren erosteko dituzten arazoak, SAFERarekin eta beste gisan, bai eta ere Credit Agricole banketxearekin edo administrazioarekin...
A.- Hemen erran direnetan, nabaritzen da laborantzaz bizitzeko beste eredu berri baten eraikitzearen xedea, hain produktibista ez dena.
X.C.- Bi filma pasatu ditugu horretaz, bata Loires herrietako MRJC delakoak (Gazteria Katolikoaren Nekazal Mugimendua) egina, laborari gazteen instalazioneaz eta bestea Ameriketako laborantzari buruzkoa. Ikusten ditugu hor laborantzan badirela bi garapen molde edo mota. Lehenik, Ameriketa koa, hemen sar arazi nahi dutena, gero eta gehiago produziaraziz laborariei; eta bigarrenik, hemen zenbait gaztek egin nahi dutena, instalatzean kasu emanez, eta untsa pentsatuz zer egin nahi duten...
A.- Bi garapen mota horien arteko borroken lekuko edo seinale dira, berez, orain agertzen diren prolemak?
X.C.- Bai, hain segur ere. Alde batetik, izan dadin SAFERak, haren nahikundea da, hark ere bere gestione prolemak baditu eta, lurra egin ahala kario saltzea, agentzia inmobiliario bat bezala funtzionatuz. Eta bestaldetik, Credit Agricolak prestatzen du, garantiak frogatzen dituztenei, eta garantiarik edo aitamen kozione edo abal finkorik ez duen laborari gazteari ez.
Nork lagunduko dio nekazariari?
A.- Alta, Credit Agricolak badu laborariak laguntzen dituelako fama.
X.C.- Fama hori bazuen orain arte, baina galtzen ari du. Hemengo kanpañetan entzuten den gauza da, bada ainitz laborari gazte instalatzen direnak, eta PAM (Plan de Developement) hori egin nahi dutenak, baina badute asko zailtasun dirua maileguz lortzeko. Credit Agricola, arras beste edozein banko bat bezala bilakatzen ari da.
A.- Erran nahi du, prestatzen duen diruaren gainean, ahal duen bezainbat interes kobratzen duela?
X.C.- Bai, hori dudarik gabe. Ez du irriskurik hartu nahi orain, zeren eta laborantza gero eta nekeagoa bihurtua bait da. Zendako hori? Gaur arte, garapen horrek ekarri bait du neurri batetara heltzea. Surproduzioa badago, eta produktoen prezioa gero eta apalagoa da. Arribatuak gara maila batetara. Non ez bait da gehiago produktibismo soilaren gainean kondatzen ahal, baina kasu eman behar da dirua nola inbestitzen den, zertan inbestitzen den. Laborantzako prolema ari da, arrun kanbiatzen zenbait urte hauetan...
A.- Esplikatu beharko zenuke zer den SAFER inkriminatu hori.
X.C.- 1960. urtean sortuak dira delako "Societé d Amenagement Foncier et d' Etablissement Rural" horiek (Antolakuntza Inmobiliario eta Nekazal Kokapenerako Elkarteak). Gero haietan, Europako Ekonomi Elkarteak bere oraingo itxura hartzen zuelarik, erabaki zen frantses nekazaritza bide modernista batean sartzea, Iparramerikar modelo barruan. Orduan, mekanizazioa emendatzeko eta laborantza gaztetuz dinamizatzeko, 1960ko norabide legearekin, frantses gobernuak nekazal estrukturen politika bat hasi zuen.
Etxalde bat libratzen zenean, beste edozein agentzia pribatu baino lehen, SAFER zen esku. Gero, lurrak saltzen zituen instalatu nahi zuten laborari gazteei, edo handitu nahi zuten auzoko nekazariei. Hauen helburua, lurraren inguruko espekulazioa mendratzea zen. Baina SAFERaren ekintzak arras urriak egoten dira, eta gaurkoan interes partikular batzuren arabera nahiago ditu lurrak saldu jadanik nahiko eremu landu duten laborariei.
A.- Lurraren Festa hau, dena den GFAM erakundeak sortu du.
X.C.- GFAM hauen eginbidea hemen sartzen da, bai. CFAk dira, SAFER guztiz kapitalista horren eta plantatu nahi duten laborari gazteen arartekoa. Hona nola prozedatzen duen. Eman dezagun badela etxalde bat salgai, SAFERaren eskutik 40 milioi xaharretan. GFAk erraten du hartzale dela, eta adibidez 400 libera berritako (8.000 pezeta) 1.000 parte salgai jartzen ditu publikoan. Etxaldea GFAren meneko geratzen da, eta laborari gazte bat han instalatzen ahal dute.
Aurten parteak erosiak dira, eta SAFERa pagatua. Euskal Herriko GFAk jadanik, modu horretan, lau laborari plantatu ditu, eta beste bi instalatzen ari da: bat, Kaperan, ahuntzen hazkuntzan, Philipe Prud'homme. Eta bestea Tele Leizagoien, artzaintsa; baina hobe litzateke berak kontatzea aurkitu dituen oztopoak.
Lurrari lotua bizi nahi eta lurrik ez
A.- Zuk, Aminduzen lur batzuk erosi nahi zenituela esan digute. Zer pasatu da SAFERarekin?
T.L.- Ez nituen baitezpada nik erosi nahi, baina GFAri galdegina nuen lur horien erostea, laborantzan jartzeko, artzaintzan. Eta gertatu da, ez naizela hautatua izan. Bi puskatan ziren lur horiek, parte bat Unason eta beste parte bat Aminduzen, partekatu dituzte. Unasoko partea, Aminduzeko laborari gazte bati eman diote, normal zen bezala; Aminduzeko lurra berriz, zatitua izan da, hiru laborariren artean. Hiru laborari horiek jadanik nahiko lur bazuten, eta hala ere hautatuak izan dira, eta ni fitsik gabe gelditu naiz.
Erran dute ez nintzela hor jartzen ahal, ez zelakoz arditegirik, lur hutsak zirelako. Nik erran- dut lur hutsak izanagatik lurrak GFAk erosten zituenez geroz, nere gain bakarrik arditegi baten altxatzea zela, eta ikusiz orain arditegiak merke bazirela, tunel mota horiek, hori bederen nere gain hartzen ahal nuela. Baina ez dute fitsik entzun...
A.- Hor ikusten da, SAFERaren politika beti handiei doala..
T.L.- Bai, bistan da, handienari joaten da, eta edozein gisaz erraiten dute preterentzia jadanik dutenei, ikusten dutelako, horiek aisa pagatzen ahal dutela. Gainera, gertatzen da SAFERari izena ematen duzularik, galdetzen dizutela diru parte bat aurreratzea, ehuneko eztakit zenbat. GFAk betidanik errefusatu du hori ematea, zeren eta GFAk eta SAFERak helburu berdina dute, gazteak laborantzan plantatzen laguntzea. Ez dute GFAkoek dirurik eman, eta lurrak dirua eman zutenei saldu dituzte, pentsatzen dutelako SAFERean horiek gero ere aisago emanen dutela.
A.- Eta orain zer egingo duzu?
T.L.- Orain arte bezala segituko dut artzaintzan, maite dudalako eta aldatzeko gogorik ez dudalako. Lurrik gabe...
A.- Beste dei bat SAFERari?
T.L.- Edozein gisaz hor, segur da ixtorio hori bururatua dela, zeren hain untsa egiten dituzte gauzak, ez dira nehondik hunkitzen ahal, ez auzi mailan, ez nehon ere. Egiten dituzte gauzak beren ustez garbi, eta hor Aminduze-Unason ez da gehiago esperantzarik, baina bertze nonbait beti esperantza gelditzen da...
Elkarrizketa grabatzen ari ginenean, Etxamendik "Aitaren lurra" kantatzen zuen. GUK taldekoak bere abesti ezagunenak publikoari eskaintzen ari zen. Festa giroa. Euskal lur honen gainean, arrano gosetiak hegan dabiltzalako sentimendu batekin. Baina SAFERaren jokamoldea, errez ulertzen da, dakigularik hemen gauzak ez direla oraindik finkatuak. Laborantza handiak eremuz behar dira, nekazari enpresaburuak, bankoekin eta furnitzaileekin minitelez mintzatzen direnak bilatzen dira, laborantza ttipi desagerraraziaren ordez, turismako egiturak bermatzeko, gero eta gehiago, eta herri hau, kanpotik heldu diren erretiratuen pausaleku lasaia bihurtzeko. Hori oro eskualde mailan, Bordelen, pentsatua da. Ordea erresistentzia azkarra (esperantza?) bada laborari gazteen partetik.
Itxaro BORDA
Urteak daramatzate mogitzen laborariek Bidasoaz goiti; Baserrian kantari zen Etxamendik badaki horren berri.
Nekazaritzaren etorkizuna eztabaidan nahi da Iparraldean, baina horretarako nekazariak behar.
Philippe Prud'homme-k askoren laguntza beharko du ahunts-gazta eta entxumeetatik bizitzen hasteko.
24-26

GaiezEkonomiaLehen sektoNekazaritza
PertsonaiazCACHENAUT1
EgileezBORDA1Ekonomia

Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


Eguneraketa berriak daude