Bautista Madariaga, eskola gutti baina umore franko


1986ko uztailaren 27an
Bautista Madariaga bertsolariari elkarrizketa

Mendi-zokotik plazara euskaldun legean
Bautista Madariaga, eskola gutti baina umore franko
Arront ibilia dugu Bautista Naforroaho plazetan gaindi. Aurki jubilatzekotan da, bertsotaraho ilusioz beterik.
Ez ziren baserri xaharreko sukalderaino sartzen arratsalde beroko eguzkiaren errainuak. Mantxo eta xamar solasten ari Bautixta baso bete bana ardo aldean.
ARGIA.–Nola sartu zitzaizun bertsotarako grina?
BAUTISTA MADARIAGA.–Hori ttikitatik, aitona bertsolaria izan ta mutiko ttikia nintzelarik ikusten nuen zahartua gizajoa bertso-kantari ta denok barrezka ta hartatik ohartzen hasi nintzen. Gero, noizpehinka 17 18 urtetara iritsi nintzenean tabernan bat edo beste aritzen ziren, ta haiekin; Afizioa bazen herri honetan baina, bertsolaririk ez, plazetan ta kantari arituko zenik ez. Kanpotik ekartzen ziren zera, Basarri, Zepai zena Uztapide.
Soldaduskan banituen lagun gipuzkoarrak eta haiekin hasi nintzen gehien bat, Mariano Ostolaitz oiartzuarra ezagutu nuen eta harekin aritzen nintzen. Gazteago nintzela, mendian lanean eta, buruan ibiltzen nituen nik bertsoak, bota gabe.
A.– Zein da, aldiz, oraingo giroa Bortziri inguru honetan?
B.M.–Orain ere bada giroa, Arantzan zerbait besta denean beti ekartzen dira bertsolariak, ihauteriak direla edo, errege egunez edo, askotan etortzen dira. Baina ez dago gazte bertsolaririk entzule bai baina...
A.– Zer garaitan egin zenuen aurreneko plaza-saioa?
B.M.– Soldaduskan nintzelarik egin nuen aurreneko saioa plazan, Mariano lagunarekin Arantzako bestetan egin nuen. Ni ohitua nengoen ostatuan zirika aritzen baina ez nuen plazan kantatu nahi, atzenean animatu egin ninduten eta hala. Orduan bazen ohitura urte zaharretan, gabon gauean, errege gaua baserriz baserri batek kordioia, besteak bertsoa. Bertsotan bat bakarra zen, eta beti ni jartzen ninduten.
A.–Nola bizi izan duzu txapelketaren mundu hori?
B.M.–Aurrenekoa 60.ean egin nuen, Nafarroako txapelketa hasi zenean. Elizondon. Aurten ere izan gara Lekunberrin. Lehen urduri samar jartzen nintzen, orain ez. 1961.ean Nafarroako txapelketa irabazi nuen Etxarri Aranatzen.
A.–Zer giro gustatzen zaizu bertsotarako?
B.M.– Barre-gaiak direnean edo, alkarri zirika ihardutea eta, badakizu. Lazkao Txikirekin ere saio batzu eginda nago ta. Bertsolari zirikatzaileak oso maite ditut.
A.–Bertsorik paratu al duzu sekula?
B.M.–Ez, ez dut horretarako pazientziarik, fabrikan egunero lan eginda, baserriari ere kontu egin behar eta ezin beti neketan bizi. Aurki naiz jubilatzekoa, eta orduan lasaiago badut jartzeko asmorik.
A.–Doinuetan zein ibiltzen dituzu?
B.M.–Gehien bat lehengo zaharrak, Uztapidek eta zerabiltzatenak. Oraingo bat edo beste ere, Amurizarenak eta, hari kopiaturik, beti ikasteko prest.
A.– Mugitzen al zara bertso-aditzera eta?
B.M.–Bai, ahal dudalarik beti joaten naiz. Aurten ere Donostian izana naiz, iaz Patxi Etxeberriari egindako omenaldian han izan nintzen, laguna baitut oso. Azpillagari ere egin behar diote, eta han izango naiz. Jendea horretarako propio mugitzen da txapelketa garaian, oménaldia dela edo, jendea asko mugitzen da bertsoa aditzeko, eta hori onuragarria da.
A.–Nola moldatzen zara hizkerarekin bertsotarako?
B.M.–Ez dut Arantzakoa gehiegi erabiltzen, aitona gipuzkoarra nuen eta; beste aldetik euskaraz asko irakurrita nago ta hango hitzak hartzen ditut. Basarri egunero egunero irakurtzen dut. Ganadu-lanak egiteko ta, Basarri jartzen dut irratian. Pernando Amezketarra, Txirritaren bertsoak, Aita Zabalaren bertso-liburuak eta, bertso-paper zaharrak eta, irakurrita nago. Lesakara zerri bat saltzera joan igual eta bertso-papera erosiko zigun aitak, beste aldekoek ere esaera asko dute guk baino egokiago euskaraz esanda.
A–Zer sentitu zenuen 61.ean txapela irabazita eta iaz Arantzan egin zizuten omenaldian?
B.M.– Omenaldi-Eguna iritsi arte oso kontentu, baina egun berean gauza asko bururatzen eta, norberarendako ez da egun ederra. Txapela irabazi nuenean ere pozaren bidez ez zen bertso bat ateratzen, inpresionea egiten du, egun normal batean lasaiago askoz ere.
A.–Asmorik txapelketetan segitzeko?
B M.–Oraindik bai
A.–Basanabarrera zoazela ta?
B.M.–Duela bi hiru urte Donibanen egon ginen. Hara pozik asko joaten naiz, hango lagunak hemengo anaiak bezala dira niretzat Gehienak ezagutzen ditut, alkarrengana arrimatzen garenean, besarkadaka ta, ezin asperturik, etxerakoan ezin alkar agurtu. Oso maite ditut. Txirritaren omenaldian Xanpun eta biok Iruneraino etorri ta, han alkar agurtzen ziren belarriko-minak, bata alde batera ta bestea bestera.
Iñaki CAMINO
44

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaMADARIAGA2
PertsonaiazMADARIAGA2
EgileezCAMINO1Kultura

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude